Joxe Mari Arrieta: "Bertso Paperen Txapelketak Antolatu Behar Dira"


1983ko martxoaren 13an
Joxe Mari Arrieta idazleari elkarrizketa
Joxe Mari Arrieta: "Bertso Paperen Txapelketak Antolatu Behar Dira"
Bertso-liburua argitaratu berria da, "Nere ondar alea"
Joxe Mari Arrieta bertsozale hernaniarra aspaldi samar ezagutzen genuen, aldian behin bertsorik bidali izan bait digu ARGIAra ere. Halere, bere bertso gehienak «El Diario Vasco»n argitaratuak ditu. Han eta hemen kaleratutako bertsoei etxean gordetako beste zenbait gehituz, lihuru bat kaleratu du duela gutxi Auspoa liburutegiaren barnean. Liburuaren izena "Nere ondar alea" da.
Libaru hori aitzakia bezala hartuta, bere etxera jo dugu bere eritzi eta kontaerak geure honetan jasotzeko. Argazkietan gutxi gorabehera antzeman daitekeen bezala, hogeitamar urte baino zerbait gehixeago dauzka bertso-jortzaile gazte honek eta oso arin eta trabarik gabe mintzatu zitzaigun lehen mementutik.
ARGIA.- Noiztik datorkizu bertso-paperetarako grina hori?
JOXE MARI ARRIETA.- Guk bertso-zaletasuna beti izan dugu, mutil koskorretan eta, beti bertsoen atzetik etabar. Eta konkretuki egun batetan egunkari batetan bertso batzu aurkitu nituen. Haiekin borrokan ikasi arte ibili nintzen eta halako su berezi bat biztu zidan hark. Gero, badakik, haurtzarotik pasatzen zara, eta gizon sentitzen hasi orduko kezka batzu ageri direnean, nik ez dakit beste batzuk, baina nik kezka horiei irteera bertsotan eman nien.
A.- Aspaldiko kontuak dira, beraz; nola aritzen zineten orduan?
J.M.A.- Ni oso oso mutil koskor nintzeneko kontuekin ari naiz hori esaterakoan. Gu orduan baserrian oso bizimodu desberdina eramaten genuen eta gogoratzen naiz oso ttiki ginen garaietan nola iharduten ginen bertso kontu horietan zerbait ere.
A.- Liburuan .jasotako bertsorik zaharrena 1975.koa da. Horren aurretik idatzi al zenuen besterik?
J.M.A.- Bai, egin izan ditut lehenagotik ere, baina ez dauzkat bilduta. Gainera, geroztik (ez da kit, nonbait jasota igual izango dira) baina neurriz eta alde horretatik ez zeu den oso ondo. Gaia, be rriz, aspaldiko kontua da, hemengo egoera, Euskal Herriko egoera eta korapiloa.
A.- Noiz eta nola izan zen zure lehenengo bertso publikatua?
J. M.A.- Lehenengoz "Zeruko Argia" zen hartan publikatu nituen bertsoak, liburuan jasotako "Zuaitz bakartia" izenekoa. 1979.an agertu ziren. Lehenengoak hor eta handik denbora gutxira "El Diario Vasco"n. Basarrik bertso batzu jarri zituen ehiztariei buruz, ez naiz gogoratzen zenbat bertso ziren, ehiztarien gorabeherak eta komeriak kontatuz. Eta ni ehiztari izanik, pentsatu nuen bertso batzu jartzea, Basarriri bertso batzu bidaltzea, eta orduan agertu ziren bigarren bertsoak. Eta hortik aurrera "El Diario Vasco"n jarraitu nuen.
A.- Nolaz animatu zinen aurrera jotzeko?
J.M.A.- Izan ere, bertso horiek ateratakoan hasi ziren Matxain eta Kalonje eta Aterpe eta horiek bertso batzu bidaltzen ea non egon nintzen ordurarte eta halakoak esanez, nire bertsoak gustatu egin zitzaizkiela alegia. Orduan, uste izan nuen obligazio bat zela niretzat eta erantzun bat ematen nien.
Eta horiek ere argitaratu noski. Geroztik eskatu ere egin didate bertsoak bidaltzeko eta orain ateak zabalik dauzkat, bai Basarriren kronikan bai "Egin"en.
A.- Bat bateko bertsoak kantatzea eta bertso-paperak jartzea dudarik ez dago arras gauza desberdinak direla. Zu aritu izan al zara bat bateko bertsotan?
J.M.A.- Zaletasuna beti izan dut bat bateko bertsotarako ere. Gustatu egiten zait eta maiz aritzen naiz, baina jendeaurrean plaza batetan kantatzeko nik neure buruan ikusten dudan baino beste garantia bat, beste segurantzia eta ziurtasun bat behar ditu bertsolari batek, beste errekurtso batzu. Zeren nik ikusten dut -eta bakoitza libre da nahi duena egiteko– baina azkeneko txapelketa honetan ere lehenengo hasialdi haietan baziren lotsagarri mintzatu ziren bertsolariak.
A.- Zertan ikusiko zenuke zehazkiago bat batekoa eta idatzitakoaren arteko desberdintasun hori?
J.M.A.- Ez dakit, puntu asko egongo lirateke hor eta horrela bat batean aztertzeko ez dakit nola esan, baina nik puntuetako bat esango nuke bertsoa idazteak bere seriotasuna eta bere gauza badu. Noski bat batekoak ere badu seriotasunik baina esan nahi nuke bat batean bertsoak kantatzen diren garaiean nahiz eta hankasartze bat edo akats bat egin, han inork ez dio konturik eskatzen. Bat bateko lana da, arrisku handiko lana da, eta hori jendeak konprenitzen du. Baina jartzeko garaiean halako maila bat behar du bertsoak, bestela hura ez da ezer ere; denbora hartu jartzeko eta hor ez baduzu tajuzko bertsorik moldatzen hark ez du batere balio. Nik horrela ikusten dut. Eta horretaz aparte, normalean bat batean kantatzen denean gai bati buruz bi bertso, hiru, lau... hor izaten dira. eta jartzen denean, berriz. bertso gehiago izaten dira normalean.
A.- Aspaldiko garaietan bertso-paperak bazeukan orain galduta daukan pisu handi bat. Zer egin daiteke zure ustez garrantzia hori apur bat berpizteko?
J.M.A.- Gaur gaurkoz bertsolaritzak harrera ona dauka, kristoren saltsa dago bertsolaritza munduan eta horrek nik uste dut bere ona egin diezaiokeela bertso-paperari ere. Bertso-paperak bizkortzeko? Irakurri lehenik, irakurtzeko zaletasuna, bigarrenik bertso onak egin, eta bestalde egin behar litzatekeena eta aspaldi oso bazterrera utzia dagoena da bertso-paperen lehiaketak edo txapelketak edo dena dela. Adibidez, joan den urtean Oiartzunen egin dute halako txapelketa bat eta horrek halako animo bat ematen dizu.
Han ere ez dakit zenbatek aurkeztu zituzten beren lanak, eta ez dut esango beti irabazi -ezin da beti irabazi, batetan lehenengo eta bestean agertu ere ez- baina irabazten duzunean halako poz bat ematen dizu horrek, badago norbait edo jurado bat zure lana ontzat eman duena. Pertsonak behar du halako aliziente bat.
A.- Bertso-paperak jartzeak lagundu al diezaioke bat bateko bertsogintzari?, Nola mamitzen da hori zure pertsonagan?
J.M.A.- Ez derrigorrez. Nire buruan, adibidez, nik bat batean bertsotan iharduteko maila bat behar du, eta ni ihardun izan naiz baina nire maila baino altuagokoak gaur erruz daude, asko daude bertsotan ondo iharduten direnak. Orduan uste dut bat bateko lan horretan ez daukadala zer aportatu handirik. Ez dut ikusten. Eta bertsopaperak jartzen, berriz, behintzat jendeari atsegin zaizkio, eta iruditzen zait horretan zerbait egin dezakedala.
A.- Zergatik segitu duzu bertsoak jartzearen lan horretan? Jendearen aldeko eritziengatik?
J.M.A.- Ez jendeari bertsoak gustatu zaizkiolako bakarrik. Jendeari gustatzeko izango balitz, ez nintzateke bakarrik niri gustatzen zaizkidan gaiak ikutuz. Askotan barruan zenbait sentitzen duzu, eta . expresiobide bezala batek idatziko du era batetara, besteak idatziko du beste era batetara, eta nik bertsoak egitea erabaki nuen.
A.- Zuk dagoeneko bertsolari mordo bat izango dituzu ikusiak. Zein da gusto gehiena eman dizuna?
J.M.A.- Bertsolari bakoitza mundu bat da eta bakoitzak bere estiloa dauka. Pedro Mari Otaño bat, adibidez, gauzak esaten eta arrazoiak ematen onenetako bat da. Onena hitza esatea haindia da baina onenetakoa bai. Beste era batetako bertsogintzan, bertsoa jostailu bezala, rima aberatsez eta gauzak politak eta txukun... nolabait esateko, bertsoa dantzan egiten duen gauza balitz, Bilintx izango litzateke dantzaririk onena. Horiek garai batetakoetan. Xalbador zer esanik ez bertsolari ona izan dela. Eta gaurkoetan, asko daude bertsolari onak.
A.- Gaur egun badirudi jendeak gutxitan jartzen dituela bertsoak. Garai batetan bat batean bertsolari ona zenak jarri ere egiten zituen...
J.M.A.- Bai, bi maila tan bageunde bezala, biak batera ez dira egiten. Izan ere, biak oso gauza ezberdinak dira egiteko. Ez da gauza berdina bertsoa bat batean kantatzea edo bertsoa jartzea. Badakit nik Amuriza batek bertso onak jartzen dituela, eta Lasarte batek ere bai, bat batean oso ona denak jarri ere ziur aski horrela egingo ditu, baina ez da gauza bera.
A.- Zure liburuan era guztietako gelak ageri dira. Halere, zer motatako gaiak dituzu gogozkoenak?
J.M.A.- Bertsoa egitean ere olerkari bati gertatzen zaiona gerta daiteke. Gogoaren egoera edo nola sentitzen zarenaren arauera, era horretara aukeratzen duzu gaia. Une batetan egon zaitezke tristerik edo halako melankonismo batetan, gai serio bat hartu eta era horretara egiten dituzu bertsoak. Hurrena gai xelebreak ere, ez dira asko erabiltzen baina ondo erabiliz gero ikutu beharrekoak dira. Niri gai xelebreak ere gustatzen zaizkit.
A.- Non edo nola ikasi duzu euskeraz idazten?
J.M.A.- Hori uste dut deskuidatua dagoela: nik euskaraz idazten ez dakit. Idazten dut, nolabait ere, baina zuek kristoren hankasartzeak aurkituko dituzue. Inork ez dit erakutsi idazten eta ikasi dudan apurra batetan eta bestean irakurri eta ikasitakoa dut.
A.- Zer nolako gauzak irakurri ohi dituzu?
J.M.A.- Aldizkariak eta horrelakoak, edade bat arte erdarazkoak bakarrik irakurri izan ditut. Irakurtzeko zaletasuna beti izan dut baina erdarazko eskolara joan ginen, letrak egiten erdaraz ikasi genuen, irakurtzen eta kontuak egiten ere erdaraz, eta euskaraz berriz ez nekien tutik ere. Euskal paper bat hartu nuenean niri inork ez zidan esan "t" eta "x" "ch" bezala ahoskatu behar zenik. Hori guztia piskanaka irakurriz nire kasa ikasitakoa da. Piska bat menderatua daukat baina idazteko garaian oraindik ere arazoak izaten ditut.
A.- Dena dela, guk oso itsura aberatsa hartu diegu hertsoci, lexiko aldetik batez ere.
J.M.A.- Nik etxean . bertso-paper bat ere ez dut behin ere aurkitu. Eta bertso-libururik ere ez. Nik bertso-mundu hau neronek hasitako lana dut. Nire aitona bat, amaren aita. oso bertsozalea omen zen baina ez nuen ezagutu. Gero, hemen bazen nire aitaren osaba bat izugarri bertsozalea eta Txirritarekin harreman handiak zituena eta hura bai, hura ezaputu nuen. Bestela, nik egia esan bertso-mundua ez dut zuzenean ezagutu, hemen Hernanin ezagutu dudan bertso-mundua izan da San Juanetan Uztapide eta etortzen zirenean eta aitarekin joaten nintzenean. Baina oso mutil koskorretan.
A.- Zuk uste al duzu jendeak bertsoak irakurtzen dituela?
J.M.A.- Nik uste dut irakurleak bertso sail bat ikusten duenean firmari begiratzen diola eta bere gogozko baldin bada orduan irakurri. Bestela, ez dut uste gehiegi irakurtzen denik. Irakurri ez da ezer gehiegi irakurtzen eta bertsoak ere ez noski.
A.- Orain bertsolaritzaren munduan salisa handia dago Amurizaren fenomenoarekin esate baterako. Zuk nola ikusten duzu korapilo hori?
J.M.A.- Gaur gaurkoz dudarik ez dago Amuriza izugarri polemikoa dela. Bi sailetan banatuko nituzke bertsozaleak: Amurizaren aldekoak eta Amurizaren kontrakoak. Asko egongo dira tartean daudena baina batik bat bi sail egingo nituzke. Batzurentzat Amuriza da Jainkoa, oraindik agertu den bertsolaririk onena. Beste batzurentzat da batere balio ez duena. Eta nik ez dut uste ez Jainkoa denik ez batere balio ez duenik. Nire eritziz Amuriza da bertsolari ona bat, batik bat bakarkako gaietan oso ona. Gero, elkarren arteko tema horretan, bertsolarien artean ezagutzen den tiki-taka horretan, nik ez dut ikusten Amuriza beste zenbaiten bizitasunarekin.
Azken Txapelketan garbi azaldu zen hori. Nire eritziz, bi bitara iharduteko, Gipuzkoan badaude Bizkaikoen pareko bertsolariak baina bakarka aritzeko ez.
A.- Azkenik liburua argitaratzearen pausua eman duzu. Nola izan da hori?
J.M.A.- Ni bertsoak idazten eta argitaratzen hasi nintzen, beste batzu idatzi eta argitaratu gabe baneuzkan, eta Aita Zavala Auspoakoa interesatu zen nire bertsoetaz eta galdera egin zidan ea liburu bat egingo al genuen.
A.- Zer suposatzen du liburuak zuretzat?
J.M.A.- Niretzat gauza handi bat da, liburu handia ez izan arren niretzat gauza handi bat da. Aita batentzat semea izaten da onena, eta niretzat ere liburua gauza handia da.
Jexux IJURKO. ARTASO
(argazkiak: Itziar)
"Lehenengoz "Zeruko Argia" zen hartan publikatu nituen bertsoak".
"Beti izan dut zaletasuna bat bateko bertsotarako ere".
"Bertso-paperen lehiaketak edo txapelketak antolatu behar dira".
34-37

GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakARRIETA2
PertsonaiazARRIETA2
EgileezIJURKO1Kultura
EgileezARTASO1Kultura

Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude