«Salbatzeko, Eredu Berri Bat Behar Dugu»


1982ko uztailaren 11n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Xabier Olaberri ekonomilariari elkarrizketa

Euskal Ekonomiaz Xabier Olaberrirekin
«Salbatzeko, Eredu Berri Bat Behar Dugu»
Aspaldian genbiltzan, Xabier Olaberri-ri krisi ekonomikoari buruz dituen ideiak galdetzeko asmotan. Zeren eta beste zenbait arlotan daramatzan ekintzetatik ezaguna baldin bada (energia nuklearraz burutu dituen azterketak direla medio batez ere. Harrisburg-en egona, energiari buruzko ZUTIK berezia, hitzaldiak, artikuluak...) ez zen beste horrenbeste gertatzen ekonomiarekiko bere planteamentuen aldetik.
Euskal Parlamentuan EEko bozeramale, ekonomilari eta politika gizon, ekonomia klasiko eta ortodoxoaren aurrean sinesgogor agertzen zaigu gure ekonomiaren krisi sakon hau konpontzeari begira.
ARGIA.–Aditzera eman al diezagukezu, eusko Parlamenduan langabeziari buruzko batzordean ibili zarenez gero, zein den zure ustez, eusko Jaurlaritzak desenpleguaren kontra daraman politika?
OLABERRI.–Eusko Jaurlaritzak daraman politika UCD-k daramanaren antzekoa da, baina konpetentzia, baliabide etab. ez izateagatik sortzen diren arazoez areagotua. Funtsean politika hori honetan datza: ez dago inongo asmo planifikatzailerik. Merkatuaren bultzada nora, haiek hara. Ez dute inolaz ere entzun nahi desarroiloaren ardatz nagusiak–eta aukeratutako norabide horiek iristeko beharrezko diren tresnak (enpresa publikoak edo beste)– planifikatu beharra dagoenik.
Orain arte egin dutena zulo batzuk estali besterik ez da izan. Hemengo enpresa batek Estatuarengandik kredituren bat lortzen ez bazuen, haiek ikusten zuten beren aldetik ematerik zegoen ala ez, eta holakoak. Bestalde, udalei langabeziaren aurkako fondo batzuk eman dizkiete herri-lan txikiak egin ditzaten: espaloiak konpondu etab. (hau da, etxegileek beren garaian egin behar zituzten gauzak, baina egin gabe utzi zituztenak, ari gara berriro ordaintzen). Obra hauen efektua, gainera, gehiago da demagogokoa erreala baino.
ARGIA.–Bai, baina Lankide Aurrezkiak garbi utzi du langabezia gutxitzeko ikaragarrizko inbertsioak egin behar direla, eta ez dirudi diru hori fondo publikoetatik bakarrik atera daitekeenik.
OLABERRI.– Jakina. Izan ere, nire ustez ezin dira atera ez fondo publikoetatik eta ez fondo pribatuetatik. CLP-k bide erdia bakarrik ibili du. Berak esan du: ekonomia ortodoxoaren arabera herri honek honenbeste lanpostu behar du langabezia jaisteko, eta nola lanpostu bat sortzeak horrenbeste balio duen, Euskal Herrian hainbeste diru inbertitu beharko da hori lortuko bada. Baina gauza bat ixilpean uzten du CLP-k; nondik aterako da diru hori?
Herri honetan egiazko aurrezkiari buruz ikerketa seriorik ez badago ere jakin badakigu nahiko sosik ez dagoela horretarako. Orduan bi gauza ondorazta daiteke: 1 ) posible diren eredu bakarrak orain arte aplikaturiko eta proposatutako eredu ortodoxo akademikoak dira, eta orduan, agerian dago herri honek ez duela irtenbiderik (eta kanporantzako emigrazioa eman behar dela etab.); edo 2) horrenbeste diru atera ezin dugunez gero, eta jende guztiak lanean ihardun dezan nahi dugunez gero, beste eredu berriren bat asmatu beharko dugu; klasiko ez den zerbait; ekonomia heterodoxo bat bilatu beharrean gaude.
Ez dago orain arteko eredu klasikoei atxeki, eta aldiberean Euskal Herrian langabezia gutxituko denik sinisterik.
ARGIA.–Beraz zure iritziz planifikazioak, gaurregun nagusi diren ekonomi eredu ortodoxoekiko hausturari lotuta joan behar du. Horrek zerikusia dauka EEren sektore batek proposatzen duen ekonomia autozentratuaren ereduarekin, ezta?
OLABERRI.– Noski. Txotxolokeria da Alemanian eta Euskadin formula bera erabili nahi izatea. Guk ez dugu ez natur baliabiderik, ez munduan lehian aritzeko teknologiarik, ezta gure interesen aldeko ganbio-erlazio batzuk besteei ezartzeko botere politikorik ere. Bestelako irtenbide bat, irtenbide globala, heterodoxoa etab. behar dugu.
Kanpora begira dagoen gure ekonomiaren sail baten aldamenean, gure ekonomiaren beste sail batek barrura begira jarri behar da. Saiatu egin behar dugu hemen produzitzen dena ahal den neurrian hemen bertan sal dadin, hau da eskaintza eta eskaria zerbitzu pertsonaletan eta gure herriak hornitutako ondasunetan oinarri daitezen.
EAJ puntako herrialdeen kontsumo eta hirigintz ereduetan sartzen jarraitzen baldin bada, hondamendira goaz. Ezin dugu siderurgia exportatu "video " eta holakoren truke; pagamendu balantzak pot egingo luke
ARGIA.–Barne begira egoogo zen ekonomi sail hontarako al ziren zuk energiari buruzko ZUTIK batetan proposazen zenituen aldaketak: hirugarren sektorearen potentziapena, nekazaritzaren eta garraio publikoen garapena, siderurgia eta petrokimikan zegoen espezializatzioa murriztea etab.?
OLABERRI.–Noski. Arazo energetikoari lotuta dago hau. Gure herri honek ez du energia eta ez beste inolako lehengai funtsezkorik ere. Nola arraio lort daiteke, bada, burnia eta energia duten herrialdeek baino merkeago exportatzea! Ez dago modurik inolaz ere.
Ez dago hola jarraitzerik. Hona froga bat: Kawasaki txostena arestian kaleratu da eta zera esan du: "Bizkaiko Labe Garaiak: labe elektrikoa kanpora, tren hau kanpora, tren hura kanpora". Hots, beste hitzez esanda: Bizkaiko Labe Garaiak soberaz daude.
Orain zuk politikoki zalaparta handia ateratzen baduzu, protekzionismoaren bidez ekonomia mota hau irauneraztea lortuko duzu. Baina epe luzera, eta denok dakite hori, hori amilduko da eta porrot egingo du.. Eta herria amiltzen ari da, sostengatzeko baldintzarik ez dugun ekonomi mota batzutara atxekitzen ari garelako.
Energiatan intentsiboak ez diren produktuetan espezializatu behar dugu. Nekazaritza hurrengo urtetako petroleo berria izango da; herri honek arlo horretan azpierabilitako baliabiderik badauka; baliabide horiek funtzionamenduan jarri beharko dira eta herri honetako nekazal iraultza egin. Egiteko dago oraindik energi kontserbazioari buruzko politika ere (energiaren kontserbazioa, herri honek duen aberastasun edo iazimientorik handiena da)...
ARGIA.–Behin baino gehiagotan entzun izan da irtenbide honen alde jokatu beharrean, EAJ-k, bere birmoldaketa-planetan, siderurgiaren alde edo petrokimikaren alde jokatzen zuela...
OLABERRI.- Nire ustez ez dago holako planik. EAJ-k ez dauka bereberea den politikarik; hori bai indarra duten taldeek (siderurgikoak eta petrokimikoak) ahalik eta baliabiderik gehienak lortzeko presio handiak egiten dituzte eta ÉAJ-k, orduan, batzuen eta besteen demagogia gorporatiboen eraginpean bere burua alde batera eta bestera eramatea uzten du.
Adibidez siderurgia. Ez dago esan beharrik herri honetan siderurgiak pisu handia duela eta asko dagoela. Orduan zer gertatzen da? Bada siderurgia edozein gauza egiteko prest dagoela irauteko, eta inork ez duela ahaleginik egiten hura razionalizatzeko. Bestalde razionalizazio hau egiten saiatzea ez da batere erosoa, zeren eta berehala aurrean jartzen bait dizute langileen demagogia: "nik neure lanpostua defenditzen dut; nire lanpostua da aurrena". Baina jasotzen da bere lanpostua defenditzeagatik, beste toki batetan hiru edo lau lanpostu pikutara bidaltzen ari direla. Zer gertatzen da orduan? Siderurgiak pisu handia duela.
Eta adibidez, Garcia Egocheaga Lemoiz defenditzearren eusko Parlamentuan egon zen debate batetan -beno, gogoratzen zait energi politikari buruzko debate hartan EAJ-k nondik atera ez zekiela, eta ezin zuela explikatu, herri honek dolar bateko produkto bat produzitzeko, Estatu Batuek baino energia gehiago zergatik kontsumitzen duen, Estatu Batuak izanik energi zarrastel edo despilfarradorerik handiena–, beno bada Egocheaga jauna tribunara atera zen eta zera esan zuen: "herri honetan, hurrengo urteetan, altzairugintzan %40 gehiago produzituko da eta gainera labe elektrikoren bidez egingo da, eta beraz, %30 edo %40 energia elektriko gehiago beharko dugu". Baina handik sei hiletara "Altzairu arrunteko birmoldaketa-dekretua" kaleratzen da eta zera dio: "produkzio-ahalmenak milio bat Tm. gutxiagokoa izan behar du"; Kawasaki txostena argitaratzen da eta Bizkaiko Labe Garaien kontra ere; Europako Elkarte Ekonomikotik azken hil hauetan etengabe zera ari zaizkigu esaten; "jaunok, zuen siderurgiak ez du hazi behar, zuen produkzioa gutxitu behar duzue, geuk geurearekin egin dugun bezala". Orduan denok bere altzairuzko produkzioa gutxitzen ari diren mundu honetan, gure herri honek handitu nahi du eta gainera ez burnirik ez energiarik izan gabe.
Horrek esan nahi al du EAJ-k politika hori duenik? Ez. Horrek esan nahi du EAJ ez dela ausartzen beste politika bat izatera eta orduan siderurgisten demagogia gorporatiboaren mendean jartzen duela bere burua. Bera nola edo hala siderurgikoa da, baina bere jarrera planifikatu gabe hau da imajinazio ezagatik.
Eta petrokimikarekin beste horrenbeste. PETRONOR enpresa galgarria da eta merkatu libreko ekonomia batean dagoeneko porrot eginda egongo zen. 12 mi1ioitako produkzioahalmenez 6 milioitako produkzioa bakarrik duen enpresa bat da. Eta hori beti. Gertatzen da kostu horiek guri leporatzea baduela, eta ez duela porrot egiten geu denok porrot hori ordaintzen ari garelako.
ARGIA.– Langabezi tasa larri hauentzako irtenbide bakartzat atzerri-inbertsioez mintzatu izan da. EAJ-k horren alde jokatu nahi zuela zirudien. Hark berak, adibidez, arlo honetan bere lormen bezala, "Aceros de Llodios"en egiteko zen inbertsioa (oharra: azkenean burutu ez dena), PEMEXkoa, multinazional batzurekin izandako harremanak eta, aipatzen zituen.
OLABERRI.– Mito bat da hori; behintzat jeneralean azaldu ohi den moduan. Hona multinazional ikaragarri handi bat etorriko dela, eta lantegi izugarri bat eraikiko duela eta hori bertako industria guztiaren motorra izango dela uste izatea guztiz okerra da. PEMEXen kasuan gertatu dena izan da multinazional handi bat joan dela eta, haren ordez, beste bat etorri dela; baina PEMEX etortzea atzerri-inbertsiotzat jo behar badugu, kanpora doan atzerri-inbertsioarena deskontatu beharko genioke.
Gainera inbertsio mota horietan sortzen den enpresak ez du paper "motor" bat jokatzen lekutzen den eskualdean, zeren eta bere erosketa eta salmentak ez bait dizkio bertako enpresa txikiei egiten gehienbat, baizik eta bere harreman ekonomikoak multinazional horren berorren filial; direlakoekin burutzen bait dira. Hau du enpresa horiek logika mundial batez jokatzen dute.
Badago herriz, interesatzen zaigun atzerri-inbertsio mota bat: erdiko enpresena. Alemanian adibidez, badaude 500dik l000 langileetarainoko enpresak, teknologia oso aurreratua dutenak, bere tamainagatik oso hedapen-plan handiak egiterik ez dutenak, eta beste lurraldeetan kokatzeko aliatu bat behar izaten dutenak. Enpresa hauek, gainera, ez dute atzean pisu politiko handi bat. Eta horrela, hemengo enpresek, haiekin elkartuz gero, bere burujabetza gordetzen, aliatu garrantzitsu bat lortuko lukete.
ARGIA.– Euskaditik enpresak ateratzen ari dira, baina alderantzizko fenomenoa ez da gertatzen; beste herrialdetako enpresak ez datoz hona.
OLABERRI.–Zertarako etorriko dira bada! Hona etor daitezen lehenbizi "klima'' normalago batek egon beharko luke. Alemandar batek nahiago izango du, segur asko, Bartzelonara joan Donostiara etorri baino.
Baina gainera, ez zaie inolako eragingarririk eskaintzen. Bai, Industri Promoziorako Elkartea sortu da, baina hau, azken buruan, kreditu merke batzuk ematera, soil-soilik, mugatzen da.
Eskozian adibidez, Elkarte hauek beste modu batera funtzionatzen dute. Lurralde bat aukeratzen dute, azpiegitura egokiaz hornitzen dute, tailerra egiten dute, moduloa etabar, eta dena egina dutenean mundura ateratzen dira enpresari baten bila; eta lehen aipatutako alemandar enpresa horretara jotzen dute, adibidez, eta honela mintzatzen zaizkio: "Zuri ez al zaizu interesatzen britaniar merkatuan sartzea eta abar? Bada, begira, guk badugu zuretzat tailerra jarrita eta alogeratzen dizuegu, eta nahi izanez gero, bihar erosi ahal izateko baldintzapean ere". Hau da, erdaraz esaten den bezala: "le dan el producto mascado" (eta halaz ere, beren arrakasta hala holakoa da).
Hemengo Elkartea "guk korritutasan %4-ko subsidio bat ematen dizugu" esatera mugatzen dira. Gainera nola ibiltzen dira munduan barrena enpresari horien bila. Baina noski; holako politika bat eramateak aldez aurretik galdatuko luke, beste gauzaren artean, "Lur-Legea" ontzea, eta hori EAJrentzat gehiegi da.
TRIKUHARRI
4-6

GaiezEkonomiaBesteak
PertsonaiazOLABERRI1
EgileezTRIKUHARRI1Ekonomia

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude