A.E.K. Korrika


1982ko maiatzaren 23an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskerari Bai Eta Bai
A.E.K. Korrika
Milaka kamiseta, poltsa, txiskero eta abar... KORRIKA anagramaz orniturik, milaka horma KORRIKA eta A.E.K. ren kartelez beterik, milaka lagun maratoi hau aurrera eramaten.
Zerbait entzungo zenuen dagoeneko, kartelaren bat ikusi. Llaberoren bat erosi... bainan zer da KORRIKA? Karrera bat Vuelta al Pais Vasco bezala? Zer edo zer gehio? Ba al dakizu nork antolatzen duen? Zertarako?
Korrika I
Euskararen aldeko kanpainarik haundiena bezala defini genezake KORRIKA. Montaia haundi bat eskatzen duena, jende asko lanean behar, oihartzun ederra atera eta arrakasta galanta sortzen duena.
"Ihaz 200 komisio jarri genituen martxan, komisio horien barnean 1700 lagun aritu zirelarik, azkenean 300.000 lagunetik gora KORRIKA jartzea posible izateko".
Honela esan digute antolatzaileek.
ARGIA.- Zeintzuk izan ziren KORRIKA I-en helburuak
A.E.K.- Hiru ziren gure helburuak, Dirua ateratzea premiakoa eta behar nagusia genuen AEK bultzatzeko. AEK bera eta bere histori eta lana ezagutzera ematea zen bigarren helburua. Azkena, edo aurrena, euskararen aldeko propaganda egitea, kontzientziazio lana egitea horren alde.
ARGIA.- Noraino bete zenituzten helburu horiek? Has geitezen diru asuntoekin esatebaterako, zenbat diru atera zenuten?
A.E.K.- Hamabi milioi garbi. Hogei eta bat gastutan, eta KORRIKA-tik 33 atera. Dena den gebiago ateratzea pentsatzen genuen, helburu hau izan huen gutxien bete zena.
ARGIA.- Diru gutxitxo edo...
A.E.K.- Beharrak haunditxoak, gure ikasle guztien ikasketak zerbaitetan laguntzeko. Gure ustez ikasle guztiak izan behar ditek euskara ikasteko aukera. Subentzioak ez dituk ia ezertara iristen guretzat; beste euskaltegi ofizialetan ikasleak doain ikas dezaketen bitartean geuretan beraiek dituk gastoen lautik hiru ordaintzen dutenak. 25.000 ikasleentzat zer dira 12 milioi?
ARGIA.- Infraestruktura, irakasle prestaketa eta gasto horietaz aparte noski.
A.E.K.- Bai, bai. Euskaltegi berriak eraikitzen ari gaituk, irakasle eskolak prestatzen, barne ikastaroak antolatzen. Talde didaktikoak ere lanean aritu dituk. Diru premia bazeukiagu.
ARGIA.- Besterik ez bada AEKren propaganda eta euskeraren aldekoa ondo aterako zen ez da?
A.E.K.- Bai, bainan ez hori bakarrik. AEK bere barnetik hobeto koordinatzea lortu zen, inportantea guretzat. Kanpora begira Euskal Herriko toki guztitara iritsi gintuen. KORRIKA eta euskara jende orok lotu zian. Arrakasta haundia izan zian alde horretatik ere.
A.E.K.: Euskararen Alternatiba Herritarra
ARGIA.- Hala diozue kerteletan. Zer esan nahi du horrek?
A.E.K.- Edonon, edozein hizkuntza irakasteko alternatiba ezberdinak izan daitezke. Euskal Herrian ba daude bat baino gehiago adinekoen berreuskalduntze alfabetatze lanetan (Habe, akademiak, Aldapetako kuartela,) AEK-k herri irakaskuntzaren alterbatiba defendatzen duela diogunean, zera esan nahi dugu: metodologikoki UNESCO-k Europako herrietako irakaskuntza maila proposatutakoa jarraitzea. Eta halaxe egiten dugu.
ARGIA.- Nola definituko zenuteke AEK hortik abiatuz gero?
A.E.K.- Ez duk batere erraza bainan, Euskal Herrian 206 zentro baino gehiagotan euskara irakatsiz, helduen berreuskalduntze alfabetatzea dedikatzen den hori erakunde autonomo bezala definitu beharko genuke AEK.
ARGIA.- Zeintzu dira euskara irakaskuntza horren ardatzak?
A.E.K.- Herri dinamika eta jestio demokratikoa. Bata Euskal Herri guztira iristeko, Euskal Herri mailan jokatzeko eta salbuespenik gabe sektore guztitara ailegatzeko. Bestea irakaskuntza autonomoa izan dadin eta benetako irakasle-ikasle elkartze bat izateko.
KORRIKA Ez Da Bakarrik AEK-ren Arazoa
ARGIA.- Ihazko KORRIKAri egindako kritiketako bat masokismoarena zen, kaleko kanpainen efikaziarena e.a... Zer gertatzen duk hemen?
A.E.K.- Inboluzio arriskutsu batetan gabiltzak euskara kontutan. Inoiz ez duk hain larria izan bere egoera. Esaten da "hainbat milioi inbertitu ditugu" bainan ez da esaten milioi horiek zer suposatzen duten edo noraino heltzen diren. Zenbat ari dira euskaraz ikasten? oso gutxi Euskal Herri guztia euskaldundu nahi bada.
ARGIA.- Horixe duk egia, bsinan bazirudik, beti gauza berbera errepikatzen ari garela. Estatuteak eta Gobernuak ez al ditek zertxobait konpondu?
A.E.K.- Zenbat denbora duk horiek martxan jarri zirela? Hik ikusi al duk kanpaina serioren bat jendea euskara ikastera bultzatzeko? Tabakorik ez erretzeko eta antzekoak bai. Bainan euskara aurrera ateratzeko? Beraiek dizkitek posibilitateak, diruak eta konpetentziak, eta ez ditek egin. Edo ez dute euskara atera nahi edo ez dira horretarako gai, bainan esan dezatela behintzat. Behingoz argi eta garbi esan dezatela: Bost axola zaigu euskara edo ez dugu konpetentziarik.
ARGIA.- Gogor sartzen zarete gobernuarenik...
A.E.K.- Gobernuarekin ez, Gobernuaren politika linguistikoarekin. Hori da gure arloa eta hori salatzen dugu. Ez dute ezer serioski egin. Ez da benetazko asmorik edo borondate haundirik ikusten beraien aldetik.
ARGIA.- Orduan zeuek egin behar?
A.E.K.- Eta badituk urteak! Politikoak eta sistema aldatu dituk, euskarak okerragora jo dik. Herria euskaldundu behar bada propaganda kanpainak eta medioak jarri behar dira. Gobernuak ez dik ez bata eta ez bestea egin. Guk egin diagu eta KORRIKA ere egiten ari gaituk. Masokistak? Auskalo zer garen!
Korrika-2
ARGIA.- Jakin dugunez izan dira zenbait tirabira 2 garren KORRIKA hau antolatu aurretik, Gipuzkoarrok ez zenutela egin nahi, besteak bai. Zein arrazoi egon zitezkeen ez egiteko?
A.E.K.- Euskaltegi eta euskal eskoletan bukaera izango zelako eta KORRIKA baten prestaketak kurtsoaren atzeratzea eta berarekin nahasketa ekarriko lukeelako. Mundialak zetozen bestalde eta hauen propagandak geurea itzali, eskutatu eta jan egingo zukeela pentsatu genuen. Bainan ez duk ari horrela gertatzen. Azkenik hainbesterako lan batek ekar ditzaken fruituak nahiko urriak izan daitezkeela estimatzea. Efikazi hurbila, hau da, dirua ez izatea lanaren proporziotakoak.
ARGIA.- Aurtengo edizio honetan badirudi publizitate hobeagoa egiten ari dela. Diru gehiago inbertitu al duzue kanpainan?
A.E.K.- Ez, justu justu alderantziz. 18 milioi inbertitu dizkiagu bainan oraingo hauek, hobeto kontrolaturik. Esperientzia bat badiagu joan den urtean jasoa eta orain hobeto kontrolatzen diagu guztia.
"AEK Errekonozitzea Eskatzen Dugu"
ARGIA.- Aurtengo KORRIKAren helburuak berberak al dira?
A.E.K.- Bai, gure arazoaren publizatatea egitea, euskara eta AEK, eta publikotasuna lortu arte, bizi ahal izatea, hortarako behar dugun dirua atereaz.
ARGIA.- Lortuko al duzue horien betetzea? Zer prebisio deude?
A.E.K.- Dirua eta ihaz bezala edo. Publizitatea dexenteki ateratzen ari da: kalean gaude Euskal Herri guztian.
"Zenbait euskaltzaleren boikota izango dugu"
ARGIA.- Eta partizipazio aldetik?
AEK.- Herriak parte hartuko du. Kanpotik ere etorriko dira dozena erdi bat hizkuntz zapalduen ordezkariak: korsoak, galesak, flamenkoak...
ARGIA.- Eta bertakoak?
A.E.K.- Ez dira lehengo urteko denak izango. Zenbait euskaltzaleren boikota jasoko dugu oraingoan.
ARGIA.- Prentsa eta abar... Zer moduz ari da portatzen?
A.E.K.- Beti bezala. Oraingoan DEIA-ren hutsunea edo DEIA-k egiten duen zuloa nabarmenduko da agian. Ez dakigu nola bukatuko den. Zain gaude.
GU ERE ES PEKTATIBAN GAUDE. ONDO ATERA DADILA!
I.U.
19-22

Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Alfabetatze\AEK\Ekitaldiak\Korrika
Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Ekitaldiak\Korrika

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude