Jaun Eta Jabe Literatur Terrorismoa


1982ko otsailaren 14an
SUSA-4 literatur taldeari elkarrizketa
Susa-Lau Kaleratu Da
Jaun Eta Jabe Literatur Terrorismoa
- Duela hilabete batzu (hilabete dezente, hobe esanda) SUSA-3 kaleratu zen, eta hori zela eta, elkarrizketa bat egin genuen taldekoekin, baita orrialde hauetan bertan argitaratu ere. Oraingoan ere, haiengana jo dugu berriro. Badakigu esango duzuela haiekiko preferentzia izugarria dela bai na guk esanzgo dugu egia aitortzekotan–interes ekonomikok ere tartean direla, publizitatezko elkarrizketa hau egiteagatik salmentaren %25 ematen bait digute ARGlAko kazetarioi. Disimulorik gabe, bada.
ARGIA: Hasi baino lehen, kontutan izan ez dela gaurkoa hona zatozten lehen aldia, beraz, zerbait orijinala esan beharko duzue...
SUSA: Hori badakizu zure baitan dela.- Kazetariaren galderen arauerakoak izaten dira erantzunak...
ARGIA: Bale, bale... Ea, bada... Haserarako, kexu bat. Duala egun batzu, egunkarietan irakurri genuen SUSA-4 delakoaren kaleratzea. Guregana, berriz, beranduago etorri zarete... Euskal prentsa zokoratu duzue nolabait...
SUSA: Beno, beno, normala da, ezta? Ez da oso azkarra izan behar euskal prentsakoek duzuen oihartzun ezaz jabotzeko. Zuek eman dezakezuen publizitatea ia' hutsa -da... Hori ikusteko ez da beste munduko bistarik behar... Gainera, begira zein puntutaraino gauden konbentziturik horretaz, "El Diario Vasco"ra ere bidali dugula gure propaganda (badakizu, "Diario Vasco" egi gutxi, gezur asko).
- ARGIA: Eta hori esan ondoren, zuen aipamenik ere aterako dugula espero al duzue?
SUSA: Zuen onerako horixe espero dugula... badakizue gugatik ez balitz ez zenuketela batere salduko.
Munduko Literaturzale Porrokatuak Oro, Bildu Zaitezte!!
ARGIA: Aldaketa bat antzematen da oraingoan Jaio, EUTGen jaio zineten. Orain, berriz hortik kanpo zabiltzatela esan daiteke. Dibortzioaz hitzegin al daiteke? Pusketu al duzue jesuitekin zenuten ezkontza izkutu hori?
SUSA: Beno, gaiaen sartu aurretik esan behar duigu jesuitekin elkartu ginenean, ez ginela maitasunez elkartu. Beraiek guk eduki genezakeen diruagatik hurbildu zitzaizkigun, eta gu, berriz, haiek Jainkoaren bakea eskain ziezaguketela uste genuelako.
Baina batak nahiz besteak ongi ikusi dugu hori espejisrno hutsa baino ez zela, eta gure separariorako tramiteak hasi ditugu.
~ ARGIA: Merkatua zabaldu duzue, beraz...
SUSA: Eta ez merkatu bakarrik. Iturriak ere zabaldu ditugu. Orain bazter guztietako literaturzale porrokatu guztiei egiten diegu garrasi gurean idatz dezaten. Lehen, bakarrik beren sosak gestatzeko jesuiten diru-kutxak aukeratzen zutenengana iristen ginen.
ARGIA :- Baina orain ekipea osatu duzue, ezta? Zuek diozuen bezala, «lopezuferterik gabe», baina ekipoa. Hori ez al da kanpotiko kolaborazioei bidea ixtea?
SUSA: Hurrengo elkarrizketarako, hobetu prestatu galderak, a ze galdera txarrak egiten dituzun! Begira, ekipoa osatzearena funtzionamendurako besterik ez duzu: materialearen bilketa egiteko, aukeraketa, eta norbait espetxeratu behar izatekotan poliziei bideak errazteko. Gure aldizkariak zerbait izan nabi badu, gazteon plazaratzeko toki merke haino ez miserable duzu... txarra dela, erabat desegokia. Dena dela, esan behar dugu ARGIAn ateratzen duzuenarekin egin genuela behin froga eta are kazkarragoa izan zela. Kontsolatu egin ginen, ez pentsa...
ARGIA: - Beno, aski da propaganda egiteaz. Zein akats arkituko zeniokete zenon "susakumetxo" horri?
SUSA: Beno, zaila da akatsik arkitzea, baina zerbait esatekotan paperarena aipatuko genuke, hau da, kanutoak liatzeko oso
Literatura Freskoa? Arraina Bezalakoa
ARGIA: EGINen atera zenuten edo atera zizuten propagandan, honakoa irakur genezakeen titulu gisa: .SUSA-4, literatura freskoa 50 pezetan Bazirudien izoztutako arraina saltzeko propaganda. Zer esan behar duzue horretaz?
SUSA: Beno, eske badakizu, gauza bat argitu behar da horretarako. Joxantonio, EGINekoa (badakizu, J.A.A.), oso mutiko zintzoa da, eta orduan gurekin oso ongi portatzen da, ia zuek baino hobeto, eta titulareak asmatzeko ere irudimena lantzen saiatzen du. Eta zuri, arrainarena gogorarazten badizu, agian ARGIAko langile miserableak gose zaretetako izan daiteke, eta ez beste ezergatik.
ARCIA: Bestalde, badirudi zuek ez duzuela krisiaren ondoriorik jasaten... oraingoan bulegoa ere baduzuela ematen du...
SUSA: Ez, ez pentsa. Hor ageri den etxea Iñákirena da. Dena dela, ongi apunta ezazu ahaztu baino lehen. Ea bada:
SUSA General Jauregi; 3-1 ezk.
DONOSTIA
Ongi idatzi al duzu? Bale, ba hori Iñakiren etxea da, badakizu, hor egiten ditugu bilerak - eta gainerakoak. Lanak ere horra bidal itzazue.
ARGIA: Egia al da borrokarik izan duzuela editorialea idazterakoan? Susmoak besterik ez dira...
SUSA: Ez, ez, badakizu editorialeak nola egiten diren. ClAk nahiz KGBk infiltratutako batek idatzi egiten ditu, eta gainerako guztiok, beste bat egiteko alperkeriaz, horrek idatzitakoari oneritzia ematen diogu. Zerbait nabarmentzekotan, zera esango nuke: "porrokatua", hitzaz egiten den interpretapena (hots, a porroa erretzen duen katuan) aski eztabaidatua izan zela, gure baitan bi joera desberdin bait daude, porroarena eta anfetarena. Halere, hurrengo kongresurako utzi ditugu bion ponentziak.
Aberatsak Izanik, Itxurak Gorde Behar
ARGIA: Asunto aski ezaguna da Lipperheide familiarekin dituzuen lotura estuak. Hain familia diruduneko seme-alabak izanez gero, nolaz hain presentazio pobrea?
SUSA: Guk inoiz ez diogu gure jatorri aristokratikoari ukorik egin. Baina hor ere estrategia kontua bada. -Diruz aberatsak izanik (Eusko Jaurlaritza nahiz Foru Aldundikoek ez dezatela hau irakur arren), itxuraz pobre agertzea komeni zaigu, badakizu, piura eta gainerakoak zaindu behar. Zuk uste, zenbatek erosiko lukete SUSA garen aberastasun hori azalean bagenu. Gure ustez eta honekin Krutwig kontran izango dugu txusma edo populatxora hurbiltzeak ez du nekerik ematen, eta horrek saltzea esan nahi badu, gu beti prest.
ARGIA: Egia al da apika zarrumarrna besterik ez da izango Jaurlaritzak Euskal Herriko literatur aldizkeri ofizial bezala izendetu nahi izan zaituztela?
SUSA: Alde horretatik, zurrumurru guztiak gezurtzat jo beharra dago. Egia dena, eta hortik ,sor daiteke nahasketa, beste hau da: gure artean bi posibititate aztertu ditugu etorkizunari begira. Bien helburua, literaturaren etorkizunik eza ikusita, irtenbide posibleak aurkeztea litzateke. Lehenaren bidez, euskara mailakatua agertzea proposatzen zen, argazkiak koloretan, paper kuxea, eta tartean Amatiño edo Txabarriren artikuluren bat. Garbi dago honekin lortu nahi dena HABEri konpetentzia egitea dela. Mahai gainean dago eztahaida.
-ARGIA: Eta bigarren joerakoek zer proposatzen dute?
SUSA: Hauek bestaldetik jo dute. Hauen ustez bizitzaren oinarria kirola da, eta beraz kirolari buruzko literatura egitea litzateke heuen xedea. Hauek egin nahi duten konpetentzia DEMAri zuzendua dago argi eta garbi. Posibilitate hau ere mahai gainean dago.
ARGIA: Beno, kamarako gizonak adierazten digunez, denbora bukatzen ari zaigu... Ea, bada. Bukatzeko zer edo,zer esan ezazue, azkeneko bi minutu hauetan (Zerbait orijinala bederen, ea baten bat saltzea lortzen duzuen...).
SUSA: Tristea da mehatxuekin bukatu behar izatea, baina egoera ere halakoxea da: treguara bultzatu gintuzten arrazoinek ez dute funtsik ia ia. Aurki beranduegi izango da negoziaketetarako. SUSA-4 hau abisu bat besterik ez da. Bukaerako ofentsiba izan daitekeenaren iragarle. Harnar duru gasta itzazue SUSA-4 erosten, eta zuen bekatu guztiak barkatuko zaizkizue. Hala, bedi.
30-31

GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakSusa
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaAldizkariak

Azkenak
Faltzesen euskarazko eredua eskatu dute eta Nafarroako Gobernuak ezetza eman du

Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuz.


Lehia estu baten ostean, Nawrocki eskuin muturreko hautagaiak irabazi ditu Poloniako presidentetzarako hauteskundeak

Presidentetzarako bozen lehen itzulian bigarren gelditu ostean, hautagai independenteak puntu bateko aldea atera dio Trzaskowski egun gobernuan dagoen alderdi europazaleko hautagaiari. Emaitza ofizialak argitaratu arte ez da argi egon zein izan den bozen irabazlea, bigarren... [+]


Erretzea debekatuko dute haurrak elkartzen diren Ipar Euskal Herriko espazio publikoetan

Debekua uztailak 1ean sartuko da indarrean hainbat espazio publikoetan, hondartzak edo parkeak kasu. Araua errespetatzen ez duten herritarrei 135 euroko isuna jarriko diete.


 


2025-06-02 | Ahotsa.info
Israelgo enpresekin dituen kontratuak bertan behera uzteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari

5.000 lagun inguru bildu dira Yala Nafarroak eta BDZk igande honetan Iruñean deitu duten manifestazioan, Israelekin harremanak haustea eskatzeko. Halaber, erregimen sionistarekin edo Israelgo enpresekin interesak eta negozioak mantentzen dituzten Nafarroako enpresen eta... [+]


Israelek 32 lagun hil ditu Gaza hegoaldean, laguntza humanitarioa banatzen ari ziren zentro batean

Israelgo armadako tankeak eta droneak zentrora bertaratzen ari ziren palestinarrei eraso egiten hasi dira, eta 31 lagun hil eta 115 zauritu dituzte. Israelek AEBek proposatutako su-etena onartu ostean, Hamasek zenbait baldintza gehitzea eskatu du: su eten iraunkorra... [+]


2025-06-02 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioa Nazioen Ligan: gertaera “historikoa”, zazpi herrialdeetako pilotariak bildu zain

Abian da zesta-puntako Nazioen Liga. Ekainaren 6ra bitartean, hainbat selekzio arituko da lehian Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, euskal selekzioa tartean. “Historikoa” da hori, txapelketaren antolatzaileek adierazi duten moduan, euskal selekzioak aurrenekoz... [+]


2025-06-02 | ARGIA
Bioterra azoka egingo dute asteburuan Irunen, “bizimodu ekologikoagoa eraikitzeko” topagunea

Ekainaren 6, 7 eta 8an Ficoba produktu eta zerbitzu ekologikoz beteko dute, “jasangarritasunarekiko konpromisoa” dutela ziurtatu duten 117 enpresak. Azokaz gain, egitarau oparoa prestatu dute, eta hainbat tailer eta hitzaldi egongo dira, baita bizikleten bigarren... [+]


Palestinako egunerokotasun odoltsua irudikatu dute ehunka pertsonek Alderdi Ederren

Gernika-Palestina herri ekimenak antolatuta, Palestinako egunerokotasun odoltsua irudikatu dute gaur eguerdian Alderdi Ederren. Gorputzak goitik behera izara zuriz estalita, lurrean etzan dira ehunka lagun, Palestinan egunero bizi duten egoera lazgarriari erreferentzia eginaz.


Txosnak Euskal Herriko ondare inmaterial izendatzeko sinadura bilketa bat abiatu dute

Euskal Herriko hainbat txosna eta jai batzordek deituta, elkarretaratzea egin dute larunbatean Bilboko Miribilla auzoan. Azpimarratu dute txosnak ez direla "edariak zerbitzatzeko barra hutsak", jai herrikoien "bihotza" baizik. Horregatik, Txosnak. Gureak, denonak... [+]


Isil gaitezen, une batez bada ere

Osasun etxeko telefono deiaren itxaronaldian, supermerkatuko korridoreetan, kiroldegiko aldageletan... Isilune izan daitezkeen uneak soinuz betetzen ditugu. Zergatik, zertarako? Isiltasunak urduritzen gaitu? Sor diezazkiguken barne gogoetengatik?

Zortzigarren saioa, eta... [+]


Arrazakeriaren eta pobreziaren aurrean “ardura” hartu eta erreminta berriak garatzera deitu du Gasteiz Anitzak

Dozenaka eragilek babestutako agerraldi jendetsuan, kezka agertu du auzoetan mezu xenofobo eta baztertzaileak indartzen ari direlako herritarren artean. Herrigintzak “zailtasun eta erreminta falta handia” duela uste dute, baina gatazkei elkartasunetik eta saretuz... [+]


10.000 lagun baino gehiago elkartu dira Irunen, osasun zerbitzuan murrizketak salatzeko

Aspaldian Irunen ikusi den manifestaziorik jendetsuenetakoa izan da larunbatekoa, Bidasoako ospitaleko zerbitzuak desegitearen aurka. Besteak beste, larrialdi pediatrikoak, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua eta urologia ezabatu dituzte, eta agerikoak dira ondorioak... [+]


Correos enpresa publikoko langileak, Axa aseguru pribatuen komertzial bilakatuta

Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]


Eguneraketa berriak daude