Benito Larrakoetxeari elkarrizketa.
Hamar Urtez Shakespeareren Lanak Euskaratzen
Benito Larrakoetxea Zeanurin, Arratian, jaio zen 1894. urtean. Gaztetan elizaren bidea hartu eta 23 urterekin meza ematen zuen... eta idazten ere.
Gerra aurretik eskolan eta Gau-eskolan aritu zen irakasle. Baina 1937an Ingalaterrara doa euskal haur mordo batekin hainbeste maite zuen E. H. tik herbesteraturik. Han irakurriko ditu Shakespeareren lan guztiak, gero Ameriketan euskaratu zituenak.
Orain Oñatin dago, bere 89 urteen unadura, bizimodu mugitua eta lan ordu guztien ondorengo atsedena hartu nahirik. Berarengana jo dugu eta ondorengo elkarrizketa egin, gure ustez interesgarria izan da, zeuek ikusi orain merezi duen edo ez.
Benito Larrakoetxea: «Nik Uste Baino Askozaz Errezagoa Zen»
A.– benito, nola sartu zinen euskal munduan?
B.- H amabost urte nituen eta azterketa urtea zen, Canonigo Lateranense izateko gai ginen ala ez jakiteko azterketa; eta urte horretan euskaratu nituen "Cuatro Glorias de Vizcaya" eta "Ortografia de euskera vizcaino" Sabin Arana Goirik idatziak; orduantxe iriki ziren nire begiak gure hizkuntzaz, orduantxe sartu zitzaidan sekulako zaletasuna euskararenganako, gure euskara, geure hizkuntza zela ta, gure zaharren gizaldi eta gizaldietako, gure aurrekoen hizkuntza, eta hiz kuntza hain ederra, hain zoragarria zela ikusirik euskararenganako maitasun izugarria sartu zitzaidan eta beti iraun du zerorrek eta gero urtetan adimenaren indarra aurreratu ala neure lanak ere hortxe izan ziren gero ta launduago geure euskara.
Benitori ere beste askori bezalaxe euskara erdi ahaztu zitzaion etxetik joatean, "nire etxean ez zegoen inor be erderaz zekienik", baina Altsasun, erdal giroan jasan zuten egoera honela kontatu zigun:
B.- Han ere gure artean euskaraz, eta orduan irakasleak ba, galerazi egin zigun euskaraz egitea, debekatu, bi urtetan. Gero azterketa urtea amaituta, botoak egin behar ziren eta nire etxekoak etorri ziren, nire gurasoak, eta apur bat zailduta nengoen euskaraz egin ezinik edo, lotsatuta gelditu nintzen, "oraintxe ahaztu zait euskara" eta ahaleginak egin ondoren euskara ondo ikasteko. Euskarazko zerik heltzen bazen nire eskuetara, nahiz bizkaitarra nahiz gipuzkeraz, orduan nik bai irakurri Piskanaka, Benito hau Axularren "Gero" irakurtzen hasi zen, eta baita ulertzen, edo berriak ziren hitz guztiak koaderno batetan apuntatzen ere. "Hemen geratu zen koaderno hori gerran aldegin behar izan nuenean".
A.– Benito, zu hamasei urtekin hasi zinen idazten, ezta?
B.– Idazten ez, kartak bai, etxerako kartak beti euskaraz.
A. - "Euskal Esnalea"n eta...
B.- Hori geroago, idazlanok idazten hasi nintzen meza emanda gero, 23 urte ta erdi nituela, orduan hasi nintzen egunkarietara eta Euskal Esnalera bidaltzen.
A.– Zer gaitaz idazten zenuen?
B.- Ba, "Euzkadi"n idatzi nituen lau artikulu, ederrak, ba zera titulua... Euskal Laukiak; Euskal Ekandu Laukiak zeukaten idazburua laurek, idazburu bateaz joan ziren eta horietako batek izan zuen urte hartako Kirikiño saria. Kirikiño saria izaten zen urte hartan edo aurreko urtean hemengo egunkarietan edo aldizkarietan euskaraz agertzen zen idazki ederrenari emateko. Eta urte hartan nire eskuetara heldu zen.
Gero beste lan batzu "Euskal Esnalea"n agertu ziren Añibarrori buruz, euskal idazle ona zen, prantzizkotarra, Zarautzen daude bere idazkiak, hor egon zen denbora askotan: bere jaiotzaz, bere bizitzaz, nor izan zen... idatzi nuen. Bere liburuak ere irakurri nituen.
Iruñean eta beste sari bat jaso zuen baina naparra izan behar zen saria jasotzeko "Nik argi ta garbi esan nien: begira ni ez naiz naparra, nik napar odola badaramat nire zainetan", gero Zornotzako abadeek egiten zuten aldizkari batetan egin zituen artikulu batzu eta "Euzkadi"n beste batzu Euskal Deun edo Santuen bizitzaz.
A.–Eta zuk lan hori egiteko irakaslerik izan al duzu? galdetu genionean, honako hauxe erantzun zigun Benitok.
B.- Ez, ez, hori neu, neure burua ikasiaz; neu izan nintzen irakasle, inor ere ez.
Bere kasa ikasi du bere bizitza osean zehar Benito Larrakoetxesk, irakasle titulua jasotzeko ikasketak ere berak eginak, bere kabuz. Itzulpenetan ere beste hainbeste esan dezakegu; gerra garaian galdu zen "Patologia Vegetal" liburuaren berak eginiko euskal itzulpena, inoren laguntzarik gabe egin zuen.
B.- Badakit lan hori erre ez dela, zerak esan zidan Ametzaga Bingenek hor Euskal gobernuko orduko ministroa zena, liburu hori Frantziara eraman zuela Euzkadiko papelegaz... hor izango nonbait.
Izan ere Benitoren lehen lan literario, garrantzizkoa bederen, hor nonbaitetik omen dabil, baina Benito ezaguna zaigu beste lan batzurengati k, horiengati k galdetu genion segidan.
B.- Literatura mailan egin dudan lan handiena Shakespeare euskaratzea izan da. Ni ameriketara joan behar izan nintzen, bildur nintzen bai, eta zera ni hona frankotarrak sartzeko zirenean, orduan igande bat izan zen, beno ba, San Pedron eman nuen meza eta banator etxera ta etxeko nagusiaz aita Karlos zenarekin kruzatzen naiz, eta hark esan zidan piska bat larritu egin zela, eta arraioa!, hau estutu bada nik larritu behar gehiago izan behar nuke, eztok?, eta maleta egina neukan eta irten nuen; gero gurutze gorriko automobil bat geratu eta joan nintzen eta: "eraman nindukezu Arrasateraino?", "Paperak gertu badauzkazu bai "; paperak bai, gerra sortu zenean Donostian aurkitu ginen atezaina ta biok eta hona etortzeko "salvoconducto", erderaz esanda, behar zen eta Irujok bidali zizkigun berak izenpetuta; beno, begiratu zituen paperak eta "Aurrera!". Gau hartan Arratian, neure herrian, Zeanurian nengoen.
Arratian 37ko Maiatza arte egon nintzen, eta orduan Bilbotik deitu zidaten Ingalaterrara joateko. Gudariak han zebiltzan frentetik gora ta behera, guda lerrotik Bilborantza. Ingalaterrara joateko paperak zuzendu eta hurrengo egunean itsasora milaka umerekin; Maiatza azkenean izan zen. Ingalaterran bi urte egin eta ameriketara, gero hona etorri nintzenean hemengo euskara zelan zegoen, zer atzerakada izugarria egin zuen urte horietan harrituta gelditu nintzen, jausita eta zerbait egin behar dut hemen euskera jasotzeko, eta nik irakurrita neuzkan zera Shakespeareren lanak eta izugarri gozo egiten direla irakurtzeko eta holako gauza batzu euskaraz jartzea lagungarri ona izango zela ta, eta orduan hasi eta hiru lau lan euskaratzeko asmoz hasi nintzen lehenengoetan baina nik uste baino askozaz errezagoa zela ikusirik ingelesetik euskarara Shakespeareren lanak itzultzea, azkenean lan guztiak, teatro lan guztiak euskaratzeko asmoa hartu eta amaitu egun halako batetan.
A.–Zenbat denbora eraman zizuen lan hau burutzeak?
B.–Ba tarteka-marteka egin behar bai, beste ze eginik eduki ez banu askoz ere lehenago amaituko nituzkeen, baina orduan irakasle ordu asko eta bitartekoa egin behar ere. Ba bederatzi, hamar urte eraman ninduen... tartcha egiteko. Hogeitamazazpi lan dira eta batzu berrogetaka orrialdekoak, bost liburu eta ez makalak e!, sendoak, letra txikiaz.
A.– Lan hau egiterakoan zer oztoporekin aurkitu zinen?
B.– Ez neukan hiztegirik be esaterako, huraxe Mendizabalena, txiki hura, ez Azkuerenik ez bestelakorik, eskerrak nik lehendik nekiela amaren altzoan ikasitako euskara.
Uste baino errezago egin zitzaidan, eta horregatik lehenengo hiru lau lan euskaratzeko asmoa hartu nuen eta nik uste baino errezagoa zela ikusirik, denak itzultzeko asmoa etorri zitzaidan; ez nuen eduki aparteko zailtasunik.
A.– Esperienizi ta bizi luzea duen gizon honek ez du zailtasun handirik hitzegin hastean, baina guri nahiko kostatu zitzaigun bere hitz jarioa zenbait aldiz moztu behar, izan ere edozein gairi buruz hitzegin zezakeen luze. Guk ordea denbora ta orrien muga dauzkagula gaiaz aldatu eta hona etorri zenean aurkitu zuen giroaz galdetu genion.
B.–Lehen hemen, Oñatin, gerra aurretik kalean euskara hutsean hitzegiten zen, erderarik entzuten bazen zera... ezkongaien artean orduantxe harrokeriaren bat erakusteko edo bestela ez. Kalean edozeinek euskaraz egiten zuen, bai Oñatin, bai gure herrian, baita beste edozein lekutan ere bai. Gero banator Ameriketatik eta euskara gutxi kalean, mutikoek heuren artean ere erdaraz. Zer dok hau?, hau Euskal Herria ote dok ala... hau ez dok Oñati, oso aldatuta, hau azkena dok eta hamar urte dituk ni etorri nintzela eta orain euskara gehiago entzuten dok ere, orduan baino, ikastolei edo eskerrak, nire ustez.
A.– Zergatik uste duzu teman dela aldaketa hori?
B.– Ikastolari esker, gero gurasoak ere konturatu doaz bai. Etxea da lehenengo, gurasoak lagundu ezik ikastolako lana ia da alperrik, etxean behar da giroa euskararen aldekoa.
Euskara eta erdara, beste hizkuntzetan ez hainbeste, baina gure euskarak ez dauka erdararen antzik, bata beste aldrebesak dira. Biak batera ondo egitea zaila da, ezinagoa; zuk gehien baten erdaraz egiten baduzu, euskara ganorabako erabiliko duzu. Ondo hitzegiteko behar beharrezkoa da egunero egitea, nagusia erdara bada zure ahoan, zure euskarak egin du, borrokan dauden hizkuntzak dira bai; zuk badakizu erdara euskaraz ipintzeko erdara atzetik hasi eta hasiera etorri behar duzu, erdara hara euskara honan dator, erdara eskubitik ezkerrera badoa, euskara ezkerretik eskubira doa.
A.- Bai, hori hizkuntzaren joskera da.
B.–Joskerak egiten du edozein hizkuntza, ez hitzak bakarrik, hitzak ere bai; batzuk uste dute hitzek ez dutela garrantzirik, baina joskera halan ere eta egunero erdara dabilenari euskal joskera ahaztu egiten zaio, erdal joskera erabili eta orduan euskaranto irtengo du, ez euskara.
Euskarak bizirik iraungo badu, hemen eguneroko hizkuntza euskarak izan behar du, erdara beste zer eginik ez dagoenean kanporako, erdaldun bat badator harexekin egiteko, baina haretxekin bakarrik e!, bestela ez, etxean euskara, kalean ere euskara euskaldunen artean beti euskaraz; alperrik izango dira bestela lan guztiak.
A.– Zuk hainbeste gauza ikusi ta hainbat tokitan egonda ere euskal kulturan horrenbeste lan eginda zarena, zuk zer aholku ematen diozu oraingo gaztediari?
B.–Gaztea dok edozertarako, gazterik ez balego ez luke munduan gerrarik ere, zergatik badakit zaharrok bizia maiteago diagu horrela gerrara joateko, baina gaztea emankorra dok, gaztea gertu zegok bizia emateko ere berak maite duenaren alde, eta zuzentasunaren alde; behar bada oker egongo dok baina, baina horretan gazteak bakarrik dituk, gaztea edozertarako gertu, bai.
Gainera euskaraz ondo egiteko gaztetik hasi eta aurrera eraman behar dok, joskeragatik, hitzetan bakarrik ez dago, eta orain batzuk idazten duten euskarak ez du euskararen antzik ere, ez joskerarik, ez hitzik, dena erdaraz, erdaraz kutsatuta.
A.– Idazle berriak esaten duzu?
B.–Bai, barriok, halan ere, dena dela euskaldun berri batzu ere badaude ondo edo gehien bat ondo idazten dutenak, baina asko daude. Gero ere, atzo hau irakurri nion Zubikarairi: "bai, orain asko idazten da euskaraz baino zoritxarrez gutxi irakurtzen", baina irakurri ere batzuk aditzen ez dutelako, oraingo hizkuntzan hainbeste berba ezbeharreko sartu dute ba, hitz asko eta asko asmatu berri dituk.
A.–Erdaldun herria euskalduntzea posiblea dela uste duzu?, Posible al da euskara ikastea erdal herriak?
B.- Bai, bestela galduak gara, egiten dugun lan guztia euskararen alde alperrik litzateke, alperrik; zergatik egin behar dugun hainbeste lan alperrik!, hemen hizkuntza bi erabiliz gero galduak gaituk, hemen urte gutxi barru hemengo jende guztiak euskara ikasi behar du, bestela ez dago euskara bizitzerik, bizirik irtetzerik.
A.–Orduan ezinezko da hizkuntza biak elkarrekin bizitzea...
B.–Ezina, erabili behar beharrerako bakarrik erabili behar dela norberarena ez dena. Erdara behar beharrerako bakarrik.
A.–Zure ustez zer ezaugarri ditu geure herriak kultur aldetik?
B.–Bestetan antzekoak uste diat nik, gehiago ez dok izan. Hor Ugarte idazle ta filosofoa izan zen; lehenengo euskal idazleak ere eliz gizonak izan ziren, Etxepare ta, baita Axular, eta Añibarro, Azkue eta hauek denak.
A.- Hori euskara zeuen eskuetan zegoelako, ezta?
B.– Bai, bai, eta gero Mexikoko gotzain izan zena, Zumarragakoa, hark ere euskaraz idatzi zuen, haren idazkiak hor daude, bazeukan hark euskal zaletasuna eta gizaldiak dituk e!
A.– Benito, zuk zeure herriko euskaraz idatzi duzu, zeure euskara erabiliz; zer pentsatzen duzu euskara batuaz?
B.– Hor asmo onak dira baina oztopo bat du, daukagun euskara galdu eta berririk ez ikastea, herrikoa galdu eta berririk ikasi ez; ikastolan ikasten dute etxean egiten ez den euskara, etortzen dira umeak etxera eta "oo! zuek oso euskara txarra egiten duzue. Hau ez da guri erakusten digutena". Ikusten dute euskara ona han, ikastolan, irakasten dena dela, eta gurasoek uste dute heurek erabiltzen duten euskara txarra dela, ikastolakoa dela ona!, baina etxekoa oso ona izan ez arren ikastolakoa baino askoz hobea dok. Halan ere joskera aldetik eta orduan "entra el complejo de inferioridad" eta gurasoek ere heurena utzi, askoz hobea dena eta ikastolakoarekin horretaz gelditu, orduan dena nahastu eta ezer ez.
Dagoenari eutsi, hortik hasi behar dugula uste dut, eta gero berez edo bestela batasuna etorri egingo da lehenago edo geroago, baina behin behinean daukagunari eutsi egin beharko.
Gainera ertzeko hizkera hartu dugu, hizkera gehien aldegin dena Bizkaikoa da, besteek ez dute hainbeste ezberdintasun eta Bizkaikoa izan da zabalena.
Dena dela badaude lan handia egin dutenak, Txillardegi euskara ikasten eta idazle onenetarikoa da; hor dago beste bat, Velez Mendizabal, euskaldun berria dok, Arrasatekoa, "Hoja del Lunes"en idazten duena...
Eta honela utzi dugu Benito Larrakoetxea, bere gelatxoan lasai, ingeles eta hemengo aldizkarien artean, bere pipa poltsikoan prest, gertu, eta ahotsa unaturik, izan ere elkarrizketa luze samarra izan dugu 89 urte dauzkan idazle honekin. Merezia du atsedentxoa, eta on egin diezaiola! gure aldetik eskerrik beroenak eta hurrengoa arte Benito.
R. Altuna. Laura, eta X.E.
25-27