Durangoko «Geroa» Taldea, Bide Bat


1982ko ekainaren 20an
"Geroa" antzerki taldeari elkarrizketa
Durangoko «Geroa» Taldea, Bide Bat
Paco Obregonekin Solasean Suturik
Bai, sutu egiten-da hitzegiterakoan; batez ere zenbait gauzetaz asko hitzegiten du, agian ez da bera egia osoaren zutabe bainan tipo honek gauza asko ditu argi eta «Geroa» taldeak bide bat–txarra ala zuzena den geroak esango du–hartua du. Horretaz aritu gara.
A.- Lehen galdera derrigorrezkoa da, furgoia.
Geroa.- Ba hori, erre dela, printzipioz urrats guztiek erre egin dutela adierazten dute, badago bertsino bat berez erre dela dioena bainan oraindik ezin izan dugu konprobatu. Bainan bueno, Mercedes etxeak berak aztertu zuenean haren truk zenbat diru ematen ziguten ikusteko, erretzeko behar izan zuen beroa ikusirik eta baita ere suaren lehen arrastoak ez zirela motorraren zentrotik atera kabinatik baizik, probokatua izan zela esan ziguten, laguntzaren bat behar izan zuela gasolina edo beste elementuren bat, eta pisuzko beste arrazoi asko daude pentsatzeko furgoi hori errea izan dela. Bestalde oso berria zen, asko zaintzen genuen, hiru urtetan ez dugu inolako akatsik eduki, beste eraginen bat jaso behar izan du, bainan guk ez diogu hala ere garrantzi handirik eman, ezin izan dugulako ere. Begira guk hori gertatutakoan pentsatu dugu gure egitekoa –politikoki ere– funtzioak eta gure lan guztiak betetzea zela, eszenarioan jarraitzea.
A.- Material handia galdu al duzue?
G.- Hasieran asko izutu ginen dena beztutua bait zegoen, bainan gerora konturatu ginen suak ez zuela materiala eramaten dugun zatia harrapatu, piska bat bai baina ez geihegi: argiaren mangerak eta beste gauzen batzuk, bueno dena nahiko ukitua zegoen, nabardurak, abalorioak, bainan funtsezko elementuak salbatu dira. Gauzak txapuza modura konpondu ditugu, bainan hori zen guk nahi genuena, aktuazioak bete, gure lana ez gelditu, erosi dugu beste furgoi bat eta orain piskat arazoa ekonomikoa da.
A.- Egingo al diguzue zuen lanaren balantze txiki bat?
G.- Bueno guri nahiko kostatu zaigu eskertza lortzea, lau urte pasa ditugu gaur dugun puntura iristeko, agian guk egiten ditugun montaien estiloagatik. Alde batetik guk ez dugula sartu kale-antzerkia gure lanean, pentsa daiteke ez gerala ondo portatu publikoarekin, bainan guk ez dugu horrela pentsatzen, gure asmoa aktore eta talde bezala gure lanarekin pozik egotea zen, gure mailan kalitate bateko obra ematea, eta gehiago jo dugu autore aldetik. Uste dugu hurbildu ditugula Euskadira idazle butzu: Maquiavelo, Fo. Bainan dena dela utzi behar izan dugu beste linea bat, Euskadiko historia aztertzea antzerki aldetik, hor gertatu zaiguna zera izan da dramagilearen arazoa, nahiz gure iritziz herri honetan pertsonaia oso dramatikoak egon, ez daude elemendu horiek dramatikoki erabiliko dituzten egileak. Esaterako Lope de Aguirreren pertsonaiarekin egin ditugun saioak frakaso bezala kontsideratzen ditugu, bost texto ezberdin egitera iritsi gara eta ez gaude oraindik, pozik ez eta batekin ere. Oso aluzinantea iruditzen zaigun pertsonaia hori, beste edozeinen mailakoa eta berriro hasi nahi izan dugunean ez dugu Euskadin pertsonaia hori dramatzizatuko duen idazlerik aurkitu, baita ere Durangoko herexia, Karlistadak eta beste gai batzuk zain geratzen zaizkigu.
A.- Beste linean beti saiatzen zarete publikoarekin kontaktoa komiketasun aldetik lortu nahiean.
G.- Bueno obra honen kasoan ez da hori gertatzen, "Abrahan y Samuel"ek bi zati ezberdinduak ditu eta eskema hori hautsi egiten du piskat. Bainan bestela bai, saiatzen gara behintzat publikoa atera dadila Antzokitik dibertitu dela sensazioaz, honek ez du esan nahi alde batera uzten dugunik beste alderdi serioago but, ez.
A.- Bueno guri testoak, serioak, iruditzen zaizkigu haina badago bestela taldean irrifarra bilatzeko tendentzia bat, ez?
G.- Bai, bai, hori egia da eta hurrengo montaian hortik aldegin nahi dugu piskat, oraindik ezin daiteke esan zein izango den linea hori, bainan "Abrahan y Samuel", eta besteen lineatik segitzeko asmoa dugu. Bainan hori bai, autore ezagunak bilatu nahi ditugu, aurretik publikoak zerbait jakin dezan autoreari buruz, beren tematikan bi alderdi ukituko dituen autore bat, alde butetik gure arazoak azalduz eta bestetik publikoarekin kontaktoa era atsegin batez lortuz.
A.- Eta pertsonaia gutxi mantenduko al dituzue?
G.- Bueno salto bat eman nahi genuen. Horretarako dirua aurreratzen ari ginen, soldatak dexente kobratzen genituen banko bidez, eta hiru pertsona gehiago sartu nahi genituen, montaia handiago bat egiteko.
A.- Zein montaia zen pentsatua zenutena?
G.- Jendea sartzea espero genuen eta montaia pertsonaia ugariz egin seitik zortzi edo bederatzira pasa eta guretzat nahiko salto handia zen. Hau, oraingo momentuan, ez da alde batera utzi dugula bainan pixkat Eusko Jaurlaritzaren zain gaude ea ematen digun dirua furgoiaren istripua Izan naino lenen genuen maila ekonomikoa hartzeko.
A.- Eta ze itxaropen dituzue?
G.- Bueno, ba, guk hitzegin dugu, beti bezala baietz esan digute bainan ez dakigu, ez gaitu hartu Ministroak eta zain gaude oraindik informe bat entregatu behar dugu eta halere guk garbi esan diegu beraiei eta denei ez ditugula ate gehiago ikutu behar, ez garela eske ibiliko, profesionala kontsideratzen dugula gure burua, furgoia eta erre den guztia gure izerdiz irabazi dugula, jarraitzen dugula izerditzen eta lanean, ez dugula inolaz goseti eta pobre itxura erakutsi behar. Ez delako egia alde batetik eta bestaldetik beraiek badakitelako ez garela eske ibiliko. Bestela jaialdi bat ospatuko da Durangon bainan ez dugu benefikoa izatea nahi eta argi utzi dugu. Hori bai, zentzu politikoa emango diogu. kultura aske buten askatasun adierazpenaren errebindikazioa.
A.- Beste puntu bat ikutuko dugu; zein da "geroa"ren lan sistima?
G. Bueno "Geroa" eboluzio prozesu argi baten barruan dago, taldea ez dago batere pozik duen infraegituraz eta egiten dituen lanetaz. Osatu gabea da, pertsonak falta dira taldean, bainan objetiboak nahiko argi ditu, aktore aldetik egitura inportante batetara iritsi nahi dugu, zuzendaria sartu nahi dugu, orain arte gure montaia gehienak zuzendu dituena, katalana da eta gurekin orain dela zazpi urte lanean dabil, Antonio Malonda. Bestela gure lana kalekoa ez denez udan egiten dugu lana. Biltzen gara edo komentu batetan edo baserri butetan -segun obra nolakoa den-, eta adibidez oraingo honetan hiru hilabete pasako ditugu. Gero gure asmoa sala bat eraikitzea da, antzerkira soilik eskeinia. Prest gande dirua sartzeko, beste inork egiten ez duenez geuk bihurtu beharko dugu entrepresariak. Ez zaigu inporta beste talde batekin egitea eta ez dakigu non izango den, bainan beharra ikusten dugu eta egin guk egin beharko dugu, Gobernuak egin duena Antzertin lotsagarria balta. Ez dakit zergatik dabiltzan hain harro. Urteak, pasako dira hau lortu arte bainan gauzak argi ditugu.
A.- Eta bukatzeko, zer diozue Gobernuaren Antzerki Politikari buruz!
G.- Badirudi Gobernuak ez dakiela oso ondo zer duen esku tartean. Antzerkia kontsideratzen dute Kultur Zenizienta bezala edo, aski ezagutzen dugun Alderdi bateko partaideek esan dute Antzerkiak ez duela osatzen euskal kultura. Bueno, eta Fubolak bai? Hemen egiten dena oso txarra dela diote. Hori bai, ez dira sekula ikustera etorriko, eta gaur egun piskat mugitzen gara, regularki egiten ditugu aktuazioak; hori orain urte batzu ez zen gertatzen. Eta hau ez da kontutan hartzen, ez du zer ikusirik egiten den lana eta banatzen den diruaren artean, guri 700 mila eman dizkigute eta 15 egunez Bilbo eta Donostiako Antzokien alokatzea bakarrik hori baino gehiago izan da. Eta bestalde gezurra da publikoa ez dala joaten. Guk igarri dugu alderik lehendik hona. Noski, egiten den politika ez bada argia zaila da publikoa irabaztea. Hori Linseyd Kemp datorrenean seirehun mila pela ematen dizkiote eta guri 50 mila agindu eta ez ditugu jaso oraindik. Numeroak baditugu eta sartu behar genizkieke begietatik baina seguru ez dutela ARGIA irakurtzen. Onena teatro piskat ikustera atera daitezela, eta orduan ikusiko dute jendea joaten dela eta egiten dena ez dela hain txarra.
Eneko OLASAGASTI. Mikel ANTZA
34-35

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakGEROA
EgileezANTZA1Kultura
EgileezOSTOLAZA1Kultura

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude