Iparragirre Pastorala Urdiñarben


1980ko uztailaren 27an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Etxahun Irurirekin elkarrizketa Iparragirre pastoralari buruz
Iparragirre Pastorala Urdiñarben
Urte bat nonbait hor pastorala baten kariara Etxahun Irurirekin elkarrizketa luze bat egin genuela. Berak idatzitako "Ximena" pastorala Xubero guztiko neskatila talde batek antolatu eta zoin eduki aurkeztu zuen. Udako egun aberatsak joan ziren, idazkiaren bidai amaigabea jarraitu nahian, eta beraiekin eraman ere laborari poeta alai eta sakonaren haragizko itxura. Dolua hain astuna izanagatik, esker onen zurrumurruak poliki poliki gainditu zuen. Orroitzapenetan bizirik dago sekulako, zuberotar guztiek bihotzez maitasun ixila eskaintzen diotela betirako. Zuberoan xutik eta kantzu dago zuberotarrak eta euskaldunak izanen direno. Etxahunek idatzitako azken pastoraletan, beharbada guztien artetik ederrena eta euskalduna, "Iparragirre" deitzen da. Omenaldirik beroena hain ezaguna izan den poeta honi Zuberoaren partez. Urdiñarbeko herriak erabaki aurten pastorala horren muntatzea. Lan eta lan arizan ondotik hilabetetan zehar, prest dago. Etxahunen joaiteari orroit harririk baliotsuena eta hunkigarriena. Bedatxagar Urdiñarbeko kantari gazteak dauka bere gain Iparragirreren testoa. Bedatxagar izanen da pastorala honen sujeta eta berarekin ibili ditugun solasen oihartzuna doakizuela, Xuberoko eüskaran.
Z.A.– Iparragirre pastorala berri hunen sujeta da. Nor izan zen Iparragirre?
Bedatxagar– Iparragirre züzün Gipuzkoako poeta handi bat, Euskal Herriak üken din poeta handienetarik bat, nun ez den handiena. Iparragirre sortu zen Urretxün 1820garren urtian eta hil zen 1881.ean.
Hasi zen karlistekin güdükan, Zumalakarregirekilan. Berritan kolpaturik izan zen; lehenik karlist batalla batean zankuan kolpatu zen eta Zumalakarregik erremestiatzeko eman zeion Don Karlosen guardian sartzea. Han, Zumalakarregi hil zen. Bergaran izan zen saldükeria bat, Marotok saldü zütian eüskaldunak español etsai bati. Hortan Iparragirre jun zen Iparralderat, Baionarat, eta han Bonapartistek hohiltü zien Suisarat edo Italiarat; han egin zutin kan-tore eli bat. Gero, hantik Londreserat jun züzün, bertan izkibatzen diela "Gazte, gazte joan nintzen herritik kanpora".
Londresen, Marotok ikusi dizü, hau jeneral beit zen, eta erraiten diozü berriz Euskal Herrirat juiteko eta Iparragirre Euskal Herrirat arrajiten düzü.
Bere karlist ideientako izan zen kartzelatia, Tolosan, Londresetik arrasartzian, "Gernikako Arbola" egin zizün, eta Tolosako kartzelan izkibatu zizün "Zibilek esan naute" kantoria.
Emazte gaia ezagutzen dizü Tolosan. Hortik Ameriketarat juiten eta artzaingoan hasten. Desertin egon züzün artzain eta han aferak gaizki juiten; emazteak erran Zizün hamalau ardi galdü zutiela, eta Iparragirrek ez ziela inporta, ardiek ere beren libertatea txerkatzen ziola, gizonek bezala. Eta gero, bankerout egin zizün, artzaingoa utz eta ostaler hasi züzün Hego Ameriketan nunbeit.
Bere ostatia Gernika deitzen züzün; han oroer burrat pagatzen zizün. Han ere afera gaizki juiten. Han izkibatu zizun "Ezkont gaietan zerbait nintzen, ezkonduta ezerrez" kantoria. Bankerout egin eta berriz artzaintü.
Debratzen züzün, eta mehatü züzün izigarritan, zahartü. Desidatü zien Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian pentsione baten emaitia eta bidajiaren pagatzea kantari handia bait zen. Arrajintzen Urretxurat, eta untzin, arrajitin, egin zizun "Hara nun diran" kantoria. Pentsione hunekin bizi züzün. Bihotz hun zen izigarri, haurrekin jostaka eta hola sosa zilarik.
Azken denboretan, karlistegoa ükatü zizun eta izkibatu: "Habil, Don Karlos zazpigarrena". Refujia batek erran zeitazun ondduek puzüat ziela. Biga hil zütützün gai hartan, ez ber egünin bainan ber apoidütik landa.
Zenbeitek erraiten dizie hotz beitzen izan zela sesitürik, eta Etxahuni gustatü ziozun hori ixtoria ederra beit zen.
Z.A.– Eta zien pastoralin, nula hiltzen da?
B.– Gure pastoralin hiltzen duzu "Gernikako Arbola"ren berset batetan:
"ez zirela eroriko arbola maitia
baldin portatzen bada Bizkaiko juntea
laurok hartuko dugu zurekin kortea
bakean bizi dadin euskaldun jendea".
Etxahunek izigarri maite zititzün haren kantoriak, "Hara nun diran" bezala, mozkor zelarik... (eta Beda txagarrek irakina egiten du). Une bat pürü igan dizü pastoral hunen izkibatzen.
Z.A.– Nulaz ziek hartü zünien pastoral hori? Hik ezagützen hien Etxahun.
B.– Eni gustatzen zeitazün pastorala hori, eta Etxahunek ere nahi zizün nik egin nezan.
Heben, nola pastorala zertu den? Nik egin gei nizün "a bloc"; lagun eli batekin zertü ginizün, Pierrapolekin, Limeñekin... Harek erraiten zizün beti horizon 80. Urtatsez erran niozün horizon 80 ginela. Bai, badakit- . Aspaldin abiatürik gintützün. Ba dizü hiruzpalau urte aipatzen giniela bati pastoral nahi giniela egin.
Gero beti gei nizün familiarengana jun, ezpeita goxo. Urtarrilaren hamabian izan zen ahorzketa bat, Beñat Ager soinugilia hil züzün, eta Etxahun seme han züzün ehorzketan. Hari erran niozün nahi giniela egin Iparragirre eta zer uduri zon. Eta harek hunhartü eta hartarik abiatu.
Mera eta lagun eli bat jün zütützün Etxahunilat eta kahiera hatuk zertü. Artin, jünta zenbeit egin eta Urdiñarbeko etxetarat jun. Pastorala jokatzilat, azkena diela hogei egün jin düzü! Hilabete terdi edo bi hilabote erauntsi dizügü etxez etxe. Lehenik bai erraiten eta ondotik ageriko duk eta...
Azkenean, mouton de Panurge bezala, bat desidatü ordüko bestiak oro jin tützü. Berrogeita hamar aktur ba tutzu.
Z.A.– Zentako düdatzen zien jentik hola? Zien ideiengatik edo...
B.–Ez, ez... bai, menturaz, bai. Ez dizie erraiten bainan... Orain problema düzü lana. Eta pastorala hortan ba züzün Gora Euskadi Askatuta zenbait, bainan ez dizie kasurik egiten. Zer nahi duzu, ez düzü aisa... üken dügü dudarik afixen gainen, eüskaraz eginen gintiela eta herritar zaharrek gei ziezun frantsesez egin. Gük üken dizigü aski min eta zer nahi düzü behar ginizün aharatü. Gük oro euskaraz eginen günien bainan ez duzu ahal, ez dizügü aski pezü gaztek.
Beste problema düzü pastoralaren ikasteko denbora luzeegi dela, behar dizü arrastrüktüratü denbora sobera, ez düzü untsa zertürik... Leheneko mudan, jentek ez beitzekien izkibatzen ez irakurtzen rola ikasteko...
Beste problema düzü estradaren gainean. Estrada orain diagü finitü. Estradaren gainean düzü ber gaiza, estrada gaineko repetizione batek ustez balio dik sala batetako hamar repetizione.
Ikastiak lotsatzen zitizün jentik, nula libratüko zien lanetarik... frespaketa dela... jenterik izanen zenez...lan animala...Zenbaitek erran die españul ixtoria bat zela. Asto pitüak tütützü. Baina orain mündü oro akort düzü.
Z.A.– Nuiz zen Urdiharben azken pastorala?
B. - 1909,ean züzun. Ene Aitañi pastoralan ari züzün, eta pastoral egunin aharatu zütützün. Eztakizüt xurigorrika untsa deklaraturik zenez. Ene aitata gorrietan zÜzün, armoniuma joiten zizun elizan, eta igante oroz mizan ibiltzen.
Beste grupako lehenak, ribalak, andretan zerbait ixtoria uken zizün. Erran zizun hola behar zenez gain, bere grupak pastorala bere aldetik eginen ziela. Eta aitanik arrapostü "Gük ere gihauna eginen diagü". Hortan barreiatü zütützün. Hiru pastoral izan zütützün ber urtin Urdiñarben. Xuriek egin zien Abraham eta bestek, gorrick, Santa Helena egin zizien. Sant Helena emaztek berek, salbu satorrak.
Pastorala ber egünian abiatü zizien prefosta eta arte hartan ebi paketa egin zizun. Gradinak arrapiketatü behar ziela...ez dik balio etxekiko die...hartan baratu.
Gorriek, maria beit zen, plazan egin zizien. Eta bestek bidin egin zizien. Ba züzün aktriza bat izigarri propi, egiten zizün Sant Helenan, eta erri eginareztekG zerbait jaiki beit zen, eta estrada lehertu züzün. Hil bat izan zen, batek ez beit zin pagatürik, bildoztar bat. Nik entzun dizut segaturik izan zela estrada... Pastorala baratu züzün.
Beste pastoralirat heltu züzün berria hila ba zela eta batek erran zizün: "Hila ba duk beste plazan, teatria lehertü dük, behar diagu üküratC". Beste batek arrapostu: "Alajinkoa, gure zerián egitü bazen, hurk aintzina ariko zütian. Gük ere behar diagü aintzina ari". Heri hortarat. Eta ordin pürü, jentia oro barreiatu beit zen, oro jun zütützün behera. Beharrik hori agitü züzün, bestela lazgarri ütsüsi egin behar zizan, gaztik bilaxkan ariko beit zien...Eta geroztik herria bi parte eginik... Geroztik ez düzü pastoralik izan. Maskarada izan düzü kartelka. 49an egin zizien berriz algarrekin aita guriak eta horiek maskarada. 70 urte ba dizü, bi jenerazione edo haboro, ordin jentek ahantzerik dizie. Ordüko arizaletarik biga bera tützü bizirik. Batek ba dizü 86 edo 87 urte eta bestik 42 edo 93, bi ernazte, Sant Helenakoak. Bestik oro hilik. Beste pastoralakoak hilik tützü aingüriak eta oro. ~,
Z.A.–Arizaletarik kanpo boste herritarrek zertan parte hartzen die?
B.–Beste herritarrek lagüntzen gitizie estrada muntatzen, ene osaba izan düzü orain ere kamiuarekin Pauen edo nunbait gradiskan, kaiderakan...Egin dizügü komite bat, hamabost bat ba gitützü; ikusten dizügü zer behar den egin, nur behar den komitatü,..bortxatürik gütützü gure ideien erkastilat beti, plegatzilat.
Beste herritarrek parte hartzen die standetan, sandwichetan eta holan, otoen zertzen,.`ahal bezain güti jendarme, bortxaturik gitzak gisala ukeiterat...Aita alajinkoa, ez tütützü elkarrekin untsa ohatzen pastoralak eta flikak.
Z.A.– Etxahun hilik izanez, aise plantatü düziela pastorala hori?
B.– Bai, ba züzün brikola zenbeit kanbiatzeko; arrahunkitzia familiarekin akortian egin dizügü. Personaji izenetan tronpaturik zuzün...Librietan atzaman titzügü zuin zien personajeak. Doi doia brikola txar eli bat, deusere. Azken kantoria ments züzün
Z.A.– Etxahunek berak kantore egin dia pastorala hunentako?
B.– Ez, Iparragirrenak tützü; eta gero bestiak giheuk baitaturik: "Artzainen kantoria", "Lo ama maitia". Roger Idiartek egin dizü "Oxkaxeko bidian":
"Oxkaxeko bidian düzü Urdiñarbe han girade gustian hürrün joan gabe zuhainek oihanian edertzen dirade zaiñak egin lekian egoitia hobe...".
ANNIE OBIAGUE
32-34

GaiezKulturaAntzerkiaPastoralak
PertsonaiazETXAHUN1
EgileezOBIAGUE1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude