Euskal "Eskiadore" Baten Ideiak


1964ko azaroaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Iñaki Artetxe, "ski" irakasleari elkarrizketa
Euskal "Eskiadore" Baten Ideiak
Artetxe'tar Iñaki'rekin izketaldia
Gaur, lerro onetara, kiroltzale gazte auxe, dakarkigu. Gure adiskide eta idazlari trebe dan Joxe de Artetxe'ren semea. Elurreko kirolari emana. Mutil yayua. Ogeitamar urterekin bi semeren aita eta bat batean aspalditik, barruan zeramazkin zurruburruari, buru eman diona: umetxoei "ski" kirola erakustea. Au dala-ta, alkar-isketari asiera eman dezaiogun:
–Nolatan jaio zitzaizun idei auxe? "Ski" kirola aurrei erakutsi naia?
–Lenengoz esan bearrean nago "ski"ren oso gogotsu : naizela. Nere prantzes Pirineo aldetara ateratzean elur kiroleen etorkizuna, aurtxoetan dagoela, ikusarazi zidan. Ugaritasun aundian jostatzen baiziran elur aietan. Eta gure aldean, iyiya, esango nuke, aurrak ez dirala ikusten ere. Zergatik? Inor ez dalako zaletu, aurrak elurretara eramaten. Eta nik, jardun auxe bete nai det.
–Zeintzuk dira zure eginaiak aurtengo negurako?
–Uteak. Nere bete-nala igande goizetan, emen, Donostian, zortziretako meza ondoren aurrak alkartu eta Aralar'untz amaikak inguruetan irixtea, izango litzake. Gosari-txiki baten ordoren, "ski"rako lenengo lezioa bazkal ordu arte. Otordua, Baretasun guztiarekin egin eta bigarren lezioa illunabarra arte. "Microbus" dalako batean juanetorria egin ondoren, arratseko zortziretan berriz, Donostian.
–Iduritzen al zaizu mamituko dala, zaletasun au, txikietan? Eta ala izango dalakoan al zera?
–Dudik gabe. Uste guztiarekin, ortan nago.
–Zenbat aur bearko dituzu, zure esagutzaz, aurrera tuko diranak?
–Urte ontan ez nituzke amabost baño geiago eraman nai."Microbus" bat betetzeko ana. Auen edade egokiena, bederatzi eta amairu urte bitartekoak, gutxi gora-bera, izango lirake.
–Euskal errian beintzat, ain gutxi irauten duen elurrak, "ski" kirola goraltzeko, naikoa litzakela uste al dezu?
–Itxas aldeko urietan, naiz elurrik ikusi ez, eta "ski" kirola zailla dala gure artean uste dotenak, oker dabiltza. Gaur Donostia'tik errez jun zindezke iru ordu barru, beribillean noski, Prantzi aldeko Pirineo'ko, iru geldi-tokietara: Bareges, Gouret eta Arette'ra. Espani aldean berriz, Candanchu'rako. Aurten, beste kirol-taki bat iriki dute Sallen'en. Gelditoki auek, "teleski" eta beste tresna batzuek, bakoitzak ere, ba dituzte. Orregatik esaten det, ez naizela oso ausarta esaten ba disut Donostia dala uririk onenetakaa, gure Lurralde guzian, elur kirolak erabiltzeko.
–Asmorik, bai?
–Mendiko bizikeratzaz, maiteminduta nago. Izadia gatik, atseginduta geldituko nitzake, aurtxoetan, gogalduko ba nu, barrenean sentitzen detan zaletasun auxe.
–Eta lortuko ba zendu zure erabakia, "ski" Eskola bat irikiko al zenduke?
–Nere ametsa auxe izango litzake. Alako Eskola bat irikitzea, aurreentzat batez ere, eta Aralarten. Txikisk lau urte dituztela, asi ditezke. Banan ez det uste, irakasle baten aurrean jartzea, komeni litzake'nik, zortzi urte baño len.
–Zure iritziz, Euskal-erriko "pista"rik onenak, non arkitzen dira?
–Naparruko Pirineoa'n dudik gabe. Gero Aralarren Mendaitz'ko basoetan eta Desaomendi'ko inguruetan. Urte ona baldin bada beintzat San Jose'tarano elurrak irauten du.
Negutea toki artan asiko zaigu, besterik ez bada beintzat, datorren illean, e t a Epaillarako iraungo du. Arerio aundiena elurrarentzat, egoaizea da. Egun batzuen barru berebiziko kaltea egiten dio; ipar aizeak berriz laguntza aundia dakarkio.
Donostia'tik Isaba' runtz, Iruna aldetik joateak, ez du merezi. Prantzi aldetik, errexago eta oguruago irixten baita. Gañera, beste aldean, izugarrizko geldi-toki eder bat egin digute, bide zabal bat Isabaraño dijoala. Eta gure aldetik ere, beste onekin arkitzeko, lanak aurrera dijoaz.
Aralar'en, elurretan ibillaldi arrigarriak egin ditezke. Lurra area jarrita baitago. Lizarribar'tik Baraibar'ano, bide-zaar bikain bat da. Eta "ski"rekin, ibilketa auxe zoragarria da. Guarda-etxetik berriz, juan gindezke elur ederrean, Desao ta Igaratza' rano. San Miguel'etik Irumugarrietatrano. Eta Ganbo'rano ere bai. "Ski" batzuekin or dezu Aralar guzia zuretzat. Lurralde onen bizkar aldea, oso egokia baitegu, elur ibilli aldietarako. Eta ez da askotxorik bear. "Pista" onenak, Alotza'n dituzu. Geroago Desao'koak eta Pagomari'koa.
Soinerako tresnak: "ski" batzuek, tinkatu egokiekin. Oinetan zapata sendoak, bereziak. Eta "ski"rako eskukomakilla.
–Berriren bat geiago?
–Udaberrian ere elurra egin izan du. Orain dala lauren bat urte, Apirilla erditsu zijoala, berrogeiren bat bior il ziran Aralar'en, elur-ekaitza batek, bat-batean uste gabe arrapaturik. Igande artan antxe ikusi nituen, batzuk saillean besteak bakarki. Danak otzak eta goseak illak. Egun artantxe, Igaratza'ko gerizpean, tellaturano elurra zegoen. "Ski"rik gabe ezin ibilli zitekean, eta ala ikusi nituen artzai batzuek, bizirik gelditu ziran biorrak bereganatzen, elurrerako tresnik etautela gorputz erdirano sartzen ziralarik...
–Badakizu bada. Ilusioz beterik, motikoari, gure Aralar ederra erakusarazteko prest nago. Nere aldetik, aurren gurasoak, lasai egon zindezteke. Orregatik, asieran, amabost muti. koxkor, naikoa ditut. Ia bada, Oarrikasi (experiencia) onek, emaitz onak jaso azitzen dizkidan. Nere ikaspideak, aintzakotzat artuko dituztelako ustean, esker zintzo batekin, agurtzen zaitut.
–Ia bada... otza eta elurra ugari izan dedilla negu onetan.
Zuretzako beintzat... noski
TOLARETXIPI X
8

GaiezKirolaEski
PertsonaiazARTETXE1
EgileezTOLARETXIP1Kirola

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude