Amaia, Zer Esanik Daukan Ahotsa


2021eko uztailaren 20an
Amaia Zubiria, "Segoviako Ihesa" filmearen musikaren egile eta interpretatzaileari elkarrizketa

Amaia, Zer Esanik Daukan Ahotsa
Y se dice: "Todo está puntualizado y archivado". Se trata de que no se escape nadie, todo es como un sistema carcelario.
León Felipe
Imanol Uribek zuzendutako "Segoviako ibesa" filmearen musikaren egileak eta interpretatzaileak Xabier Lasa eta Amaia Zubiria ditugu. Azken honekin solasalditxo bat izan genuen, filme horretarako egindakoaz gain euskal musikaz orokorki ere mintzatu ginelarik. Ondoren bertan isuritako eritzirik inportanteenak eskainiko ditugu
"Hasera batetan, proiektoa eskaini zidatenean ez nion kasu handirik egin, bainan handik sei hilabetetara errealidade bihurtu zen. Gidoi zinematrografikoarekin nolabait lotutako gidoi musikal bat aurkeztu nuen, filmean ageri ziren emozio desberdinak erreflexatzeko asmoz. Filmearen gidoia egin zutenek esan ziguten, pertsonaiak eta inguramendua kontutan harturik, komeniko litzatekeela musika biguina izan zedin, giroaren leungarria. Gai tradizionaletatik abiatu gara, hala nola Xenpelarren «!ya guriak egin du», etabar. Niretzat pertsonalki, Xenpelarren bertso horiek oso konnotazio indartsuak dituzte erresistentzia eta borroka pertsonaiaren mailan. Batez ere, ondokoa dioen zatia: «Badegu zeñek agindu, ez oraindik umildu, elkarrengana bildu...». Ea zer izan den gauzarik zailena? Nire ustez, tunelean zehar eginiko ihesketa, elkartu eta anaitu behar bait ziren musikak sortarazten dizkizun sentimenduak eta eszenaren akzio eta mugimenduak. Bestalde, "Segoviako ihesa"ren banda sonorarekin diska bat grabatzeko asmoa dugu, daukagun materialea filmean ageri dena baino zabalagoa bait da, bainan oraingo ideia besterik ez da. Gero gerokoak».
Amaiaren konpainia atsegina gozatzea eta euskal musikaz ez mintzatzea ergelkeria handi samarra litzateke. Ekin diezaiogun beraz gaiari.
ARGIA.- Nola ikusten duzu Euskadiko panorama musikala'?
AMAIA- Sorkuntz eta irudipen mailan ausardi falta handia nabari da. Honekin zera esan nabi dut, adibidez aldez aurretik ezagutzen diren kanta edo kanta tradizionalak berak lehendik interpretatuak izan diren bezala interpretatzeak ez duela pena merezi, kreatibitatea eta irudipena ez bait datza soilik konposaketan, baita edozein gauza egiteko era berezian ere.
ARGIA.- Eta kalitatearen aldetik, nola ikusten duzu'?
AMAIA.- Uste dut kalitate dexente dagoela, egiten den guztiari darion bizitza kalitate bat. Bainan, halere, gauza berriak egiteko beldurra antzematen da (nik egiten ditudan gauzetan ere noski)sendotutako giroaren barnean katalogaturik ez dauden gaiak ikutzeko beldur bizia.
ARGIA.- Amaia, hitzegin ezazu kantarien arteko balizko banaketari buruz, helburu berdinak lortzearren batasuna premiazko duzuen momentu honetan. Komunikabideetara igorritako komunikatuaz ari naiz, jakina: batzuek bai eta besteek sinatu ez zuten komunikatu famatu hartaz.
AMAIA.- Niri harrigarri egiten zaidana da zuek detaile ttipi horietan kezkatzea.
Ia ausartuko nintzateke esatera komunikabideei komeni zaiela banaketa hori. Gutxi garela ez ezik, banaturik baldin bagaude, aitzaki horrek irratiaren edo beste edozein komunikabideren boikota justifikatzeko balio dezake. Zeren eta sakabanaturik baldin bagaude, ezin dugu noski. ezertaz kexatu. Eta guzti hori irratirako komenigarri izateaz gain berak bultzatutako gauza da. Halere asunto hau askoz serioagoa da, zeren eta hemen gertatzen da geroni lan bat ari garela egiten, eta jaun batzuek ez dute batere errespetorik agertzen lan horrekiko, eta era berean sortzen duten eta jendeari eskaintzen dioten produktuaz bizi nahi dute pertsona batzuenganako.
ARGIA.- Proiektorik ba al duzu'?
AMAIA.- Ez, ez dut proiektorik, ez dut inoiz proiektorik izan, badakit jakin beti kantatuko dudala, eszenatoki batetan nahiz diska batetan nahiz edozein lekutan. Garbi daukat ere ez diodala inori jokua segituko. Eta inolako jokua segitzekotan, nirea izango da. Ez badut inoiz neure burua saldu, ez dut orain egingo. Eta niretzat burua saltzeak imajina aldatzea esan nahi du, areago, nortasun agiria aldatzea.
Amaiari agurra emateko ordua iritsi zaigu, eta berak solasaldi eder hau eskaini didanez, neure aldetik, hitz sentikor hauek eskaini nahi dizkiot:
Igarotako urteak, xarma galdu duten mozorroak, gaur maite ditut hitzik ulertu gabe kanta bat maite daitekeen bezalaxe. Onarpena. Ametsak baino nobleagoa.
Koldo San Julián
27-28

GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakUBIRIA1
PertsonaiazUBIRIA1

Azkenak
Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


2011 eta 2023 arteko epealdia
Amnistia Legea aplikatzea eskatu dezakete Kataluniako prozesuarekin lotuta zigortutako euskal herritarrek

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak amnistia aplikatu die Kataluniako prozesu independentistarekin lotutako mobilizazio batengatik kondenatutako lau gazteri. Kataluniarekin elkartasun ekimenengatik herritar gehiago ere zigortu zituzten Euskal Herrian 2011 eta 2023 artean, bide... [+]


2024-09-19 | Nicolas Goñi
Saguzarren osasunak gure osasuna babesten du, ezusteko moduan

Ameriketako Estatu Batuen ipar ekialdean azken urteotan maila handiko fenomeno batek eragin garrantzitsua izan du osasun publikoan, eta basa animalien osasunaren garrantzia oroitarazten du. Argitaratu berri den ikerketa baten arabera, gertaera hori eta sortu dituen ondorioak... [+]


2024-09-19 | Ahotsa.info
Mintzapraktika egitasmoetan izena emateko epea zabalik dago

“Eta euskaraz egiten badugu?” lelopean, hasi da dagoeneko, Mintzapraktikako izen-emate kanpaina Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. Beraz, ikasturte osoan zehar, zaletasun ezberdinen bueltan euskara praktikatzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.


2024-09-19 | Axier Lopez
Inoiz ikusi gabeko atentatuak Libanon. Nola eta zergatik?

12 hildako –tartean bi adingabe– eta 3.000 zauritu inguru, asteartean. 26 ordu geroago, beste 20 hildako eta 450 zauritu baino gehiago, Libanoko Osasun Ministerioaren arabera. Bi leherketa masibo eta koordinatu izan dira, lehena milaka pertsona-bilagailutan eta... [+]


2024-09-19 | Bertsozale.eus
Lazkaon eta Elgoibarren izango dira hurrengo saioak, irailaren 21ean eta 22an

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen asteburua jokatuta, Lazkaoko eta Elgoibarko saioen txanda da orain. Irailaren 21ean izango da lehenengoa, eta 22an bigarrena. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


2024-09-19 | ARGIA
Euskal preso politiko bati langabezia jasotzeko eskubidea aitortu dio EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".


Arabako Aldundiak Solariaren hiru parke fotovoltaikoren aurkako alegazioak aurkeztu ditu

Solaria enpresaren Zierbena 2, 3 eta 4 proiektuak lurraldean luketen eragina “onartezina” dela diote aldundiaren txostenek. Jaurlaritzak hartuko du azken erabakia, behin alegazio epea amaituta. Solariak gutxienez 25 parke fotovoltaiko ezarri nahi ditu Araban. Urrian... [+]


Sara Ruilope eta Urko Blanco, Osakidetzako administraria eta medikua
“Ezin duzu osasun zentro bat izan pertsonal egokirik gabe, horretarako hobe genuke pertsiana ixtea”

Osakidetzako administraria eta ZIU mugikorreko medikua dira Sara Ruilope eta Uruko Blanco, hurrenez hurren. Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuen egoeraren inguruan hausnartu dute Aiaraldea Komunikabidearekin.


2024-09-19 | ARGIA
Hizkuntz eskubide urraketen aurrean “desadostasuna agertzeko” elkarretaratzea deitu dute Kontseiluak eta Bagerak Donostian

Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


Eguneraketa berriak daude