"Tontoak Ailegatzen Dira Gora"


1980ko martxoaren 02an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Javier Exposito, "Sanseko" Entrenadoreari elkarrizketa

Javier Exposito, "Sanseko" Entrenadorea
"Tontoak Ailegatzen Dira Gora"
«Sanseko gainean ezta?» Hauek izan ziren lehen hitzak, Expositorenak, elkarrizketa bat egin nahi geniola esaterakoan.Berak ez zuen uste berari egin nahi geniola elkarrizketa. Javier Exposito, pertsonari, añorgatarrari, entrenadoreari, Javierri. Baina halere, ezezkorik eman ez zezan, badaezpaere, baietz erantzun. Ideia Kortabarriak eman zigun: "Errealari buruz ezer egin behar baduzue, jo Expositorengana, bera baita Errealaren sekretoa. Nik teknika aldetik ezer ikasi badut berari esker izan da, gero berak irakatsitakoa taldean aplikatu besterik ez baitut egin »
–Ez, ez da horrela. Aldrebes baizik
Defentsarik gabe hartu genuen Javier Exposito, berak ez bait zuen pentsatzen beste moduko elkarrizketarik izango zenik. Halere, nahiko patxadatsu eseri zen bere aulkian.
Z.A–Zenbat omenaldi egin dizute?
J. E–Joder; bueno, orain arte ixilik egon dira, baino ixilikan. Orain berriz nazkatu arte. Gainera, neri iruditzen zait, edo ez zaizu gustatzen, eta hori ez, tontokeria litzateke horrelakorik esatea baina hain beste, hainbesteee, ez da ia nere gustokoa. Baina gertatzen dena... egiten dizute bat eta denak segidan Hori bai, neretzako onen onena jokalariena izango da. Y se acabó.
Añorgan, bere herrian, egin zitzaion omenaldia aipatu du. Hartan 1977 urtean bere eskuetatik pasat-ko jokalariek, Sansekoek eta Errealekoek partidu bat jokatu zuten
« El amigo Javier bien se merecia este galardón popular y multitudinario, por su entrega, fidelidad: Y modo de ser que le convierten;en el mister eterno del Sanse. Ademas aqui en el barrio donde se le quiere por ser un hombre imaginativo y campechano, con muy buen sentido del humor y un autentico popular añorgatarra..., zioen "Añorga" aldizkariak.
Urte asko.daramazki ia Expositok Sanseko entrenadore izanik. 18 urte ia. Aurretik ere, Añorgako mutilekin aritu zen. 1959 urtean "Copa Presidente"aren finala jokatuko zuen bere ekipoak. Atotxan 4-1 llintxa menderatzen zutelarik. Eneste éxito que hoy señalamos tiene fundamental participación la entusiasta y competente labor qu Javier Expósito viene realizando en su calidad de preparador del equipo" zioen urte hartako "Añorga Escolar" aldizkariak.
Izenak eta izenak. Garai hartan hasten dira ia mila aldiz errepikatutako izenak. Ilintxaren aurka Karmelo Amas, Marieta atezain hura. Expositek, izen hauek aipatzen dituenean, hitz egitekoaren besoak altxatzeari uzten dio eta mahai gainean besoak jarriz...
Irigoien, jokalari maite hura
Neretzako maiteena, ba hori, mutil bat, eta esaten didatena: Joder, Irigoienen gainean hitz egiten duzunean nabarmentzen zaizu! Gizon bezala neretzako izan da aparta. Futbolean ez zebilela... eskribitzen ari zela. eta bueno «Ciudad de Irún»aren lehenengo saria. Hale, a tomar por saco! Olerkiarena... Eta gero bere kezkak... Ezagutu ez duenak «hau eroa duk» esango zuen... Beti bere mundua diferentea bait zen. Horrelako lagunak asko. Pasa zirenak... eta gaurko egunean Larrañaga beti...»
Urte asko pasa badira ere. Expositorentzat gauzak ez dira gehiegi aldatu. Oraindik Añorgako «Rezola»n lan egiten du goizetik. « Bai, lehen laborategian, baina orain mantenimendua, olioak aldatu eta analizatu, hortan... Langile, langile, hortarako jaioa naiz...» Eta kanpora joateko gogo gutxi: « Hor badago errueda bat, eta entrenadoreek badakite hala dela, sartzen dira, gero hurrengo urtean irten, handik gutxira beste ekipo batera joan, ez, nik izan ditut proposamenak baina asko pentsatu beharko nuke horrela ibiltzeko »
Z. A.–Denhora libre gutxi ezta?
J. E.–Bai bai, zergatikan Atotxatik zortziretan ateratzen naiz... eta hurrengo goizean goiz jaiki egin behar... Larunbatean, bai, musean egiten dut soziedadean, baina berehala etxera...
Añorga; oraindik han bizi eta han lan egin. Bertako gauzak jakinaren gainean izanik. «Bai, Añorga oso herri deportista izan da beti. Lehen korrikalariak eta pelotariak. Oraingo futbolari gazteak gaixki dabiltza, akaso jetxi, baina aurtengoari eusten badiote hurrengo urterako ekipo polita daukate... Eta Bakero (orain Sansen dabilen añorgatar bat». Bai, nere hauzokoa da, ia, ja, eta horrekin zer pasatzen da... Bai, bai txikitatik ezagutzen dut hori, hamalau urterekin fitxatu genuen, eta orain hamazazpi ditu. Nik ezin nion esan: sartu futbolean, zergatikan ez bahaiz aurrera ateratzen, jode... Gero mutila Sansen zebilela, nola gaixki genuen entrenamendutarako, bera Urnietako Eskola Profesionalean bait zegoen test bat egin zitzaion bere intelijentzia jakiteko. Eta askoz gehiago ikas zezakeela...»
«Eta Añorgan ere Kastresana (pisu jasotzailea). Han ibili zen Madrilen, una esperanza. Eta gero azkenik soldaduska egitera Pontevedrara! Urtebetez Pontevedrara. Bororrekin hainbeste diru gastatu eta gero, ez al dago legislaturik? Azkenean. hortxe urtebete galduta kapitan batekin edo hitz ez egiteagatik eta ez mutil, hi honera eta segi entrenatzen. Orain han segitzen du, baina gaixki, gaixki... mutilak zaindu egin behar dira...»
Elkarrizketa aurrera doa eta aurrean jarri diogun ardoa ez du oraindik ikutu. Ez zuen ikutuko ere. Erre bai, zigarro baten ondoren beste bat segituen... Belauna altxaz mahaiaren kontra, besoak luzatuz, lasai, Irrifarrez, berritsu. Hitz egiterakoan aurrera eta atzera egiten du bere bular zabalari ezin eutsiz.
Z.A–Partidu bat ikusi ondoren, irakurtzen duzu egunkari bat eta batzutan nahiko desberdin publikatzen dituzte gauzak.
komentaristai hoiek...
J.E–A; Bai, bai. Zenbait komenmentario... Gainera ni gogoratzen naiz behin, Garmendiak jokatu zuela eta egunkariak «nunca estuvo seguro>> eta horrela. Baina onena Garmendia; berak baloirik ikutu ez, baino besteak ezta ere. Hor baituk, jokalaria ez konfunditzea, hor baituk, zaila. Eta jokalariek, badakizu, astelehena iritsi eta «a ver qué me han puesto...». Baina nor da hori? Nik zer uste duk, hik baino gehiago dakiela komentarista horrek?
Hemen gertatzen dena zera da. Askotan entrenadore batek agindu bat eman eta jokalariak ikusten du "Ni hemen sakrifikatzen ari naiz, baina agindu bat da, eta akabo. Eta kanpoko jendeak ez daki hori. Horrexegatik behin baino gehiagotan esaten dena «Y ese tarugo jugando, si cuando jugaba conmigo en juveniles no pegaba un tambor.. A bai, zu azkarragoa zara, puñeta bai... baina futbolean lehen dibisiora tontoak ailegatzen dira, egunero egunero korrikan ibiltzen direnak... Eta listoak berriz, gaur hemen min dudala, bihar beste aldean min... bale, etxera. Esertzen zara tribunan purua errez eta esan dezakezu « Si ese era un tarugo..." Bai jakina, baina zu hor eserita... listoa... bai...
"Buen Estudiante, Buen futbolista"
Elkarrizketan zehar, puntuz, puntu, tarteka Expositoren filosofia agertzen da. Futbolean. bearrezkoa den nekea, eta era beretik, futboletik ihes egin beharra. "Neregana etrotzen dira mutil gazteak. Eta egin behar dutena, denbora lortu futbolerako eta ikasketeetarako. Hori lortu da. Esaterako, injineru ikasteko denbora behar da eta injinieru Viguera izandu dugu Irigoien ere bai, eta Alonso eta Arkonada lizentziatuak ere. Izan ere, futbolean, batzuk gora ailegatzen dira eta beste batzuk ez. Ikasketa batzuk izan ezkero, ba futbola bukatzen denean hortxe duzu bidea. Baina hori bai, baino beti bizi behar dute futbolari bezala, deportista bezala,. Nik esaten diet... ardoa badakik zer den, hik ikusi eta aukera beharko lagunak eta tokiak. Zergatikan hamar ardo edaten dituzten lagunekin bahabil, orduan zer?"
"Gero gainera asko izan da: Te voy a meter una multa. Ez, horrela ez goaz inora. Berez atera behar du. Ezin ibiliko gaituk atzetikan. Gu niñerak ezin izan. Nahi duena sar bedi, eta nahi ez duenak badaki... Lehen esaten zen: buen estudiante, mal futbolista. Gezurra! Gezurra beti!".
Hortikan espejismo haundi bat duk. Batzuek, ikasketan ibiltzeko ahalmenik ez izanik, futbola aukeratzen dute zerbait lortzeko. Baino oso arriskugarria baita. Betikoa, batzuk aurrera ateratzen dira, eta besteak ez. Eta trauma izugarriak agertzen dira. Jokalariek, ondo ikusten ez badute beren martxa, larri pentsatzen dute: Negozio bat jarriko ote dut, ez dut jarriko? Eta gero lagunekin gertatzen dena. Garai onean, lagun asko baino azkenik, garbi garbi, futbolariek, azkenik, aspaldiko, betiko lagunengana jo behar".
«Nik beti esan izan diet mutilei: "Ni puta ni monje". Dibertitu behar bai, baina bere neurrian. Baina ez da esan behar: "Ni futbolista bat naiz". Ez. hik bizimodu normal bat eraman behar duk...»
Z.A.–Baina halere, izango dira beti-problemak jokatzen ez dutenekin.
J. E.–Bai, jokatzen ez duenak min izaten du. Baina nik esaten diet: min sentitzen ez duena ez da gauza futbolerako. Min sentitu eta demostratu egin behar: benga, pum, pum, pum (mahai gainean kolpeak), a sudar!
Z. A.–Errealetik alde egin duten futbolariek potto egin dute beti, Zergatik?
"Diferenteak Bait Gara"
J. E.–Izan ere, askotan esan dudana. Diferenteak bait gara. Zuk ikusten duzu kanpoko futbolariak eta beste itxura bat dute: korbata eta guzti eta beti futbolaritzat hartuz beraien buruak. Ez, hemengoak normalagoak dira, jatorrak. Ni akordatzen naiz Txintxurretarekin, Santanderrera joan zenean, eta batez ere De Diegorekin, Madrilera abiatu zenean. Izugarrizko txokea izan zuen honek. Hara joan, entrenamenduan hasi, bukatu eta ikusi lagun guztiak beren aldetik zihoazela. Sekulan bizi ez, elkarrekin batera. Bakoitzak berea. Hemen berriz, futbolarien artean laguntasuna izaten da, edukazio diferente bat dagoelako. Eta gero beste gauza bat: Madrilen titularra edo suplente izan, miloi bateko diferentzia dago. Eta, pum, pum, pum (berriz kolpeak mahaiean), ea hor...
Z. A.–Errealak orain dituen futbolariekin asko egin dezake, ezta?
J. E.–Bai, nik uste dut orain dela «el cénit». Baina, joder, Errealak orain dauka ekipoa primerakoa, eta halere atzetikan beti beste bi edo hiru ekipo, segidan, segidan. Eta gorabehera asko izaten dira, jeee... Beti aurrena, aurrenak eta hor tentsio psikolojikoa hasiko da... eta datorren larunbatean Bartzelonara, ta nahita nahi ez ondo jokatu behar... eta partidu hori irabazi diagu, eta benga eta benga eta horrek gastatu egiten du... Nik esaten dudana: zer gertatzen da ziklismoan? Maillot horia edonor, baina kalitatea ez bazegok hor ez duk aguantatzen Eusteko, kalitatea behar.
Madrilen ezin dute gurea bezalakorik egin. Han, gazteak, berrehun! Eta nor ateratzen duk? Inor ez! Nola aterako dira ba... Ehun eta ehun mila pertsona eraman behar dira. eta Europako kanpeoi izan behar. La Fofito, la Fofita ekarri eta espektakuloa eman behar.
Baina Erreal Madrilekin gertatzen dena zera da: izan zuela bere garaia, Europako Kopan sartu eta benga (pum, mahai gainean kolpeak, benga (pum), benga (pum). Eta generalean, izaten dituzte, horrela maila hortan, hiru urte. Bayern Muhich, kanpeoi, kanpeoi eta kanpeoi, eta datorren udaran ia ez. Aguantatzen ari dena Liverpoola da, laugarren urtea daramala uste dut. Eta Nottingam Forest ere, aurten hirugarren urtea. Baina hor izaten da, hiru urte, hortxe.
"Hau Loteria Bat Da" .
Hitz egiterakoan. batzutan eragin egin behar da Exposito. Galderak eta gaderak egin eta « Bai, bai, bai...» erantzun berak. Izenak aipatzarakoan berriz, jo ta ke hasten da, adjetiboak ezin aurkituz. Dioenez, jandeak ez du futbolaria ezagutzen Gorriti, esaterako jendeak agresiboa izango zelakoan... «Hala jokatzen bait zuen, baina ez, musean egiten zuenean ez zen gauzatako bat botatzeko ere. Eta Txintxutreta: «Neretzako izandu zen futbolari gogorra, izugarria, defentsan beti gogortasun bat... Nik esaten nuena: honek gora allegatu behar du. Baina ez, Errealera pasa zenean ez zegoen bere onean... Lesioak... Izan ere futbola loteria bat da. Lesioak.. »
Loteria. Behin baino gehiagotan azaltzen da arazo hau. Oiartzabalen kasua-agertzen digu. «Oso, oso ona. Bazeukan toke bat... alde hortatik batere problemarik ez.» Merkelek, entrenadoreak eraman nahi izan omen zueni baina lesioak agertuko ziren.
«Satrustegi da, bueno, un luchador terrrible. Gola sartzen duen bakoitzean,eta anaia berdina da, hor ikusten duzue, salto ieee! Baina benetan, horientzako gola da el sumum del futbol. Satrusentzat baloia da corno al perro la liebre! Eta gauzak ondo irtetzen ez badira, min haundiena berak..
Eta Alonso. Bere agresibitatea kontajiatu egiten da ekipoan. Batzutan ez du laudiorik botatzen. Kontatzen du behin 1975 urtean Kubala agertu zela Atotxatik, eta Sansen ikusi ondoren, dutxatan zera .galdetu zuela irrifarrez: «Y este porterito qué? (Arkonada zen.) Eta Andonik: Este irá a la selección. Je je...»
Gauza asko eta asko publikatu gabe geratuko dira. Dena esan beharra dago: nahiz eta magnetofoiak ordu betez ez grabatu, Expositoren hitz, jakina ;mamitsua gertatu zenez, .mamitsuegi gure espaziorako, azkenik nonbaitetik moztu beharra dago.
Seinen Negarra
"Baina ni ez naiz inportanteena. Hortxe daude begiraleak etá beste entrenadoreak."Etxaniz, "Kortabarria eta ekarrii zituena", Artajo (Easoko entrenadorea), Iñaki Sarriegi... Ez du inor aipatu gabe utzi eta azkeneko momentuan Eusebio Leranoz gogoratzen du, Sanseko atezain nafar izandakoa: «fuera de serie'kategoriazko mutila, teatron ibilia zen eta Unibertsitatean ikasten... Baina suerte txarra, belauna lesionatu zuen...». Eta Sein: «Mutil jatorra, jendeak uste zuen harroputz bat zela, baina umila bera. Chispas, chispas! Inork ez zelala Oiartzabal, ikutu. Eta norbaitek baloi gabe koipe bat ematen bazion berak jartzen zuen aurpegia hantxe... Bazen... akordatzen naiz behin. Utebon partidua galdu eta bera negarrez, eta ez zela Donostiara etorriko. Negar ta negar...
MIGEL OTERMIN. XALBARDIN
13-17

GaiezKirolaFutbolaEntrenatzai
GaiezKirolaFutbolaTaldeakReal Socied
PertsonaiazEXPOSITO1
EgileezOTERMIN2Kirola
EgileezOSTOLAZA1Kirola

Azkenak
Eguneraketa berriak daude