Ejerzitoa, Bat Bakarra Dago


1980ko apirilaren 06an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Kontzientzi Eragozpentzaileak
Ejerzitoa, Bat Bakarra Dago
Bilbon kontzientzia eragozpentsaile bat detenitu zutela irakurri nuenean betiko gauza bururatu zitzaidan: "bihar edo etzi prentsaurrekoa". Baina egunak pasatu ziren eta prentsaurrekorik ez zen ospatu.
Goiz batetan lantokira- hurbildu nintzanean, Felixek serioski "Objetoreen asuntoa nork eraman ohi izan du? galdetu zidan eta nik... «11tan pasatuko direla esan didate» adierazi zidan Felixek eta esan zuten bezala, puntualki gure bulegoan zeuden. «Azken gertakizunak badakizkizu ez? Orain gainera guri buruz, Gobernuak egin duen aurreproiektua badaukagu eta zurekin egon nahi genuke» esan zidaten. Zita finkatzen dugu eta ni buruari bueltak ematen: oraingoan zer demontre kontatuko didate; Bilbon espetxeratu dutenaren kasua, egiten dioten akusapenak eta. . . hor gelditzen nintzen.
Planteamenduak Erradikalizatzen
Zitara ere puntualki etortzen dira, neska eta mutila, biak euskaldunak eta guretzat hau oso garrantzitsua da, zeren normalki erdaldun askorekin egon behar izaten baigara eta honek asko zailtzen digu lana. Kaputxinoen bulegoetako batetan sartzen gara eta elkarrizketari hasiera ematen diogu; mutilak ezagutzen nau eta lasai mintzatzen da, baina neska sarritan moztuta geratzen da.
Z.A.–Bilboko kanpainaren helburua zein izan da?
–"Talla de mozos" eta horrelako kasuetan, normalki neurtzara dihoaztenek gure eritzia agertzen duen panfleto bat ematen diegu, izan ere neurketa, soldaduskaren hasiera baita.
Z.A.–Horrelako ekintzak lehenago ere egin ohi izan dituzue, baina oraingo honen ondorioak latzak izan dira ezta?
–Bai, bi objetore panfletoak banatzen zeudela munizipalak etorri ziren eta bietako bat detenitu eta komisariara eraman zuten, eta juezaren aurrean deklaratu ondoren, honek Basauriko espetxera bidali zuen. Espetxeratua Jose Daniel Gonzalez da eta 17 urte dauzka. Historikoren bat harrapatu balute, baina nobato bati heldu diote. Baina okerrena ez da hori, momentuz Juez zibila eta militarrak beren gainetik kendu dute kasua eta egun Tribunal Supremoaren esku dago.
Z. A.–Eta Danieli zertaz akusatzen diote?
–Erderaz esaten den bezala, "Injurias al Ejército". eta "incitación a sedición"..
Lehenengo akusapena garbi dago zertan datzan baina bigarrena...."sedición" delako hori badirudi oso gogorra dela. Soldaduska bukatu berria duen adiskide batekin gai honetaz mintzatzen nengoela soldaduaren araudia berak ba zeukala eta utziko zidala esan zidan. Hau eskuan jaso eta irakurri nuen. «SEDICION: Levantamiento contra la autoridad militar rehusando obediencia, o haciendo reclamaciones o peticiones en tumulto...» Noski hitz gogorrak dira.
Z. A.– Azken panfleto honetan izan ere oso gogorrak agertzen zaretela dirudi, orain arte atera duzuen gogorrenetakoa.
–Neri ez zait iruditzen. Euskadiko Batzarraren ondoren atera genuen agirian, Ejerzitoa faxista zela esaten genuen eta gauza bera berarekin kolaboratzen zuten guztiek.
Z. A.–Baina orain soldaduskara joaten direnei erasotzen diezue ezta?
–Orain arte, nolabait Ejerzitoaren aurka joan gara baina gure eritziz, Jendeari zerbait gogorra esateko garaia ere iritsi da. Hemen, soldaduskara joaten diren guztiak beren buruak nola edo hala justifikatzen dituzte, baina azken finean ejerzitoaren kolaboratzaile edo laguntzaile dira.
Z. A.–Eta zuek justifikapen horiek ez dituzue inolaz ere onartzen?
–Ez, gure ustez ez dago jostifikaziorik. Jendeak "jo; nahiko gogorra da eta... gainera nik uste dut orain soldaduska pasatzea eta gero burruka egitea hobe dela" eta horrelako gauzak esaten dituzte. Baina guk esperientziaz ganza bat dakigu eta hau da: jendea, soldaduska egin ondoren makalduta, gogo gutxirekin eta nahiko aldatua etortzen dela eta hau da guk jendeari ikus arazi nahi dioguna. Gainera, hemen kristo guztia soldaduskaren aurka jarriko balitz, kristorena armatuko litzateke, baina nola bata bestean justifikatzen den...
Bi berriemalleak eserlekuetan mugitzen dira, elkarrizketa berotzen dihoa eta abotsa igotzen.
Alderdi Politikoek Ez Dakite Ezer
Z. A.–Zuen eritriz soidaduskara doazten guztiek beren buruak justifikatren dituzte, baina nere eritriz asko ezjakintasun osoz joaten dira. Noski egungo dinamikan sartuak daudenak,eta batez ere bere buruak ezkertiartzat jotzen dituztenak ezin dezakete horrelakorik esan.
Neska, oso kezkati jartzen da...
–Ejerzitoaz, inor ez da kezkatzen, zenbait inkesta egin dugu eta bai, denek gutxi gora behera Ejerzitoaren aurka daude baina arazo hau ez dute beregan hartzen» esaten digu euskaidun berri batez eta mutilak jarraitzen du: ~HB, EIA, EMK, LKI, PSOE eta PCEren artean inkesta bat egin genuen eta gauza harrigarriekin topatu ginen. EMKren eritziz, adibidez, soldaduska Euskadin egin behar da eta gainera neska eta mutilak, bien berdintasuna hortik ere pasatzen omen da. Nik ondorio orokor bat atera nuen, denen artetik noski, eta hauxe da: Ejerzitoa ez dutela ezagutzen. Beste gauza eta arazo guztientzat programak eginak dauzkate baina soldaduskaren arazoa ez dute aztertu. Bueno, batzuek, badirudi aztertu dutela, PSOEko gazteriek esaten zigutenez soidaduskara joan beharra omen dago. Beste batzuek Leninek zioena botatzen ziguten eta kito. Kontzientzia eragozpena zer den ez jakiteaz ni ez naiz harritzen, baina horrelako jarrerak edukitzea...
Z. A.–Beraz, orain arte eraman duzuen burrukak ez du zuen eritziak eta planteamenduak zeintzuk diren adierazteko ere serbitu?
–Bueno; beti aurpegi faltsu batez agertu gaituzte, pazifistak, biolentziaren aurkakoak, etab... hau ez zait gehiegi ajola, baina alderdi ezkertiar batek, iraultza egin behar duela esaten duen alderdi batek, Ejerzitoari eta nazioarteko paktoari buruz ezer ez jakitea... Honela, pentsa dezakezu beren militanteei ez dietela inongo irtenbiderik planteiatzen.
Gero gainera gazteriaren egoera aztertu behar da, alderdi bakoitzak bere gazteen erakunde edo taldea dauka eta denek gauza berdina planteiatzen dute: «Soldaduska Euskadin», soldaduska denok egin behar omen dugu eta gu noski hortik ez gara pasatzen.
Z. A. – Soldaduska egin duen kontzientzia eragozpentzailerik ezagutzen al duzue?
–Bai noski, eta leporaino eginak zeudelako joan ziren - edo erreta daudelako joaten dira. Jendeak, burru'k hau horma baten aurka joatea dela ikusten du eta asko azkenean ziplo erortzen da. Gero, jende askok bere hizitza objczioa ez dela esaten du, bere bizitzaren zati bat baizik, soldaduska garaiko burruka bat. Jendeak urte t'erdi pasatu eta gero libre zaude" esaten du eta maila handi batetan hori egia da eta denok tranpa horretan erortzen gara; hemen, denbora: pilo botetan borrokan aritu, soldaduskatik libratu nahian haruntz eta honuntz eta gero zer? behar bada espetxera
Z. A.–Gaurko gazteriaren egoerak fenomeno honekin zerikusirik ba al du?
-Bai, bai Gazteria gaur egun, desilusionatula, nazketuta, aspertuta eta nihilista bihurtua dago, hori konstante bat da eta gu ere tranpa horretan erortzen gara. Neri adibidez, lau hilabotetan bilera batetara ere ez agertzea gertatu zait; hori bai, zerbait larria gertatzen bada. orduan mugitzen gara, Bilboko kasuan adibidez hori egin dugu.
Defentsa Baketsua
Z. A.–Soldaduska eta Ejerzitoaren aurka zaudete; iraultza sozialista edo komunista bat egingo balitz, herria defendetu beharko da, hau nola ikusten duzue?
Tentsioa goraka doa, inoiz planteiatu ez zaien galdera dela dirudi eta lehen erantzunak hori adierazten dit.
-Zuk bezain ilun
Z. A.–Ez, nik oso argi daukat, baina zuek zer derizkiozue?
–Bueno, momentu honetan iraultza armatuaren arazoa gogorki aztertzen ari gara; taldean jarrera desberdinak daudenez, pertsonalki mintzatuko naiz. Euskadin iraultza bat egin ondoren Armada Herrikoi bat antolatuko balitz, gu bere kontra agertuko gineke, Ejerzito honek beste guztien bereiztasunak edukiko bait lituzke: jerarkizazioa, disziplina. etab... Guretzat ez dago ejerzito kapitalista eta Ejerzito sozialistarik, Ejerzito bat bakarra dago; begira Errusia, Txina eta leku guzietan nola izan den.
Z. A. – Beraz pazifistak zarete?
–Ez, mesedez. Nik pertsonalki ez dizut arma bat ez dudala hartuko esango, ez dakit, Ejerzito bat edo besteak ekar ditzakeen ondorioen aurka gaude.
Z. A. – Beraz zuek defentsaren beharrik ez duzue ikusten edo bestela, zer defentsa mota.planteiatzen duzue?
–Defentsaren beharra ikusten dugu, baina bortxa gabeko defentsa herrikoi baten alde gaude, baina egia esan ez daukagu argi.
Z.A.–Baina hori aski idealista da eta? Tanke eta abiolen aurka zertaz defendatu behar duzue?
–Zuk exenplu hori jarri didazu eta beraren alde zenbait adibide badago, Indiak bide pazifisten bitartez lortu zuen independentzia.
Z. A. ~ Sarritan pazifistak ez zaretela adierazi duzue, baina orain esaten didazunarekin Gandistak zaretela pentsa dezaket.
Badirudi galdera hau ez zaiola gehiegi gustatu baina erantzuna berehela ematen dit: Batzuek bai, baina denok ez, ni Gandiren gauzá batzuekin bat nator. Dena dela defentsa, bakar batzuen eskuetan ezin daiteke utzi eta gaur arteko kasu gehienetan horrela izan da, defentsa Ejerzitoak eraman du. Gure eritziz, badakit gauza iluna dela baina, prozeso autogestionario baten ondorioz sortu beharko litzateke, baina denon artean erabakia eta ez jerarkizatua. Beste defentsa mota batzuk bilatu behar dira.
Z. A. ~ Zuen ekintzek honekin zerikustrik ba al dute?
–Bai eta horretan ahalegintzen gara. Guk Gobernu militarraren aurrean eserialdiak egin izan ditugu, gaur nahiko demokrazia badago eta zoritxarrez ez digute ezer egiten.
Z. A.– Zuek ere Francorekin hobekiago bizi ginela uste al duzue?
–Ba!, ez dakit, ja, ja, ja,...~
Z. A.–Ez dut uste zuen barnean horrelakorik pentsatzen duzuenik, baina zuen ekintzen esanahiarekin jarrai ezazue.
–Bueno, bai. Eserialdi -hoietako batetan polizia agertzen da eta guk hauengan bi gauza bereizten ditugu: pertsonaia eta pertsona. Pertsonaia polizia da, funtzionarioa da eta pertsona uniformearen azpian dagoena eta jendeak hauxe da bereizitzen ez duena. Lehenago esan dizudan bezala, gure ekintzetan poliziarekin hitzegiten dugu, ez gara harriak botatzen hasten, beren kontraesanean erori arazi nahi ditugu. Gogoratzen naiz behin batetan polizia: etorri eta altxatzeko esan zigutenean, hauxe esan geniela: «estamos sentados y a vosotros no os estamos haciendo nada, entonces por qué nos vais a pegar? porque os ordena el jefe?~'Eta beraiek: ``es que las órdenes no se discuten~. Jefea etorri zen eta egurra emateko agindu zietenean batzuek jotzeko keinua besterik ez ziguten egin, zergatik? Beren kontraesanean erori arazi genituelako. Jende askok hori ez du ikusten eta polizia :ikusi bezain laister harriak botatzen hasten dira. Ni kasu batzuetan herrien alde nago eta bota izan ditut, baina zuk polizia bati harri bat botatzen badiozu. instifikazio bat ematen diozu.
Z. A.–Eta zuen jarrerarekin zer lortzen duzue?
–Begira, jendearen aurrean askoz hobeagoa da, ikuspegi bat edo bestea ematea, manifestapenek ondorio pedagogiko batzuk eduki behar badituzte behintzat; erreakzionario eta burgesetaz hitzegiten da baina noski... nere aita PNVkoa da eta manifestapen batetan printzipio bezala jendea harriak botatzen ikusten badu, nolabait, poliziaren jarrera justifikatu dezake, baina manifestapen batetan, jendeak ezer egin gabe poliziak erasotzen badu, poliziaren jarrera inolaz ere ez du justifikatuko.
Uste dut, ulertu nahi dutenentzat gauzak argi uzten dituztela. Elkarrizketaren hasiera eta amaierak, badirudi ez dutela inongo loturarik, baina orain arte aipatugabeko gaiak ikutu ditugu eta hau interesgarritzat jotzen dugu hirurok. Baina hasieran aipatutako gai bat, beraiei buruzko aurreproiektuarena aldean gelditu zaigu. Dena dela, berehalako gauza bat ez denez beste batetan aztertuko dugu.
L. AUZMENDI
23-25

GaiezGizarteaSoldaduzkaItsumisioaMobiliazioa
EgileezAUZMENDI1Gizartea

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude