SUSA Berezia: Bernardo Aixaga Eta Literatura


1982ko maiatzaren 16an
Susa 5 kaleratu dutela eta elkarrizketa
Susa 5 Kalean
SUSA Berezia: Bernardo Aixaga Eta Literatura
Talde honen 5 garren alea dugu eskutan, beltz beltza, begiak jausten zaizkigu bere zirrikitutan kanikak bailira, ze harri eginda geratu bait gara ale honen mardultasuna eta seriotasuna begira, Alegia, krisis guztien gainetik eta kritika guztien azpitik hor dihardu jira eta bira, bere indarrak lagunduko al du euskararen sokatira!
Talde Gaztea
–Argia.– SUSA-koak gazteak zarete eta esaten denez ez zarete batere serioak, ez dakizue euskaraz eta...
–SUSA.– Inporta ez bazaik banan bana erantzuten hasiko gaituk. Gazteak garela begibistan zegok. Hor arazoa ez duk gu gazteak izatea ala ez izatea, arazoa duk gu gazte izanda ere plazan gaudela, ze ez duk batere normala inon gu bezalako batzu gure gauzatxoak ateratzen tokirik izatea. Hala gertatzen duk behintzat literatura normaletan.
–Argia.– Orduan zer gertatzen da?
–SUSA.– Zera gertatzen duk, urtebetean ia ez duk literatur obrarik argitaratu euskaraz, hau oso grabea duk. Adierazten dik alde batetik, euskal editorialeek ez dutela argitaratzen, eta bestetik, ez dutela argitaratzen kasik ez dagoelako originalik. Dagoen gutxi hori ez da ateratzen edo kostata ateratzen da.
Argia.– Eta ze lotura du honek gazte izatearekin?
–SUSA.– Ba hutsune honen barnean guk tokia dugu eta Atxaga batek adibidez baita ere, Atxaga ere gaztea bait diagu.
–ARGIA.– Hitzetara Atxaga atera duzuenez, zein izan da SUSA 5 garrena berari dedikatzeko arrazoia?
–SUSA. - 5 garren ale honen sarreran "ALE HONEK EZ DU JUSTIFIKAZIORIK", diogu, horrekin katxondeo gisa egoeraren dramatikotasuna adierazi nahi izan dugu eta ez itxuraz dirudien bezala "enfant terrible"' batzuren gisa guztitaz parregin. Beti esaten da ez dagoela kritikarik, euskal literatura krisisan dagoela..., guzti hauek nolabait horrela ez izatearren saiatu gara literatura egiteaz gain, kritika bideak jorratzen hastea.
"Atxagarekin Ezkondu Gara"
–Argia.– Eta zergatik Atxaga eta ez beste edozein?
–SUSA.–Galdera honi erantzuteko taldeko gehienok atera beharko genituzke Atxagak guregan sortu dituen konnotazioak eta bere literaturarekiko eraginak. Gure artean oso irakurria izan da, komentatua, azken finean bera da gaur egun gu gandik hurbilen dabilena, bai literatur hautapenetan, bai literaturan geure buruak kokatzean. Noski, beti bezala, esango da hobe litekeela beste autore klasikoren bat aztertzea, eta segurasko arrazoia izango dute, bainan horrelako beharren bat sentitzen genuen gure erreferentziak argi eta garbi ikusteko. Gauza bat klaru dago, gure belaunaldiak ez du erlazio zuzenik izan aurrekoarekin, izango dira arrazoiak agian bainan horrela gertatu da. Orduan zeharo galdurik ez ibiltzearren ez datorkigu batere gaizki Atxaga bezalako batekin erlazio zuzenak izatea.
–Argia.–Beraz, ale berezi bat baino gehiago izan da zuentzat...
–SUSA.–Bai, esan bezala Atxagarekin ezkondu gara alde batetik, bostetik eztabaidak sortu ditugu taldean Pott eta Ustelako goraberak aztertzerakoan, bestetik kritika lan serio samar bat egin dugula uste dugu.
–Argia.– Bainan ez al duzue Bernardo mitifikatzen, ba al du Bernardok hainhesterainoko garrantzirik?
–SUSA.– Justu ikutu duk ala hau berezia ale ez egitekotan ganbileneko galdera. Guk ez diagu inor mitifikatu nahi gainera! Hi lasai, hemen ez zegok mitifikazio bildurrik literaturan behintzat, futbolean agian bai. Gero Bernardok ze garrantzi duen lehen adierazi diagu gurekiko. Garai baten handia izan zian bai Ustelan eta Potten mugitzaile moduan, gero berekaxa ere lan ederrak egin ditu, bainan justu denbora hartan nahiko ahaztua gertatu zen.
–Argia.– Ale honetan garbi ikus daiteke dexenteko lana egin duzuela; nola egiten da hau SUSA barnean?
–SUSA.– Astero biltzen gara bainan ez geure amodioak errepasatzeko kalatxorien modura, baizik eta geure idazlanetaz, literaturaz eta SUSA literatur aldizkaria atera ahal izateko hitzegiteko. Poesi errezital pare bat izan dugu eta azken bileretan gauza teknikoetan besterik ez gara jardun. Badakik, errezitalak prestatu, SUSA 4 eta 5 atera, astean behin bakarrik biltzeko askotxo duk.
–Argia.– Hainbesteko lana al da ba SUSA kaleratzea?
.–SUSA.– Hi ohituta egongo haiz hire artikuloak makinaz idatzi eta erredakzioan uzten, ezta? Ba guk ondorengo prozesu guztia egin behar diagu, eta eskuz gainera; benetan esan daiteke artisauak garela.
–Argia.– Guztionek pena merezi al du?, zer irabazten duzue honekin?
–SUSA.– Dirurik ez, hori bai ezetz! Baina pena merezi du, hori bai! Sozialki gure eragina euliarena behiaren gainekoaren antzekoa izango da, bainan hortxe gaude bronkaren erdi erdian behia zirikatzen, beti susara. Pertsonalki ere ematen dizkik bere satisfazio apurtxoak, ARGIA entrebista, euskal progre zikin eta lizun horiekin ligatzeko aitzakia, geure buruak nonbaiteko lanean justifikatuak ikustea...
–Argia.– Zer moduzko oihartzuna jaso duzue orain arte?
–SUSA.– Gehiegizkoa, prentsan atera gaituk, irratitan, mahai-ingurutara deitzen hasi zaizkiguk... Gehiegizkoa, ze gu mukitsu batzu besterik ez gaituk oraindik, eta hau ez dik inork esaten. Zergatik? Hori esan beharko hiketenak kakatsu batzu direlako, ez dutelako guk baino gehio egiten, ez eta hobeago. Honekin hasierara itzul gintezke, gazteak gaituk, bai, ez zekiagu Mitxelenaren euskara, bale, bainan erabiliaren erabiliaz mejoratzen ari gaituk, ez zegok idaztea eta argitaratzea bezalako ariketarik, kritikak entzun eta ikasten diagu. Beste jaun horri honezkero ahaztu ere egin zaio euskara, gazteleraz besterik ez baitu ateratzen zarata.
–Argia.– Beste zerbait erantsi nahi al zenuteke?
-SUSA.- Bai, bai, bai,. SUSA-5 Gure herriko neskatxa maitenei dedikatzen diegu.
Joxe MOLLARRI
32-33

GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakSusa
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaAldizkariak
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakATXAGA1
PertsonaiazATXAGA1
EgileezMOLLARRI1Kultura

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude