Panpinen atzean jo eta ke


1981eko apirilaren 12an
Txotxongilo taldeko Enkarni eta Manolori elkarrizketa.

Txotxongilo:
PANPINEN ATZEAN JO ETA KE
Zaila da TXONTXONGILO ezagutzen ez duen haur euskaldunik arkitzea. Zuetako norbaitek ez badaki zer den edozein haurri galdetu, eta berehalaxe esango diote TXOTONGILO delako hori ginola egiten duen talde bat dela. Eta ziur aski, panpin horiek maneiatzen dituzten pertsonetaz inor gutxik ezagutuko du gauza handirik. Horregatik jo dugu guk oihal handi horren atzera, eta, hain zuzen, mundu aparte eta xarmangarri horren asmatzaileekin izan dugu solasaldia.
Hiru dira gaur egun horretan dihardutenak: Enkarni, Manolo eta Manu. Bi lehengoak senar-emazteak, eta hirugarrena, bi aurrekoen seme koskorra. Oso lan bitxia da aurrera ateratzen saiatzen dutena, bainan oraindik bitxiagoa diraðgu geu lekukoðberen historia eta bere esandakoak.
Gure elkarrizketa honetarako, Donostiako Antzoki Zaharrean joan den astean emandako saioa eta gero egin genuen topo, kamerinoetan, eta oraindik emanaldiaren ondorengo zarata eta irribarreak amaitu gabe zeudenean. Beti oso bihotz-zabalik hartu gintuzten, eta gauza guztiak oso egoera atseginean suertatu zitzaizkigun. Beno, lehenbailehen eta ARGAako titiriteroak zelosoak jarriko ote diren arriskuazðeman diezaiegun hitza gure titiritero bitxi hauei.

ARGIA.-Konta iezaguzue, nolabait hasteko, zuen historia pertsonala, nola hasi zineten, etabar...

TXOTXONGILO .ðBeno, gu txotxongilo hauekin hasi ginen orain dela hamar urte, otsailean justu egin ditugu hamar urte. Eta hasi ginenetik eten gabe, gelditu gabe, honetan ibili gara. Eta orain...

ARGIA. ðEuskal Herri guztian ibili zarete beraz.

TXOTXONGILO. ðBeno, guzti guztian ez. Badakizu zer gertatzen den. Euskaraz egiten badugu saioa, bakarrik euskaraz egiten duten tokietan egin dezakegu. Hala ere, hori gehienetan, beste tokietan ere noizean behin egiten dugu eta. Adibidez, beste gunean Gasteizen egin genuen. Batez ere, dena dela, Gipuzkoan eta Bizkaian egiten dugu. Baten batzuetan Araban eta Nafarroako herri batzuetan. Gehienetan euskarak ipintzen ditu mugak.

ARGIA.ðEta sortu, nola sortu zitzaizuen ideia?

TXOTXONGILO. ðBeno, sortu, betidanik antzerkiaren eta horren inguruko giroaren zaleak ginen. Ezkondu baino lehen ere, bakoitzak bere aldetik, antzerkia egiten genuen. Bakoitza talde desberdin batetan hasieran, eta geroago elkarrekin. Orduan hori alde batetatik. Gero. haurren mundua ere oso gertu eduki dugu beti, betidanik. Baina TXOTXONGILO sortu, ia kasualitatearengatik edo izan zen neurri batetan behintzat. Gure alabaren ikastolan jaialdia prestatu zuten orain dela hamar urte, eta orduan guk esan genuen «beno, zerbait egingo dugu haurrentzat bada!». eta egin genuen egin.
Bainan garai hartan haurrentzat ezer ez zegoenez, ondoko ikastolako andereñoek ere beren ikastolara joan behar genuela esan ziguten, jarraitu behar genuela. Eta gu, noski ezetz esan ezinez... Orduan, gure borondatez edo gure asmoei jarraituz baino, gehiago izan da jendeak ez digula utzi uzten. Noski guk ere oso gustora ekin geniola, bainan ulertzen da, ezta?

ARGIA. ðOrduan, beharra nabaritu zen, ez al da?

TXOTXONGILO. ð Noski, noski. Izan ere, gu ia ia jolas bezala hasi ginen. Haserarako ipuin txiki batzuek prestatu genuen, eta guk uste genuen horren odoren utziko genuela eta bapo. Bainan konturatu ginen hor hutsune izugarri bat zegoela, eta nolabait horri eutsi behar geniola.
Jarraitu behar horrek ekarri zuen ere noski sakondu beharra. Hau da, jarraitu behar baginen, ezin genuela edozer gauza egin, gauza hobetuz joateko ahaleginak egin behar genituela. Haurrek zerbait ona merezi zutela. Ez edozer gauza.

ARGIA. ðEta sakontze hori nola eraman duzue aurrera?

TXOTXONGILO. ðBai, sakontze horretan gauza berriak ikasten saiatu gara; kalera atera gara, esate batetarako Catalunyara joan gara (han talde asko eta tradizio handia bait dago), kanpoko festibal askotara, etabar. Behintzat kalera atera, zeren hemen, Euskal Herrian, ezin genuen ezetxo ere ikasi, ez zegoelako ezer. Horretan asko kezkatu gara. Gero irakurri, etabar.
Orain gauza apur bat pizten hasi da. Dagoeneko ez da gauza berdina. Geronek geure aldetik egiten ditugu kurtsilo pilo bat. Neu, adibidez,ðdio Enkarnikð Irakasle Eskolan irakasle bezala nago, eta nik gai bezala txotxongilo ematen dut. Orduan hor bat batean berrehun eta piko ikasle arkitzen dituzu txotxongilo ikasten. Batzuek asignatura bezala hartuko dute, aprobatu eta kito, bainan beste batzuei berriz interesatzen zaie. Orduan hor nolabait ekipo bat sortzen ari da urteoro. Gero ere bai, Hezkide eskolan ere txotxongiloa ematen dugu, eta hor ere beste ikasle pilo bat dugu. Batzuentzat, jolasa eta beharra izango da. Bainan beste batzuentzat ez. Orain egin den Adibidez, EUSKARA AUZOETARA kanpaina honetan, bi talde ibili dira gure ikasleak izandakoak, «AMENDU» eta «BANBOLIO».

ARGIA. ðBeraz, zuen ekintzak nondik nora bideratzen dituzue.

TXOTXONGILO. ðHiru alor berez ditzakegu. Lehenik, ekintza konkretuak. Egiten ditugun emanaldiak, eta horren adierazgarria egunoro egiten ditugun gauzak dituzue.Beste alde batetatik, informazioa eta kanpotik datozkigun berriak gureganatzea. Hor badago «KULIMA» izeneko elkarte internazional bat, eta horrek ateratzen du hiru hilabetero kaleratzen den aldizkari bat. Eta hor mundu guztiko esperientziak jasotzen ditugu, gero ere elkarrizketak eta teoria mailako artikuluak dakartza, eta hortik laguntza handia jasotzen dugu. Eta azkenik eta batez ere, esperimentatze etengabe bat. Aurreratzeko era bakarra, gure eritziz, esperimentatzea da. Geure buruari gero eta gehiago esijitu. Guk beti ipuin berri bat montatzean, ez dugu aurreko ipuinetatik elemendurik hartzen. Beti gauza berrietan ahalegintzen gara.

ARGIA. ðEsan duzuen hori, «Behin batean Txindoki maldan» izeneko azken ipuinean adibidez, garbi ikus daiteke.


TXOTXONGILO. ðBai, esan duzun bezala, bide berriak urratu nahi izan ditugu. Ondorioak ondorio. Trapuzko panpinak lehen aldiz erabili ditugu. Montajea erabat desberdina egin dugu aurrekoekin gonbaratuz. Hau guztia egiten dugu batez ere guk geuk aurrera jo dezagun, eta jendeak ere bide berriak ezagu ditzaten. Guk behintzat erakutsi nahi dizkiogu.
Hemen problema handi bat bait dago. Euskal Herrian beti marionetek oso tradizio txikia izan dute. Eta horren ondorioaz, publikoak duen imajina oso topikoa da. Betiko «corre que te pillo», eta sorgina, printzesita, eta besterik ez. Eta guk imajin horrekin hautsi nahi dugu. Ez dugu esan nahi antzerki moeta hori txarra denik; guk bakarrik esan nahi dugu txotxongiloekin mila gauza desberdin egin daitezkeela. Hori bai, bainan beste asko ere bai: Fernando Amezketarrarena, laminena, opera bat, edo nahi duzuna.

ARGIA.ðSegi hari horretatik piska bat gehiago tiratzen mesedez...

TXOTXONGILO. ðBai, nolabait esatearren, bi gauza desberdin ikus daitezke, edo behintzat guk horretan saiatu nahi dugu. Alde batetatik, panorama zabaldu. Jendeak edo publikoak ez dezala beti gauza berdina ikus, eta ez dezala esan «zer, ez al dago bestelako gauza desberdinik?. Orduan, guk gure posibilitate guztiak explotatu nahi ditugu, ahal dugun neurrian noski.
Eta beste aldetik, gu beti saiatzen gara gure herriko gauzak hartzen, tradizioak emandakoak, folkloretik hartutakoak. Guk, ez dakit ondo ala gaizki. pentsatzen dugu agurko umeek hori guztia jakin eta berenganatu behar dutela. Datorren montajean beharbada beste gauza batetara jotzen dugu, bainan orain arte behintzat horretan jokatu dugu.

ARGIA.ðEta lan honetan daramatzazuen hamar urteotan zenbat ipuin eta zenbat saio egin dituzue?

TXOTXONGILO. -Geuk geure buruari erritmo jakin eta tinko bat ezarri diogu: urteoro ipuin desberdin bat. Beraz, urtean behin ipuin bat asmatu eta montatu behar dugu. Ez inork eskatzen digulako, geronek geure buruei eskatzen diogulako baizik. Eta ipuin diferente horiekin gutxi gora behera urtean berrogeiren bat saio ematen ditugu. Batzuetan gehiago besteetan baino, bainan media bezala. berrogei direla esan dezakegu.
Haserako urteetako ipuinak baztertuta ditugu iadanik, ez ditugu erabiltzen. Azken lau urteotako ipuinak, horiek bai, erabiltzen ditugu. Hau da, azken hau, Fernando Amezketarraren gertaerei buruzkoa, "behin batean Txindoki maldan" izenekekoa: iazkoa, "Pasaiako plazatik" izena zeramana, Xenpelarren bertsoetan inspiratuta; gero, "Erreka Mari", Euskal Herriko azken lamina; eta, bukatzeko zaharrena izan zen "sugea, gizona eta azeria", Barandiaranek jasotako ipuin batetatik aterata. Beno, beste bat ere, "Joxe Jaxinio eta Joxepa", nahiz eta honekin oso gutxi. Bainan. beti gure asmo orokorrari jarraituz, urte bakoitzean ipuin berri bat sortu. Aurrekoak ezagutzen ez dituzten tokietan, ba horiek ere, bainan normalean berrienekin saiatu.

ARGIA.ðEta zuek antzerkia beti umeei zuzentzen diezue ala helduei ere?

TXOTXONGILO. ð Teorian gurea beti umeentzat eginda da, bainan publikoaren edadea gero eta handiago da. Zeren eta, txotxongiloa dexente ongi egiten baduzu, gazteei eta jende helduei ere asko gustatzen bait zaie. Euskal Herritik kanpo beste herrietan jende nagusiarentzat ete egiten dituzte, bainan guk ez. Guk, oraingoz, bakarrik haurrentzat, nahiz eta jende helduak ere gustora ikusi

ARGIA.ðMunduan zehar izugarrizko montajeak egiten dituzte txotongiloekin, ezta?

TXOTXONGILO. ðBai, batzuetan ikaratzeko modukoak izaten dira. Behin guk ikusi genuen Tokioko antzerki bat. ehun pertsonak osatutakoa. Panpina bakoitza hiru pertsonak maneiatzen eta ahotsa eta soinuak egiteko beste bi pertsona. Eta hau bezalako asko eta asko daude munduan zehar. Aho zabalik gelditzeko adina. Eta horregatik. hain zuzen. gure eskastasunak kontutan hartuz. barietate piska bat ematen saiatzen gara.

ARGIA.ðEta beti familian egiten omen duzue lana. Argi ezazue piska bat hori.

TXOTXONGILO. ðBai, gure emanaldiko parte hartzaile guztiak familiakoak gara: gu biok ðaila eta amað, eta azken aldian semea ere.

ARGIA.ðEta ez al duzue pentsatu taldea irekitzea, edo?

TXOTXONGILO.ðEz dakit bada. Beno, irekita. irekita dago taldea. Gurekin norbaitek nahi badu ikasi, edo tailerra ikusi, nola egiten diren panpinak ikasi, gure ateak beti irekita daude. Bainan emanaldiak emateko, beti familiakoek bakarrik egiten dugu. Gure tailerretatik, hain zuzen, Euskal herriko titiritero guztiak pasa dira. Izan ere, gure planak eta gure entsaiatzeko orduak betetzeko bakarrik era honetara egin dezakegu lana. Askotan gaueko hamabietan ensaiatzen dugu, ordu eta egun fijorik gabe. Eta hau noski, familia berdineko jendea baldin bagara egin dezakegu, bainan bestela ez. Egunez bakoitzak leku batetan lan desberdin bat egiten dugu, eta zaila da ensaioetarako denbora arkitzea. Batzuetan ohean ere ensaiatzen dugu; ideia berriak bururatzen zaizkigun bezain laster, edozein mementu edo leku dugu egokia.

ARGIA.ðOrduan arlo honetan ere,honetatik bizitzea planteiatzea nahiko utopikoa izango litzateke...

TXOTXONGILO. ð Mementu honetan bai, baina hara jo behar da. Geu ez, ez dugu uste gu horko profesionalak izango garenik, bainan norbaitek izan behar du. Geu konturatzen gara horretan saiatzea oso zaila dela profesionala izan gabe. Geuk ahal dugun neurrian saiatzen gara, bainan profesionalak izango bagina, askoz hobeto aterako litzaiguke. Horretan ez dago dudarik.

ARGIA.ðBainan, horretarako, laguntza ofizial bat eta eskola bat egon behar lirateke...

TXOTXONGILO. ðEta publikoaren aldetik, jendea konturatu behar da herriko artistak jendeak ordainduta bizi behar direla. Dena dela, guk ezugutzen ditugun taldeak ez dira ðezta gutxiago ereð publikoarengandik jasotzen dutenarekin. Laguntza ofizialekin baizik.
Problema ez bait da taldeak sortzea. Taldeak sortzen dira edo sortuko dira. Inportanteena kontinuitatea da. Taldeek ez badute aurrera jotzen, alperrik da, jai dugu.

ARGIA. ðBaina aurrera jarraitzeko laguntza ofizialen problemara itzultzen gara berriro.

TXOTXONGILO. ð Noski. Amateurismoaren munduan aurrera jarraitzeko, gu bezalako idealistekin bakarrik egin daiteke zerbait. Nahiz eta aste egunetan lan pilo bat egin, soberan dagoen denboran txotxongiloekin alde batetatik bestera ibiltzeko prest dagoen jendea. Eta hori ez da batere erraza. Oso gogorra da.Asko disfrutatzen dugu egia esan, bainan oso gogorra da. Hori ez dago ukatzerik.

ARGIA. ð(Haur koadrila bat hurbiltzen zaigu. Enkarni eta Manoloren seme-alabak dirudite.Galdetu ondoren enteratzen gara denak ez direla bere kumeak. Lau bai bainan besteak ez. Haiek ea gurasoak dauden lekuan egonda, ea kontentu egoten diren galde egiten diegu).

TXOTXONGILO. ðBeno, kontentu ez da hitza. Haientzat ere piska bat aspergarria da. Aspergarria esan nahi dizut tabarra bat delako. Beti gauza berdina. Nahiz eta beti gurekin ez etorri, askotan ikusi dute antzerkia eta orduan ez zaie hain interesgarria egiten. Dena dela, gure semealabengan eboluzio txiki bat somatu dugu: txiki-txikiak zirenean gurekin eramaten genituen beti, bainan piska bat koskortu zirenean, konturatzen hasi ziren nolako asuntoa zen eta aldi berean apur bat aspertzen ere. Orduan, gaur egun, nahi badute gurekin etortzen dira, eta nahi ez dutenean, ez. Hala ere, konturatzen dira zerbait inportantea dela guk egiten ari garena. Alde batetatik ongi pasatzen dute, eta barnean sartzen direnean, disfrutatzen dute, asko disfrutatzen dute.

ARGIA. ðEta ipuin bat antzeztu arte jarraitzen duzue prozesua nolakoa izaten da?

TXOTXONGILO.-Guretzat zailena eta inportanteena gidoia da. Gure haserako planteiamendua da "beno, orain zein montaje egingo dugu?". Hau da guretzat zailena eta inportanteena. Gero, gidoia horretarako zein panpinak sortu, eta panpina horiek nolakoak behar dute izan, teknikak, etabar. Bainan, batik bat, guretzat zailena ipuina asmatzea. Beste askorentzat akaso ez, bainan guretzat bai. Gidoiak beti izan behar bait du akzio handikoa, dinamikoa, haurren gustokoa. Eta ipuin hori lehen aldiz estreinatu arte oso nerbiosoak egoten gara, ez dakigulako haurrek nola erreakzionatuko duten ipuin horren aurrean, ez dakigulako egokia izango den ala ez.

ARGIA.ðGauza bereziren baten bila al zoazte txotxongiloak egitean? Zeintzu dira zuen helburuak?

TXOTXONGILO. ð Elemendu butzuek konbinatu behar dira. Alde batetatik, dinamikoa izan behar du, haurraren arreta jasotzeko. Beste alde batetatik, bukatu nahi dugu edo bukatu dugu ginolaren kontzepzio tradizionalarekin: batzuek oso zintzoak, beste batzuek oso gaiztoak, haur izugarri bizkorrak, sorgin maltzurrak, etabar. Direkzio horrekin puskatu dugu, hori aspalditik. Gero, nik uste gut dibertitzearen helburua bete behar duela. Dibertitu eta ez izorratu, ez deformatu. Haurra izaki adimendun edo inteligente bezala jo. Hau askotan ahaztu egiten da. Kontutan izan behar dugu haurrak hain onak dira, esijentzia ez dela beren aldetik etorriko; esijentziak geure aldetik etorri behar du. Ez da aski haurrak barre egin dezan, edo ongi pasa dadin, zeren haurrak oso ongi pasatzen bait du Coca-colako anuntzioarekin. Orduan esijentzia geure baitatik atera behar du. Geronek ahalegin asko egiten ditugu alde horretatik, hor dagoen arrisku horri ihes egiteko. Oso elemendu arriskutsua bihur daiteke txotxongiloa. Hezitzailea den neurrian manipuladorea bilaka daitekeena.

ARGIA. ðEta kritikaren aldetik, zer nolako kritikak jaso dituzue? Edo agian ez duzue kritikarik jaso...

TXOTXONGILO. ðBuf, kritika...! Hor dago hutsune ikaragarria. Futbolean edo horrelako gauzetan zerbaitðnahiz eta txikikeria bat izanð gertatzen bada, Donostia guztiak jakingo du, prentsak eta komunikabideek kristoren garrantzia ematen diote. Bainan gure lanetaz inor ere ez da arduratzen. Egunkarietan zerbait ageri bada, zerorrek bidali duzulako ageri da. Ez bazara mogitzen, ez duzu inoren atentzioa deituko. Inorengana ez bazoaz, inor ez da zuregana etorriko. Ni lehen mogitzen nintzen, eta batzuengana eta besteengana joaten nintzen, bainan azkenean aspertu naiz. Nire lana ez da hori, lan hori kazetariena da. Nire lana txotxongiloekin zerbait polit eta ona egitea da. Beste lan guztiak ez dagozkit niri.

ARGIA. ðAzkeneko gai bezala, eta ohitura den bezalaxe, hemendik aurrera zein bidetatik joko duzue?

TXOTXONGILO.ðHor ez dago gauza berririk. Oraingoz. eta gure planak aldatzeko arrazoin handirik ez badago, orain arte bezala jarraituko gara. Momentu konkretu honetan gure azken emanaldi hau ematen segitu. Eta geroago egingo duguna geroak esan beharko du. Esan nahi dut aldez aurretik ez dugula gure planak aldatzeko planteiamendurik egin. Oraingoz honetantxe ihardungo dugu. Gero gerokoak.

ARGIA.ðJaiki ginen beren hitzak bukatu bezain laster, presaka bait zebiltzen Enkarni eta Manolo. Zaila eta lanez beteta da kultur gizon-andre hauen bizitza. Seme-alabak direla eta, lana dela eta, txotxongiloa dela eta, beti korrika alde batetatik bestera).
"Gizona, sugea eta azeria"
"Pasaiako plazatik"
"Behin batean Txindoki maldan"
17-21

Gaiez\Kultura\Antzerkia\Txotxongilo
Pertsonaiaz\GENUA1

Azkenak
Ostiralean hasi eta urte bukaera arte iraungo du Arestiren ekarria ezagutarazteko Bilboko egitarau oparoak

Euskaltzaindiak, EHUko Gabriel Aresti Katedrak, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ostiral honetan, adibidez,  Bilboko Udalaren Txistularien Bandak Aitaren Etxea emanaldia joko du Euskaltzaindiaren... [+]


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

https://www.argia.eus/albistea/estatu-terrorismoa-harro-babestu-du-barrionuevo-barne-ministro-ohiakDatorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria,... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


Bizikleta martxa burutu dute Elizondon, osasun sistema publiko duinaren alde

Berrehun lagun hurbildu dira  Baztango Osasun Plataformak deituriko elkarretaratzera eta bizikleta martxara.


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


2025-06-05 | Sustatu
42: txat adimentsu harrigarriena, Nafarroan sortua nonbait

Laboral Kutxa Katedrak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatu dute Arte eta Zientziaren I. lehiaketa (webgunea euskaraz ere badago, baina oso trakets). Artea, zientzia eta pentsamendu kritikoa uztartzen dituzten proiektuak nahi zituzten, eta zenbait aurkeztu... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eraman ahal izatea onartu du Nafarroako Kontseiluak

Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]


Mario Lópezi ezarritako 13 urteko kartzela zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri ostean, zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lópezek helegitea aurkeztu zuen sententziaren aurka, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela... [+]


AEBetan sartzea debekatu edo mugatu die Trumpek hamabi herrialdetako pertsonei

"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea. 


“Herri aktibazioa” bultzatu nahi du Gure Eskuk larunbateko mobilizazioarekin

Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.


Jende andana bildu da Gasteizko Korda espazioaren desalojoaren aurkako manifestazioan

Ehunka lagun mobilizatu dira asteazken arratsaldean Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan barrena, Korda espazioaren desalojoaren aurka. Manifestazio amaierako hitzartzean, goizeko desalojoan ertzainek buruan zauritu duten Kordako kidea jada etxean eta "ondo" dagoela... [+]


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-06-05 | Gedar
Urteko lehen lauhilekoan, ia 2.000 emakumek salatu dute indarkeria matxista EAEn

Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.


Eguneraketa berriak daude