Plazido Mujika Hil Da


1982ko irailaren 12an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Plazido Mujika zen Loiolako aitari elkarrizketa

Plazido Mujika Hil Da
Abuztuaren 28an hil zitzaigun Loiolan aita Plazido Mujika. Ez da heriotza honen behar adinako ohiartzunik izan gure egunkarietan.
Hirurogeita hamasei urte zituen Urnietako jesuita honek hiltzeko orduan. Grekera-gaztelera. Latina-gaztelera hiztegietan partaide. "Noni eta Mani" eta "Mendiko Argia"ren itzultzaile. Bainan bere lan ezagunena Euskara-gaztelera Hiztegia dugu, luzea bezain polemikoa.
Ez diogu bere lanari ez ezer kendu ez erantsiko. Etorriko al da laister hura goraipatuko duenik! Geure aldetik eta omenaldi gisara. Oh! Euzkadi aldizkariari eskeini zion bere azken elkarrizketa berridatzi besterik ez dugu egingo.
Goian bego.
Baldintza hoiek zirela eta kurioso aski- jo zigun adarra, eta pattonari jarduteko moduan utzi gintuen eta elkarri begira sartu ginen bere langelara, atean "lanpetua", jartzen zuen gela batetara, berak hitzegin nahi ez zuen iskanbila guzti haien eszenario zirudien gelara. Reklinatorio bat, estanpak eta guratzea bertan, mahai bi, INTER radio bat, hiruz palau aulki, ezberdinak guztiak, apala zahar batzuk, eta zapata kaxak, zapata kaxa asko. San Inazioz geroztik jesuita guztiek erabili dituzte oinetakoen kaxa guztiak 35tik hasi eta 45raino, guztiak kolore ezberdinetako paperetan egindako fitxaz beteak. Gure ustez Loiolako festetan jarritako girnaldak baztertuz gero aprobetxatutako papereak. Horiek medio eraiki da euskal hiztegi bat. Noiz bururatu ote zitzaion lan hori egitea? Eta barkatu amigos, baina guk hartutako prezioan saltzen dizuegu eta hau guztia kontatu zigun:
Ameriketan egon nintzenan. Ameriketara 1925an joan nintzen. Enkargu xelebre bat izan nuen joaterakoan eta zen erregeak, Alfonso XIII.ak Santa Kruz apaizari zilarrezko kornetin bat erregalatu ziola. Ta zergatik hori? Santa Kruz apaizak eskutitz-bat egin zuen, kopiak atera edo ez dakit zer eta erregearen eskutaraino. 82 urte zituen orduan Santa Kruzek. Gurekin bizi izan zen denbora askoan, klaseak emanez, frantzesa eta inglesa. Inglesa ederki egiten zuen, erderaz baino hobeto, urte askotan egon baitzen Jamaikan, eta Londresen ere, ta inglesa oso ongi ikasi zuen. Ta hortan egiten zuen lana, ta gurekin bizi, jesuitekin, ta bera apaiz bezala, ta apaiz bezala etzuen voto de pobreza, guk dugun bezela. Guk ez dezakegu ezer eduki guretzat, dirurik eta ezer, gurea etxekoa da. Baino apaizak bai, ta irabazten zuen diruarekin zer egin zuen? Herri bat egiteko asmoa izan eta lur ederrak erosi zituen Ameriketan, han herri hori altxatzeko. Berak egiten zuen dena, arkitekto ta dena berak, indioekin. Holakoa zen, oso azkarra. Ta egin zuen. Eskolak ere, apaizaren etxea, indioentzako etxeak txaboletan... dena. Ta indioak biitzeko zaldi gainean joaten zen, hor dauzkat argazkiak, azkeneko argazkiak.
Kostata baina, altxatu da gure gizona, eta ustez munduko dokumenturik inportanteena balitz bezala, Santa Kruz integristaren argazki bila hasten da, eta dena «bezalakoa» den gela hartan armarioa bezalako gauza batetatik ateratzen ditu apaiz gerrileroaren argazkiak. Argazki hauetatik atera dituzte aldizkerieteko argazki guztiak.
Hor ikusten den zaldi hortan ibiltzen zen, departamentuko zaldi onena, Bayo. Bai, hil arte, 86 urtekin hil zen egiten zuen astero zaldiz mendiko bidea. Ta mendi tontor batera iristen zenean turuta jotzen zuen, turuta zahar bat, pitzatua, soinu txarra egiten zuena. Ta eskutitz hartan esaten zuen "con una corneta vieja que tengo, que está rajada y suena mal llamo a los indios que están en las chozas", ta eskutitz hori erregeak irakurri zuen ta harrituta gelditu zen. "Baina hau oraindik bizi al da?". Hainbeste urtetan hila zelakoan, izkutatuta misiotan sartu baitzan, ta hil zela uste askok, eta "Todavía vive ese hombre?" "si, y lleva esta vida" ta eskutitza eman omen zioten erregeari. Ta esan zuen "Bueno, para que vea que y o no tengo nada con él. aunque luchó contra mi padre pues le voy a regalar una buena corneta", zilarrezkoa. Ta nik eraman nuen.
Baina ez nuen ezagutu. Ni iritsi baino lehen hil zen. Ta han gelditu zen oroigarri bezala Museo Santakruzianoan. Orduan esan zidan hango gure etxeko nagusiak "Vd. nos ha traido aqui un gran recuerdo. de mucho valor, que viene de parte del rey, además es de plata, pues le vamos a dar a Vd. otro recuerdo: el crucifijo de votos del cura Santa Cruz". Jesuita sartu baitzen gero, 82 urte zituela, ni hemen sartu nintzenean, hemeretzi urtekin, diecinueve años.
Marka izugarriak egin zituen. Behin bere herrira S. Ignaciora, joan eta turutarekin deitu ta indioei galdetu "ze berri? inor etorri al da?" ta "bai, D. Julian". Hauteskundeak ziren orduan. D. Julian hori xelebrea zen beti bere lista egiten zuen, eta hori bere partiduaren kontrako izaten zen, indarra kendu ta liberalak irabazteko arriskua baitzen, baina beti bere bidetik "Nos ha dado un papelito y un duro a cada uno", «Ah! Guardarlos, guardarlos. El duro y el papel, porque el domingo vendrán unos camiones a llevaros al pueblo. Alli habra una mesa y estará D. Julián. Teneis que dar el papel, pero atención, ese papel todos lo guardais en el bolsillo izquierdo, entendeis"?'. Tontoak baitira indioak, bost sei bider esan behar gauza berbera "Todos en el bolsillo izquierdo y el que os voy a dar yo", ofiziala, partiduko lista ofiziala, "en el derecho". Habeis entendido? Pues cuando vayais en fila a D. Julian le enseñais el papel del bolsillo izquierdo" ta D. Julian hurrengo indioari begira ari zen bitartean beste papera sartu, ofiziala. Ta konserbadoreak irabazi zuten ta D. Julian harrituta. Jakin zuenean esan zuen "con este cura no hay quien pueda. Ni los españoles pudieron con este cura". Azkarra zen.
Bai, bi Argia hartzen zituen. Bilbotik bidaltzen ziotena ta Donostiatik bidaltzen ziotena. Ta nola astero ibiltzen zen 5 orduko bidean, lehengo zaldi hortan, ba irakurrita zituenekin biltzen zuen bere merienda. Ta gero papera han bota. Ni handik ibiltzen nintzen askotan, ta behin, ekaitz izugarria zegoela, enbor batzuren azpian paper puska batzuk. Hartu eta Argiako puskak. Berak merienda biltzeko erabili zituenak. Esaten dut hori hiztegian.
Ibili ibili egin da etorri da azkenean harira, eta esplikatzen hasi da hiztegi bat egitearen abentura nolakoa den eta itzultzaile baten lanak nondik nora ibiltzen diren.
Orduan sortu zitzaidan asmoa. "Itzultzen banaiz inoiz nere Euskal Herrira hiztegi bat egin behar dut". Hiztegi baten beharra ikusten nuen. Nik orduan 23 urte nituen -6an jaio nintzen– ta bere euskaraz, hemen sartu ta beti euskaraz. Sartu ta hurrengo egunean nagusiak deitu ninduen. Larritu nintzen "zergatik deitu ote nau?" ta "begira, etxerako egin duzun karta irakurri dut" berak irakur baitezake. "Asko postu naiz, Euskaraz egin duzu ta ondo gainera, jarraitu. Beti euskaraz. Baita gerra denboran ere euskarazko zaletasuna etxetik datorkit, jatorriz. Baina hiztegia egiteko asmoa orduan izan nuen.
Ordurako egina neukan liburutxo bat, alemanetik itzulia. Nik Alemana 18 urtekin ikasi nuen ta Ameriketara joan nintzenean alemanerazko liburuak eraman nituen irakurtzeko, eta bat euskaratzeko, oso polita, Noni eta Mani. Ba al dakizue ze garaitan egin nuen hori? Ba, jakina, hainbeste mutilen artean, han internoak ziren, bostehundik gora, ta izaten dira beti bihurri xamarrak eta "castigado para el domingo una hora, dos horas", ta norbaitek egon behar haiek zaintzen, batean ni, bestean beste bat eta hola. Ba, ni haiei begira ezer egin gabe egon beharrean, zera, hartu eta hasi nintzen, tarte hoietan itzuli nuen. Ta gero zer gertatuko? handik etorri nintzean Alemaniara joan nintzen ta Alemanian Noni bera ezagutu. Hura ere jesuita zen, Mani ere bai, gazterik hil zen Mani. Ta bere liburua euskeratu nuela esan nioñean poztu egin zen "Me alegro, me alegro; S. Ignacioren eta Javierren hizkuntzan, asko pozten naiz". Oso atsegina zen.
Gero hasi nintzen euskarazko hiztegia egiten. Orduan katakunbetan bezala bizi ginen, isilean, lurpean bezala. Orain gazteek esaten dute "zaharrek zer egin dute?". Baina gertatzen dena da isilean, izkutuan egin behar izan genuela lana. Ta hasi nintzen fitxak biltzen. Bazpaere galdetu nien Euskaltzaindikoei ta haiek ezin omen zuten hartan hasi. Ni jarri nintzen, ba, ta atera nun. Kritikak ere izan ditut: hitz berri gehiegi ta hatxerik ez. Horrekin kritika asko jaso ditut.
Hatxea dela eta ez du preokupazio gehiegirik azaltzen. Hori bai hatxeren kontrakoak mintzeak aldekoak mintzesk bsino min handiagoa ematen diala antzematen zaio. Eta honen izenean hartzen ditu konflikto guztien aurrean iritzi bat bera eman gabe libratzeko induljeniziak.
Ez. Ta orain ere entzun beharko ditut. Horregatik esaten dizuet ez dudala gauza hoietaz hitzegin nahi. Nere ezagun batek, ikusi eta agurrik ere ez dit egiten hatxearengatik.Ta holako asko gertatzen da. Horregatik esan dizuet aitatu ere ez dugula egin behar, zertarako?
Orain atera behar duen hiztegiaz ere galdetu diogu. Numeroen arteko keja eta lantuetan artissuaren gustua eta zaletasuna nabaritzen ditu. Ez da zapata kaxeta lana egitearen kexu. Ordenadorearen izenik entzun ere ez du egin nahi, agian ordenako nagusiak ez salatzearren.
Lehenbizi lehengo hiztegia itzuli. Lan luzea da. 700.000 fitxa bildu nituen. Ta gero hoiek begiratu, gauza berbera lau ta bost aldiz atera daiteke ta bat aukeratu. Aukeratu nituenak hemen daude kartoiezko kaja hauetan. 1900 kaja.
Bai, lan asko. Egunean 12 ordu ta gehiago sartu izan ditut. Ta guretzat ez da batere erraza. Meza, ta brebiarioa irakurri, eguneroko otoitz guztiak. Gero askotan klaseak. Baino nik musika isila jarri ta egiten dut. Melomanoa naiz. Irratia jartzen dut, hola, isilik, eta lan egin. Nahi dezun arte. Orain zahartua nago. Dana galtzen hasita. Hitzmena, entzumena, ibiltzeko ere makulua erabili behar. Baina ari naiz. Gero harpidedunen lana ere egin behar. Hiztegia egiteak baino lan gehiago ematen dit horrek. Bati idatzi, besteari erantzun, fitxeroa eraman, nik nere harpidedunak baititut.
...Irratia entzunez gozo egiten dut lana. Bai honek ere badu bere historia. Radio Nacionalean konkurtso bat zegoen, eta galdera bata egiten zuten, eta nik banekien. Orduan pentsatu nuen galtzekorik ez nuela eta irabazteko zerbait bai, ta horrela postal bat idatzi nien erantzunez eta transistore hauxe tokatu zitzaidan, geroztik beste hiru astetan segidan erantzun nien eta beste hiru transistore irabazi nituen.
General Elektrika nola montatu zuen kontatzen hasterako beste hiztegiei buruz zirikatu nahi izan genuen eta Kintanaren eta Mujikaren hiztegiez zuzendu genion galdera.
Kintanarena?
Gertatu zen Bilbora joan nintzela ta Corte Inglesen sartu ta Kintanaren hiztegia hantxe ezagutu nuen. Hain zuzen egun hartan eraman nuen nerea zentsurarako, egina. Kintanarena ezagutu baino lehenago bukatuta zegoen nerea. Gero zerbait ikusi dut. Nereak, gainera hitz gehiago ditu, nereak bi tomo ditu ta. Hau dotore dago ez? baino texto gutxiago dauka, nereak baino.
Eta Mujikarena?
Bai. Lehengo batean batek esan zidan "Hombre me he disgustado mucho porque he visto que ha pub1icado Vd.
Un diccionario con haches" ta nik "ese es mi tocayo, ni colombroñp" Hori gutxi idusi dut. Gutxi... Nonbaiten idatzi omen dute Ibon Sarasolak esan duela neri kopiatu didala ez dakit, ez dakit.
Literaturari buruz ere eman digu bere iritzia eta disgustokoa duenik ez du esan behintzat.
Asko gustatu zain beti literatura. baina hiztegiaren lanak denbora asko kendu dit. Gustokoena? Orixe. Klasikoak eta danak hartuta, bai. Haundia zan Orixe. Klasikotan, gainera, gauza on asko dago buino gauza txar asko ere bai, nahastuta. Esate baterako, Axular. Axularrek duen aberastasuna hitzetam, ederra da, baina joskera... Latinismoak, izugarriak. Jakina, liburu ederra egin zuen baina joskera kontutan Axular baino hobeak asko dira, orain bizi direnak ere bai.
Orain asko entzuten da Lauaxeta, Esteban Urkiaga. Lauaxeta ere jesuita izan zen, nere urtekoa. Zaitegi ere bai. Baina etziren berdinak. Zaitegi askoz gehiago zen buruz; bestea poeta bezala. Sentimentuz.
Lauaxeta nik adina ez du inork ezagutu. Hemen gauza txar bat zuen Lauaxetak: gauean jeiki eta hizketan eta aritzen zen, sonanbulo, ta sonanbulo bezala sermoi ederrak botatzen zituen lotan. Jendea asko ikaratzen zen. Ni ez ninduen beldurtzen ta harekin jarri ninduten, lotarako, bi oheko gelak izaten baikenituen. Ta lehenengo gauean pentsatu nuen "ia gaur gauean jeikitzen den " ta aulki bat jarri nuen ekilibrio txarrean, ikuitu txikienarekin erortzen zela, ta hiru egunetan jarri eta etzen jeiki. "Joan zaio ohitura hori". Laugarrenean ez nuen jarri ta jeiki egin zen. Bi ohen artean zegoen kortina ra! de golpe ireki zuen ta ni esnatu ta "Urkiaga!", Baina norbait sonanbulo dagoela kolpetik esnatzea astakeria bat da; hil daiteke. Ta pentsatu nuen etxean sonanbulo ibiltzen zenean etziotela apellidoarekin esaten, Esteban esango ziotela, ta "gaizki egin diot" ta geroztik "Esteban!" esaten nion ta esnatzen zen.
Azkar azkarra etzen. Nere ustez mito bat egiten ari dira. Hoiek biak, egia esateko, ez Zaitegi ez Lauaxeta etziren euskaltzaleak etorri zirenean. Hemen euskaltzaletu ziren. Biak ziren erdalzaleak. Gero, gainera Lauaxetak boladak izaten zituen. Euskaltzale sutsua batzutan ta bestetan epeldu. Zaitegi ez. Zaitegi euskaltzaletu eta gero ta sutsuago, jo ta ke.
29-32


GaiezGizarteaErlijioaEliza katolApaizak
PertsonaiazMUJIKA1

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude