Iñigo Altolagirre Kainaberadietan Pintatzen


1982ko irailaren 19an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Iñigo Altolagirreri elkarrizketa

Iñigo Altolagirre Kainaberadietan Pintatzen
Gure herrian, etu kultur arloan, materiale gogorrak erabili izan dira edozein obra burutzeko. Ezin guttiagorik harrizko herri honetan. Harrizkoak pintura, eskultura, literatura... eta barna. Harria omen sustraia eta sustraia harria. Egurra hautatu denean ere sendoena bilatu izan dute. haritza, pagua, gaztaina... Iñigo Altolagirrek Kambodiara joan gabe, kainaberadiak aurkitu zituen aspalditxo. Etxetik hurbil. Hondarribian, Euskal Herrian.
Bero egiten du Hondarribian eta herri honetan ez da sekulan jenderik falta. Baina aurtengoak gehiegi dirudi. Marinan, Nacho, Paloma eta Almudenak patxada ederrean eserita duela urte batzuk zeukaten beldurra zoko batean utzirik. Paradisu berreskuratuan oraingo prolema haundiena ur faltarena da eta horrelako terrorismoek ez dute gehiegi ikaratzen.
Iñigoren etxera ailegatzeko aldapa bat igo behar da.
Eguraldi honekin nahitaezkoa da izarditzea. Eskerrak bere etxeko koloreak freskatzen laguntzen duela. Brotxa lodiaz lan egiten harrapatu dut, gelak pintatzen. "Aitarekin, ttikitan, Lazkaoko baserrira juaten nintzen. Han horrelako kolorez pintaturik ikusten nituen paretek. Marruekosen ere baziren". Urdin eta berde diluitu hauek atmosfera exotiko, xamur bat sortzen laguntzen dute. Eperik ordaindu behar ez dutenen lasaitasuna nabari zaie bertako biztanieei Habarrotsek, semeak, ez daki nola banatu bere logela Aitari galdetzen dio eta Iñigok bere irudia ematen du. Neregana zuzenduz bere lantokia erakutsi nahi didala esaten dit."Goazen tailerra ikustera" Gazteluaren atzeko aldean dago. Ataria eta eskailerak oso hondatuak daude. Iñigorena da bizirik dirauen espazio bakarra, sail batean kainabera eta bestean lantzen dituelarik Poteak, tuboak, pintzelak obra bat edo beste lehenengoan. Kainabera idorrak, makilak, erremintak eta abar bigarrenean. Txirbila pilatua eta ezpalak mahai gainean. Dozenaka esperimentu kainabera erabiliz. "Puzzle zilindriko hauek saltzeko egin nituen", baina ez zuten bater arrakastarik izan. Ordu pila eskatzen zidan zeregin horrek eta ez zuen konpensatzemu Baina berak badaki ez duela axolik, ongi pasatzen duela horretan ere. Eta ez irrifarra ahotik kentzen. Hainbeste maite duen terrazan eseritzera gonbidatzen nau itsasoari begira, Erdi Arora eramaten zaituen txoko exhuberante honetan berriketan goza dezagun.
–Ni donostiarra naiz jaiotzez. Londrestik etorri ondoren erabaki nuen Hondarribian gelditzea. Donostiako giroa ez zen sasoi hartan oso eragingarria. Asociacion Artisticaren inguruan zebiltzen mundu honetako gehienak. Egunkarieteko aipamenak eta kolumnak tipo desakreditatu eta kretinoen eskuetan zeuden. Hamazazpi urte nituela Zumetarekin batera niharduen festibalerako eta kartelak egiten. Baina, bueno, beste garai batzen. Hona heldu nintzenean GAUR taldearen giroak animatu ninduen batik bat. Bizia eta interesgarria zela somatzen nuen, humanoa. Horregatik gelditu nintzen eta hamar urte daramatzat.
-Eskola onena izan zitekeen orduko edozein gazterentzat, baina teoriko trebeak, zaharragoak eta ziurragoak zirenez, ez al zen haien menpean, itzalpean gelditzeko arriskurik?
–Bai, beharbada. Baina baliotsua gertatu zitzaidan. Beste gauza bat izango litzateke haien gaurko egoeraz mintzatzea. Nik orduan zuten indarraz asko jaso nuen. Remiglo Mendibururekin hasi nintzen ikasten. Asko lagundu ninduen. Bere tailerrean lan egin nuen. Berari lagundu eta gero nire lanetan aritzen nintzen. Garai hartako nire obrak gestualak ziren batez ere eta urtetan jarraitu nuen joera horrekin. Aski ez zela nabaritu bezain pronto beste zer edo zer pertsonalagoa bila nahiean hasi nintzen. Hiru urte izango dira kainaberadiak aurkitu nituela.
Kainaberadiak aipatzerakoan biziki hunkitzen da. Segituan kutsatzen du bere su hori Kainaberadiak. Pelikuletan ikusi dugunez fidatu behar bagara leku horietan ez da eltxo arriskutsua bosterik.
–Kainaberadiak aurkitzeak kristoren zirrara sentiarazi zidan. Insolitoa, oso exotikoa gertatzen zitzaidan. Pentsaezinezkoa zen hemengo herri batean. Gero jakin nuen aspalditik ezagutu eta erabiltzen zela Hondarribian. Oraindik tomateak eta beste barazkiak eusteko kainaberak erabiltzen dira. Tresnen kiderrak egiteko ere materiale berdinak erabiltzen dituzte. Erabat bereganatuak aspaldian. Hala ere baserritar batengana jotzen duzunean harriduraz hartzen zaituzte hasieran. Konfiantza pixka bat hartzen badute milaka xehetasun ematen dizute eta oso garbi ikus daiteke ongi menderatzen dutela kainaberadien mundua eta ofizioa. Beretzat normala da oso. Zer izango da ba haurrak arkuak kainaberaz egiten dituzten herri batean?
–Baina exotikoa egiten zaizunez erreferentzi eza somatuko duzu lan egiteko orduan: Materiale honekin aurreko esperientzirik ez dela eta zeuk deskubritu beharko dituzu bere posibilitateak plastikaren arloan.
–Materialea arrunt ezezagunarekin topo egin nuen, baina horrek berak lan egitera bultzatzen nau, gehiago eragiten nau. Kainabera ukitu eta zentzukertasunean murgiltzen naiz. Materiale berak erakusten dizu, landuz, erabiliz. Asko eskatzen dit orobat. Horregatixe nabari dira apunte figuratibo batzuk nire azkeneko obretan. Ez dakit nola esan, baina bi sensibilitate, bi izpiritu edo lotu nahi nituzke. Kainaberak asko du atzerrikoaz, baina frogatua dago hemen erabili dela, aspaldi eskuratu zutela. Hemendik hasi nahi nuke hemen esan dudan lan horretan.
–Eta nola adierazi jendeari hauek ez direla "artisten", gauzak gure herrian kainaberadien tradizio apur bat dugula, harria eta egur sendoenak paratu diren tokietan kainaberaz eginiko obrak ere zintzilika daitezkeela lotsarik sentitu gabe? Zailagoa gainera, dudarik gabe, sari askoren irabazle ez den batentzat, euskaldunak arraroak eta bereziak garela mantentzen duen teoriarik gabe dagoenentzat.
–Oportunitate onena Lizartzako udaletxeak eman zidan. Han zerbait egin behar zela eta ni kainaberarekin aritzen nintzela erantzun nien. Tira ba!, zerbait egin eta ekerri, esan zidaten eta, bueno, niretzat ikaragarrizko desafioa suposatzen zuen. Sei hilabete igaro nituen lanean. Hantxe dago jarrita, udaletxean. Baina ederrena jende askorekin topatzea izan zen. Bertsolari, arotz, errementari eta beste askorekin hitzegitea, bere teknika eta ofizioko filosofiaren berri jasetzea. Behin errementari batengana jo behar izan nuen zirgilo bat egitearren. Burdinaren tenperatura koloreari begiratuz zekien. Niretzat honelako harremanak izaten dira aberasgarrienak, zuzenenak.
–Zer suposatzen du Hondarribian bizitzeak? Herri honek betidanik du giro artistikoaren tradizioa, taldeak eta eskolak sortu dira eta galeriaz josirik dago gaur egun.
–Irudi hori erabat faltsua da. Montaia honek ez du zer ikusirik orain dela hamar urte zegoen giroarekin eta orduan egiten zen lanarekin. Gaur egun galeria bat duenak drogeria edo mertzeria baten jabea zen duela urte batzuk. Ikustekoak izaten dira turistentzako prestatzen diren pantomimak, estafa hutsak. Kamioietan eramaten dira Madridera batzuen lanak.. Hemen erabiltzen den zentzuan nik ez nuke artista bat izan nahi.
–Nola erakutsi daiteke kainabera lan egiteak ematen dizun sentsibilitatea? Horren erabilpena inola hedatzen al da?
–Urte pare batez egon naiz ikastolan antzeko zerbait egin nahiean, baina arras desilusionaturik bukatu nuen. Ez zuten batere interesik azaltzen, materialea erabiltzeko gogorik. Oso gutti lortu zen. Haurrek nahiago dute bere erloju miresgarriari begira egon. Ikastolaren lorategian kainaberak landatzea ere proposatu nien gurasoei, baina beste arazo batzuk zutela lehentasuna eta ez zen deus ere gin...
Gu bion ahotan egon da kainabera hitza eta ezin aldegin Inigok ezagutzen dituen kainaberadiak ikusi gabe. Zumezko siletatik altxa, terrazako sosegutik irten eta automobilez abiatu gara. «Kaletar hutsak josten dira kotxez, baina tira! presa dugu ta..., Guadaluperaino daraman bidetik ezkerrera hartu eta bi edo hiru pista azaltzen dira. Erosi berri duten baserri baten ondoan daude kainabera eta bostehun urteko sagarrondoak mozturik, lurrean pilaturik. "Bertako batek egin du hori. Zer egingo ote kanpotarrak?" Haizeak arinki higitzen ditu kainaberadiak. Mantsomantso alde batetik bestera. "Bi edo hiru kainabera mota izaten dira eta bereizteko korapiloen arteko banapenari begiratu behar zaio" Kotxetik jeitsi eta bidexur bat hartu dugu. Txiplau deitzen duten errekara ailegatu eta aurkitu dugu kainaberadi hanndienetako bat. Makurtu behar sartzeko, ezkerrera eta eskubira kurbak emanez kainaberekin estropizirik ez egitearren. Lurra hosto lehorrez beterik ikusten dut. "Askotan etortzen naiz hona liburu bat hartuta, mundu ttiki honetan egotera" Oso argi berezia sartzen da, errainuak hostoan punttetan gelditzen direla dirudi. asko kostatzen zaiola pasatzea "Denbora gutti behar du kainaberak asko hazteko, egun batetik bestera nabari daiteke aldea. Normalena izaten da metroko kainaberak ikustea". Beste baserri batzuen inguruan tunelak eratu dituzte kainaberadiek, bidea labadero baten amaitzen da eta hori ere hosto eta adar hauen gerizpe ferekatzailean dago.
Kambodia ttikitik jeitsi gara. Hondartzatik hurbil diren kainaberadiak begiratzen Iñigok digu: "Zein ederrak izango liratekeen lorategiak kainaberadiekin, pintatu egingo genituzke gainera..."
Pello LIZARRALDE
Argaikiak: Jesus URIARTE
26-28

GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakALTOLAGIRR1
PertsonaiazALTOLAGIRR1
EgileezLIZARRALDE1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude