Beti Gogoratzen Diren Gauzak


1979ko azaroaren 11n
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Joxe Miel Barandiaran aitari elkarrizketa

Joxe Miel Barandiaran
Beti Gogoratzen Diren Gauzak
Urte honetako azken egunean, osasunak laguntzen badio eta Jainkoak nahi badu, Joxe Miel Barandiaranek–ataundarrentzat Perunexarrek–90 urte beteko ditu. Joan zen igandean Azaroak 4ean Eusko Ikaskuntza eta Euskal Herriko lau probintzietako Diputazioek omenaldi bat egin zioten. Berak agertzen zigunez, hau 22.omenaldia izan omen da.
Bitartean, Ataun San Gregorioko Sara etxean bere lanak egiten jarraitzen da, batzuek baztertzen eta beste batzuek goretsitzen duten lan isilean. Joxe Mieleletaz asko hitzegin da, haren hitzak leku askotan agertu dira, baina gaurko honetan bere hitzetatik kanpo bere herrikoen eritziak ere jaso nahi izan ditugu, hauk baitira pertsona bezala gehien ezagutzen dutenak.
Urteak Aurrera, Baina Etsi Gabe
–90 urte betetzen dituzu bainan oraindik fuerte zaude, zer sekreto daukazu horrelako osasunarekin egoteko?
–Askok galdetzen dit eta hauxe erantzuten diot beti: 25 urterekin duodenoan ultzera bat izatea eta bizitza guztian bere mendean egotea. Janariari kontuz begiratuz ibili behar zara bestela honek urrengo egunean aldaba jotzen du.
–Eguneroko paseotxoak egiten jarraitzen al duzut
–Bai, ahal dudan guztian egiten dut bueltatxo bat, eguraldi txarra egiten badu karreteraz egiten dut eta bestela mendira. Arratsaldez ibiltzen naiz eta ordu bete, ordu t'erditxo batekoak egiten ditut eta beti arratsaldez.
–Beraz eguna nola banatzen duzu?
–Goizean ohituraz seiretan jeikitzen naiz, aseoko gauzak egin, otoitzak eta zortziretako meza ematera joaten naiz. Itzultzean gosaldu eta ordubatak arte lanean jarduten, bazkaldu eta ondoren bizpahiru ordu geldi egon; siesta egitea ez zait komeni, medikuak esan zidanez. Denera lanean zortzi-hamar bat ordu sartzen ditut.
–Eskuartean zer lan duzu une honetan?
–Bai, lan gehiegi ibiltzen dut. Baditut hemen duela zenbait urte fitxetan jasotako lanak eta argitaratzeko moduan jartzen ari naiz, baina bitartean beste lan batzu ere izaten ditut, hitzaldiren bat ematea dela etab. Neretzat hitzaldia ematea txarra bada, egoera protokolariotan jendea nola tratatu behar dudan izaten da, don ala señor rnio jesucristo deitu behar diodan eta neri egoera hauk oso duingarriak egiten zaizkit. Ez nago ohitua eta ez naiz ohituko. Askotan oroitzen naiz, esanak aspaldiko kontuak direnik literatura ikasten nuenean bazen izen handiko poeta bat eta bere izena honelaxe idazten zuen: Doctor Don Juan Pérez de Montalbán, zerbaitegatik jartzen zuen. Bazituen bere gisakoak, hori maite ez zutenak eta bertso hau jarri zioten: El Doctor tu te lo pones / el Montalbán no lo tienes / conque quitándote el don / sólo te queda el Juan Pérez. Baina neri maixuak esaten zidana, mundua maila horretantxe dago, izenari begiratzen zaio. Guztiak ez dira berdinak bainan asko horrelakoak dira, izenak erabiltzen dituzte, etiketak, siglak, entenditzen ez dituzten tituloak, horien atzetik joaten da jendea eta horiezaz izaten dira haserreak ere.
Ataungo gazteetaz mintzatzen, esaten didanez ez omen diote berak esaten duenari garrantzirik ematen. Baina Joxe Miel nola ikusten duzu zuk gaurko gazteen egoera?
–Zaharrak esaten dute: gaurko gazteak! Hori lehenagoko zaharrak ere esaten zuten. Ni gogoratzen naiz noizbait erdaraz ikasi nuenean nola hauxe esaten genuen gazteok: Bai, bai, a la antigua usanza estrafalaria de la verdad siempre contraria, hau zaharrengatik noski. Nik esaten dut, apaju onak ginuztean geuk ere hori esaten genuenean.
Gaurko gazteak ez dira lehenagokoak bezalakoak, bizikera ez baita berdina eta hau berdina ez denean burubideak ere ez dira berdinak izaten; hau beti eduki behar da kontutan. Hezikera, hau da, kultura, ez da guk pentsatzen dugun bezala hemen zati bat eta hor beste bat, kultura dena batean dago, zerbait organikoa da eta bere zati bat aldatzen baduzu bestean ere aldaketak etortzen dira. Orain ez dago lehenagoko bizikera beraz hezikera ere ez da berdina. Lehenagoko gazteak abereekin edo lurrean lana egiten zuten eta bakoitzak hartzen zituen bere erabakiak, orain berriz fabriketan aritzen dira eta erabakiak ezin dituzte hartu, gaur masifikatuak gaude.
–Eta zure gaztaroa nolakoa izan zen?
–18 urte nuelarik bitartean eginiko guztia aztertzen hasi nintzen: apaizetako ikasten ari nintzen baina lebenago maisutako karrera egin nuen, badakizu zergatik? inork ez zezan esan bestela bizitzeko modurik ez nuelako apaiz egiten nintzela; halaz eta guztiz arazoak izan nituen, 1908. urteaz ari natzaizu.
–Haren bizitzaren pausoak aski ezagunak dira gure artean, Europa aldenik alde pasatua du bere ikeketetan, Euskal Herrian berriz dauden zuloak aztertu ditu; 90 urtetara iritxi da eta dirudienez bat baino gehiago bere biziaz kezkatzen hasi da eta bera ere bai.
–Bai, baina orain ez dut gauza onik egingo, Retanak ere esaten dit: Oiga Joxe Migel dese prisa. por mándarnos esos trabajos que a esa edad ya sabe Vd., las estadisticas dicen que no hay posibildades de una larga vida, por lo tanto dese prisa.
–Dena dela, oraindik osasunez oso ongi dago eta espero dugu oraindik urte luzez gure artean izatea. Eta bukatzeko Joxe Mial, atzetik jarraipenik izango al du zure lanak?
–Bai, etnologi mailan lau probintzietan badaude talde batzuk Etniker izenekoak ikerketa lanetan ari direnak; lan asko argitaratu dituzte, maila honetan jarraipean segurua da.
Bere lanean jarraitzen uzten dugu eta zenbait herritarren eritziaren bila goaz.
"Ez Dugu Gehiegi Baloratzen"
"Nere generazioko gazteengan Joxe Mialek nahiko pixua eduki zuen, hitzaldi mailan etab. nahiko harreman handia eduki genuen berarekin; haren ekintzen aurrean kezkatzen ginen; berarekin batera zenbait lan egin genuen, baina hori hor geratu zen>> esan zigun 28 urteko ataundar batek: gazteek beren bidetik jarraitu zuten eta Joxe Mielek beretik. Egia esan, inoiz ez dugu gehiegi baloratu Joxe Mielen lana. Hori bai, edozein gauzetan laguntzeko beti prest egon da, edozein momentutan esku bat botatzen zuen. Gero, deitzen genionean, berak ez zuela ezer merezi eta horrelako gauzak esaten zigun. Noski herrian inpresio txarrik ez du, baina beste aldera ere ez da gehiegi kontuan hartu" esanez jarraitzen du.
Ataun San Gregorion duela urte batzuek kultur mailan lan asko egiten bazen ere, aspaldi honetan arazo politikoa agertu da dena gainduz eta noski kultur lana alde batera utzi da.
Ikastolako haurtxoek ere badakite nor den Joxe Miel. Ikastolara joan eta ezagutzen duten galdetu diegunean ikastolako horma batetan dagoen argazki bat erakutsi didate noski argazkikoa Joxe Miel da. Andereñoarekin mintzatzen, honek ere lehenago agertua guztiz baieztatu digu: .Nik Joxe Mielen lana guztiz baloratzen dinat baina bere lan hori sekundario bezala utzi dinat esan digu. Beste batzuekin hitzegin ondoren eritzi berdintsuak jaso ditugu., hauk denak noski gazteenak dira.
Baina hurrengo generaziokoek beste modu batera ikusten dute Joxe Miel. Herriko dendariarekin eduki genuen elkarrizketa laburra ikustea aski da:
Ni gogoratzen naizela etorri zen hori Frantziatik, etxe berria nola egin zuten ere gogoratzen naiz.
–Eta nola ikusten zenuten?
–Hemen beti gizon handitzat jo dugu, berak ez du asko nabarmendu baina...
–Eta egiten duen lana zer iruditzen zaizu?
–Lan ikaragarria egin duela, zer esango dizut ba nik, eta ez diogula ematen daukan meritu guztia. Nik ikusten dut kanpotiarrek askoz handiagoa ematen diotela eta guk hemen etxean eduki eta... izan ere bera hain sentzilo agertzen zaizu.
–Zuk uste duzu herriko jendeak berarekin harremanik baduela.
–Ni egunero DEIA eramatea joaten naiz bere etxera eta orduantxe hitzegiten dut. Neri harrek gauza askotan lagundu dit, umeen eskola dela, etab. beti animatua bidali nau, beti kontseilu onak ematen ditu eta honetara jende asko joaten da.
Bakoitzak bere ikuspegitik, hain soila eta sentziloa den gizon hau badirudi herrikoek urruti aurkitzen den zerbait bezala hartzen dutela. Norbaitek zioen bezala "etxeko urrea baztertu eta kanpokoen bila joaten gara."
"Beti Oso Serioa Izan Da"
Bere jaiotetxean, Perunezarre baserrian bere hiloba bat bizi da; Joxe Miel baino 18 urte gazteagoa izan arren gaztaroko gauzak ez ditu ahaztu. «Uste dut 13 urte zituela atera zela baserritik eta latina ikastearren Baliarraina joan zela» esan digu Mariak.
–Gogoratzen zera apaiz nola egin zen?
–Bai, ondo gainera, harek meza oso gazterik eman zuen, Urte Berri eguna zela oso ondo gogoratzen naiz.
–Eta pertsona bezala nolakoa zen?
–Orain bezelakoxe ttiki ttikia. Bestela, beti oso serioa izan da. Ni gogoratzen naiz lezioa nola hartzen zidan eska koxkorra nintzela eta erantzuten ez banakien ere bera ixilik. tablea ere gogoan dut nola erkutsi zidan, lehenengo aurreraka eta gero atzeraka. Erakusten ona zen. Hori bakarrik ez gainera, konfesatzen ere berak erakutsi zidan eta ordutik gaur arte nik konfesioa berdin egin dut.
–Eta bestela zer moduz portatzen zen zurekin?
–Kanpora joaten zenean beti gogoratzen zen gurekin (bi hiloba baitira, bestea berarekin bizi dena da), postalak eta kartak bidaltzen zituen, bere bizitza guztia kontatzen zuen. Gerran adibidez, Uztailean hasi eta hurrengo urteko martxoan beste hiru injiniero frantsesekin Pirineotan egon zen eta kontatu zidan karta batean nola eguzkiaren bidea erakutsiz Ataun San Gregorio non aurkitzen zen erakutsi zien eta gainera egun horretan festak zirela esan omen zien.
Joxe Mielen Gaztetako eta azken urteetako hainbat argazki badu Mariak eta noski bere osabarenganako oroipen ederrak.
L. AUZMENDI
"Perunezarre", Joxe Miel jaio zen baserria.
Joxe Miel Barandiaran, Azaroaren 4ean Oiñatin omendua izan zen.
Ezkerretik eskuinera, Joxe Miel, Joxe antonio eta Joxe Inazio anaiak.
Abenduaren 31an 90 urte beteko ditu eta oraindik osasun ederrarekin aurkitzen da.
32-34

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazBARANDIARA1
EgileezAUZMENDI1Kultura

Azkenak
Javier Milei eta bere arreba eroskeria trama batekin erlazionatu dituzte filtraturiko audio batzuek

Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]


2025-08-28 | Gedar
Bere historian lehen aldiz, 110.000 milioi euroko kapitalizazioa gainditu du Iberdrolak

Europako energia-enpresarik handiena da jada, eta bi handienetako bat munduan.


Frantziako Gobernuaren aurka “guztia blokeatzeko” deia indartzen ari da

Irailaren 10a izanen dute protestarako lehen hitzordua. 2018 urteko Jaka Horien mugimenduaren segipen gisa ikusten dute anitzek deia, nahiz eta alderdi politikoak eta sindikatuak dinamikari lotu izanak ezberdintzen dituen biak. François Bayrouren austeritate politikaren... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Alemaniak derrigorrezko zerbitzu militarra “beharrezkoa” denean ezarriko lukeen lege proiektua onartu du

Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]


Nafarroako lau pilotari ijitori omenaldia egin diete Mañuetako pilotalekuan

Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


2025-08-28 | LAB sindikatua
38 urteko garraiolari bat hil da Erriberrin

LABek jakin ahal izan duenez, Iruñeko garraiolari bat hil da asteazken goizaldean Erriberrin, lanerako zerabilen kamioia bidetik atera eta irauli ostean.


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


Hainbat ekintzailek bidea moztu diote Israel-Premier Tech txirrindularitza taldeari Espainiako Itzulian, Gazako genozidioarengatik

Hainbat lagun errepidera atera dira Palestinako banderak eta Gazako genozidioaren aurkako mezuak eskuan, eta Israelgo taldeko txirrindularien taldekako asteazkeneko erlojupekoa oztopatu dute. Etaparen ondoren argitaratutako ohar batean, taldeak manifestarien "ekintza... [+]


Martxoaren 15 eta 22an iraganen dira Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeak

Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.


Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Estefi Etxebeste
“Mentalki ongi prestatzea dirudiena baino garrantzitsuagoa da harri-jasotzean”

Abuztuaren 9an errekor berria ezarri zuen Estefi Etxebestek (Ituren, Nafarroa, 2002) Sunbillako Ramon Latasa pilotalekuan. 100 kiloko harria 59 aldiz goratu zuen, eta 2014an Idoia Etxeberriak ezarritako 56 altxaldiak gailendu.


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude