Kiri Koro Kuku Kikiriki


1979ko ekainaren 17an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Txaro Arteaga, Ki Ki Ko Ko Ku Ku Kikiriki haurren festari buruzko elkarrizketa
Kiri Koro Kuku Kikiriki
Maiatzaren 26an bukatu zen ikasturte honetako KI KI KO KO KU KU KIKIRIKI haurren festa, Donostian larunbatero egiten joan dena ikasturtean zehar, eta Herri Irratiak zuzenean eskaintzen zuena.
Haurren festa honi buruz hitzegiteko Txaro Arteaga dugu gure artean, Herri Irratian lan egiten duena, eta saio hori prestatzen duenetakoa.
Z. Argia.–Nolakoa izan da aurtengo esperientzia?
Txaro.–Badakizu beti zerbait ikasten dela, eta esperientzia lan eginez lortzen dela. Nik uste aurrera egin dugula gure lan honetan. Uste dut taldea oso gustora dabilela haurren festa hau eratzen, eta hori oso inportantea da. Haurrek, berriz, oso ongi erantzuten dute. Ezagutzen dutenek berea bezala hartzen dute saio hau.
Z. Argia.–Zergatik esaten duzu, «ezagutzen dutenek»?
Txaro.–Bai, oraindik eta zoritxarrez haur askok ez daki honelako saiorik egiten denik gure artean, - baina bagoaz pixkanaka-pixkanaka aurrera. Gainera lehen aipatu dudan haurren erantzun onarekin batera zera aipatu behar da: zenbait ikastolatako andereñoek jarri duten interesa, beren ikastoletako haurrek festa honetan parte hartzeko.
Z. Argia.–Bestalde, taldea alpatu duzu lehen!
Txaro.–Bai, larunbateroko haurren festa hori talde lanean prestatzen dugu. Honako hauek osatzen dugu talde hori: Enkarni Genua (Txotxongilokoa), Kontxuela Odriozola, Xanti Egurbide (Ponpox), Jose Ramon Soroiz (Pinpix), Joseba Urzelai (Buutxui), neu, eta zerbitzu teknikoak egiten dituen Xabier Azanza.
Bestalde, laquntzalleak ere baditugu: Julian Beloki, Pako Sagarzazu, Iñaki Zubizarreta, Antton Valverde (musika), Joxanton Artze (Izenburua), Kino Azanza, eta abar.
Gainera Pinpix, Ponpox eta Buutxuik sarri izan dute beste aktore batzuren laguntza ere, hala nola Eneko Olasagesti eta Klara Badiolarena. Beste batzuetan Elena eta Xaribari antzerki taldearen laguntza ere izan dute.
Z. Argia.–Gauza berririk egin al duzue aurtengo Ikasturte honetan?
Txaro.–Ba, bai. Esperientzi batzu egin ditugu: haurrek parte hartzea antzerkitxo batzuren bidez, ipuinak eszenifikatuz, kantatuz eta abar. Hamar bat taldek hartu du parte antzerkitxo horik eta egiten. Beraiek prestaturikoak ziren denak. Behar bada ez ziren oso onak izango, baina bai prexkoak eta espontaneoak. Gainera guretzat inportanteena zera izan da: haurrak ausartzea eszenariora irtetzera, eta jerri duten ilusioa eta interesa.
Z, Argia.–Nondik etorri dira talde horik?
Txaro.–Herri desberdinetako ikastoletatik etorri dira, zenbait andereñok jarri duen interesari esker. Geu ere joan gara herrietara festa hori egitera, hala nola Irunera eta Azpeitira. Hemen aipatzekoa da ikastolak ez diren ikastetxeak ere izan ditugula gurekin. Eta horrela larunbat batean Ikaztegietako Eskola Nazionaleko talde bat etorri zen, eta beste batean Santa Teresa kolegioko talde bat. Hauek ez zekiten euskaraz, ikasten ari ziren, eta zenbait kanta eder eskaini zuten Begoña Andonegik zuzendurik.
Z.Argia.–Inportantzi hanndia ematen al diozu baste ikastetxeatako taldeek parte hartzeari?
Txaro.–Oso inportantea iruditzen zait hori, izan ere honela errazago, hurbilduko baitira haur erdaldunak euskarara. Jolasean eta festa giroan errazago sartzen da hizkuntza bat, beldurra galtzen zaio eta sinpatiaz hartzen da. Nik uste dut gehiago salatu beharko genukeela dénok arlo honetan, haur'erdaldunak euskarara biltzen.
Z. Argia.–Besterik ba al duzu esateko aurtengo ikasturteko esperientziari buruz?
Txaro.–Pare bat gauza oraindik.
Saiatu garela haurren festa;hauetan gure historiako zenbait gertaera kontatzen gaurkotuz, eta gai batzu ere landu ditugula kontaeren bidez: pailasoen historia, ipotxen mundua, sorginena, piraten historia, antzerkiaren mundua, ginolarena eta abar. Historiako - gertaerak esatean zera esan nahi dut batez ere.: gure festen historia. Festeninguruko larunbatetan egiten ge. nuen hori: Ihauteriak, kaldereroak, San Sebastianak eta abar.
Bestalde, aurreko ikasturtean bezala, gure herri honetan haurren munduan saiatzen direnak gurekin izan ditugu aurten ere: Manolo Urbieta eta Zarautzko Musika Eskola, Lurdes Iriondo bere taldearekin, Txotxongilo ginola, Hots taldea, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon eta abar. Gurekin izan ditugu Andoaingo Ikastola eta Tirri Tarra txaranga ere.
Z. Argia.–Hurrengo ikasturterako prest al zaudete jarraitzeko?
Txaro.–Gu bai, baina hori Aurrezki Kutxa Probintzialekoek esan beharko dute, hauen babesean egiten baitugu saioa... Gure aldetik beti ibiliko gara haurrekin batera jolaséan eta ahal dugun girorik ederrena sortzen.
Gure herrian posibilitate asko dago, eta posibilitate haundiko jende ugari dago leku guztietan. Orain artean bezala, eta gero eta gehiago, gure taldea irekla. dago haurren munduan mugitzen diren guztiekin lan egiteko. Elkartzen bagara gauza ugari egingo dugu.
Gure haurrek dena merezi dute.

"Esperientzi batzu egin ditugu: haurrek parte hartzea antzerkitxo batzuren bidez, ipuinak eszenifikatuz, kantatuz etabar. Hamar bat taldek hartu du parte antzerkitxo horik eta egiten. Beraiek prestaturikoak ziren denák."
34-35

GaiezKulturaAntzerkiaPailazoak
PertsonaiazARTEAGA1

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude