Argoitia‘tar Joseba-Mirena’Ostilolaria


1964ko abenduaren 13an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Joseba-Mirena Argoitia Bilbaoko Atletikaren jokalariari elkarrizketa
Argoitia'tar Joseba-Mirena'Ostilolaria
Inoz esan dogu lenago-be, Galdakano'n izan dirala, urten dirala kiroldar on asko, batezbere ostikopelotarien artian eta, on asko egondan errijan oraingo gazte artian barriak urtetia, ezta arrigarria, aurrekuan irudila daukelako. Orregaitik aldionetan-be, badoguz gure errian batzuk onenak arikuak: auetariko bat Argoitia'tar Joseba-Mirena Bilbao'ko Atletik'ren jokolari ariñ-da bizkorra dogu.
Jokolari au Argoitia beren ulle gorrizke eta iri-barria beren espanetan dabela, mutil alai ta apabeda, bape arrokeri bakua ta gazte lagun-artekua. Beraz alkar-izketa bat egiteko asmuaz, beren etxera zuzendu nintzan, bana eneban aurkitu, ta, or urrengo egunian non jatortan nere lantegira zernai-dodan itaunka, ta apal-apal nenk itanduten dautsatenari erantzuteko gertuta.
Betilez agurtu ondoren, esan dautsegu zelan beratzaz idatzi nai-dogon zeozer ZERUKO ARGIA'n auen irakurliak irakurri daijen. erantzun nai-ba'dausku gure itaunbatzuri.
–Itandu nai-dozune... (emen nire abizena esan dau, bai-bai berak eztaki nor dan "Basajaun" esan leustan pozik erantzungo dautsuteta.
–Ezautzen dozu euzkerazko astekari au-ba?
–Bai, eztot guztiz ondo ulerrutzen orrek dabillen euzkera bar a, ainbat bidar irakurri dot.
–Poztutzen naz Joxe-Mari, zuri gure izkuntza entzutiaz, banekian zure gurasoak euzkaldunak zirana bana eneban uste orren polito dakizunik gure euzkera maitia.
–Ba, nere aita Markiba'kua da ta ama Zenarrutza'kua, non dagon iakingo dozu ezta?
–Bai ainbat bidar egonaz bertan, toki ikusgarria-da. Zu, Argoitia, batzuk Zaratamo'kua eta beste batzuk Galdakano'kna zarela-ta, berriketa asko entzun dot, egi esateko niretzat bardin-da erri bat edo bestekua izan euzkotarra izan ezketino, non da noz jayo zintzan?
–Arkotxa-Zaratamo'n, bana zuk dakinzunlez etxe bat dago bertan, erdia Zaratamo ta beste erdila Galdakano dana. ta ni auen, Galdakano-alderdian jayo ei-niniza 1940'garren urtian.
–Ederto, orretara esango dautsegu gure irakurliari. Non asi zintzan jokatutzen?
–Galdakano'ko ~Marista. lekaide artian, oiekaz ibilli nintzan ikasten da...
-Eta urren?
-"Basconia"'ren gaztetzuetan eta geroago nauziekaz, oiekandik Indautxu'ra Atletik bitartez, eta azkenez ikusten dozuben lez Atletik'en.
-Atletik'en ezpazengoz, norgaz jokatutzea gurako zenduke ta zergaitik?
-Bilbao'ko Atletik'en, bizkaitor guztiona dalako.
–Ori-da bizkaitarr zintzua izatia. Eta or jokatu ezian, non jokatuko zeunke?
–Geyen ordaintuten daben jokotalde edo ekipoan, ostikoketa dalako niren lanbidea, bana bardinian da pizkabat gitxiguan-be orain nagon ekipoan Atletik'en.
–Zein alderditan nai-dozu jokatu?
–Aurreko leku guztietan jokatu dot baho, naiyen aurreko ezkerr aldeko barrnan edo interior esaten danan.
–Zein ostikolari lakua izan nai zeunke?
–Iraragorri lakna, a zan jokalaria l
–Ikusi zandun inoz jokatutzen?
–Bai, gaztetxua nintzala.
–Ostikolari ikusliak, bakarzalia edo indibiduala zarela didue, zuk zer diñozu?
–Ikusleantzat eztakit zelangua naizen, bana nik dakidana da, alegin guztia egiten dodala neure lagunekaz ta auentzat - jokatutzen, danon artian irabaziteko.
–Jokalari ona izateko, zer egin biarda?
–Ondo trebetu edo entrenau ta gorputza ongi jabon.
–Ederto dago, kiroldar onak, oitura garbiko gizasemiak izanbiar dabe. Zure urrengo guraria?
-Internazional izatia.
–Zeuk eukin dozuzen gertatzalle edo entrenadore onena?
–Danak dira onak eta jakintzuak bana, geyen irakatsi leustanak, Iraragorria ta Zubieta
–Galdakanotarrak diralako?
–Balitzake, baiña oyeri dautset sor, nazenik geyena.
–Enoya geyago azpertutzen, Joxe-Mari, ta jarraitu mutil garbla izaten eta zeu kementsu jokatutzen ba'dozu, laster erduko zara internazional izatera, zure onerako eta zure adizkide guztion poztazunerako.
Basajaun
9

GaiezKirolaFutbolaTaldeakAthletic Cl
GaiezKirolaFutbolaJokalariak
PertsonaiazARGOITIA1
EgileezBASAJAUN1Kirola

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude