Emakumeak Lokatza Gainditzen


1979ko apirilaren 01ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Bilboko Errekaldeberriko bizilagunen elkarteaz.
Emakumeak Lokatza Gainditzen
Aurkitzen garen momentu politikorako gai aproposa gertutu dugu gaurkoan. Munizipalak datozela eta, jende asko orain konturatu da gure hauzo eta kaleen egoera tamalgarriaz, bainan aakok izan du jénde langile eta interesatuagoren beharrik zikinkeria, kultura-eza eta kaosak jango ez bazituen. Hauzo askok ezagutu dituzte`Francoren gairaitik desastrerik handienen aurka burrukatu diren mugimenduak eta haurtako bátengana zuzendu gara, Errekaide~berrira.
70.000 bizilagun ditu Bilboko hauzo honek.:.eta hauzokoek beste lau zatitan banatzen :dute: Peñnascal, Uretamendi, Larraskitu ota San Anton. Gu . joan ginenean ez dakigu konkretuki nondik' ibili ginen baina gauza bat gelditu zitzaigun barrenean sartuta: hauzoaren gainetik pásatzen den autopista, munstro bat .beste baten gainean. Ilunabar euritsua, hankapean pausoa ematerakoan lokatza sentitzen genuen, gurekin zihoan hauzokideak berarentzat-hura bide normal bat zela sinestarazi nahi zigun -bitartean. Taberna ugari ikusi genuen eta jendea denetarako dagoela nabarmendu nuen; onduan hiru mutilko denda baten sarrerako espaloian Martin Villaren- kontrako abesti bat kantatzen. Bainan dena: erdaraz! gau guztian ez genuen euskaraz hitz bat entzuteko aukerarik izan.
Begoña Linaza, Andrea Prieto, M. Carmen Viota eta Miren San Juan prestatu dira. beren esperientziak kontatzera. Denak ezkonduak, Carmen alarguna da, 40 urtetik 90. rakoak eta gutxienekoak 2 seme ditu; Andrea, Barruelon (Palencia) jaioa baina besteak bilbotarrak dira. Hauzoko mugimenduan gehienak leporaino sartuak daude eta detaile guztiak kontatu dizkigute beren joan etorri eta esperientziak. Beste arazo bezala hauteskunde mumunizipaletako erresultatuen zain daude.
Z A.– Euskal Herrian ezaguna da Errekaldeberriko bizilagunen asoziazioa, baina noiz sortu zenuten hau?
–16 bat urte izango da osatzetik bukatu genuela eta esan beharra dago Eatatu Espainolean lehenengoa izan zela; gu agertu arte ez zegoen mota honetako ezertxo ere. Hauzo honetako emakume batzu HOACen (Hermandad Obrera de Acción Catolican geunden eta antolatzen genituen batzarre eta bilkuratan beti arazo berbera planteatzen zen: hau da, ez zegoela eskolarik. Honela bost hauzo desberdineteko bost emakumek zer egin genezakeen ikusteko, elkartzen hasi ginen. Garai honetan konpondu zituzten kaleak, noski hauzokoen kontura. Errekaldeberriri lehenago ."Recaldebarro" deitzen zitzaion.
...–Hau lehenago lokazti bat zen. Ni gogoratzen naiz–eta ez da urte asko–, etxetik bi pare zapatakin ateratzen nitzela, bata auzoan zehar pasatzeko eta bestea zentrora iristen nintzenean jazteko. Uste duzue horretarako deretxorik bazegoela?
–Orduan, klandestinitatean zegoen alderdi batek konsigna bat atera zuen: ~Y de Recaldeberrl qué?~. Kamioi, kotxe guztietan . erantasi zen... Eatatu guztiari buelta eman zion. Garai honetan Bilboko alkatea Javier de Ibarra zen.
Z A.–Pixkabat lehenengo galderara itzuliz, zer pauso emnan zenituz ten hauzo elkartea sortzeko?
–Bueno, guk hemen ez diogu hauzo elkartea deitzen baizik eta famili elkartea eta honek bere esplikazioa badu. Elkartea osatzen hasi ginenean .Famili buruen Elkartea. deitzea proposatu zen. Baina emakumeak izan ginenez bultzatzebiderik handienak honela osatzen bazen, eta ."buruak" gizonak zirela esaten zutenez, gu kanpoan geratu -behar ginen. Honengatik familien elkartea sortu genuen, aita, ama, seme, nahi zuena sartzen zen bere barnean. Kasu askotan ama dago eta aita berriz etxean edo tabernan geratzen da.
Elkartea sortu bezain laster alde batetik legalizatzeko tramiteak betetzen hasi ginen eta bestetik hauzoan zeuden haurrak kontatu eta beraiei buruz inkesta bat egiten: zenbat~zeuden, zein eskolatara joaten ziren, zenbat ordaintzen zuten, etab...
Z.A.–Beraz zuen lehenengo lana eskolen alde zuzendu zen, baina nola izan zitekeen eskolarik ez edukitzea?
–Begira, Errepublika garaitik gu hasi bitartean hemen ez zen eskola bat ere egin: gehiago da, hiru kendu egin zituzten. Madrildik urtero milioi mordo bot bidaltzen zen eskolak egiteko, Udalak lurra eta kostoen 25%a jarri behar zuen, baina ez zuen ezertxo ere egiten, hemen eskolarik ez zela behar eta dirua Madrila itzultzen zuten. Hau jakin genuen bezain laster Ibarrarekin elkartu ginen eta momentu honetatik hasi ziren eskolak egiten eta nola ez gure salbatzaile izan balitz bezala Ibarrari ."eskolen alta" deitu zitzaion. Nik hau ez dut inoiz ulertu, Ibarra .Tribunal de Menores delakoko Lehendakaria zen eta ez zen gai izan gure indarkeriarik gabe bat ere zutik jartzeko, honen aurrean lema bat atera genuen: espetxeak itxl eta eskolak ireki.
Z.A.–Hauzoko jendeak nola hartu zuen eskolen aldeko mmugimendu hau?
–Begira, bost emakumeok'elkartzen hasi ginenean hemen ez zegoen inongo girorik, ez zen inor mugitzen baina honek bere esplikazioa bazuen, jendea diru arazoz leporatua zegoen, pisuak ordaintzeko, semeen akademia, etab... Eskolaren ordez barrakoi zikin batzu zeuden eta klase bakoitzean 70 mutiko zeuden.
Hemen lehenengo eskola Sagrado Corazoneko monjek ireki zuten; baina monja pobreak, aberatsak Gran Vian zeuden eta zati bat pobreena bazen ere hauk atzetik sertu behar izaten ziren. Hemen ere klaseak badaude noski l
–Ibarrarekin gaizki ibili baginen,, alkaldesarekin ez ziren gauzak erraztu. Ibarrak gezurrak berak ere erantzuten zigun, baina Pilar Careagak ez zuen ezertxo ere erantzuten. izoztuak uzten gintuen. Udalaren isiltasunaren aurrean bere ordez norbaitek erantzungo zuela eta, Bilbo inguruko hauzo guztiak elkartu egin ginen. Badago lege bat hainbot bizilekuko eskolentzat lekua utzi behar dela diona, honen aurrean eta Bizitzen Ministeritzako ordezkaria zetorrenez.gure eeskakizunak agertzen ahalegind ginen, baina berarekin hitzegiteko Madrila-joan behar izan genuen. Gure eskakizunen araberan egin zituzten eskolak eta esan beharra dago orduez gero ez dela besterik ireki.
Z.A.-Beraz, barrakoietatik leku egokietara pasa ziren haurrak...
~Ez, leku egokiak geroago etorri ziren. hasieran etxeazpitan sartu zituzten. Izugarriazko beroa pasatzen zuten; kamista hutsean egon behar izaten ziren; argirik ez zegoen eta errekreorik ere ez. Ondoren prefabrikatuak egiten hasi ziren eta ziotenez, bestelakoak bezain onak ziren, baina guk ez ginusten onartu.
-Arazoak ez ziren hor bukatu. Eskolan bi turnotan jartzea nahi izan zuten, horela leku gutziago behar zen noski, baina hauek ez ziren moduak. Bestetik oso serietate gutxi zegoen, kurtsoa arrazoi batengatik edo bestearengatik Arzaroa arte ez zen hasten. baina arazorik larriena errekreoa zen.
Z- A.-Jarraitu zeuen arazoak agertzen, eskolen ondoren zerekin topatu zineten?,
~Hemen arazoa besterik ez dugu ezagutu, Rekaldebarrorekin hasi eta festa errematatzeko hauzoa bi zatitan ebakitzen digute eta egia esan, beste arazo batzuetaz lanpetuak genbiltzen eta gure gainean ikusi arte ia ez ginen enteratu.
Autopistaren inguruan gauza asko gertatu zen. Tramo honentzat bi plan zeuden, bata hauzoa inguratuz egitekoa eta bestea erdi erditik eramatekoa, noski lehengoa garestia gertatzen zitzaien eta iksuten duzuen hau egin zuten.
-Baina ez pentsa ezer egin gabe geratu ginenik. Inaugurapeneko egunean bidearen zati bat morriloz bete genuen eta Obra Publikoetako Ministoari buila batzu ateratzeko hauzo guztia haruntz joan ginen
–Hauzo honetakoak izan ginen alkaldesaren dimisioa eskatu genuenak. 25 bat joan ginen, denentzat lekurik ez zegoela eta bakar batzu: bakarrlk hartzeko asrnoak agertu zlgun baina azkenean denok plenoetako salan sartu ginen alkaldesa bi lakaioen artean zela.~ Banaka gure arazoak agertu genion eta bukaeran kalte bakerrik egiten zuela eta dimititzeko eskatu.genion: ~Nik dimltitu, Camilo Alonso Vegak dimititu beharko ninduke, berak aukeratu bal ninduen. izan zlren bere hitzak, herrlaren eskakirunei kasu eginez gaizki ibiliko zela pentsatzen zuen. Balna momentu honetatlk aurrara behe. raka hasl zen.
Z.A.-Bilbo eta inguruetako kutsadura aski ezaguna da euskaldun guztientzat, Errekaldeberrin konkretuki arazo bereziren bat ba al duzue?
–Nola ez, gurl ez zalgu ezertxo ere falta. Arraiz,mendiaren atzean dagoen mendi bat, ederra benetan hankaz gora bota ziguten zabortoki. bat egiteko:, Antigas du izena. goizetan protesta bezala idéia atera zenean, bokadi:ilo eta: guzti, Joan ginen familia oscak, .Alonsotegi, Otxarkoaga, Santurzitik ~irten gure esperientzia ezagutzera. Abesti bat ere atera genuen eta honela zioen: .En el barranco de Artigas, señores, van a poner un basurero, vecinos, que al Pueblo quieren .imponer; el Pueblo ha solicitado su: repulsa al basurero, pero- los ejecutivos no escuchan- la voz del Pueblo. Doña Pilar, Pilar, Pilar, Pilar, Pilar cuándo te vas que hueles mal..
–Asko egin genuen baina zabortokia egin egin zuten. Quintanilla jaunak (Pilarren adiskideak) behin hau esan zigun: "Probokatzeko, zabortoki hau jardin bat izango da. Hain ongi zainduko dugu, igandean tortilla eta guzti joan ahal izango zarete" Duela gutxi egunkari batean irakurtzen nuen Alonsotegiko bizilagunak usainarekin ezin egin eta beste hauzo batera joateko asmoa omen dute. Garbi dago datozen Udaletxeek zakarren arazoa serioski planteiatu beharko dutela.
Z.A.-Elilza ondoko hori,baina hormigoi hutsa da eta? Horri deitzen al diozue parkea?
>Ah zuek, hori orain oso ondo dago, lehenago harri txikia eta hautsa zen dena eta orain gutxienez hormigoia bota digute eta Ikusi beharra dago haurrak zer gustora ibiltzen diren beren patinekin jolastenl
ZA.–Gizarte arazorik ere noski izango zenuten, hemen taberna ugari ikusten da, edateko ohitura handia al dago?
~Duela gutxirarte hauzo guztirako ez zegoen konsultorio batik ere, orain gutxienez anbulatorio bat egiten ari dira eta denbora gutxi barru irekiko da.
Baina zuzenki zuen galderari erantzunez dato bat eman nahi dizuet, hauzo honetan 160 taberna dauzkagu hau da, 437 bizilaguneko bat. Neurri honetan auzoko arazorik latzena alkoholikoena izan dá, giza arazo eta familiarrena. Lehenago esan dizuegun bezala gauza asko lortu genuen; adibidez eskolak, baina haurrek-ez zutela ikasten ikusten genuen~ Gu konturatzen ginen zerbait garrantzitsua gertatzen zela haurrak horrela egoteko eta inkesta bat egin genuen. Oso interesantea izan zen, lehengo momentutik konturatu ginen arazorik latzena alkoholismoarena zela eta benetan ez dago sinesterik haurrek alkoholikoa nola ezagutzen duten: gorakadak, dardakadak, bolak Igokea, lanaren galtzea, lagunik gabe garatzea... haurrak arazoa bizi dute.
Honetarako izan zen, lan asko egin ondoren lortu genuen lokala eta udaletxe ete~Aurrezki Kutxaren~ laguntzaz moldatu genuen.. El Módulo deitzen diogu eta lan ona egiten da, jende espezializatua dabago eta askok utzi du alkohola.
ZA,.–~Jendeak alkoholera zergatik jotzen zuen jakin al zenuten?
–Alkoholera jotzeko arrazoiak desberdinak dira: jendearen pilakea etxebizitza txikiak edukitzea, potearen ohitura. ezjakinkeria, etab... Nik ezagutzen dut bat lehenago, honera etorri baino lehenago, ia edaten ez zuena; baina hemen potean hasi egin zen, egun botetan bi, hurrengoan hiru eta gaur guztiz galdua dago. Izan ere dauden taberna guztiak kontuan izanik ez da zalla ohitzea. Arazo honekin dauden gehienak gizonak dira bainá emaikume askok edaten du, hauek gehiago disimulatzen badute ere.
Z A–Arrazoietako bat zikinkeria aipatu duzue, zehaztu al dezakezue fenomeno hau?
-Bai, alkolikoen arazoaari lotu ginenean berehala hauzoko zikinkeriaz konturatu ginen eta lehengoaren sendatzea ezinezkoa zela garbiketa erregela minimoak gordetzen ez bagenituen. Hauzoko estudio bat egin genuen eta ez beldurtu, 46 zakartoki aurkitu genituen; hau da, zaborra botatzen zen 46 leku eta bat kilometro batekoa. Garbiketaren. kanpaina- hasi genuenean lema bat atera genuen: "Osasuna garbitasunaren bidez".
–Udaletxeak arazoak- konpontzeko dirurik ez duela esaten du, baina adibidez honeterako ez da dirurik behar, baizik eta lege batzuk ezartzea eta Jendeari errespetaraztea. Orain adibidez kilometro luzaroko zakartokia garbitu egin dugu eta zuheltzak ere aldetzeko asmoa badugu dena dela eta Jendeak zaborrarik bota ez dezan dei bat egingo dugu. Haurrak sar ditezela berdegune honetan eta jolas dezatela.
–Bai, baina ni beldur naiz haurrek ez ote duten horrelakorik nahiko, beti hain baztertuak eduki ditugu, etxeazpiko galatxostara ohitu dira.
Z.A.–Gaxteentzat zerbait badaukazuela dirudi, eta zaharrentzat lokalik edo ba al duzue?
Gazteentzat bi lonja besterik ez dago eta hauk berak apaindu dituzte, baina zaharrentzat ez dago ezertxo ere, Uretamendin zentro bat eduki behar dute baina hemen zaharrak beren sila besápean hartu eta eskina batera joaten dira, karreteran, kotxe artean.
–Hemen esan beharra dago, azkenik, gai honen inguruan ere, txantaje zikin bat egin nahi digutela. Autopistaren ondoan etxebizitza batzu egin nahi dituzte eta guk berdegune bezala uztea eskaken dugu. 7pisu baino gehiagokoak egitea debekatua egon arren, 14koak egin nahi dituzte. Banco de Vizcaya da dirua sartu duena eta esan digute etxebizilekua egiten uzten bediegu planta bat osoa guk nahi dugunerako utziko digutela. Zer Iruditzen zaizue?
Z A.–Lehenago autopistaren aurkako mobilizapenak aipatu dituzue nean, poliziaren jarrera agertu duzue, baina kontuan izanik burruka handiak eraman zenituztela Francoren garaian eta baita ondoren, poliziaren erasorik ezagutu al zenuten?
–Behin batean neskatila bat, Ines detenitu egin zuten elizako atean hauzoko manifestazio bateko deia banatzen ari zela. Jakin genuen bezain laster jende pilo bat elizan sartu egjn ginen eta azkenean lortu genuen libro jartzea.' Orduan hauzoak oso ondo funtzionatu zuen eta horl telefonoz mugitu ginelarlk.
–Eta semaforoen alde egin genuen orduan? Semaforo eske denbora asko generaman eta ez ziguten jartzen, baina egun batez paso batean kotxe batek haur bat hil egin zuen eta moniak haurrakin izan zlren kalera irten ziren lehenengoak, atzetik noski hanzo osoa. Polizia' etorri zen eta hura izan zen korritzea. Gaueko 10ak arte geldi egon ziren baina ondoren...'
Z A.–Gauza guzti hauek egiteko denbora nondik ateratzen duzue, nola orgazizatzen zarete?
–Nola, bezperatik organizatuz, eskerrak haurrak berak bakerrlk konpontzen diren.
–Bai! aurrez jakinez gero zer egin behar duzun gauza askotarako ateratzen duzu.denbora, ni adibidez Unibertsitate herrikoira joaten naiz eta gainera Gentro de Promocion de la mujer' delakora. Nere senarra ez da sartzen gauza hauetan baina neri ez dit inoiz oztoporik jarri nahi dudana egiteko.
ZA.–Eta hauzoko gazteen jarrera nolakoa da?
–Gazteak, gazteak dira, bitalitatez beteak, beti autretik joaten dira. Gazteak beldurrik ez dute, baina nik beldurra muineraino sartua daukat, etxean txikitatik bizi izan nuen; nere alta gorria izateagatik 7 urtez espetxean eduki zuten... Gaur da eguna nere balenti guztia agertu nahi dudana eta ezin dut.
Z.A.–Andrea, zu kanpotik etorria zarenez, zer moduz intgratu zara hemen?
–Ni hemengoa naiz, baina nere lurraz uko egin gabe. Hasieran .koreanoak. deitzen ziguten baina gaur ez, uste dut jendeak orain normalitate osoaz hartzen gaituztela. Ni beti borrukatu naiz hauzo honen alde eta neri koreana deitzen zidaten asko eta askok ez zuten behatzik mugitzen.
Z.A.–Bukatzeko, zer bizimodu egiten da egun normal batez Errealdeberrin?
~Jende askok, hauzoan lana egon arren, kanpora joan behar izaten du eta gehienak gauerarte ez dira-itzultzen. Gazteak ikasten, gu berriz etxeko lanak eta orain arte aipatutakoak egiten.
ELIXABETE GARMENDIA. LURDES AUZMENDI

Semaforoak ere kostata lortu zituzten hauzokideek.
Merezita irabazi zuen "Rakaldebarro" izena.-
Errekaldeberrikoak izan ziren Pilar Careagari dimisioa eskatu-zioten lehenak.
Ez dago parke bakar bat auzoan.
Autopista, dakartzan arrisku guztiekin. hauzoaren erditik.
25-30

GaiezGizarteaHerri mugimAuzo elkart

Azkenak
Eguneraketa berriak daude