Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Lezo eta Josu Zelaia bertsolariekin elkarrizketa.
Bi Bertsolari Gazterekin Elkarrizketa (Eta III)
Aurreko bi astetan eman ditugu elkarrizketa honen lehen bi zatiak. Hirugarren honekin bukaera emango diogu sailari, "Lexo" eta Josu Zelaia bertsolariekin izandako solasaldiari. Aurreko astean txapelketen gelarekin utzi genituen biok, eta aste honetan ere gai berdinarekin hasiko gara.
ARGIA: Eta zuek uste al duzue txapelketetara joaten den jendea, benetan bertsolariak entzutera ala «txapeldunak» soilik entzutera joaten dela?
-Jende askok –jarraitzen du Josuk–galdetzen dik "bertsolaritza ez al da aldutzen ari". Garai bateko bertsolariak eta oraingoak ez dituk berdinak eta ez dituk izango. Egoera zeharo aldatu baituk eta aldatzen zihoak.
–Gainera –dio Lezok– bertsolariak garaiko erantzuna ematen dik beti.
–Bertsolaria ez duk–dio Josuk–, sartu fitxa bat makina automatiku batetan eta bla! ateratzen duena.
-Inguruak egiten dik bertsolaritza -dio Lezok–. Beti izan duk bere garaikoa bertsolaria, eta gero ere hala beharko dik izan.
-Jende hori joango den?–galdetzen dio Josuk bere buruari–Euskara ikastera etortzen diren jendearen motibazioak desberdinak dituk: Lehen etortzen zena bahekien abertzalea eta euskaldona izan nahi zuena zela eta euskal sentimentuak zituena. Bahekien euskara ikasiko zuela, baina gaur egungo motibazioak guztiz alderantzizkoak dituk, jende batek behintzat behar dik karrera bukatu duelako, lana bilatzeko euskara behar duelako, eta horretara dator. Orduan, jende horri interesatuko zaio bertsolaritza? Nik ez zekiat, bainan egongo duk jende bat interesatuko zaiona.
–Nik bertsolaritza–dio Lezok–interesatzea edo ez interesatzea, parte haundi batetan behintzat norbere kultura maila zenbateraino den edo... izango dela. Euskara ikasten duenak, neri iruditzen zait, bertsolaritza ezagutu behar duela. Euskara ikasten ari denak nahi gabe ere testo bat hartu eta ikusiko ditu bertsolari kutsuak. Orduan nik uste diat berak eskatuko diola bertsolaritza zerbait aztertzea. Esate baterako euskaldun bat berez da bertsozalea parte handi batetan. Orduan hizkuntza ikasten duen bezala, bertsolaritzak baditu bere sekreuak eta batere deitzen badio horrek berak bultzako dio bertsolaritza aztertzera.
-Oso desberdina duk baserri giroa edo euskaldun zaharrena eta berriena, adibidez euskaldun zaharren giroan atsotitzak eta esaera zaharrak eta jiro horiek... baserriko eta antzinakoak amona eta aitonengandik datozen esaera zaharrak eta agian orain dela berrehun eta hirurehun urteko bertsoak buruan eta haiek kantatu. Hura beste giro bat duk eta gaur egunean nik uste diat irakaskuntzako arlean dagoela biharko etorkizuna. Eta sartu behar dela noski, baina bortxatu gabe. Adibidez alfabetatze mailan horrek guztiz sartu behar dik eta ikastaletan eta jende helduagan mintzapraktika goi-mailan, eta batez ere alfabetatze mailan bertsoa zer den eta bertsolariaren helburuak zer diren eta noski beti ikaslego hori kontutan hartuta bere pentsamoldea edo kultur maila, noski alfabetatzera datorrenak uste diat kultura maila izango duela eta hor sar ditzakegu. Eta oso beharrezkoa izango huke horra bertsolariak ekartzea eta hor prozesu guztia esplikatzea eta horretarako prestatua egon behar gaituk, esan nahi diat, bertsolariak prestatuta egon hehar duela. Berak duena, bere sentimenduak, bere helburua kantatzetik aparte zer den.
-Nor bere aportazioa –dio Lezok-, bere buruaz ahaztu eta bertsolaritzari aportatu.
-Eta kontutan–dio Josuk–eduki beharko da enzulea.
-Eta berriko bertsolariak sortzen ari dituk –dio Lezok– ikastola barruan. Nik uste hor dagoela Santutxoko eskola berriaren esperientzia guk elkarrekin egin genuen bakari bat orain dela hilabette batzuek, eta esan zutenez askok euskara ikasi egin zuten eta gero kapaz ziren bertsoak botatzeko. Nik hori oso interesantea ikusten diat euskara aldetik eta bertsolaritzaren aldetik. Eta bertsolaritza ez dela garai batetan esaten zen bezala bertsolaria jaio egiten dela bertsolari, baizik eta berezko puxkat baldin badu, gero egiten dela bertsolaria. Norbaiti entzun diot eskolatik ez direla bertsolaririk aterako eta nik uste dut aterako direla lantzen bada.
- Bai, bai–Dio Josuk–, hor zegok frogak Santutxuko eskola eta baita Almeneko ikastila bera ere. Donostiako txapelketan parte hartuzutenekin zerbait irtengo dela uste diat. Eta ez da nahikoa esatea berezkoa behar duela. Ikastolan hasi aurretik nork zekien berezkoa zutenik. Orduan asuntua da jende horri irtenbidea ematea, ba ikastolan ari diren bezala jarraitu ikasten eta prestatzen teknika eta abar; eta nahiko bertso onak eman hituen eta aurrera jarraitu behar ditek eta jende aurrean kantatzeko prestatu. Beraz ez da hain egia berezkoa edo baserritar girokoa bakarrik izan daitekeela bertsolaria.
–A.: Datorren txapelketari buruz zer eritzi diozue?
-Xelebrea da -dio Lezok– hor gertatuko dena. Noizpait Jakinek ekarri zuen 300 bertsolariren lista eta horiek denak joaten badira txapelketara, ba hirubat urtetako lana izango duk, orain, bertsolari txapelketak zenbat garrantzi duen? Komeni dira? Ez dira komeni? Ondo probatzen dira bertsolariak? Batzuek aukera gehiago izaten dute, besteak ez hainbeste. Nola hasten da bertsolaritza frogatzen txapelketa batetan? Adibidez azkenengo txapelketa egin zenean, OSO gauza itxusia egin zutela uste dut: aukeratu hamabost bat bertsolari eta haiekin bertsolari txapelketa egin.
Hurrengoa ez dakit nola moldatuko duten, baina oso zaila ikusten dut bertsolari pila hori dena behar bezala bideratzea.
--Bideratzeaz aparte –dio Josuk– nik esango nuke geroari begiratu behar zaiola. Txapelketak urtean behin egiten dituk gehiena jota ere. Bainan urteak 365 egun ditu eta egun guzti hoietan ere kantatu egin behar da eta ez da nahikoa esatea bertsolariak frogatu dira, kalitatea eta abar... Uste diat hori karamelo bat ematea dela haurrari eman zaion bezala isiltze arren. Hoiek komeniko dira. Orain ez gara hasiko esaten txapelketa ona den ala txarra den... Bertsolari bat ezin daiteke joan txapelketa batetara urtean bost edo sei saio egiten dituena. Alde hatetik garantiarik ez duelako eta bestaldetik ez duelako irtenbiderik eta hasi gaitezen aztertzen txapelketa guztiak, adi bidez, Goiherriko guztiak edo Loiolakoak, edo Bizkaikoak edo Euskal Herri guztikoak, eta gero batek galdetzen du, jende horrek gero ibiltzeko posibilitaterik hadu? Zer irtenbide dago? Noren errua da?
-Bai, dudarik ez zegok –dio Lezok–hertsolari txapelketa eta sariketa nahiko antolatzen dela. Hor zeudek Zaldibikoa, Errenteriakoa, Anposaria, Bizkaian egiten dena eta abar... Baina gero zer? Oso zaila ikusten dut bide hortatik bertsolaritza lantzea.
Zaldubi
24-25
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaELAIA2
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaLEZO1
PertsonaiazELAIA2
PertsonaiazLEZO1