Txistuaren Arintasanean


1979ko irailaren 23an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Maurizio Elizalde txistulariari elkarrizketa

Maurizio Elizalde
Txistuaren Arintasanean
- Aspalditik genbiltzen Maurizioren bila. Izan ere, Lantzeko iauterietan Maurizio–bere lagun Felix Iriarterekin, hau atabaldari bezala–, Elizondoko Baztandarren Biltzarrean Maurizio, Arizkunen, nola ez, Maurizio, Balgorriko Nafarroaren Egunean Maurizio... eta bere txistua. Badirudi festa batzuk ezin direla Mauriziorik gabe-ere txistu eta danborrik gabe–egin. ' '
Arizkungo bidean Aintzialdeko hauzora hartu eta handik gora igo behar. Baserri batera iritsi eta ez dago inor. Inguruko soroan lanean ari den emakumeari garraisika- galdegin eta lehengo baserrira itzularazi gaitu. Ondurako bertan zen Maurizio, lanetik itzulita.
Ez digu apenas ezer esplikatzeko astirik eman. Sukaldera sarterazi, leihoaren ondoko mahaira aulkiak hurbildu eta esererazi eta berehala ardo: baso bana atera digu. Bera ere eseri, «ducados»:eskaini eta orduan galdegin digu zertara gatozen. Ez du betarik–ikuiluko lanak eta egin behar–baina prest dago nahi dugunerako.

Berehala hasten da hizketa. Ez dago apenas galderarik egin beha rrik ere. Segituan hartzen du haria. Tarteka geratzen da eta badirudi nerbioso dagoela. Baina beharbada beti da horrela. Iharra eta bizia bera bezalakoa. Bere txistuaren doinua bezain arina. Izan beharko gainera, edonora joan behar duenean bost kilometro egiten baititu oinez baserritik Elixondora, autobosa hartzeko. Itzultzean beste hainbeste. Beste aldera mendiz pasa, Alduide aldera, noiznahi. Gaur seme gazteena Roncesvallesa, Orreagara, joana omen du, duala hiru hilabetetik han duten behorraren bila. Goizeko bost eta erdietan irten eta gauerako itzuliko den esperantza.
«Hamar ordu dira joan-etorria, nik ere egin nezake hori oraindik.»
Amalurko gudarien sua eta garra geraken zaio nonbait oraindik. Herri hartan sortua baita, «...baina bederatzi urtetan etorri nintzen hona, baserri honetara, eta orain dela hogeita sei urte nere aitak erosi egin zuen baserri hau. Berrogeita hamabost urte etxe honetan bizi garela, berrogeita hamabost. Eta berrogeita hamahiru urte bete ditut txistua jotzen.» Bazuen non ikasi. «Nere aita txistularia zen, baina nik solfeoa ikasi nuen, musikatik hasi nintzen apez batekin, don Emilio Apezetxea, Erratzun. Badauzka lauhogeita hamabost urte adinetan, eh! Ona organista. Harekin ikasi nuen solfeoa eta gaur den egunean ez dut urrikirik. Gaur den egunean, solfeorik gabe, ez daiteke irten. Asko txistulari badira, basak deitzen direnak, como independientes, basak, edozein tokitara, menditara atera eta halako egiten dingu, zer? Hura ez da txistua jotzea. ez. Plaza batera azaldu eta han behar da formalidadea eta jakitatea, plazara irten eta erakutsi behar da jakitatea. Nik errax egin dut, errax egin dut. Txistua aitarekin ikasi nuen, gero praktikatu,,musikarekin, a fuerza de estudiar.»
Eta oraindik txistua ikasten ia egunero ordubete inguru aritzen omen da. Baina zerbaitetarako ikasi ere.
«Urtearen barruan hogei herri ibiltzen ditut. Bihar bertan ere Elbetera joan beharra. Horko festetan egingo dut nik berrogeita zortzigarren urtea joaten naizela. Elizondon igaro ditut hogei urte, beti jarraituz, beti beti, utzi gabe. Osasun onekoa naiz ni oraindik ere, hirurogeita lau urte ditut eta oraindik Jarraitzen naiz.esan zidan lehenengo aldian: zer
Egin dudan bide luzerik luzena, a Normandia, Bretaña, 'Saint Michel deitzen denera. Sei egun pasa nituen han, Ezpeletako dantzariekin eta ni txistulari; han salduta egon nintzen, zergatik hizketan ez entenditzen.
Beste biaje bat egin nuen Madrila, orain dela hamar urte, con la Sección Femenina de Pamplona. Madrilen bai ederto, han espainolez, lasai nintzen; en el hotel Metropol. Eta han ere sei egun.»:
Baina gertuago ibiltzen da normalean Maurizio. Bestaldean, Ezpele. ta, Ainhoa, San Juan de Pied de Port, Larresoro, Ustaritz, Baionan... Alde honetan, Baztango herri guztietan eta gainera Uharte-Pamplonan eta Lantzen baste batzuren artean.
«Orain dela hamasei urte deitu gintuzten lehenengo aldiz Lantzera eta nik Lantzeko aide hori ez nekien, kantu hori ez nekien, baina lantzen badago oraindik txistulari bat bizi dena, Fermin, eta berak esan zidan lehenengo aldian: zer Maurizio, kaixo, lagunduko zaitut lehenengo goizeko kalejira egiteko. Lagundu zidaten, zergatik Lantzeko partiturarik ez bainuen nik. Hango gizonak kantatu, baina belarrian ezin sartu eta berak esan zidan, adinetako gizon horrek, nik lagunduko zaitut. Atera zen gurekin batean; segituan hartu nuen. Nik jorretarako belarri ona izan dut boti eté orain ere, orain ere ez dauket..galduta; Horrelaxe eta geroztik hamasei urte Lantzen; orain ere galdetuta nago ia datorren urterako.
Herriz herri iblike horretan disgustotxoren batzu jaso ere bai. Adibidez,
«...gogoratzen naiz, Donostian, festa batez, en la plaza de la Trinidad, dantzariekin joan ginen, eta hemazortzi mila pesetaren kontua zen; hamabi dantzari, bi txistulari, hamalau. Eta hura organizatu zuena Atracción y Turismo zen. Sel hilabete pasatu nituen ezin kobraturik. Galdegiteko nahikoa izaten dira, sei hilabete ezin kobratuz». Ez da ba gehiegi Mauriziok eskatzen duena: «Hondarrabira gustora joaten naiz: biajea pagatu, bederatzirehun peseta jornal bezala, bazkaria ere bai... hori da gustoa»
Baina disgustorik haundiena k ez dira diruarengatik.izan.
«Nik pasa dudan okerrik, ,haundien: haundiena, Orokietan. .Joan ginen : urte batez lau egunentzako, zaharrek sueltoan, 1axoan, nahi eta gazteek lotutakoan. Hiru lagun orkestekoak.eta gu beste hiru lagun, acordeón y clarinete, nik klarinetea jotzen.baitut.pixka ;bat. Haserretu egin ziren.Lau-egunendako joan eta egun bat pasa eta etxera etorri ginen.. Eta jarraitzen da: «Gaur den:egunean orkesta sartu da, eta behin orkesta sartuz geroztik, txistua tartean sartzea alferrik da farre egiteko besterik,: ez da. Gau; txistulariak tartean sartzea txistuari txistu egitea -burla egitea–da.»
Eta txistularitza, Baztanen behintzat, beheraka ikusten du Mauriziok.
«Lehen herri. guztitan baziren txistulariak. Amalurren, Erratzun, Arizkunen –nere aita zena–, Iruritan bazen beste bat, Lekarotzen beste bat, Elizondon ere bazen. Hilez, hile. neroni bakarrik aeratu naiz.»
Hala ere, hori ez da hain egia Salatu da Maurizio bakarrik ez geratzen.
«Orain bertan ere akademia badaukat, nola Elizondon, nola Erratzun; bederatzi urte egin ditut akademian eta lehenengo urteari, Elizondon :bertan,: berrogeita hamar gazte hasi ziren. horiek zer uste zuten? Bi hilabetez ikastea? Orain hainbestetarik lau bakarrik azaitzea ere, bueno, Agustin Eraso, Elizondon. bat. Elizondon beste bat, Jabier Leiza. Gero Astiz; erratzun, Begoña; zer apellidu du horrek? Barberena.
Etxean ez du suerte haundirik izan Mauriziok.
~Badauzkat lau seme, lauei erakutsi eta lauek utzi egin dute. Seme ttipienak, gazteenak, orain hemeretzi urte ditu; oso dotore hasi zen, herriz herri aita,semeak ibili ginen, baina aspertu zen eta utzi egin du, utzi, bai. Horregatik, ezin ezer esan besteendakoere.»
- Baztango txistulari batek, nola ez , mutil dantzak jakin behar. Maurizio berak jaso omen zuen horien musika orain dela hamalau urte. Baina ez du txistuz jotzea bakarrik egiten, erakusten eta entsaioak zuzentzen ere ibilten da herriz herri.
Entzuna dut mutil dantzan neskei ez omen diezula sartzen uzten.
–Bueno, itxoin gauza horren gainean pixka bat. Mutil dantza, mutil dantza da. Konparazio batera, zortziko batean, neskak ametitu egiten dira, zortziko batean, mutil dantzan ez, eta nik esan izaten dut, dantzari hobeak, emakumeak, ezen ez gizonkiak. Gizonkiak beti gogorragoak izaten baitira, emakumeak arinagoak, baina mutil dantzan Baztanen ez da ametitzen emakumeak sartzerik, ni naiz horretarako gaixtoen geixtoena.
–Batzarretan ere orain arte emakumeek ez zuten ba botorik, eta orain bai.
Bueno, hori beste gauz bat da. Baina mutil dantzan emakumeak ez dira sartzen, eh. Badakite.
Inork uste baino zailagoa da mutil dantza ikastea, inork uste duen baino zallagoa. Hamasei numero badira mutil dantzan. Hamasei.
–Hamasei pauso?
–Hamasei pauso ez, hamasei numero dieciséis números de danzas distintos, bailes distintos, eh. Hamasei badira.
–Denak berdintsuak dira ba, ez?
~–Bai, uste! Ez dira berdinak, ez, ez, eti No es un baite nnonótono, un batile completamento distinto de uno a otro, aunitz kanbiatzen da.
Badauzkat hiru diska eginak ere dantzetarako. Orain laugarrena preparatzen arin aiz. Laugarrena izango da a base de fandango, porrusalda y kalejiras. Hori izango da ederren ederrena.
–Zerorri gehiena fandangoak eta gustatzen al zaizkizu ba?
–Neri gustatu, neri gustatu? Horixe bai! Atzo bertan ere, zenbat fandango joak! Eta atzo ikaragarria gertatu zitzaion Mauriziori. <>
~ (goizeko seiak eta laurdenetan abiatu zen Maurizio bere etxetik behera)
«...Atzenerako ia, bederatziak aldean, bar bat ireki zuten; han sartu nintzen. Nik esan behar horrelaxe: buenos dias. Gizon bat, adinetako gizona: buenos días? zer da ba?
Egun on esan ezazu. hark ezagutu hindun euskalduna nintzela! Esan nion: barkatu jauna eu-skalduna naiz, bai, zu bezain euskalduna. Askotan okerkeriak nola izaten diren, eh? Zergatik, hemendik"etxetik, ateraz geroz eta Hondarrabira joan, batek ez daki nola hitz egin. Erdaldunak diren ala auskaldunak diren... Frantsesek esaten dutena, tronpatu egin nintzen ni, tronpatu, un descuido.»;
Beste batera ere kontatu digu. Ez kontza batera atabaldaria eta bera zituzten erropa onenekin, traje, ker, bata eta guzti, joan eta esposatu behar zutenak
«...pantalón milrayas gizonkiak eta emakume berriz poxpolin bestitua...
Baina lasai horregatik. 342 ezkontzetan izana omen da. eta hilabete-honetan,beste bosterako deitua. Meza.berriak berriz, 43 pasa ditu.
«Apuntatu egiten ditut denak.»
Txistulari haundiak gogoan eta estimario haundian ditu Mauriziok.
«Aita Olazaran? Neretzako maixu bat izan zen hura. Gero, Donostiako isidro Antsorenak erakutsi ninduen. Ni soldaduskan nindagola, Loiolan egona bainaiz, Isidro Antsorenak eta bere laqunak plaza Konstituzionen jotzen zuten eta igandero igandero, goizetan, etortzen nintzen. Konzierto guztia jotzen zutelarik,Maurizio, etorri tragoxka bat hartzera gurekin. Ardo txuri bana hartzen genuen elkarrekin, ni kuartelera eta hark bazkaritara. Hain gizon jatorra izan zen hura!»
Aita Donostirekin elkar lanean aritua da Maurizio gaztetan, Lekerotzen. Aaita Donostipianoaz eta bera txistuaz. Bergarako Bonifazio askurain, Bilboko Boni Fernandez... Denentzat ditu hitz onak Mauriziok.
Bere txistua berriz, bi txistuetako bat behintzat, ez dauka saltzeko:
Aranazen, Larraldek egina:da. Baina artesania, eh, ez makinan egina, artesania, eskuz egina. Txistu honek baditu nerekin hogeita hamalau urte; mila peseta orduan.»
«En tono brillante» dago, normalak baino tonu erdi gorago, eta erakusteko zenbait pieza jo du Mauriziok.
Hots berezia du txistuak «Martintoneko borda>>ko sukalde honetan. Hau da Erniegi hauzoko bost baserritatik hustu ez den bakarra. Mauriziok ez du uzteko asmorik batere.
« Baratza ederrak dauzkagu hor; patatak, artoa, ilarrak ere nahikoa badauzkagu. Gero bost behi, hiru behor–caballas tres–, sei txerri... nahikoa.»
Arrazoi du Mauriziok <«Martintoneko borda»tik gora, goardia zibilen jeep pare bat doa «Lasai, lasai...». Ohizko bixitaria omen dira Mauriziorentzat muga zaintzaile hauk. Garai batean ba omen zuten lan pixka bat kontrabandistak zaintzen Orain Maurizio.ia bakarrik geratzen da.
MIGEL OTERMIN. ELIXABETE GARMENDIA
"Gaur den egunean, solfeorik gabe, ez daiteke atera... plaza batera atera eta han behar da formalidadea eta jakitatea."
Maurizio bere emazte Silbestra Elizalderekin.
Maurizio eta bere txistua: ''hogeita hamalau urte ditu nerekin txistu honek".
Denetara badauzkat eginak hirurehun eta berrogeita-bi ezkontza eta hilabete honetan beste bost egin beharrak. Apuntatu egiten ditut, zer tokitara joaten diren...".
Ez du "Martintoneko borda" saltzeko asmorik, nahiz eta edonora joan behar duenean bost kilometro oinez ibili behar.
Ondo ezagutzen ditu Mauriziok inguruko mendiak. Orain ere Orreagarako joan-etorria–hamar ordu–egunean egingo omen luke.
13-17

GaiezKulturaMusikaMusika tradTxistua
PertsonaiazELIZALDE2
EgileezGARMENDIA3Kultura
EgileezOTERMIN2Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude