Euskaltura Eta Euskararen Zerbitzuaren Lanaz


1982ko martxoaren 14an
Arabako"Euskaltura"(Euskara zerbitzua) kanpainakoei elkarrizketa

Euskaltura Eta Euskararen Zerbitzuaren Lanaz
Ia hamar urte izan arren, euskararen zerbitzua ez da oso ezaguna Araban, agian ofiziala delako. Dena den eta Euskaltura "kanpaina" martxan jarri zutela eta, haiengana hurbildu ginen eta zerbitzua beraz eta euzkalturaz mintzo ginen lasai asko. Nonbaitetik hasi behar zen eta zerbitzuaren jatorriarekin ekin genion elkarrizketari.
ARGIA: Noiz sortu zen Euskararen zerbitzua?
EUSKARAREN ZERBITZUA: 1973.an sortu zen, ikastolen mundua mugitzen hasi zenean. Ideia zen, hemen Araban euskara bultzatzeko eta euskarazko lanak egiteko eta Aramaion zegoela toki euskaldun bat.
ARGIA: Nola dago eratuta zerbitzu hau? Zer jende, erakunde dago barnean?
E.Z.: Hau organo bat da, Diputazioarekin harremana dauka eta ez dauka, piska bat independientea da, "órgano de gestión directa" delako bat. Hemen administrazio kontseilu bat dago eta hor diputatuak eta presidente bat -Genza Belastegigoitia, diputazioko bizepresidentea- PNV, PSOE eta UCD-ko jendea–HBkoa egon beharko zen–dago eta gero, lan burokratikoak daramatzatenak, hau da, gerente bat-Bisitacion Oiartzabal- administradore bat, asesorea, elebitasun taldea eta hiru ikastoletako zuzendariak.
ARGIA: Baina hauek Diputazioko ikastoletako zuzendariak dira, ezta?
E.Z.: Bai, bai; zuzen zuzenean hiru ikastola bait ditugu. Hemendik laguntza ematen zaie ikastola guztiei; adibidez datorren urtean egingo den guztia ez da bakarrik hori, hiru ikastolak mantentzea; Diputazioko funtzionarioak euskalduntzea da beste arazo bat, diru-laguntza, bai ikasleei bai Euskaltzaindiari, bai UZEIri, AEKri ere bai... errebistei ez zaizue iristen; talde hau -elebitasun taldea, alboko gelan ari dena lanean- eratuta dago eta ez gure ikastolentzat bakarrik, zentro publikoentzat ere lan egiten du; beste ikastolei ere eskaini diegu talde honen lana aprobetxatu nahi badute edo.
(Berriro diru-kontutan sartzen da, paper baten aurrean dato guztiak ditu, nori, zenbat... arestian esandakoak errepikatzen ditu, Euskaltzaindia, AEK, UZEI...)
E:Z:.: ...eskola pribatuei ere dirua ematen zaie euskara bultzatzeagatik, Kili-Kili-ri ere–euskaratzaleen aldizkari but–, Fakultateari eta EUSKALTURAri.
ARGIA: Kalean zerbitzu honen lana ia ia igartzen ez denez, behar beharrezko egin zaigu ondorengo galdera: kalean ikusten diren gauzak edo, zer egiten duzue alde horretatik?
E.Z.: Horretan aurten hasi gara EUSKALTURArekin, gero elebitasun taldea dago, eta talde honen inguruan. gauzak antolatzeko asmoa dugu, kurtsiloak direla, jendea ekarri, irakasleak... Aurten ere Soko taldearekin -napartar antzerki talde bat-, hasi gara gobernoarekin batera eskolaz eskola eta ikastoletara eramateko asmoan. Orain Gasteizen daude eta gero probintziara aterako dira.
ARGIA: Probintzia aipatu duzunez, nola ikusten duzue zuek euskararen egoera bai Aramaio, Araia... eta bai Errioxaldean? (Ez du erantzuna esaten baizik eta zer ekintzak egingo zituzten, asmoak, e.a.).
E.Z.: Aurten hasi gara beste gauza berri batzu egiten, orduan gure asmoa EUSKALTURArekin adibidez zera da, ikusi zelako erantzuna daukan hemen–Gasteizen- eta datorren urtean Laudio ingurua eratu. Amurrio ingurua, Aramaiora eta horrela; baserritar gaiak izango ziren, eta Errioxan berdin... asmoa badago eta ez hemen zentralizatzea bakarrik.
(Laguntza, ekintza mailan lehen ahazturik zeukan beste zerbait gogoratu zaio eta honela esan digu:)
E.Z.: Liburuak publikatzeko dirulaguntza ere ematen da, eta euskaratu dira liburu batzu umeentzat, "La Galera" saila eta horrez aparte Arabatar batzuk atera zuten "Hegaz" metodoa.
ARGIA: Berak gai hau aipatu duenean, kuriositatea sortu du gure baitan eta zer kriterio,.nola egiten duten liburuak laguntzeko galdetu diogu.
E.Z.: Guk interesantea izan dadila Probintziarako eta euskarararentzat, eskatzen dugu; eta hauek nola interesanteak iruditzen zitzaizkigun eta egileak arabarrak diren...
ARGIA: Zerbitzu hau Jaurlaritzan sortuko zela ala ez, zurrumurruak entzunak genituen, beraz talde edo zerbitzu honen etorkizunaz galdetu genion haseran.
E.Z.: Nik uste dut orain arte finkatu den arloa bere ikastoletan izan dela bakar bakarrik, eta diru-laguntza bat ematen. Dirua eman eta ezer bultzatu gabe, ez? Eta arlo horretatik badaukagu zeregin, Gipuzkoako Diputazioan bezala. Mila gauza falta dira, nobela saria, EUSKALTURAko gauzak... eske hemen Araban dena dago egiteko. (Azken esaldi hau esaterakoan, lanerako izugarrizko gogoa daukana baina ez dakiela nola, iruditu zaigu).
ARGIA: Ondoren Jaurlaritzan sortu horretaz galdetu diogu; egunkerietan ikastoletakoek hori ziotela, eta ea egia zen edo...
E.Z.: Hori "Estatuto de Ikastolas" delakoa da, eta hori idatzi zutenentzat zerbitzua ikastolak da eta ez besterik.
ARGIA: Eta honela ikastolen mundua agertu zitzaigun, zerbitzua eta ikastolak ia gauza bera izan direla –gogoratu noiz sortu zen zerbitzua–, hori aldatu behar dela nolabait... eta hor, ikastolan gelan, Araban dagoen saltsa-maltsa kontutan harturik eta zerbait bazegoela erdian uste genuenez, galdera hau zuiendu genion: ba al dago zerbitzuan sartu nahi izan duen talderik? Hasieran ez zuen oso ongi ulertu eta Koordinakundearen adibidea jarri genion.
E.Z.: AEK ez dut uste nik; baina Federaziokoek, hor badago zurrumurru but, nahi dutela hemen sartu eta mugimendu bat ere; heurek ere beste ikastolen beste direla, baina hori dena "ikastolen estatutarekin" konponduko edo konponbide izango da.
ARGIA: Mahai gainean umeentzat itzulitako liburuak dauzkagu, alboko gelan hiruzpalau pertsona ari dira lanean, elebitasun taldekoak esan digunez hasieran. Egia esan orain arte ikusi ahal izan dugunarekin zerbitzua lau ekintzatan mugatuko genuke: diru-laguntza, ikastolak, elebitasun taldea eta EUSKALTURA. EUSKALTURAz gero arituko garenez elebitasun talde honegatik galdetu diogu, zer egiten duen, zein den bere lan konkretua.
E.Z.: Beno, talde honek andereño, maisu, maestrak, estatalekoak eta ikastoletakoak koordinatzen ditu. Talde honen eredua erdal zonetan B eredua aurrera eramatea da, eta horretarako irakasleak koordinatzen ditu, lagundu, programazio piska bat eraman, ebaluaketa bat nola egin behar den, esperientziak Euskal zonan, adibidez Aramaion, D eredua aplikatzen da. Beste probintzietan badaude ere honelako taldeak, baina zuzen zuzenean hori daramana gobernua da.
ARGIA: Beste probintziak esan duenean Gipuzkoako Diputazioarekin gogoratu gara (ARGIArako subentzio famatu hura), eta ea beste probintzietan ba al dagoen zerbitzurik galdetu diogu.
E.Z.: Bai, Gipuzkoan. Bizkaian ez dago; badago presupostu bat, nik dakidanez, euskararako, presupostu bezala baina zerbitzuak hemen eta Gipuzkoan daude bakarrik.
ARGIA: Azkenean oztoporik ba al duten galdetu diogunean, erantzun harrigarri hau bota digu:
E.Z.: Oztoporik? Ez... batere ez; oztopo bakarra imajinazio piska izatea honelako gauzak... baina medio guztiak!
ARGIA: Hau da hau! Oztoporik ez, medio guztiak... benetan ez da honelako asko gertatzen euskal kulturan... Dena den eta elkarrizketarekin jarraituz gaia, erabat ez bada, piska bat aldatuz beste maila batetan sartu gara. EUSKALTURA horrekin, orain dela gutxi –Otsailaren 4ean– hasi zena eta zerbitzu hau zerbait mugituko duena (horretan gaude bederen). Zerbitzuaz mintzo denean hainbat aldiz aipatu duenez gogoa genuen hitzegiten hasteko eta horrela hotz-hotzik zuzendu genion lehenengo galdera: Zer da EUSKALTURA?
E.Z.: Belarrirako hitz bat, guk asmatua.
ARGIA: Galdera ez digula ulertu, edo agian gaizki egin dugula eta honako hau erantsi diogu: Zer dago EUSKALTURA atzetik?
E.Z.: Euskal kulturaren beharra dugula eta hemen, Gasteizen, konturatu gara jendearentzat euskara hizkuntza bat bakarrik dela oraingoz, eta euskaraz euskarari buruz hitzegiten dela, filologi mailan. Jendea konturatu behar da euskaraz ere hitzegiten dela eta hitzegin beharko dugula. Hori da azken finean helburua, artzaintzaz euskaraz hitzegitea, eta mendiz... Bizitza euskaraz egin behar dugula.
ARGIA: Optimistak zarete orduan, ezta?
E.Z.: Bai, bai. Hori galtzen badugu... Zuek ez daukazue ala? Hemen -Gasteizez ari da- aldaketa handia egon da.
ARGIA: Bai, goruntz doala dirudi.
E.Z.: Ni EUSKALTURA beste eskualdetara zabaltzea pentsatzen ari naiz, besteekin kontaktatu, egiten duguna zer iruditzen zaien gipuzkoar eta bizkaitarrei... Medioak badaude gainera, hau ez da presupostu handirik Diputazioarentzat, eta hiru tokitan antolatuz gero askoz hobe antola daiteke.
ARGIA: Hiru tokitan, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia aipatu dela soilik gogoratzen diogunean betikoan sartzen gara, Nafarroa gero eta baztertuago uzten ari garela, gero eta zatituago dagoela EH. Horregatik nafarrekin zerbait egitea pentsatu ote duten galdetu diogu.
E.Z.: Pentsatu dugu; Antzerki talde hau -Soko–nafarra da.
ARGIA: Eta Nafarroako Diputazioarekiko harremanak?
E.Z.: Nahiko zaila da instituzio mailan kontaktuan jartzea elkarrekin.'
ARGIA: Zer espero duzue egin EUSKALTURA honekin?
E.Z.: Euskaldunberrientzat euskara klasean egiten da bakarrik, eta klasetik kanpo... hori bete nahi genuke. Ez dugu hitzaldietara jende ospetsua ekarri bakarrik, nahiz eta arrunta, zeozer esateko daukana eta jendearen artean eztabaida sortu.
ARGIA: Ondoren programa nolakoa izanen den azaltzen digu gutxi gora behera.
E.Z.: Hemendik Maiatzara egingo dugu; orain arte ekarri ditugunak Sánchez Carrión eta Andu Lertxundi izan dira, gero espero dugu Xabier Lete, gero Azpeitiako "IRON TALDEA" beren filminekin, Bernardo Atxaga, etabar. Besteak, oraindik ez dakizkigu, Juaristi, soziologo bat, euskal zinema... Artze ere bai. Bi saio gelditzen zaigu betetzeko oraindik. Honekin euskal bizitza nahi dugu, eta Arconada ekarri behar bada futbolaz hitzegitera, ba ekarriko dugu berak nahi badu. Dena den problematikoa da, Joxean Muñoz-ekin pentsatu dugu ere.
ARGIA: Mendizale mundua ere mintzo zaigu eta guk UEUn Xabier Erro-k eman zuen saioaz zerbait esan diogu, agian oso ondo legokeela Xabier Erro edo Martin Zabaleta ekartzea...
E.Z.: Beldur gara jendeak, Diputazioak antolatzen duelako, atzera egingo ote duen.
ARGIA: Guk geuk geure eritzia eman diogu, ez badutela oso kargantea egiten eta "politiko" mailan ez badira sartzen–PNVko jendea soilik ekarri, edo Jaurlaritzarekin harremanetan daudenak–jendeak erantzungo duela. Beraz orduan, berriro problematikoa dela esaten digu, eta alde horretatik "zeozer esateko daukatenak"ekarriko dituztela, berdin zaiela Martin Zabaleta edo Joxean Muñoz bat edo Xabier Lete eta Mitxelena. Asmoa behintzat argi geratu da. Bukatzeko kultur plangintza batetaz galdetu diogu eta hona hemen bere erantzuna.
E.Z.: Nire ustez hemen dena nahiko nahasturik dago, kultura, euskara... Diputazioa, Gobernua... eta probintzialismoa. Nik uste dut beharrezkoa dela eta denak batera. Nik zera nahi nuke, plan osoa egitea urte osorako eta hau antolatzen bada honen ondoan antzerki eta musika eta... Lortuko al dugu? Egingo al dugu? Ez duguna nahi kultur sail bat egitea da, baizik eta arlo guztiak dautzaten kultur espazioa bultzatzea.
ARGIA: Honela bukatu genuen elkarrizketa, kulturaren beharra eta plangintza serio baten beharra azpimarratuz. Harremanetan jartzeko hona jo behar da: Arabako Euskal Ikaskuntza-Servicio del euskara, Gral. Alava 10-5 Dpto. 6 ( GASTEIZ). EUSKALTURA honekin bilduma txiki bat egitea pentsatu dugu urtean zehar zer egin den ikusteko eta hori euskara ikasten ari direnentzat materiale baliagarria litzateke gainera.
Xabier E.
23-25

GaiezHizkuntzaEuskaraEkitaldiakBesteak

Azkenak
Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Nagore Zaldua
Arrosarioa, sexu-estrategia aurrerakoiaren adierazle

Itsaso zabalean bada izaki lirdingatsu bat, gorputz gardenekoa, bitxi bezain ezezaguna. Aitzitik, ezin esan genezake ezohikoa denik, haren banaketan munduko itsaso gehienetara zabaltzen baita, Kantauri itsasoa barne. Batzuetan bakarka topatu daitezke, besteetan aldiz lepoko edo... [+]


2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


Adimen artifizialaren esku utzi du palestinarren hilketa Israelek

Titularra irakurri eta baten batek pentsatuko du esajerazio bat dela, neurriz kanpoko orokortze bat egin duela kazetariak. Israelgo informazio zerbitzuetako sei langile ohien lekukotasunetan oinarrituriko 'Lavender': The AI machine directing Israel's bombing spree in... [+]


Eguneraketa berriak daude