Bilboko Rockeroekin


1981eko irailaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
VULPES eta ZARAMA musika taldekoei elkarrizketa

Bilboko Rockeroekin
Oraino jardun baldin bagara astero, edo ia astero, gertatzen ziren kontzertuen berri ematen, kritika egiten edo besterik ez bazen gure iritzi apala azaltzen, pentsatu dugu komenigarria izanen litzatekeela herri honetan ezkutuan, ganbara ilunetan, lonja zikinetan, beren lehen akordeak ensaiatzen diharduten taldeekin elkar ikustea.
Izan ere talde ugari dabil, hiri ingurutan batez ere, kitarraren adarraz erritmo bizi bizia eman nahiean bere bizitzari. Ez da gauza berria taldeen izate hau. Ez dira ezustean basoan ateratako kimuak. Landatuak izan dira. Bilakaera luze baten topiko batzuren jarraitzaile baino, badute berri, marginatu, lurpekoaren freskotasun hori.
Rockaren fenomenoa asfalto gainekoa dugu. Horrexegatik jo genuen lehenbizi Bilbo aldera, han bertan ezagutzeko bertako giro rockeroa (eta ez hain rockeroa ere).
Ezagutu ditugun taldeak ez dira asko bainan bai han egiten denaren adierazle. Gutxi hauek gainera besteei buruz hitzegin digute eta bada zerbait.
Saiatuko gara beste zenbait artikulotan Gasteiz, Irunea eta Donostiako martxaz jabotzen (ea ez garen bestaldekoetaz ahanzten). Oraingoan "Vulpes" eta "Zarama", (gazteleraz eta euskaraz) rockero gisa.
Vulpes
Ez badakizue Vulpes latinetik omen detor eta "Las zorras'' esan nahi omen duela zioten lehenbiziko aldiz Donostian, Iggy Pop-en kontzertuan elkar ezagutu genuenean.
Bilbora joateketan gelditu ginen eta Arenaleko tabernan zerbeza batzuren inguruan ekin genion elkarrizketari. Hiru agertu ziren (lau dira). Nondik nora hasi pentsatu gabe, beraien aldetik aurrenengo interviua omen eta piskanaka piskanaka lagun, kide, kolega giroan aurrera.
ARGIA.- Harritzen gaituen lehenengo gauza guztiak neskak izatearena da, ez bait da batere normala estatuan (Las chinas» ezik) eta gutxiago hemen. Nolatan izan da hori?
VULPES.- Begira ezak, gu neskak gaituk, rocka gustatzen zaiguk eta aurrera atera nahi diagu. <ARGIA.- Bai, bainan zergatik zarete guztiak neskak? Zergatirik baldin badago behintzat (normalean ez zaio inoiz galdetzen talde bati mutilez osatua bada ea zergatik guztiak mutil).
VULPES.- Feminismoaz eta roilo horietaz ari al haiz? Ez, ez. Inolaz ere ez. Gu ez gaituk feministak, matxistak beharbada.
ARGIA.- Zer talde duzue? Nola osatzen da?
VULPES.- Ari-zorrita, ahotsak; Anarkoma zorrita, kitarra; Ruth- zorrita, baxoa. Eta orain bateriarik gabe gaudek.
Bagenian bat eta utzi egin ziguk. Orain gaudenak duela hilabete batzutatik honuntz bildu gaituk. Lehen (Anarkoma ari da) ni ibili ninduan hortik zehar zenbait taldetan. Duela urtebete egin nian Vulpes bainan zazpi bider gutxienez jendez aldatu diagu.
ARGIA.- Zer jotzen duzue? Nola egiten dituzue kantak?
VULPES.- Punk-rock jotzen diagu; hori duk gurea. Musika Anakormak egiten dik (Arizorrita ari zaigu oraingoan). Letrak guztien artean,. Jotzen dizkiagu bertsioren batzu ere, Ramones-enak, e.a. Vicius gustatzen zaiguk, Stoopes ere, buen Iggy.
ARGIA.- Olatu berriaz zer?
VULPES.- Ez zaiguk ezer gustatzen (eztabaidak agertzen dira tartean...). Bueno, Madrilgo olatu berria putapenikoa duk. Tontolapiko dirudun gazte inozo batzu besterik ez dituk. Alaska gorrotatzen diat bereziki: lerdea dario, babosa hutsa duk.
ARGIA.- Jende aurrean jo al duzue?
VULPES.- Behin bakarrik oraingoz. Bilboko diskoteka batek sari bat antolatu dik eta han jo diagu. "Tope", duk diskotekaren izena. Nazkagarria duk diskoteka eta bertako giroa. Atezainak eta kamareroak matoi hutsak. (Ikusi ahal izan genuen bezala guztiau egia zen).
Begira, hirurogeita hamar talde presentatu gaituk, gauza oso ezberdinak egiten. Adibidez t "M.C.D." (rock gogorra egiten duen beste talde bat "MeCagüenDios") agertu zenean iskanbila bat sortu huen eta diskotekatik atera egin zizkiaten. Matoi hutsak. Tongoak ere izan dituk. Guri "S.A." (beste talde bat) gustatu zitzaiguan. Ondo aritu hituen.
ARGIA.- Eta zuek zer? Zer moduz? Nola erantzuten zuen jendeak?
VULPES.- Ondo, oso ondo. Hasieran beldurra genian. Txibatotik ez nian kitarra entzuten, goikoa gaizki sonorizatua zegoen. Bainan jendea enroilatu huen. Martxa handia.
ARCIA.- Jotzen zenuenagatik edo neskak izateagatik?
VULPES.- Jotzen genuenagatik noski! Gu ere gustora izan gintuan. Pozik gaudek.
ARGIA.- Lehen ikusi dugu masika aldetik nondik zabiltzaten. Zer esaten duzue kantetan?
VULPES.- Bazegok bat "deja tu sitio de una puta vez", deritzana. Honelako gauzak esaten dizkiagu: "Somos zorras", "métete un pico en la polla", "prefiero acostarme con ejecutivos", "sexo sin amor". Aski duk, ez da? Ulertzen al duk nondik nora goazen.
ARGIA.- Alda dezagun gaiaz. Ekipoz, lokalez eta kontzertuz zer moduz?
VULPES.- Ez diagu ekiporik. Lokalik ere ez. Beste taldeen lokaletan eta beraien ekipoekin ensaiatzen diagu.
ARGIA.- Talde asko ari al zarete Bilbo aldean?
V U L PES.- Bizkaian zehar 60ren bat izango dituk. Martxarik ez omen zegok hemen, arraioa! Joder baietz! Musiko onak dizkiagu. Bilbo aldean: "Yunque", " M.C.D." "Zarama", "Fase", "Crisis", "Rufus", "Snoopy", "Zen", "Corrupción", "Escorbuto", "N.634", "Orina cuajada", "G.B.G.-Enbor", e.a., e.a.
Taldeak bazeudek, ateratzeko posibilitateak falta dituk. Ez zegok pubik jotzeko. Ez duk kontzerturik antolatzen, nola aterako gaituk?
ARGIA.- Irratitan nola zaudete Bilbo aldean?
V U L PES.- Muermo bAt. FM, Ser, berrogei printzipalak eta horrelakoak. Bazeudek, hala ere, pare bat jatorrak: FM Radio Juventud, Pablo Cabeza zebilek hor, eta J.M.C., irrati pirata bat.
ARGIA.- Eta promotoreetaz eta diskaetxeetaz?
VULPES.- Hemen euskaraz ez baduk kantatzen ez haute plazaratzen. Arrazista batzu dituk diskaetxeetakoak. Hemen ez duk kontzerturik bainan hostia! deputamadre izango huke Txalupakoak ondo enroilatzea. Zergatik ez dizkitek hemengo taldeak sartzen kanpokoen telonero? Bolo (Muskaria eta Chivatoko bat) prest zegok ezkerraldean kontzertoren bat edo antolatzeko. M.C.D., Vulpes, Corrupción, Scorbuto eta Zarama (inbitatu gisa) izango ziratekeen taldeak. Zai gaude. Bitartean norbait animatuko balitz bateria jotzera (neska eta rockera) dei dezala (94-4354660 telefonora eta galde bezala Bolo-taz.

Zarama
ARGIA.- Nongoak zarete? Bilbokoak bertakoak?
ZARAMA.- Ez, Santzurtziarrak gaituk. Ezkerraldekoak. (Honela has zitekeen Aixerrotako zelaian jetzeko zai zeudelarik beraiekin egindako elkarrizketa. «Tope» disketekan jo zuten arratsaldean lehen aipaturiko sariketan–eta irteeran elkar ezagutu genuen. Nekaturik eta izerditan. Koadrilan punk batzu).
ARGIA.- Roberto! hi euskaldana haiz, ez da?
ZARAMA.- Bai, bueno, saiatzen nauk. Orain txungeraz,, egiten diat, bainan datorren urterako egingo diat benetako euskaraz.
Taldeko besteak (Robertok ahotsak egiten ditu), Ernesto Alava –baterian-, Xabi Lasa –baxoan–(hau Xabi Alvarezen ordez dago bestea soldaduska egiten ari bait da), eta Josu Manuel «Chuzos»–kitarran–, ez dakite euskaraz.
ZARAMA.- Gu sortu ginenean bi gauza egin nahi genizkian: euskal rock berria eta neska bat kitarra jotzen jarri.
Bai, hirurogeita hamazazpian hasi omen ziren taldearen asuntoarekin. Santurtziko lagun batzu elkartu eta hasi. Kitarrak ez omen zekien jotzen hasieran, bateriak ere ez. Neska batekin klase batzu izan eta aurrera. Santzurtzin bertan jotzen, festetan, e.a. Piskanaka piskanaka ateratzen.
ZARAMA .- Eibarren presentatu gintuan sari batetara eta azkenak gelditu. Desmoralizatuta erabat. "Hau hirurogeita hemeretzian. Lokal txarra, gaizki sonorizatua. Oso gaizki atera huen. Presentadoreak gaindra erretiratzeko esaten ziguan. Gero jotzen jarraitu geman gure herronguruan, ezkerraldean. Jotzen bainan uzteko asmoz.
Atera huen ordea Mandiopek 80 antolatutako sariketa. Jende aurrean berriro eta azkenekoz agertzeko asmotan aurkeztu gintuan. Jo eta guztiak zoriontzen gintuzten. Gu harrituta. Finalera pasa eta bigarren gelditu. Horrekin kanta bat grabatzea lortu genian. Grabatzea eta diskaetxe inguru hori ezagutzea. Jaialdi batzutara deitu gintuzten eta jarraitzea erabaki genian. Eibarren, lehen aipaturiko sariketa horretan, hurrengo edizioan aurrenak geratu gintuen. Deputamadre!
Zaramakoak 19-22 urtetako gazte batzu ditugu. Guztiak estudianteak. Roberto Moso, kantariak, periodismo ikasten du.
ZARAMA.- Guri rokanrola gustatzen zaiguk. Rokanrol berria egin nahi diagu euskaraz. Arraroa duk Santzurtzi bezalako herri ezeuskaldun batetan euskaraz aritzea, latza, eta nekeza askontan, bainan aterako diagu!
Zaramak (hiztegian begiratzen baduzue), beste esanahi batzuren artean zaborra, basura esan nahi du. Aski duzue Ibaizabal eta ezkerraldea begiratzea konturatzeko Zarama Bilboko zaramatik aterea dela.
ZARAMA.- Kantetan kontutan hartzen diagu beti gure ezkerraldea. Badugu kanta bat ezkerralde deritzoguna. Besteak bildur naiz, goaz borrokara, nahiko... ez dugu kanta askorik. Badakik, ez diagu ekiporik, instrumentoak justu justu. Lokalik ere ez. Ensaiatzeko nahiko gaizki ibiltzen gaituk.
Hala ere ez uste talde berri eta nobato bezala agertzen denik. Tablak dituzte. Robertok ondo kantatzen du eta badaki eszenarioan mugitzen. Indarra du. Jendearekin sartzen da. Besteak atzean gelditzen dira. Bainan martxa dute.
ZARAMA- Bildur naiz, grabatu genuen kantak ate asko ireki zizkiguk Gustora gaudek, jarraitu nahi diagu. Ea ekipoa lortzen diagun!
Bokadiloak jan, jertsiak jantzi eta itxoitera beraien txanda. Azkenean guztia aidean gelditu zitzaigun.
Dena esateko eta dena esanda. Traba batzu gaindituz gero elkar konprenitzen genuen. Hurrengo batetan lasaiago ikustekotan eta agurtu. Aurrera Zarama!
IÑAKI URIA. XABIER MONTOIA
32-34

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakVULPES
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakARAMA
EgileezMONTOIA1Kultura
EgileezURIA3Kultura

Azkenak
2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


Mirene Begiristain Zubillaga (Ekonomialari feminista):
“Ekonomia zientzia sozial bat da; hortaz, badaukagu aukera nondik joan erabakitzeko”

“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloaren helburua emakume zientzialarien ibilbidea ezagutaraztea da, baita ikertzen duten arloari buruz daukaten ikuspegia gizarteratzea ere, kultura zientifikoa hedatzeko eta eztabaida kritikoa sustatzeko. Elhuyarrek eta... [+]


Marieneko lurren alde, Kanbon mobilizaziora deitu dute larunbaterako

Elkarretaratzea eta asanblada antolatu dituzte azken berriak zeintzuk diren jakinarazteko. Horrez gain, irailaren 9an Baionako auzitegi aitzinean mobilizatuko dira, Marieneko lurraren defentsan aritutako hiru ekintzaile auzipetuko dituztelako.


Valle de Odieta makroetxaldeari 2.272 abelburu gehiago izateko baimena eman dio Nafarroako Gobernuak enpresaren aurkako epaiketaren atarian

Irailean aurkeztu zuen enpresak Caparrosoko makroetxaldea handitzeko eskaera, eta ingurumen baimena argitaratu du gobernuak astelehenean. Asteartean hasi da makroetxaldearen aurkako epaiketa lurrak nitratoz kutsatu dituela leporatuta, eta akusazio partikularra osatzen duten... [+]


Pentsioak osatzea “ez da beharrezkoa” Jaurlaritzaren esanetan, eta herri ekimen legegilea eztabaidatzearen aurka egin du

Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaitzen ari dira lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an hasi da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte. ARGIA... [+]


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Zentral nuklearrak eraisteko Espainiako Gobernuaren diru-partida jada 20.300 milioi eurokoa da

Urtebetean %0,8 handituta (165 milioi euro gehiago), Espainiako zentral nuklearrak itxi eta hondakin erradioaktiboa tratatzeko aurrekontua 20.367 milioi eurokoa da jada, Enresa enpresa publikoak emandako datuen arabera. Diru-partidaren zatirik handiena (17.520,5 milioi euro)... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Lurrikara Afganistanen: gutxienez 1.400 hildako eta herritar andana hondakin artean harrapatuta

6,0 graduko lurrikara bat eta hainbat erreplika izan dira igandetik astelehenerako gauean. Kalte oso larriak eragin ditu herrialdearen ekialdean. Ehunka etxe suntsitu ditu dardarak.


2025-09-02 | Jon Torner Zabala
Abian da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintza handituta

Irailaren 1ean hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herrian, euskarazko eskaintzari dagokionez, hainbat berrikuntzarekin. Esaterako, Sohüta eta Luhusoko haur eskola publiko banak euskarazko murgiltze eredua eskainiko dute, eta Hazparneko Armand-David laborantza lizeoak euskaraz... [+]


2025-09-02 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Zer ari da gertatzen Indonesian?

Hamar egun baino gutxiagoan, parlamentuko kideek euren buruari esleitutako pribilegio ganoragabeen aurkako ikasle-protestak, polizia-indarrek manifestari bat hil eta gero, benetako matxinada bilakatu dira.


Etxebizitzaren prezioa berriz igo da Donostian: 5.869 euro balio du orain metro koadroak

Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]


Corellako eskolan D eredua ukatu dute, arrazoirik eman gabe

Nafarroako Gobernuak eskaera egin duten familiei iradoki die "datorren ikasturteari begira" abiatu dezaketela tramitazioa.


Eguneraketa berriak daude