Sesualitatea Zabalduz


2021eko uztailaren 23an
Bizkaiko Olatz sexologari elkarrizketa.

Sesualitatea Zabalduz
Joan den Aste Santu honetan jaungoikoa hil delarik, jaioberri bat genuen: «Euskadiko lehenengo sesologiaren astea». Errelijiñoak, frankismoak eta gizarte honek aspalditik baztertutako mundu bikain eta oso zabal bat, lehenengo aldiz sakonki eta serioski aztertua izan da. Espezialista ospetsuek sesualitate gaia ikuspegi guztietatik landu dute hor (Antisortzea, sesualitatea ekilibrio sikologikoan, haurren eta gazteen sesualitatea eta horren hezkuntza. sesualitatea soziologikoki e.a.).
Guk gai guztioi duten garrantzia eman nahi genieke, bainan leku ezaren muga dela eta laburtu egin beharko dugu. Hala ere, aste horretan esandako guztia liburu batetan agertu da. Aste honen ondoren Olatzekin elkarrizketa eder bat izan dugu. Bizkaiko emakumeen batzarretik joana da bera.
Sesologo eta hizlari oso ezaguna da Bizkaian. Jende askok bere harreman sesualetako arazoak konpontzera harengana jotzen du.
E.K.N.k SEXOLOGIAREN FAKULTATE BAT PROMETITU DU
Z.A.–Zelan baloratzen duzu zuk aste hau?
O.–Ba, Euskadin ofizial mailan sesualitatearekin zerbait serioa egiteko lehenengo asmoa dugu. Orain arte emakumeen mugimenduak planteiatutakoa besterik ez zegoen. Benetan oso positiboa izan da. Hemen agertutakoaz aparte, etorkizunerako hemendik proiektu asko sor daitezke. Euskadin sesualitatearen arazoez kezkatzen garen artean harremanak eta kontaktoak estutu dira esate baterako eta gero gure lekuetan jarraitzekotan geratu gera. Esate baterako maisuak hezkuntza sesualaren arazoan elkar laguntzeko berriz ikustekotan geratu dira. Bestalde, gauza oso garrantzitsu bat, E.K.N.ek Euskadin sesologiaren fakultate bat prometitu du. Gero ikusiko dugu. Dena dela, nere ustez, guttienez sesologiaren instituto bat edo hemen egitea nahiko egokia da.
Z.A,–Eta zer egingo luke erakunde horrek?
O.–Alde batetik, irakaskuntza, pertsona batzu ondo prestatzeko eta bestetik, Bartzelonakoan bezala, arazo bakarren bat dutenei lagundu edo aholkatuko lieke.
Z.A-Nork.antolatu du aste hau?
O.–Gasteizko Emakumeen Mugimenduak, "Esperanza" eritegiak, Arabako Diputazioak eta E.K.N.k eragin dute.
Z.A.–Zer pertsona mota etorri da?
O.–Batez ere, maisuak, soziologoak, A.T.S.ak, sikologiakoak, matronak e.a.; zera, beren lanetan sesualitate gaia nolarebait erabiltzen dutenak bakarrik etorri dira. Hasieran gehienez 150 pertsona jarri zen, gero 200 eta azkenean 200 baino gehiago egon gara. Alde honetatik arrakasta nabari bat izan du.
Sesologoaren Papera «Elena Francis» Eta Apaizek Egin Dute
Z.A.–Ginekologia, sikiatria eta sesologiaren funtzioak praktikan batez ere nahiko nahasturik daude, zartan bereizten dira?
O.–Ginekologiak sesualitatea maternitate bezala bakarrik ulertu ohi du, eta horretatik sortzen diren gaisotasunez eta arazo fisikoez arduratzen da eta kito. Sikiatra batek egiten duena maniako sesualak edo honelakoak «konpondu» da eta Sesologoak sesualitatearen arlo guztiak zaintzen ditu; ez bakarrik erreproduzioaren funtzioari begira, baizik eta jendeak sesualitatea osoki goza dezan. Arazoa zera da: gaur hemen, egiazki, sesologorik ia ez dagoenez, ginekologo eta sikologo majo batzuek bete behar dute haien papera.
Z.A.–Nola eratzen da sesologo bat? Zelan dago sesologia unibertoitate mailan?
O.–Sesologia benetan ikasteko kanpoko unibertsitate batetara jo bebar duzu. Hemengoetan ez da ematen. Qndorioz dauden sesologoak (oso, oso gutti), bakoitza bere aldetik prestatu behar da. Madrilen "Instituto de Ciencias Sexológicas" delakoan ikastaro batzu ematen dira eta gero titulu bat; baina ez da nahikoa. Arazoa zera da: orain arte egiazko sesualitatea bazterturik egon denez gero ez da izan sesologoaren beharrik. Sesualitatea pornografia eta umeak egitea besterik ez baita izan. Hemen orain arte sesologoaren papera «Elena Francis»ek eta apaizek egin dute.
Z.A.–Hemen zenbat sesologo daude?
O.–Euskadin, benetan prestaturik oso gutti. Lehen aipatutako«Incises» horretako lehenengo taldea orain dela oso gutti irten da eta horietatik 4 edo 5 hemengoak ziren, eta bestalde hor, Romon, hauzoko elkartean norbait funzionatzen ari da. Gero Irunen emakume bat dago, nahiko ona. Bizkaian ere bai, nere taldean egon zen beste emakume bat. Biok elkarrekin aspalditik zentro bat irekitzeko asmotan gabiltza eta gero hortik, arazoan kezkaturik dauden pertsona batzu eta pertsonalki dihardutenekin. Guztiok geure aldetik, autodidaktikoki edo, prestatzen gara.
Guimon Nahiko Erreakzionarioa
Z.A.–Guimon (aste honetan egon dena) Euskadiko hizlari ospetsu bat dugu. Zer deritzazu Guimon?
. O.–Guimon Bilboko ginakologo ospetsu bat da. Bainan nere ustez nahiko erreakzionarioa da. Pastilak errezetatzen dituen horietako bat besterik ez da. Bere planteiamentua familia konpontzean datza. Baina edonor (bere moral kristauak ez badio oztoporik jartzen) familia kontrolatu beharraz konturatzen da. Horretarako berak ginekologo denez gero, pastilak errezetatzen ditu; bakarrik familiaren planifikazioa dela, eta ez sesualitatea osoago bizitzeko. Kapitalismoari hori interesatzen zaio. Harek ere klinika bat eraikia du eta diruduna da.
Z.A.–Zer kritikatuko zenioke aste honi?
Q.–Nik benetan oso positibotzat jotzen dut. Bainan huts batzu izan dira. Esate baterako, gai asko denbora oso guttitan egin dugu. Ondorioz nahi genukeen neurrian ez dira gaiak sakondu. Programaketa oso itotzaile bat izan dugu. Etorri garenon artean ia ezin izan da mintzatu. Dena ariñeketan egin beharrean egon gara. Gero bestaldetik, hitzaldi guztien maila intelektualegi eta teorikoegia izan da. Hemen, ustez, guztiok, harreman sesualak askorekin izatearen alde ginen eta koitozko harremanen aurka e.a.; zera, denetara oso progresistak. Bainan gure artean egindako inkesten emaitzak irten zirenean ...erdaraz esanda «del dicho al hecho va un buen trecho». Gehiegi teorizatzeak arrisku gorriak ditu. Esate baterako, nere ustez, ezin diezaiokezu emakume bati esan ohean hemen eta hor jo behar duela eta hau eta honela egiteko. Onena da, berari gehien gustatzen zaiona egin dezala eta «coneju-linguis» egin ordez, belarria jotzen hobeto pasatzen badu, hori egin beza. Askatasun sesualerako ezin daiteke normarik ezarri. Une batetan koitozko harremanak nahi badituzu, egin ezazu. Okerrago baita hau esatea: "ez, ez, aurrerakoia ez delako, hau ez".
Z.A.–Hemen mintzaldietan eta eztabaidetan «Master eta Jonhson»-en eskola konduktista eta eskola sikoanalistaren artean ezberdintasunak eta borrokak sortu ote dira?
O.–Bai zera! Dakizunez, bi eskolek azken finean sesualitatearen konzepzioa irauldu egin dute. Biok sesualitatearen askatasuna, tabu guztiak apurtzea eta roilo guztiak planteiatzen dituzte. Bainan sikoanalistek konduktistei ondoko hontaz akusatzen diete: «jendea gizarte honetan integratu nahi dutela eta ez direla sesual askatasuna egitan planteiatzen ari. Familiaren; informazio ezak etabarrek dakartzaten arazoak bakarrik konpontzen dituztela». Esate baterako, behin katalandarrek, anorgasmia konpontzeko pelikula bat pasatu digute, 13 minututako pelikula batetan nola egin, emakume baten orgasmoa eragiteko hau eta beste, eta hemen eta honela jotzen irakasten zizuten. Bainan ez dute begiratzen sikologikoki edo sakonki emakume horrek zergatik ez du orgasmorik. Mamia ez datza jendeak ondo pasatzean bakarrik eta gizartearen barruan sartzean. Arazoen sustraiak bilatu behar dira eta egiazko askatasun sesuala lortzeko konpondu, sikoanalistek diotenez.
Eta konduktistek sikoanalistei hau esaten diete: «haiek jendeari ematen dioten sendabidearekin bizi guztia pasatu behar duzu zure burua ezagutzen, zure umearoaren frustrazioak bilatzen. Galdera, galdera-eta galdera, eta azken batez jendeak bere sesualitatea zorionki bizi dadin ez dute lortzen». Izan ere, metodo biak aurrerakoiak dira; bainan diferenteki ulertzen dituzte konponbideak eta ezberdintasun horik aste osoan zehar beti nabaritu dira.
Konstituzioan Estatuak Familia Defendituko Duela
Z.A.–Sesualitatearena legisazioan zelan dago orain?
O.–Konstituzioan sesualitatearena aurreratzearen alde ez dago ezer ez. Orain ardurazko lege asko egiten edo eztabaidatzen ari dira kamaretan (abortoarena, homosesualena, amanzebamiento delakoa e.a.). Ikusiko dugu zer irtetzen den. Hasteko konstituzioan argi eta garbi «Estatuak familia defendituko duela» agertzen da. Honek azpitik esan nahi duena: «emazte eta senarra betirako baturik beraien seme-alabekin, guztiz beraienek, gizon eta emakumeen arteko harreman sesualak erreproduzioan,eta familian finkatuz». Familia, faxismoaren ideologian oinarri nagusienetariko bat zen.
Z.A.–Zuek feministok lege aldetik zar neurri ekatzen dituzue sesualitatea eragiteko?
O.–Hontaz eritzi ezberdinak daude; askatasun sesuala iraultza pertsonal bat delako ez dela ezer eskatu behar, dio talde batek eta beste batek (nagusiena denak) konstituzioaren klausura hori kentzea, sesualitate, dibortzio eta aborto libre bat, emakumezkoa eta gizonezkoaren artean berdintasun soziala, leku guztietan sesual orientaziorako zentroak ireki ditzatela e.a. eskatzen ditu.
Z.A.–Ez al duzu uste eskoletan ttikitatik heziketa sesual bat sartu behar denik?
O.–Bai, noski. Gasteizko aste honetan ere horretan ibiliak gara. Egokiena dirudienez, asignatura guztien barruan sartzea izango litzateke. Bainan une horretan piperrik ez dagoenez gero, urgentziazko plangintza bezala asignatura berezi bat bezala sar liteke.
Diafragma Ondo Ikasiz Gero Nahiko Ona
-Z.A.–Norbait konsultatzera datorkizunean antisortzerako bide bat eskatuz, zer aholkatzen edo zer akonsejatzen diozu?
0.–Bueno, hori pertsona mota bakoitzaren baitan dago. Emakume batentzat bikaina den antisorgallu bat, beste batentzat desastre bat izan daiteke, bildurti edo dabilelako. Gero zer adin edo nolako harremanak dituzun kontu. Benetan gaur norbaiti antisorgailu mota bat aholkatzea nahiko zaila da, guztiek problema bakarren bat dutelako. Nik pertsonalki diafragma eta kondoia direla onenak (abstraktoki, eh) uste dut. Zeren arazo hau baitago: askotan neska bati ezin diezaiokezu kondoia proposatu bere lagunak kristorena montatuko duelako. Noski berarentzat errazago da, zera, neska egunero pastillak hartzeaz kezka dadila eta kito. Emakume askok, bestalde, kondoia ohartzen dutela esaten du, hori gauza sikologiko bat besterik ez da, zeren zientifikoki ia ezinezkoa baita. Baginaren zelulek ez dutelako taktorik eta mugimenduak eta tenperatura sentitzen duena delako.
Kondoia eta diafragma pastilak bezain ziurrak dira. Diafragma ere nahiko ona da, bainan arazoa zera da: mediku oso guttik, ondo nola ipintzen den irakasten dizula batetik, eta emakume oso, oso, guttik dakiela diafragma ondo erabiltzen bestetik; are gehiago, ez direlako ausartzen hatzak baginan sartzen, mina egingo dutela edo uste dutelako. Gehienek ez dakite non daukaten hezurra, non enkajatu behar duten, zeren ikuituz joan behar duzu neurtzen eta ondo ipini. Gainera diafragmak beste arazo bat du. Begira, zu medikuarengana joaten zara eta berak 6,75 neurriko bat errezetatzen dizu, gero farmaziara jotzen duzu eta han esaten dizutena: «Bueno, hori ez daukagu, bainan hemen beste bat piskatxo bat txikiago dena daukagu», "eta balioko dit".
"Bai zera!" eta gero plaf! haurdun. Parisen ez dago honelako ararorik, bainan joaten bazara Iparraldera, hango herrietan ez dituzte neurri guztietakoak izaten. Begira, hor Bilbon nik egun batetan proba bat egin nuen. 10 farmazitan sartu nintzen eta hamarretan esan zidatena. Hemen daukagu beste bat ia, ia berdina». Diafragmaz informazio eza handia dago. Bestela beste pastilak bezain ziurra dela frogatuta dago eta naturalenetariko bat da.
Gure Gorputzaren Errekurtso Guztiez Gozatu Behar Dugu
Z.A.–Zer deritzazu ogino sistema?
O.–Zikloaren sistema ere, naturalenetariko bat da eta egitan interesantea. Betidanik oso kritikatua izan da, ez duelako ziurtasun handirik, mugatua delako egun batzuetara eta erakartzen duen beldurragatik e.a. Hala ere, sistema hau txarto kontsideratua baldin bada, sesualitatearen konzepzio txar batengatik da. Zeren harreman sesualak zakilaren sartzean finkatzen badira, noski ez du balio. Bainan kontuan har dezagun sartzen gabe berdin goza dezakegula. Sartze edo penetrazioaren mitoa apurtu egin behar dugu. Honen ondoren gure gorputzaren errekurtso eta ahalmen guztiez gozatuko dugu eta ez da problema bat izango, haurdun ez garela geratuko ziur jakinez gero zakila sartzearen errekurtsoa erabiltzea beste posibilitate bat bezala eta kito.
Z.A.- Isurketa arinegia edo «eyaculación precoz» delakoa, aipatu duzun konzepzio oker horren ondorio bat ote da?
O.–Gehienetan bai. Isurketa arinegia erreakzio fisiologiko bat da, okertasun sikologiko batengatik edo txarto eramaten den sesualitate batengatik. Esate baterako, azken unetan atzera jotzearen metodoak isurketa arinegia erakar dezake. Gizonaren arreta guztia zakila kontrolatzean dagoenez gero, arinegi isuntzea dakarkion obsesio bat du. Bestalde, harreman sesual oso gutti dutenei gerta dakieke eta hitz batez, edozein arrazoirengatik plazer sesual guztiak zakilean finkatzen dutenei.
Beraz arazoa ez da izaten fisiologikoa, sikologikoa baino, eta konponbidea ez datza zakila hemen edo honela estutzean, baizik eta fenomeno horren egiazko eragile sikologikoak osatzean.
Z.A–Bikoteengan inkonpatibilitatearen arazoa oso zabala ote da?
O.–Bada, nahiko, bainan hau ere ez da izaten arazo fisiologiko bat, baizik eta sikologikoa.
Z.A.–Amaitzeko, zarbait kontsultatu behar denean Euskadin zenbat zentro daude?
O.–Uy! oso gutti, Errekaldeberriko moduloan departamentu bat. Gero Irunean Txantreako hauzoan zentro nahiko on bat dago, eta Donostian orain egitekotan daude. Guztiak jendeak antolatutakoak dira.
KARLOS DONOSO
"Teorikoegi; gero praktikan urrun".
Haurren hezkuntza sexuala txikitandik zaindu behar da.
27-29

GaiezGizarteaSexualitateSexu hezike
EgileezDONOSO1Gizartea

Azkenak
Netanyahuk ez dauka “gerra osteko” planik Gazarako

Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak publikoki leporatu dio Netanyahuri “gerra” amaitzerako planik ez izateak Israel behartuko duela Gazan kontrol militar eta zibila inposatzera. Palestinako Aginte Nazionalaren egitekoari buruzko eztabaidak talkak sortu ditu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
LGTBIfobiaren aurka egingo dute ostiral arratsaldez manifestazio ugaritan

LGTBIfobiaren aurkako eguna da maiatzaren 17an eta arratsaldez mobilizazio ugari izango dira Euskal Herrian barrena. Albistearen bukaeran ematen dizuegu horietako batzuen berri.


Eguneraketa berriak daude