Bi -Bertsolari Gazterekin Elkarrizketa (II)


1982ko otsailaren 14an
Josu Zelaia eta Lezo bertsolariei elkarrizketa
Bi -Bertsolari Gazterekin Elkarrizketa (II)
Aurreko astean hasera eman genion –datorren astean bukaera ordea–bertsozale guztiek ziur asko gustora irakurriko duten elkarrizketa bati. "Lezo"k eta Josu Zelaiak-jaurtikiteko galderei erantzuten diete, ZALDUBI zarauztarra gaijartzaile delarik. Jarrai galtezen bada.
- A.: eta zuek nola ikusten duzue gaur eguneko bertsolaritza?
–Bertsolaritza ez dut ikusten garbi nola doan–dio Lezok–. Badirudi; gu bertsolariok, bertsolari bezala ez diogula geure burua eskeintzen bertsolaritzari, baizik ondoren datorrenari. Ba adidibidez, esango nuke bertsolariaren azken helburua bertsolaritza balitz, eta bertsolaritza hori debaldean, hutsean egin beharko balitz nik pentsatzen diat, lehen esan dugun talde horretatik, hamar edo hamasei horietatik aparte, askoz gehiago izango ginatekeela kantatzeko garaiean, zeren pentsatzen diat, ez zekiat ba, bertsolaritza jo edo ez negozio bezala, baina duda haundirik gabe batzuentzat nahiko lagungarri dela diru aldetik orduan nik uste diat, behar bada mitikoa izango litzateke, baina debalde egingo balitz askoz bertsolari gehiago izango ginatekeela plazan ibiltzeko. Beraz bertsolaritza egiten dugu, bainan askotan piska bat geure buruari begiratzen diogu. Bai diru aldetik, fama aldetik eta abar~ Baina guk, geure burua bertsolaritzari hutsik ez dakit zenbat aportatzen diogun.
- Hor gertatzen dena–dio Josuk arauak jartzea oso zaila dela eta bertsolari batzuek egunean bi saio igual egiten dizkiate, bi edo hiru askotan eta dirua kobratu ere noski. Baina zerbaiten omenaldia bada ez da ezer kobratzen baina bestelako kasuak asko dira, hiru tokitan kantatu eta hiruretan kobratu, eta hori da, ez dakit zer izen jarri...
- Josuk dioena ikusirik jarraitzen du Lezok- bertsolariak kontu piska bat eduki behar du, egun batetan konprometitu bada saio bat egiteko, ahal bada, oso beharrezkoa ikusten ez badu behintzat bera joatea.
Jai batean edo larunbat batean, arratsaldean, ilunabarrean, eta gauez bertsolariak berak ibili behar badu, piska bat honek esan duena, zabaldu egin behar litzateke lana.
- Askotan hortik datorkigu berandu iristea ere–dio Josuk–. Eta eguerdian kantatu badu eta arratsaldeko seietan jarri bazaio saioa, eta berandu iritsi beste leku batetan izan delako, eta behar den haina lanik egin ez, beraz zer helbururekin dabil jende asko?
–Honek ez du esan nahi–dio Lezok–egunen batetan horretara iritsiko ez ginenik...
- A.: Bertsolaritzaren geroari begira zer ikusten duzue Zer pauso ematen ari zarete?
- Hori nahiko problematikoa ikusten dut -dio Lezok- ez problematikoa bertsolariak faltako direlako uste dut- bertsolari zaharrak galtzen doazen moduan bertsolari berriak eta gazteak badatozela eta nire eritzian lehengoak bezain onak. Nik uste dut bertsolaritza galdu, alde horretatik ez dela galduko, baina bertsolaritzak beste modu batetara izan beharko lukeela. Lehen esan duguna. ze helburu behar du? Bertsolaritza, bertsolaritza bezala edo Euskal Herrian: dozena erdi bat bertsolari dantzan ibiltzea da helbarua?
- Eta agian hortik dator txapelketaren rolloa–dio Josuk–. Txapelketak dirudienez jendea asko mugatzen du; eta orain dator, eta ez dakit horretaz hitzegin behar dugun, komeni den ala ez, baina adibidez egin dezagun kontu txapelketak aztertzen baditugu, jende bat selekzionatzen da. Azkengo txapelketan zortzi hautatu ziren eta horrek badirudi zortzi bakarrik ibili behar duela pentsa arazten duela jende askorengan, hauek ondo egin zuten eta... Bertsozale askok ez du hori pentsatuko, baina nahiko kontutan eduki behar da hori. Ba txapelketetan nahiz eta gaizki egon han egoera batetan dago. Eta ez du esan nahi jende honi deitu behar ez zaionik, Hor jendea nahiko selekzionatzen da eta alde batetatik komenigarria bada bestaldetik artiskugarria da nire ustez.
- Duda haundirik ez zegok–dio Lezok–. Txapelketa herriari gustatzen zaiola, borroka giro hori edo, euskaldunok dugun grina hori edo...
Bainan hori positiboa al duk? –galdetzen du Josuk– Bertsolariak tubotik sartu behar al dik? Nik ezin diat tragatu bertsolaria aizkolari bat bezala. Nik ez zekiat: Bertsolaria neurtu egin behar al da? Mitifikatu egin behar al da? Hori ez dago batere garbi eta ni ez naiz batere aldekoa ere.
- A.: Baino ez zegok dudarik txapelketa batetan bertso hobeak botatzen direla...
–Bai hori bai dio Josuk–. Txapelketa agian ona izango litzateke mentalizatuta-balego jende entzulea eta bertsozalea, nahiz eta txapelketan bertsolari bat atzean gelditu, jar dezagun txapelketa nagusia adibidez, jende horri deitu egin behar zaio eta lagundu eta hau ez da.gertatzen baizik alderantziz. Baina behar bada txapelketa eratzeko arrazoia hau da, bertso habeak botatzen direla eta horretara bortxatzea. Ni ados nago puntu horretan. Bainan ikusten diat marioneta bezala ibiltzen dela jendea. Zergatik mentalizatzen da? Apostuagatik eta apostua egin behar da. Zergatik aizkolari apostu eta diru jokatze eta rollo guzti hori? Agian hortik dator bertsolarien rollo hori ere.
- Bai, nik uste jendea zentzu horretan joaten dela -dio Lezok-.
- Eta gero elkar ezin ikusiak datoz -dio Josuk–. Hau hobea da, eta abar.-Hau aspalditik datorren gauza bat da.
- .Azkenengo txapelketan jende heldua aurkitzen zen jarraitzen du Lezok-.Orduan jende heldu hau bukatzen denean, boste era batetara, kultur maila bat emanaz jarraituko duela uste diat bertsolaritzak eta jende gazteak nolabait bertsolaritzara sartzeko apostu girorik ez du beharko eta behar bada gazteengana joan beharko dugula beren problema aztertu eta horretaz hitzegitera bertsolariak: Jaialdietara joanda :askotan gazte jende gutxi ikusten diat. Beti txapeldunan, hau da txapelaz jantzitako entzulea. Orduan badirudi gaur egungo prolemak ez direla garrantzitsuak eta gazteak nola sartu bertsolaritzan? Nola eragin gazte publikoa bertsolaritzan? Hori oso interesgarria izango litzateke. Nolabait aztertu eta... Orain badirudi ikastoletan eta... hasi direla asignatura gisa ematen... Bertsolaritza esan izan dugu kultur bidetik debilela, bainan ez dakit bertsolaritza beti kultur bidetik ibili den, orain arte baserritar giro batetan mogitu baita gehiena.
- Gaur herri batetan jarraitzen du Josuk- sala.batetan jartzen bada konjunto bat edo musiko bat, jendea ondo pasatzera joaten da, eta gaur egun bertsolariekin ere zerbait horrelakoa gertatzen duk, jendea joaten dela entzutera eta ez bertsolaria bera aztertzera, bere esan nahia edo bertsoa aztertzera baizik ondo pasatzera. Nik uste-diat Jendea mentalizatzeko jendeari erakutsi egin behar zaiola dauden bertso motak eta bertsoa zer den eta bertsoa aztertzen. Hori izango huke bide bat. Ba jende askok ez dik balio txapelketarako, eta guztiz arrazoi zeukatek.
- A.: Gaur egun badirudi ematen ari dela holako prozeso bat baserri giroko bertsolari honek piska bat utzi eta hiri nagusietako bertsolaritza sortzen ari dela, ikastoletatik sortutakoak, gaueskoletakoak eta abar...Horiek izango dira bertsolaritza mantenduko dutenak?
Nik ez dakit mantenduko dutenak diren -dio Lezok-, baina nik ez diat beste biderik ikusten. Hauek izango dituk nolabait geroko jarraitzaileak, giro horretan bertan hasten denak, horrek berak egin behar dik lana niretzako.
–Eskema hori hautsi beharra zegok–dio Josuk– Baserritar giro hori geroz eta... froga garbiena duk entzuleagoa. Orain artean gehiengoa hogeitamar urtetatik gorakoa duk, orain bazidurik jende gaztea ere joaten hasia dela. Lehengoan Tolosan behintzat inpresio hori hartu nian, jende gaztea dexente joan huen. Orduan bertsolaritzak pasatu behar duela baserritik hiri girora, behar beharrezkoa da, zeren hizkuntza bera ere aldatzera doa, baserri girotik, hau da, hemengo euskalkitik euskara batura edo gaur egungo kale hizkuntzara. Agian herri guztia euskalduna izango balitz beste gauza bat izango huke. Baina jende asko zegok euskara ez dakiena, eta jende asko ikasten ari dena, eta horri nolabait bultzatu egin behar zaiok edo jende horren barruan sartu bertsolaritza. Hori euskara ikasten ari denean kontutan eduki behar diagu biharko entzulea hori izango baita, eta bertsolariak egon behar dituk jende horrentzako, eta prestatu hizkuntza aldetik. Gero bertsolari-hauek hernendik bost edo hamar urtetara agian beharra izango ditek euskara batuan kantatzen hasteko, ulertu ahal izateko.
24-25

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaELAIA2
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaLEZO1
PertsonaiazELAIA2
PertsonaiazLEZO1

Azkenak
Analisia
Negu gorri, hondamendia iragarri

Apirilaren 30ean, Espainiako patronala den CEOEk argazki horixe zintzilikatu zuen sareetan: ezkerrean dago Antonio Garamendi, CEOEko presidente den Getxoko semea; eta eskuinean Alfonso Santiago bilbotarra, musika festibalen munduan dabilen Last Tour promotorako burua, Eusko... [+]


Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Eguneraketa berriak daude