"Orain" Aurrera Ateratzeko Borrokan


1980ko otsailaren 24an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
"Orain" antzerki taldekoei elkarrizketa

"Orain" Aurrera Ateratzeko Borrokan
Euskal Herriko antzerkigintzari hurbildu nahiean, arte zail hau praktikatzen duen jendeari elkarrizketak egiteko asmotan gara, eta gertuenekotik hasi gara, orain dela urte askotatik sendatzen eta sorkuntzaren bidea lantzen salatzen den Donostiako ORAIN taldetik. Jende gaztea, irekia dira, egunero, alaitasunez beterik, saioetan iharduten duena.
–ORAIN 1968.ean sortu zen, garai hartan zeuden baino talde arinagoa, antzerkiaren linea berriei jarraituko zitzaiona, egin nahiean. Antzeslarien gorputzak prestatzen hasi ginen, eta antzerki zuzenagoa, politikoagoa, garalei zegokiena eta parte hartzaileen espresio-beharrei erantzungo ziena eginez. Hau orduarartekoaren desberdina zen eta gutariko batzuk garai hartara arte praktikaturiko antzerkigintzak baino ikuspegi zabalagoak ematen zituen
Lehen lauzpabost urteetan taldeak egin zuen lana, Donostian izan den garrantzitsuena dela uste dugu.Ez genituen ihardunaldietako posibilitateak gehitu bakarrik –ordurarte hiruzpalau saioetarako bakarrik prestatzen ziren obrak, eta gu hirurogeita hamar egitera iritsi ginen–; beste talde batzuekin harremanetan jarri ginen, ikastaldiak ospatu ziren... eta gaur egun ere guzti hori berriro egin dezakegula uste dugu.
–Zer esan nahi duzue, lauzpabost urte hoien ondoren ezer egin gabe egon zaretela orain arte?
–Ez, ORAINek beti jarraitu du, baina profesionalizatu gabe dagoenez, nahiz eta etengabe lanean aritu, badirudi jendaurrean hila dagoela.
Bokaziodunen talde bat borondatezko aktoreez, antzerkia bere baino gehiago aktibitate horretan ihardun nahi dutenez osatzen da. Batzuk oso bizi sentitzen dute gogo hori eta jarraitzen dira. Baina beste batzuentzat beste aktibitate batzuk –azken urteetan politika arlokoak bereziki–dira nagusi eta honek taldea aldian behintza berritzea dakar. Horregatik, ORAINek urteetan antzerki eskola bezala jokatu du, antzeslariak prestatuz batzuk aurrera jarraituko direnak eta besteek utziko dutenak. Gaur egun ere hori gertatzen da pixka bat, benetako antzerki eskola , bat osatzen ez den bitartean, taldeek erakutsi beharko bait diegu hurbiltzen direnei. Baina hau alde batera utziz, helduentzako bost montaje eta haurrentzako hamar, urtean bat gutxi gora bebera, egin ditugula esan dezakegu. Ez dago hain gaizki, ezta?
–Goazen gaur egunekora. Zertan ari zarete, zer espero duzue?
–Duela urtebotetik talde koerentzia haundi samarra dugu. Helduentzako obra bat, "Beldurrak" izenekoa, ari gara prestatzen. Martxoan estreinatu ahal izango dugula uste dugu; asko ari zaigu kostatzen, baina ondo egitea espero dugu. Bestalde, haurrentzako saioak egiten ari gara etengabe. Orain ari gara amaitzen azaroan hasi genuen montaje bat, "Orain zirku bat zuretzako", hogeita hamabost ekinaldi egin ditugularik iadanik.
–Euskaraz aritzen al zarete?
–Taldea bi hizkuntzetan aritzen da. Pixkanaka, osorik euskaraz izango den antzerkigintzara goaz. Haurrentzako kanpaina, esate baterako, ikastola eta eskola nazionaletarako egin dugu, euskaraz eta gaztelaniaz, baina beharbada irakaslego euskaldunarengatik edo, ekinaldi guztietatik ehuneko larogeita hemeretzi euskaraz izan dira.
–Zein da antzerkiarekiko zuen konzepzioa?
–Oso zaila da esplikatzen. Guretzat antzerkia arte konplexu eta zaila da, ikusleari zuzenean iritsi behar zaiona eta haren sentiberatasuna ukitu eta esnatu nolabait. Eta hau ikuspegi desberdinetatik egin daiteke. Uste dugu aktorea dela sormenerako ezinbestezkoa den elementoa, eta horretarako prestatzen gara. Antzeslea, sortzeko askatasun osoaz, gure ensaioetako lokalean bakarrik aurki daiteke seguraski, eta beharbada hau da gure konpensaziorik haundiena. Gure desarroilorako eta antzerkia segurtasunez erabiltzeko, hitzari ere garrantzi haundia ematen diogu, eta horretan sartzen ari gara, atzera utziz espresiora bakarrik zuzenduak zeuden montajeak, orain; estreinatuko dugun montajea trasiziozkoa izango den arren.
Bestalde, antzerkia festa dela deritzogu eta kalean egiteko edozein lanetara - irekiak gaude. Beharbada hau da ORAINen punturik garrantzitsuenetakoa, kalean lan egiteko disposizio hori. Aurten ekinaldi asko egin dugu batzorde antinuklearren kanpainari laguntzeko sortu genuen sketch batekin Honek bizkor lan egiteko mentalitatera ireki gaitu eta bide horretatik jarraituz antzerki-egunkaria egin ahal izango dugu; hori ez bada ere helburu bakerra, taldearentzat bide interesgarria izan daiteke.
–Nola egiten dituzue montajeak, nondik atera dirua?
–Diruarena, historia tristea da. Oso gutxi kobratzen dugu ekinaldiengatik eta horrela ari gara ordaintzen gure furgoneta, –hainbeste diru irensten du itsulapikoa dirudi–eta orain prestatzen ari garen montajea. .Baina gehiago kostatzen zaigu aktuatzea dirua xahutzea baino, beraz, hutsean gaude beti. Diru hori ondo inbertitua egongo dela espero dugu.
Bestalde, montajeak kolektiboki egiten ditugula uste dugu. Eta "uste dugu" diogu, oso zaila baita hori baieztea. Eskulanentzat –dekorazioa, makilajea, jantziak etabar– ekipotxo bat dugu prestatua taldean, antzeslariekin beraiekin, eta lan guztia banatua dago. Azkenean batzuk besteek baino gehiago lan egiten dute; baina normala da, esku hobegoko jendea eta asti gehiago duena beti bait dago.
-Eta profesionalizatzea? Ez al duzue uste arte batetan benetan sakontzeko beharrezkoa denik egun guztiko lana?
–Bai noski (denak ahobatez). Baina ea nork egin dezaken hori gaur egun. Ezin gara hala nola bizi, eta dena dela, gehiegi gara talde guztiak bide hori hartzeko. Gure bidea, oraingoz, zazpi t'erdietatik hamaikak edo hamabiak arte lanean aritzea da, eta noski, gehiago sortuko genuke egun guztia izanez gero, baina oraingoz ezin. Momentu honetan, taldeko bat edo beste liberatzen hasteko asmotan gaude, baina gure ekonomiak huts egiten du behin eta berriz, eta itxoin egin behar.
ORAINen Duque de Mandaseko lokalean, ez dago bero haundirik. Taldekoak ejerzizioak egiten hasten dira; gero inprobisazioak eta ondoren montaje bateko ensaioa etorriko dira. ORAIN, aurrera ateratzeko borrokan.
MARIBEL BELASTEGI
Argazkiak: ORAIN
33-34

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakORAIN
EgileezBELASTEGI1Kultura

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude