Iñaki Eizmendi-Rekin Solasean


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iñaki Eizmendi kantariari elkarrizketa

Zaldia Erratu Ondoren Saltsa
Iñaki Eizmendi-Rekin Solasean
Duela hilabete pare bat kaleratu zen Iñaki Eizmendiren azken lanaren lehen zatia, «ZALDIERRATU HATSA» izenekoa. Album honen bigarren zatia–lehenengoarekin osotasun bat gordetzen duelarik–otsailerako zegoen anuntziatuta. Eta elepe hori esku artean hartu genuenean, egokiagoa iruditu zitzaigun artikulu bat egitea, elkarrizketa bat egitea baino. Hainbat gauza zeuden aztertzeko eta eztabaidatzeko. Dena den, artikulu hura (ikus ARGIA 895) azaldu zen, eta haren ondoren komenigarritzat jo dugu oraingo honetan Iñakirengana jotzea, barnean zuena kanpora zezan.
Iñaki Eizmendiren bizitzan badira oso paper inportantea izan duten faktore batzuk dudarik gabe bere kantagintza ulertzen lagunduko digutenak. Ezin dugu inola ere ahaztu Iñakik bost urte pasa zituela Madrilen «ciencias de la imagen» delakoa ikasten. Honek asko mugatuzuen bere ibilaldiaren zentzua, berak aitortzen duenez. Hori pasata ere, Bilbon ere dexente ibili zen garai batetan. Hau guztia kontutan hartuz, berehala konturatuko gara giro urbanoak (edo kaletarrak) Iñakiren gogoan izan duen eragina. Bere kanta guztietan nabarituko deneragina.
I: Eta gero hortik aurrera aduk eraiketa bat, prozesu luze at duk. Behin egitura teoriko orietan sartzea, ez dakit ate Itso batekin ala lehenbizi prouktu eskasak eta txarrak soltu lituen ate hortatik, prozesuak ierak ekarri dizkik berarekin. Eta alde horretatik garbi ikusten a, azken bizpahiru urte hauetan emen egin den musika asko al atu dela; izugarri aldatu da egi ea bera. Duela bi urte egindako auzak, eta orain egindako gaulak asko aldatu dira.
A: Baina hor bazegok ere egon hik lehen aipatu duan borroka bat: haizena eta egin behar litzatekeena edo... Eta nik uste dut hori garbi agertzen dela. Hik juergetan eta lagunartean beste eratako gauzak egitne dituk.
I: Bai, noski. Ni bakarrik gertatzen naizenean gela batetan kitarra batekin, dudarik gabe gauza erabat diferenteak egiten izkiat. Adibidez, niretzat bakarrik kantatzeak, suposatzen duena, eta lasai nagoenean edo kitarra batekin negarrez hasten ta kantatzen dudanean, gauza erabat diferenteak sortzen zaizkik. Hori dudarik gabe. Problema duk kanpon bizitze horrek ekartzen dik hemengo giroa objetibotasun piska bat gehiagorekin eta kanpotik negiratze horrek beti duen hoztasun horrekin izugarrizko eragina izan nian neregan.
A:Bai, bai, Madrilen pasatako bost urte hoiek, etabar...
I:Eta eragin hori grina obsesibo bat izan huen ea benetan euskal kulturak baliogarritasunik izan zezakeen gaurko gizonarentzat. Nik gizon erreala beste era batetakoa identifikatzen nian, ez lehen bizi zena, beti sakabanatuta, nekazalgo baten sozio-ekonomia batetan murgilduta, eta berak zekarren kultur berizi bat zuena, baizik eta oso eguera diferente batetan bizi zena, giro kaletar-urbano batetan bizi zena, eta gaurkoratze horrek eskatzen zuela bai hizkunta mailan, bai literatur mailan, baita politikan ere, aldaketa bat. Eta orduan nik, musikan egin nezakeen lan nik garbi ikusten nian hori zela. Hiru edo lau egitura diferente zirenak eta gaur egun balio zutenak. Gaurko influentzia guztiak eta kanpoko giroa kontutan harturik, gaurko urbanotasun horrek edo oraingo gora beheretan bizitze horrek suposatzen zuen guztia kontutan hartua,–gaurko mundu honek ritmo kontzeptua erabat jan eta inguratu egiten du– garbi ikusten da melodia kontzepzioa ere aldatu egin dela, poesia kontzepzioa ere aldatu egin den bezala. Hori garbi ikusten duk azken bost urteotan. «Baga, biga, higa" gai monografiko bat huen, zientzi naturaletako gai monografiko bat, eta gainera xoriak etabar, ornitologia edo zoologia historia oso bat huen, ezta? Eta noski, gaur egun hizkuntza, hizkera, kodigoa eta kantatzeko era bera ere –oso inportante–aldatu egin da. Eta noski, alde honetatik kristoren eragina zeukagu, eta ez bakarrik nekazalgo giroarengatik bai eta bertsolari tradizio batengatik ere bai. Eta kantatzeko oso forma berezia duk, eta errekuperatu behar den gauza bat duk, baina horrekin batera ere beste espresiobide batzuek bilatu behar dira. Eta orduan mila gauza aldatu behar izan dira alde horretatik. Eta aldatze horretatik gauza horiek bigarren maila batetan jarri nahi izan baditut, batez ere aldatu nahi izan dudana zera duk: armonizazio egitura eta ritmoa. Bi gauza horietan batez ere zentratu nauk. Biok kontutan hartuaz neure burua behartuta ikusi diat nere bizitzan ezagutu ditudan beste rnusika forma batzuek ere nereganatzera. Iyan ere, nik Madrilen errezitalak asko entzuten nizkian, ez nian errezital bat galtzen. Jazz asko entzun izan diat. Orudko kantari guztiak entzuten nizkian; beno, entzuen ez, jan egiten nizkian. Eta hasi ErdiAfrikatik etortzen zirenekin eta segi beste edo zeinekin eta orduan nik eragin asko izan dizkiat, eta aitortzen dizkiat eta hain zuzen horregatik jakin izan diat gaurkoratzen horrek nondik joan beharko lukeen. Eta hori izan duk hain zuzen nire lana. Hori bilatzea, ritmoaren kontzepzio berri hori ahal den espontaneoki sartzea. Eta erabat ukazio nabari eta galanta bat neure buruari eginaz. Orain adibidez egin nahi dudana duk roilo guzti hauek alde batetara utzi eta neure roilo eta paja mentalak egiten hasi. Orain arte iadanik neure herriarekin edo neure herriko kulturarekin dudan errespontsabiliko paja mentalak egiten hasi.Eta orduan, ba noski, azken diska hau duk nire lan horren azken produkzioa.
A: Eta hik lan hori zatituta aurkeztu duk, zatituta ala puskatuta...
I: Bai, lehenengo elepea hala duk ere. Nik hiru elepe egin dizkiat eta oraingo bikoitz hau lan horren bukaera duk.
A:. Eta bikoitz horren lehenengo parte honek oso kritika txarrak jaso dizkik...
I: Bai, eta seguru negok bigarrenak, «par contre>>, oso kritika onak jasoko dituela. Betiko eredua funtzionatuko bait du. Bigarrenean lehenengoan baino askoz errazago identifikatzne bait da. Hasieran ez duk identifikatzen, baina geroago errazagoa gertatzen duk.
A: Hik esan duk lehen diska hau bukatu gabeko lan but dela, eta nik uste diat ezetz, lan hori oso bukatuta dagoela, oso boteta eta oso kargatua, eskua ezin duk sartu. Batzuetan ere kargatuegia ez ote dagoen...
I: Bai baina hori, prozesu horren beste alderdi but duk, armonizazioa duk, eta hori egia esan azken pausua duk, eta hori beharbada ikusi beharko litzateke azken pausu horren jabetasuna edo paternitatea noraino iritsi den. Nik, horretan, gauz bat izan dut gogoan. diska salgarriagoa izan dadin, bi edo hiru kantatan armonizazio,topiko batzuek, egiten bazizkidatek, ba niri ez zeidak ajolik, are eta gu txiago nik esaten ditudan bi edo hiru kantatan baldin bada. Hau da, nire diska ondo saltzea baino interesanteagoa duk diska horrek Xoxoako estudioa aurrera ateratzen laguntzea. Eta momentu honetan-oso problema kaotikoa du diru bat amortizatzea eta entrepresa bat aurrera ateratzea. Eta beraz, horretara laguntzen baldi badik kanta pare bati armonizazio komertzialak ala komertzia hitzarekin identifikatzen dira egitura berezi batuzek sartzeak eransteak, nik ez dut problemarik. Bi kanta moldatzen badizkitek F.M.tan jartzeko, niri ez zai dak inportik. Horrek zer edo ze laguntzen baldin badik gehiago saltzera, ez nik kobratu dezake danarengatik, sartu diren 16 mi lioi aurrera ateratzeagatik baizik, ni konforme negok.
A: Bainan hori ez du diskaren. . .
100 Eske topatzen gara betiko problemarikin. Zein da euskal kulturaren problema nagusia? Infraestruktura eza. Orduan estudio bat–edo pare bat, baina bat behintzat oso inportante duk. Horrek eragingo bait du hemendik urte batzuetara urtero hogei edo.hogei eta bost elepe ateratzera, eta gainera honek ekarriko duen giroa, musikoen estudioak, armonizatzaileak, eta egilearen seguritatea, Hortik, urtero publikatuko diren hogei edo hogei eta bost elepe horietatik, benetan hamar edo hamabost oso onak izango direla gertatuko duk. Produkzio koerente eta askoz ere hobeago bat.
A: Aurten, dena dela, majoak atera ditut ere...
I: Bai, baina lehendik ezagunak ginen pertsonak gaituk. Jende berririk ez duk atera. Gaur egungo mutilak ez dituk atera. Zergatik? Ez dizkitek posibilitateak. Ez ditek ezer. Guri bai Tanszisio garai honetan mila gauzarengatik eta moldatu garelako edo gure eboluzioa jarraitu egin dugulako, gure famatxo horren poderioz utzi egin zigutek berriro grabatzen. Baina kantari gazteak, batere ez. Ea. nor duk aurtengo errebealziao?
A: Ruper...
I: Baina Ruper-ek sei urte zeramazkik kantatzen, beharbada plazatan eta oso gutxi baina bestela nik bezainbat urte.
A: Gero, Izukaitz, ezta?
I: Baina puntu, Izukaitz eta puntu... Baina estudioen faktore horrek ekartzen dik beste gauza bat, guk asko failatu duguna, hau duk, guk funtzionatu diagu asko eta asko, gure musikak armonizatzeko posibilitate errealak izan gabe. Geure mugak garbi ikusten genizkian. Geure abotsa eta kitarrarekin egin genitzakeen roilotxoak. Baina klaro, orain konponsatzen hasten gaituk, eta estudio batek ematen dituen posibilitateak kontutan ditugu. Melodia bat egiten duk eta ez duk lan egiten bertsoak ematen duen egitura horretan, ez duk melodia klasiko bat egiten, baizik beste era batetara, eta horretan arutengooso inportantea duk estudioak ematen dituen psoibilitateak ezagutzea eta edukitzea, mila instrumento eta errekurtsoak. Eta orduan konposatzerakoan ere, aldatu egiten duk. Nire azken kanta hori ez duk posible estudio bat gabe, Kanta hori estudio batetarako zegok konposatuta. Hori kitarra batekin bakarrik ezin diat kantatu. Eta orduan hor igartzen duk estudio bat eta giro bat esaten denean zer esan nahi den: mentalitatea ere erabat aldatzea.
A: Hik estudioan sartu aurretik pentsatzen huena eta azkenean egin duana berdina al duk?
I: Azken urtean egindako hiru edo lau kantak bai, estudiorako eginda bait daude. Neronek garbi ikusten nian. Honek behar dik nolabaiteko apainketa, eta halako gauzak neuk garbi ikusten nizkian konposatzerakoan...
A: Ni harritu ninduen asko hi kitarra jole trebea izanik kanten oinarrian kitarra ez agertzeak...
I: Beno, hori komiditate hutsa izan huen gehien bat. Askoz ere lasaiago ibili nintzen, askoz ere gehiago zentratu nintzen lanean. Nik ikusten nian, egun bakoitzean instrumento desberdin bat grabatu behar baldin azen, nik ez nuela ohigurarik, ega orduan hor arruan sartzen bahaiz, ez hago kanpoan, ezin duk armonia orokorra kontrolatu. Horregatik pasa diat den ora guztia kristalen atzetik. "hau ai, hau ez" esanaz. Alde agertatik, erz, komoditatearenvatik, baina beste aldetik... eta batzuetan gustoko ez nituen gauzak sartu arren, beti oso konszientea izan nauk. Eta hori guztia ahaztu gabe, Michel-ek eta biok hiru hilabete pasa ditugula hitzegiten eta diskutitzen kantaz kanta, zer nolakoak nagi genituen, eta zer jarri eta zer kendu. Eta orduan, nik aitortzen diat, kanta batzuetan nire eragina oso gutxitan ikusten duk, baina tira. Eta hala eta gusti ere, Michel-ena bakarrik bere punteoak dituk, eta askotan nik esaten nioan, melodia nolakoa ezan behar zuen gutxi gora behera.
A: Nahiko harritzen duen beste gauza bat zera huke: tono aldaketak, alegia. normalean hik kantatzean tono aldaketak batzuek egiten dituk, baina diska horretan ez dituk agertzen.Hori zergatik izan duk, konposatzerakoan hala egin huelako. hala geroagoko gauza izan duk
I: Beno, sobrietate baten mende, ezta? Ni. konposatzerakoan oso konszientea izan nauk. Kanta asko egitean sortzen zitzaidan joku estrainoak egiteko joera, baina behin osatuta ikusita, gauza asko kendu eta azkenean gehiago mugatu ninduan partiturara. Azkenean neri intersatzen zitzaidana hiruzpalau egitura desberdin horien arteko difirentziak nabarmentzea huen eta horiek bideratzen zutena sobrioki eta sinpleki eman nahi nian. Eta beharbada ni hasi izan banintz gauza arraroak egiten, hori ez litzateke hain garbi geldituko, elkargurutzatuko hituzke.Hala ere, bigarren diskan agertzen diren lau kantatan askatu egiten nauk, eta ez nauk hainbeste partiturara mugatzen.
A:Bai. alde batetatik, oso lotuta, hire baiatik kanpo ibiliko bahintz bezala...
I:Garbi zegok, bai, gai batzuek nik ez ditudala maite, nire pertsonatik kanpo leudekeen-kantak, baina hala ere, lehen esplikatu diat zergatik gertatu zaidan hori...
A: Beraz, hik maite dituan gauzak, naturalki sortzen zaizkian gauza horiek, ez dituk argitaratu. Bale. Gainetik, beste eratako gauzak argitaratuta. egurra jasotzen duk...
I: Baina nik artxiborako gauza egin diat, eta inork ezin zidak ukatu artxiborako gauza bat egin dudanik. Egin behar zen lan bat. Transizio momento honetan norbaitek aprobetxatu nahi badu, oso ondo. Norbaitek eman behar zuen pausua, hausketa bat, desmitifikazio bat eta berplanteiamendu bat. Eta honek norbiti laguntzen badio konposatzeko orduan, aski zait. Baina nire lana lan objetibo bat duk, inbestigaziozko lan bat ia. Lau egitura desberdin bilatzea gaur egun oso beharrezko lana iruditzen zitzaidan, eta nola inoiz ez nuen ikusten hori inork egiten zuenik: jende guztia ari duk betiko espresiobideak erabiltzen, ala instrumento modernoak eta argiak erabiliz, ez ditek giro urbano batetan kokatzea lortzen.
A: Eta hain inportantea al duk urbano izate hori?
I: Eske ez duk nezesidade komertzial bat; hik pentsa ezak estadistika mailan bakarrik nola bizi den gaurko jendea, eta musika gehien bat gazteengana harremanetarako dela onartuaz, jendetza horretatik hamarretik zortzi giro urbano eta kaletar batetan bizi duk.
A: Hik hor aipatu duk gaztediaren jaktorea, eta egia esan, azken diska askoz gehiago sartu duk gazteen giroetan, aurreko belaunaldietan baino...
I: Asko pozten nauk hori entzutean. Egia esan nik publiko horetarako egin nian diska, eta zaharrago den jendearentzat ez badu esanahi berezirik ez zeidak gehiegi inportik. Gazteei gustoko bazaie aski zeidak.
A: Eta etorkizun gegira, zer?
I: Ez zekiat, bigarren diska hau eta gero nire bizitzan parentesis bat ireki nahi diat. Orain arte, ezin izan dizkiat egin nahi nituen gauzak, eta alde horretatik, oraingoz ez dut asmo berezirik, gogoko ditudan gauzak ezik.
JOSU LANDA. XALBARDIN
ARGAZKIAK: LUIS OTAEGI
17-21

GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakEIZMENDI1
EgileezLANDA2Kultura
EgileezOSTOLAZA1Kultura



Azkenak
Baigorri-Tafalla senidetze eguna
Liturgia ez-katoliko bat Urdozeko kaperan

Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]


2024-11-04 | Behe Banda
Barra warroak |
Ipuin bat kiskaltzeaz

Korrika eta presaka ekarri dute megafonoa. Hau onartezina da. Hau ezin da onartu. Denok batera oihu egin dezagun, ezin dugu honela jarraitu. Zurean ere sartu direla? Bai arrazoi duzu, jo ditzagun txaloak zuretzat. Hurrengo astean hemen batuko gara denok eta aurre egingo diegu,... [+]


Segurtasuna ala eskuin mutur berriaren amua?

Iragarritako heriotza baten kronika. Donostiako Udalak Egiako Kaleko Afari Solidarioak debekatu ditu, «segurtasunaren» aitzakian. Bizpahiru urte dira Egian segurtasuna guztien ahotan dagoela, eta azken hilabeteotan, talde eskuindarren gorakadarekin, egoerak okerrera... [+]


ANALISIA |
Donostiako Egiako eta Gasteizko Errotako mobilizazio arrazistak (eta etorriko direnak): kointzidentziak eta galderak

Azken asteetan mobilizazio arrazistak piztu dira Gasteizko Errota eta Donostiako Egia auzoetan, eta biek iragarri dute asteroko deialdiei eusteko asmoa. Haien artean desberdintasunak daude, baita antzekotasun asko ere: sustatzaileak anonimoak izatea, konfrontazioa bilatzea, edo... [+]


2024-11-04 | Garazi Zabaleta
Mimogoxo
Edertasuna baino osasuna helburu duen proiektua Ezkion

Naturopatiaren eta iridiologiaren mundutik iritsi zen Eztizen Agirresarobe Pineda ezkiotarra kosmetika naturalaren mundura: “Hirugarren urtea dut naturopatia eta iridiologia ikasketetan, baina lehenagotik ere egiten nituen ukenduak, kakaoak, eta antzekoak”, azaldu... [+]


2024-11-04 | Jakoba Errekondo
Eguzki-lore meteorologoa

Mendirik altuenetako okoilu gordeetan. Ziztu biziz haize hotzak zazpi hilabetez neguztatzen duen zokoan. Udan igotzen dituzten azienda saldoek motzean eusten dioten belaze bazterretako zuhaixken altzoan. Bertan ezin biziraunari eutsi eta basoak ere txil egin eta urrun-urrunera... [+]


Sardina europarra
Mugarik gabe, baina ez mugagabe

         Sardina bat... bi sardina... topatu ziren...

Atlantikoan, Mediterraneoan, Indikoan, Pazifikoan… Gauez bada, 25-55 metroko sakoneran; egunez sakonago, 100 metrorainokoan, harrapariengandik babesteko.


Birika-belarra

Udazken betean gaudela arnas bideei erreparatu beharra daukagu, garai honetan ia gehienok izango baitugu katarroren bat. Hori bakarrik denean gustura, arnasbideetako gaitz larriagoak zeharo gaiztotuta dabilzkigulako azkenaldian. Gure artean aurre zaintza egitea ohitura zabaldua... [+]


‘Lo que no te cuentan de Donosti’-ren kontrako elkarretaratzea antolatu dute, beren deialdiarekin bat eginez

Hainbat eragile antifaxista eta antirrazistak antolatuta, Lo que no te cuentan de Donosti (LQNTCDD) taldearen kontrako elkarretaratzea antolatu dute, datorren astelehenean 20:00etan, Amarako Easo plazan. Telegram kanal horretatik, leku horretan deitua dute asteroko... [+]


2024-11-01 | Gedar
Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi kide epaituko dituzte

2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.


2024-11-01 | Hala Bedi
Gorka Erostarbe (Badok)
“Edukiak gorantz egin du eta sorkuntza aldetik une polita bizitzen ari da euskal musika”

Badok-ek, Berriako musika atariak, 15 urte bete ditu. Bi ekitaldi ezberdin antolatu dituzte urteurrena ospatzeko, bata Hendaian azaroaren 16an eta bestea Durangoko Azokan. Hainbat artista izango dira bertan. Euskal musikaren gaur egungo egoeraren erradiografia txikia ere eskaini... [+]


2024-11-01 | Sustatu | Sustatu
Wikipedia AA eduki okerretik (baina ez AA orotatik) askatzeko premia eta proiektua

WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]


Estatuaren biolentziaren beste 93 biktima aitortu ditu EAEko Balorazio Batzordeak

Asteazken honetan beste 93 biktima aitortu ditu estatuaren eta talde parapolizialen biktimen azterketak egiten dituen Balorazio Batzordeak. Baliabide faltagatik, bere lanarekin aurrera jarraitzeko zailtasunak ere aitortu ditu. Egiari Zor Fundazioak ongi baloratu du batzordearen... [+]


2024-10-31 | Leire Ibar
Ostegunetik igandera, Gazte Topagune Sozialista antolatu dute Altsasun

"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.


Eguneraketa berriak daude