«Beti Automarjinaturik Bizi Izan Naiz»


1982ko ekainaren 06an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Rafael Castellano idazleari elkarrizketa

-Rafael Castellanoren Konpainia Atseginean
«Beti Automarjinaturik Bizi Izan Naiz»
Inperioaren kapitalean jaioa, duela hamahiru urte etorri zen Deban bizitzera. Gaur egun ikaragarri ezaguna da idazle hau, egunero "Egin"en idazten duen kolumnarengatik batez ere.
Azken bolada honetan, elkarrizketa dexente ere egin ditu, eta hori dela eta, egun guztian argazki-makina eta magnetofoia bizkar gainean eraman ohi du uneoro.
Oraingoan, aldiz, geu izan gara magnetofoia eta kamera hartu dugunok. Entrebistadorea entrebistatua.
ARGIA.- Madrildarra omen zara jatorriz...
RAFAEL CASTELLANO.- Bai, Madrilen jaio nintzen gerra bukatu bezain laster, eta eskola frantsesera bidali ninduten gurasoek. Izan ere eskola frantsesa zen orduko eskola laiko bakarra, eta horregatik.. Han bukatu nuen nire batxilleratoa, eta ez dakit zer ikasi nuen baina idazten behintzat nahiko ona nintzen.
"Urbete Pasa Nuen Ilea Gorriz Tintaturik"
ARGIA.- Zure lehen ofizioa antzerkilaria izan omen zen, ezta? Nola bururatu zitzaizun horrelakorik?
R.C.- Bai, ni egun bakarrez joan nintzen unibersitatera, entzule bezala ekonomikak ikastera. Eta egun bakar horretan erabat aspertu nintzen. Hori horrela, kalearen bestaldean kontserbatorioa zegoen, eta arte dramatikoetako eskola ere. Eta orduan, aldatu egin nuen ekonomiketatik arte dramatikoa ikastera. Han ere berandu zen eta entzule gisa sartu nintzen.
ARGIA.- Nola hasi zinen lanean antzerki munduan?
R.C.- Ikastetxe hartan hiru urte pasa ondoren, "Teatro Reina Victorian"n hasi nintzen profesional bezala lan egiten"La vida con papa"izeneko obrarekin. Obra hartan, ile gorriarekin atera behar nuen, eta urtebete pasa nuen ilea gorriz tintaturik. Kalera irtetzeko, jakina, kristoren txapela jartzen nuen.
ARGIA.- Zenbat denbora pasa zenuen antzerki lanetan?
R.C. Lehenengo obra horrekin urtebete egin nuen, eta gero beste batetan ere ibili nintzen. Honetan ile gorria ez, baina bai errubioa. Eta honekin ere Bartzelonara eta, joan ginen. Baita Donostiara ere, Antzoki Zaharrean.
Lan Intelektuala Inoiz Ez Da Ondo Pagatzen
ARGIA.- Idazteko ohitura edo zaletasuna noiz hasi zinen lantzen?
R.C.- Idazten? Urte haietan ere. Gure aitak ipuinak idazten zituen "La Codorniz"erako, eta egun batetan esan zidan: "Zergatik ez dituzu zeuk egiten". Eta orduan hasi nintzen asteoro asteoro nire ipuinak idazten, misterio, terror edo antzekoak, badakizu, nobela gotikoa, banpiroak eta horrela... horrela hasi nintzen idazten.
ARGIA.- Eta antzerkia utzi al zenuen ordurako?
R.C.- Ez, ez, idazten hasi nintzenean biak batera egiten nituen. Gerora, bai, antzerkia utzi egin nuen, denbora gehiegi sartzen nuelako. Egunean bi emankizun, arratsaldean eta gauean, eta eguneko hamar duro besterik ez. Gehiegi zen.
ARGIA.- "La Codorniz"en antzerkian baino hobeto pagatzen al zizuten?
R.C.- Ez, ez, gaizki, dena gaizki. Lan intelektuala inoiz ez da ondo pagatzen, inoiz ez. Gaur egun ere ez. Eta hortik aurrera, nire bizitza bohemia hutsa izan zen. Pisu zaharretan bizi, oso diru gutxi, etabar, etabar. Baina hori toki guztietan kontatu dut, eta ez du pena merezi horrekin jarraitzea.
Hemen Madrilen Baino Gustorado Nengoen
ARGIA.- Nolakoak izan ziren zure lehen kontaktoak Euskal Herriarekin?
R.C.- Beno, ni urteoro etortzen nintzen udan oporrak pasatzera. Kuadrila ere banuen hor, Deban. Denak bertakoak, eta batzu euskaldunak. Haiekin ikasi nituen nire lehen. hitzak euskaraz, eta nire lehen abestiak. Hurrengo urteetan, politika ere nahasiz joan zen, eta Euskadiko politikaren barruan sartzen hasi nintzen. "Aita, zer egin duzu" eta, kantatzen genuen... Baina halere beraneante bezala etortzen nintzen.
ARGIA.- Noiz eta zergatik erabaki zenuen hona bizitzera etortzea?
R.C.- Duela hamahiru urte. Alde batetatik, langabezian gelditu nintzen, lanik gabe, izugarrizko neura pilo batekin, eta lasaitu nahi nuen. Bestaldetik, hemen gustorago nengoen Madrilen baino Orduan, bakarrik egoten nintzen idazten, eta nire kolaborazioak korreos bidaltzen nituen. Eta horrekin justu-justu bizi. Gero ere, lagunak: hemengo lagunak hangoak baino hobeak nituen.
ARGIA.- Nola sartu zinen hemengo giro literarioan, nola erlazionatu zinen hemengo idazleekin?
R.C.- Ni oso berandu hasi nintzen hemengo idazleekin harremanetan. Duela oso urte gutxi, "Berriak", astekariarekin hasi nintzen erlazionatzen, eta horren bidez Luis Haranburu editorea ezagutu nuen. Horrek liburu bat eskatu zidan, eta "Vascos Heréticos" idatzi nuen. Hori publikatu nuenean Felix Maraña etorri zitzaidan eta "Kantil", literatur aldizkariko bileretara joan nadin eskatu zidan. Horrela konektatu nuen "Kantil"aldizkariarekin, eta hori izan zen nire lehen kontaktua hemengo idazleekin.
"Ni Beti Automarjinaturik Bizi Izan Naiz"
ARGIA.- Eta zer dela eta, ez zinen ordurarte erlazionatu beste idazleekin?
R.C.- Eske ni ordurarte marjinaturik bizi nintzen, automarjinaturik. Ni beti neure borondatez aparte bizi izan naiz, nire herrian, etxean sartuta, eta akabo. Inoiz ez naiz egon hemengo rolloko jendearekin.
ARGIA.- Zergatik automarjinazio hori?
R.C.- Ez dakit. Deba herri bat da, ez da kapitala. Orduan han ez dago girorik. Eta gainera nik ez nuen beharrik sentitzen besteekin erlazionatzeko. Niretzat idaztea kartujoen lanen antzekoa da, etxean sartu bakarrik eta han lan eta lan. Niri zenakuloak eta horrelako bilerak ez zaizkit gustatzen. Madrilen bai, joaten nintzen kafetegietara, baina ez zenakulo literarioetara, denetatik hitzegitzen zen, ez ziren soilik literarioak.
«Editorearena Da Munduko Laguntasunik Importanteena>'
ARGIA.- Eta Bilboko idazleekin edo, erlaziorik ba al duzu?
R.C.- Nik Bilbon editorea daukat, eta horrekin bai, noski. Baina gainerako idazleak ez dut batere ezagutzen. Bilbon editorea ezagutzen ditut, eta horrekin bai, editorearena da munduko laguntasunik inportanteena.
ARGIA.- Orduan, literatur girotik oso aparte zaude, ezta?
R.C.- Ez, mundua literatura bait da, eta ni naiz literatura, eta zuek ere literatura zarete. Dena da literatura. Eta ni munduan baldin banago, literaturaren barnean nago...
ARGIA.- Nahiko abstraktoa gertatzen da hori...
R.C.- Ez da batere abstraktoa. Literatura ez da zirkulu itxi bat. Ezin dira egin zirkulu batzu, eta mugak ipini literatura eta munduaren artean. Ez da logikoa. Literatura dena da
"Militantzia Guztiak Baztertu Behar Dira''
ARGIA.- Eta nola erlazionatzen zara kanpoko mundu horrekin?
R.C.- Nire erlazio publikoak egunoroko kolumnaren bidez izaten ditut. Jendeak eskutitzak bidaltzen dizkit, ipuinak, beraiei gertatutako gauzak, etabar. Nik uste dut, gainera, nire irakurlea oso berezia dela. Nire eritziz nire kolumnak irakurtzen dituena ez da irakurle militantea, baizik eta "Egin"eko sektore demasieprogresista-anarko-akrata-abertzale (baina ez gehiegi), eta nire ustez nire kolumnak azeptazio handia dauka sektore horretan. Konpromezu pertsonal handia daukana, baina ez militantzia. Jende askok ez du "Egin", erosten militantziagatik, konpromezuagatik baizik.
ARGIA.- Badirudi zuretzat militanizia zerbait txarra dela....
R.C. Bai, bai, nire ustez militantzia guztiak baztertu egin behar dira. Bi militantzi moetak daude. Alde batetatik, batzuk ez dute ikasi nahi euskaraz idazten edo hitzegiten militantziagatik. Eta horiek asto galantak dira. Hori egiteko izugarrizko astoa behar da izan. Baina bestaldetik ere militantzia utzi egin behar da euskara ikasteko edo idazteko orduan. Adibidez, literatura egin behar da euskaraz, baina literatura hutsagatik, ez militantziagatik.
"Ni Neu Naiz'' Da Nire Partidu Politikoa"
ARGIA.- Zergatik hasi zinen euskara ikasten?
R.C.- Inguru kulturalak hala bultzatu ninduelako. Nire ingurua euskalduna zen. Orduan astoa izan behar nuen horri uko egiteko. Orduan hartu nituen gramatika txiki batzu, eta etxean bakarrik hasi nintzen euskara ikasten.
ARGIA.- "Egin"etik aparte, "La Voz"en eta «El Diario»n ere kolaboratu izan duzu. Diferentziarik nabaritu al duzu?
R.C.- Bai, noski, diferentzia oso handia da. Azken fnean, nire "Egin"eko kolumnan nahi dudana jar dezaket, eta inork ez dit ezer esango. Alde horretatik askatasun osoa daukat. Beste egunkarietan, folklorismo hutsean gelditzen bazara ondo, bestela jai duzu. Eta folklorismoaren barnean ere, segun eta zein mugatan.
ARGIA.- Bukatzeko, azkeneko galdera egingo dizugu: lehen zure irakurleen ideologia definitu duzu; zeurea nola definituko zenuke?
R.C.- Beno, ez dakit. Nik uste dut Bakunin edo Kropotkin hilak daudela, beren modeloa asmatu zutela, baina gaur geronek geurea asmatu behar dugula. Garai honetara eta leku honetara egokitutako modeloa egiten asmatu behar dugu. Esan dezagun, halere, nire partidu politikoa "la triple N", dela, hau da, "Ni Neu Naiz"
Josu LANDA. Iñaki URIA

Egun bakarrez joan nintzen unibertsitatera eta erabat aspertu nintzen.
"Inguru kulturalak bultzatu ninduen euskara ikastera"
«Niretzat idaztea kartujoen lanen antzekoa da, etxean sartu bakerrik, eta han lan eta lan».
22-24

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakCASTELLANO2
PertsonaiazCASTELLANO2
EgileezLANDA2Kultura
EgileezURIA3Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude