Zer Dela Eta Nuklear Politika


1979ko irailaren 16an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jabier Olaberriri elkarrizketa

Zer Dela Eta Nuklear Politika
Harrisburg-ko istripua gertatu zela hilabete asko bada ere, gaur arte ez da posibilitate asko egon benetan gertatu zena zehazki jakiteko. Gaur da eguna gure eskutan ikusten duguna Harrisburg-ko informe famatua, eta egun gutxi barru–hau da Eusko Kontseilu Nagusiak esan duena– irakurri nahi duzuen guztion esku egongo da.
180 folio hirutan laburtzea badakigu ez dela erraza, hau izan da Jabier Olaberriri gertatu zaiona. Dena dela oraingo honetan idela batzu jaso ditzakezue eta informea irakurtzea errazago izango zaizue. Davis Besse zentralearen istripua honenaren berdina izan bazen ere, garbi geratu da ez zutela gehiegirik ikasi edo ez zitzalela interesatzen, honela zentraleko gidalekuan 170 alarma baino gehiago batera saltatu zirenean konturatu ziren zer gertatzen hasi zen. Esan beharrean nago baita, UCD eta PNVko partaideekin hitzegiten ahalegindu arren ez dela posible izan, beraz Jabierren hitzen EE eta PSOEren eritzia agertzen dizuegu.

Z.A.–Txosten horrek hiru zati dituela esan genezake, PNVrena bata, UCDrena bestea eta EE-PSOErena hirugarrena; hau zergatik izan da?
–Lehenengo zati guztia, EE.UU.n egin genuena, guk geuk planteiatu bezala denon arteko lana izan zen. Han egindako elkarrizketak, anexoetan agertzen den guztia elkarrekin egindako lana da bainan istripua eta bere ondorioak aztertu eta iritria ematerakoan ez ginen denok bat etorri eta horregatik emaitzak bakoitzak bereak egin behar izan zituen.
Z.A.–Bakoitzak zer posturari eusten dio?
–PNVek ez du txosten hori Lemoizekin lotzen; ez du Lemoizi buruz ezertxo ere esan nahi. UCDkoa berriz, askozaz ere burutsuago agertzen zaigu, honek dioena zera da: Harrisburg-i buruz gauza guztiak argi eta garbi azaldu arte ez dadila Lemoizi buruz ezer egin. Gure eritzia berriz besterik da: Harrisburg-ekoa oso grabea izan dela eta beraz detaile guztiak jakin arte itxaron ordez segituan gera dadila Lemoiz.
Z.A.–Bainan: zuen Harrisburg-erako bidaia hemen nertuan arazo berdin xamarra genuelako izan zeni Lemoiz-ek eraginda egin zenuten bidaia; beraz nolaz uler daiteke Lemoizi buruz ezer ez esatea?
–Bai, EE.UU.ra lau euskaldun joan eta gero handik bueltan Lemoizi buruz ezer ez esatea harrigarria dugu. Han gertatutakoa Lemoizen gerta daitekeela pentsatzea litzateke zuzenena bainan zergatik ez duten ezer esan nahi Lemoizi buruz? Hori haiei galdetu beharko diezu eskuak garbitu nahiko dituzte. Itsu egon behar du hori ez ikusteko.
Z.A.–Eta EE-PSOE bot etortzea, zerk eragin du?
–Gure eritziak han entzundakoak ditugu, amerikarrei entzundakoak Haruntz iritsi eta gertatu zena ikusi eta industrial jendearekin solastu ondoren, han esaten zutena zera zen: industri nuklearrak berriro burua altxa zezan posibilitate gutxi zegoela; istripu bat gertatu ondorenerako eta Ameriketan bazuten hemen ez dagoen jendea ebakuatzeko neurririk, Harrisburg-koa gertatu ondoren neurri horik asko gogortuko dituzte eta ez dia inolaz ere beteko.
Hau ikusi ondoren Lemoiz gera zezala eskatu genion Kontseilu Nagusiari, zentrale nuklearren arazoa belzten ari zela eta inbertitzeko falta diren 40 mila milioiak aurreratuko genituela esan genion.
Z.A.–Harrisburg-ko istripuaren ondorioz zer arazo izan zen larriena?
–Zentrale bertako Konpainiaren jokaera izan zen okerrena, dudarik gabe. Zentrale dexente ditu entrepresa horrek eta pentsa zer egingo zuen. Hala ere Konpaini honen burugabekeria lehendik zetorren; Harrisburg-koak lehen ere istripuak izanak ditu bainan itxi eta berria eraiki ordez, 40 milioi dolare aurreatzeko asmoz, konpondu eta behar den bezala utzi ordez berriro martxan jarri zuen. Mila arazo izan zuen bainan hala eta guztiz iazko urtea ren bukaeran berriro martxan jarri zuten.
Istripua gertatu eta hiru ordu beranduago arte ez zuten ezer esan; gainera emergentziko balbula bi itxirik zeuden. Balbula hauk isteko zentralea geraturik egon behar du eta itxirik zituela hamabost egun bazeraman martxan zentraleak Zentraleari buruz beti informazio baikorra ematen zuen Konpainiak eta Carter Lehendakariak dimitierazi zituen haienganako konfidantza ia galdurik zuelako jendeak. Egoera hau aztertuz dirua aurrerakeko bideak besterik ez direla egiten ikusi da eta hemen ere Iberduerok bide berbera darama eta gaineraz Lemoizi buruzko informaziorik ez dago.
Hemen aipatu gabe ezin utzi Iberduerok istripuaren ondoren hartu zuen jokabidea; Olaberri eta Ruiz-ek egindako txostenean zera diote:<< Hemen Euskadin istripu horri garrantzirik kendu dion talderik egon da, are gehiago, zentrale hori oso begi onez azaldu digute (...). Argitaratu dituzten agiriak, istripua gertatu eta berehala egin zituzten; beraz, ikerketa ofizialak hilabete asko pasa dituenean nolaz daiteke hain azkar iritzi zuzenik ematea?>>
Z.A.–Istripua nola gertatu zen?
–Hozteko sisteman hutsune batzu egon ondoren Hidrogeno ugari sortu eta erreaktorea funditzeko zorian geratu zen. Are gehiago, hidrogeno horrek oxigenoarekin bateratuz leher zitekeen. Bi kasutan izugarrizko istripua gerta zitekeen. Ez zen lehertu bainan hala ere ezin zuten hidrogenozko polpola bideratu. Istripua hasi eta bastante denbora beranduago arte ez dira konturatzen hidrogeno hori badutela eta ezin dutela kontrolatu. Une honetatik hasten dira larriak eta estuasunak. NRC-k jendearen ebakuazioa agintzen du.
Z.A.–Eta ebakuazioa nolaz egiten da?
–Harrisburg-en <> delakoak bost milla arteko jendetzaren ebakuazioa zuen gertutua eta NRCren eritziz hamar milla artekoak dira ebakuatu beharrezkoak. Beraz, 25.000 pertsonentzat gertuturik zegoena 170.000 artekoentzat egin beharko dute. Ebakuazioa egin behar zuen pertsonak ez du egin nahi bost millatarako bakarrik gertuturik duelako eta erradioaktibitatezko istripuetan jendeak beldurrez ez duelako kasorik egiten eta azkeni berak ez duelako errespontsabilitate hori hartu nahi. Han duten lege baten arabera ebakuazioa egin eta istripurik ez balitz gertatuko, ebakuazioa egin duen pertsonak izango luke ardura bakarra. EPA (ingurugiroa zaintzeko erakunde bat)ren eritziz gaur antzeko istripu bat gertatuko balitz ebakuazioa egin egingo lukete, zentrale bat kontrolik gabe gerta dadin bakoitzean egingo lukete.
Beste alde batetatik, ameriketan kasu hauetarako azpiegitura bikaina dute, hemen berriz ez dugu ezertxo ere. Han behar diren bitarteko guztiak jartzen dizkizue, hemen berriz ezer ez. Iberduerok, hemen, 1.500 metro inguruko jendea ebakuatzeko prebisioak ditu eginak. 32 pertsona ebakuatzeko neurriak...Ez dakizu negar ala far egin.`
Z.A.–Istripu hau 9gn mailako bezala jarri dute, zer esan nahi du?
–Ameriketan zentrale batetako istripuak mallaturik daude. Diru mordo bat aurreratzeatik gertatu zen erako istripua ez zegoen mailatuta. Hango industrialek esaten zutena. Legeriak istripu hau mailakatuko balu zentrale nuklearren etorkizuna oso iluna izango litzateke. istripu horren kontrako seguritateko neurriak jarriko balira izugarrizko diru inbertsioa izango litrateke eta inork ez luke zentralerik eraikiko. EE.UU.n zentrale nuklearren arazoa jota dago.Duela bost urte 45 erreaktore erosi zituzten aurten bi besterik ez.
Z.A.–Eta Lemoizi buruz zer itxaropen duzue? :
–Harrisburg ezagutu ondoren zera esan dezakegu: han estudioak dituzte, hemen ez; han legeria bat badute, hemen ez. Han hutsunea diseinuan egon da, dena berritu beharko dute. Han baita ere, hutsunea inspezioan egon da. Egun bi aurretik inspezionaturik zuten eta ez ziren konturatu. Gu amerikarrekin parekatuz, nuklearren aurrehistorian aurkitzen gara. :.
L. AUZMENDI
"Lemoiz gelditu".
"Harrisburgen gertatuak energi nuklearrari min handia egin diezaioke".
"Juan ginenon guztiok informe bat egin behar genduen, baina UCD eta PNV beren aldetik juan zirenez, PSOE eta ni geratu ginan".
Energi nuklear mailan ez dago ezer perfektorik.
22,23-24

GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaEnergia nukEnergia nuk
PertsonaiazOLABERRI1
EgileezAUZMENDI1Gizartea

Azkenak
Urruñako sukalde zentrala prest da herriko haur eta adinekoei tokiko elikadura prestatzeko

Herriko Etxeak elikadura burujabetzaren aldeko urrats handia egingo du 380 metro koadroko azpiegitura berriarekin. Sukaldeak haur eta adinekoentzako janari osasungarria eskainiko du, tokiko produktuekin eta tokiko laborantza indartuko du.


Mapamundiak Afrikaren benetako tamaina islatu dezala aldarrikatu du kontinenteak

“Mapak ez dira erreminta hutsa, sinboloak dira, eta mapa zuzentzea Afrikari buruzko narratiba globala zuzentzea ere bada; duintasun kontua da”. Afrikako Batasunak eskatu du munduan oraindik erabilienetakoa den mapa distortsionatua alboratzeko.


Euskal Selekzioak jokatuko du munduko Wallball txapelketan

Wallball txapelketa abuztuaren 27tik 30era jokatuko dute. Euskal Herritik aparte Argentina, Belgika, Erresuma Batua, Valentzia, Herbehereak eta Puerto Rico herrialdeek hartuko dute parte.


Oposizioari aurrea hartuz, Bayrou konfiantza mozio batera aurkeztuko da irailaren 8an

"Gehiengoa lortzen badugu, gobernua berretsiko dute; bestela, erori egingo da", adierazi du Frantziako lehen ministroak. LFI Frantzia Intsumisoak, Frantziako Alderdi Komunistak, ekologistek, Alderdi Sozialistak eta RN Batasun Nazionalak, ordea, dagoeneko jakinarazi dute... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez 20 pertsona hil ditu, tartean bost kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


BEC ondoko ‘minipisuak’: 1.000 euro hilean eta 24 metro koadro, iruzurrean oinarrituta eta legearen gainetik

639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]


Festetako egitarauaren argazkia matxista dela salatu du Cascanteko emakumeen elkarteak

Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.


Paul Laverty gidoilari britainiarra atxilotu dute Edinburgon, Gazako genozidioaren aurkako kamiseta eramateagatik

Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.


Ipar Euskal Herrian hiru herritarretik bi autonomia handiagoren alde daude

IFOP institutuak eginiko ikerketa ezaguratarazi du Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioak Korsikan, eta ondorioztatu dute Frantziako Estatuan biztanleen erdiak nahiko lukeela bere eskualdeak autonomia handiagoa izatea.


Sexu heziketan formatuko dituzte irakasleak, Nafarroako hamabi ikastetxetan abiaturiko proiektu pilotuan

Bost sexologoren formazioa jasoko dute Nafarroako hamabi ikastetxetako irakasleek: sexualitatea ikasleekin lantzeko edukiak eta proposamen pedagogikoak eskainiko dizkiete. Skolae programaren segida izango da, nolabait.


Reem Dandan, Gazarako Mugimendu Globala
“Gure herrian genozidioaren konplizeak badaude, gure erantzukizuna da horiek salatzea”

Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]


2025-08-26 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Gogoratzeko moduko porrota, Taiwango gobernuarena

Logikoena zen, uztailaren 26ko lehen zaplazteko argiaren ondoren. Baina abuztuaren 23ko bigarrenak ihesbide politiko ia guztiak itxi dizkio Lairen gobernu taiwandarrari. “Gogorarazpen bozketan” beren hautetsi-tasuna gal zezaketen oposizioko Kuomintageko zazpi... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


AEBetako Defentsako inteligentzia zerbitzuko burua kaleratu dute, Iranen aurkako erasoetan Trumpi aurre egin ostean

Jeffrey Kruse buru zen Defentsa Departamentuko inteligentzia zerbitzuek eginiko txosten baten arabera, AEBek Irango gune nuklearrei eginiko erasoek ez zuten Teheranen gaitasun nuklearra "guztiz suntsitu", bizpahiru hilabetez atzeratu baizik. Trumpek, ordea, adierazi zuen... [+]


Eguneraketa berriak daude