Hego Ameriketaren Konpasean


1979ko urtarrilaren 15ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Oswaldo Fiorinori elkarrizketa

Hego Ameriketaren Konpasean
Oswaldo ezagutu nuenean, esaten zidan arras bitxiak ginela euskaldunok, «Ongi etorri»en kartelak jarri ordez guardia zibilak-eta jartzen genituela Euskal Herriko mugetan, jendea non zen ohartarazteko; berak bi urte hauetan berrehun berri inguru, eus kal gertakariez gehienak, filmatu eta igorri du Eurovisiorako.
Lanpetua eta guztiz-ekilibratua, halere. Akort geunden, geinera lan sobera eta militantegi izatearen arriskuez. Horrexegatik, patxadaz, xortaka, Martaren botila hustiratuz gindoazela, Parte zaharreko txikiteoaren prefazioan, mintzatu ginen Hego Amerikaz betiko lelo askoren artean, argazkiak aterako ote ziren ez genekiela, zerbaixka hau atera zitzaigun.
Oswaldo Fiorino, hogeita hamazazpi urtetako cameraman argentinoa dugu. «La hora de los hornos» filmaren bidez ezaguna bada ere, dokumentalgintzan aritu da batipat, orain Eurovisiorako lan egiten du VlSNlWSen, Euskal Herriaz printzipalki.
Z. A.–Hego Amerika guztian ibilia zara erreportari, nondik nora joan diren zure azken urteoteko pasadizoak?
0. F.–76.eko irailean irten nintzen Arjentinatik, barne kondizionamenduengatik; Españan lan egiteko, bakarrik irten nintzen familiarik gabe: ene esperientziaz lana erraz aurkitu nuen, badakizu problema haundia dela Europan diren berteko zenbait lagunentzat.
Aldegin nuenean SICA (Secretaria General del Consejo - Delegado del Sindicato de Industria Cinematográfica), delako Idazkaria nintzen. Minisindikato horrek zinegintzako lau mila pertsona biltzen zuen, eta errentagarria ezbaitzen peronismoaren prozesu guztia ezagutu nuen korrespontsal estranjero bezala, horixe baita ene lana duela hamabi urtetik. Zorte haundia izan dut holako ofizio batek solament eman diezaiokeen ezagutzeko aukera eduki baitut.
Honetan 66.ean hasi nintzen, baino lehenago Buenos Aires-ko hamairugarren kanalerako egiten nuen lana, eta hortik aurrera korrespontsal estranjero bezala, medio askotarako Amerika Latina hartuz area espezifilko bezala. Bolivian, gerrillen haroan CHEren heriotzeraino; Perun Hugo Blancoren aldian, Velasco Alvarado eta perutar iraultzaren prozesuan; une ttipi batez Brasilen Brizzolaren desagerpenean eta Castelo Brancok ekerritako diktadura hasieran, gaur egun mantentzen dela Brasilen. Kanpaina elektoraletan, zine politikoaren projektu askotan, zailezia askoren artean eginak, eta bestaldi apalen artean, koiunturak horrela posibleztatzen zuelarik, Cono Sur-en Villa del Mar-eko bestaldiaz gogoratzen partikularzki; geroxeago etorri zen Alexandre, Frei eta Unidad Popularreko prozesua. Chilen lan egin nuen Unidad Popular-ekoa hurbildik jarraituz, baita ere Uruguayen Sendic-en eta Tupamaroen erorketa eta eraboteko derrota erte, momentuzko derrota esango nuke hobekiago.
Hemen nauzu orain, entrepresak hiru leku eskaini zidan Brasil, Estrasburgo edo Euskadi, Inoiz ez zutela informazio gehiegi herri hontaz esaten baitzuten. Nik ehunta berrogeita hamar kilometrotako lurralde hau aukeratu nuen, ttipia gure bost rnila kilometro aldean.
Cuba, Gidari
Z. A.–Duela urte batzu «La hora de los hornos» delako filma egin zenuen. Zein zen horren helburua?
0. F.–Nik ez nuen egin, parte hartu nuen, horretan eta beste batzuetan, neure ofizioz, cameraman gisa denak profesionalak. nahi zituzten-eta. Profesionalok ginen kurtso bat egiteko aukera izan genuenok, Santa Fe-ko zinema eskolan; eskuratu genuen, gainera, Noticlero, eta halakoen materiala.
Z. A.–Cubako esperientziak zertxobait lagundu zintuen?
–0. F.–Bai, noski. «Cine Cubano»-ren bidez, hasieran. Frantziatik igorria hartzen genuen kazeta hori, handik eta ez Cubatik, badakizu ~gorriak~ ginen, bestela. Cubako esperientzia erabat salbagarria da, ez soilik agintean egoteak errekurtsoak ematen dituelako, ICAIC (Instituto de arte e industria del cine cubano), enpresa modelo da munduan. Salbagarria, bere orientazioa gaineratiko zinemen positiboena, baliozkoena bereganatzea baitzen. Errusiar zinema eta Canadakoa batez ere sintetizatu zuen ICAlC-ek, honela Mendebaldeko egituretatik, Canadako zine dokumentala, National Film Board-ek egiten duena. Bere jendea prestatuz joan da horretan. Garbi da kondizio optimoak direnean, jarrera zuzena eta errekurtsoekin, sortzen dira Santiago Alvarezen tankerako egileak, munduko, dokumentalista hoberena, agian. Gogoratzen naiz biziki Viña del Mar-eko bastaldia, indarren koerlazioa aldatu zuen horrek, eta halako egoerak gure zinearena eta Hego Amerika guztiarena permititzen zuen. Kubanoek esperientzia hamar urte zeramaten gure aurretik, geroxeago gure posibilitate guztiak hautsi zirenean Cubak jarraitu du laguntzen. Gaur egun Mejico eta Venezuelak. bariante instituzionala mantentzen baita, bereganatu dute diktaduretatik ihes egin duten zinegile askok. Cubako egoera organikoagoa da, eta horrek posibleztatzen dio Miguel Littin-i, <Zine militantearen Krisisa
Z. A.–Nola plantelatzen zara lana, militantzia?
O. F.–Neure lan guztia berriro planteiatzen ari naiz orain. Zenbait eratan aportatzen dugu konzienziatze baterako. Bestetan diskurtso baten barruan geratzen gara, militanteen arteko agergatu bat besterik ez. Nahi nuke, horregatik prozesu iraultzaile bat ezagutu, aginteak ematen dituen baliabideengatik. Zine millitanteaz, berriz, ez dakit, berplanteiatzen ari naiz hori, ez zaidalako iduritzen alternatiba seriorik, lagun askok,- esperantzaz, gainera. horretan iraun arren.
Medioen arazoa da baita ere. Montevideon egina genuen III Muriduko zine esperientziez erakustoki bat, gaur egun ez dakit non izango diren, izugarrizko galera, galera fisikoa izan da hori. Burjes aparatua ongi bermatua den artean ez dago material horien eskuratzea eta are guttiago masiboki zabaltzea. Joera boluntarista horik, 16 milimetrotako filmak berrehun militantek, ikusteko:.. ez, nik ez dut horretan federik.
Mekanismoak ondo finkatuak daude zinean batez ere, eta ez da posible eta dudak egiten ditut kanbioez; bestetik, zinema, industria bezala hainbeste kondizionamendu du, azkenean ateratzen dena ez zaizula korresponditzen. Europan badago, gainera, tematikaren krisisa. Europako zinea ikusten dudan baketzean frustrario izugarriak hartzen ditut. Europa ustel dario, nahiz eta eraberritzeko halako kapazitate bat eduki. Zine frantsesak, e. b, dena daki, grandeur eta. (guk ere, egiaz esan, Amerikan bilaketa bat besterik ez dugu egin, gero diktadurekin eta, eten da hori. Zineman, Hego Amerikako literatur mailaren hainbat lortu ezkero. xoilik. Vargas Llosa, Garcia Marquez. Europa, berriz, ustela da eta atso indigne horrek kutsatzen zaitu azkenik. nik ezin dut Europan jarraitu, etapa bat da. mitoa haustea
Lehengo hariaz berriro,.zine militanteaz etabar, <> alor guztietan saiatu beharra dago, euskal zinea esate baterako, obrarik gabe ez da euskal zinerik izango. Kerexetak esaten zuenez, hor izan da ere Bilboko bestaldi paraleloa, eta biziki zalla izanen da, bestetik, laguntza ttipiena eskuratzea, CGVetik edo Vrain, ni berplantelatzen ari naiz guztia, sintesisa egin behar dut, hizkera baten konstrukzioa, .
Atso Indigne Horrek
Z. A.–Esaten zenuen Europak, «atso indigne" horrek kutsatzen zaituela. .
O. F –Begira nire deitura, Fiorino, italianoa, bainan ez, Europarekin diferentziak ditugu, eta guk, ni porteñoa naiz, europeoi begira pentsatzen dugu, batzuk bai, bainan ez reboltuak; hunkitzen naiz, halere, Italiako sozietatea ikustean. Orain nire identitatea beste nonbait da, Borges-en «tango»an edo. Bai, ez harritu Borges, Neruda eta Vallejosekin: gure idazle hoberenetarikoa da, Borges, politikaz eritziak ematen dituenean irriegingarriak badira ere
Z.A.–Vallejos-en obran indiotasuna agertzen da behin eta berriro, indio ezjakina, despolitizatua, eta bostea, ezkerrekosala: eskuinekoa beste problematika batekin, gerrillen frakasoan ere aipatua izan:: da indioen erreibindikapenak ezbereganatzea. Frakasoaren hausen artean, «fede berrien miezulariak, ez rnisiolariak xollik, nolazpait arrotzak direla bertakosi ..
O. F.–Vallejosek definitzen du indioa, indio hori bera baitzen, langile eta famili pauperizatu baten semea. Diozunaz, izugarria da, bai. «tekniko~, komillen artean, «profesional»ák,,komillen artean eta bertakoen arteko inkomunikazioa. Nire kasuan, zortez eta; zoritxarrez batek ematen dizu identitatea eta besteak kentzen; Buenos Airesen langile aunitz dago, biziki europeoa da eta handik ezin da Amerika dimentsionatu. Bolivia, Chile iparraldean, Arica, Quique, Perun nukleo arras pauperizatuak bizi dira, bere problemekin eta etortzen zaiena :beste pro blemekin etortzen zaie, badago filme bat, etnografo eta etnologoen paternalismoaz kanpo informazio haundia ematen duena. Indigena tribuen sarraskiak ez Bolivian xoilik, Argentinan Ona tribukoak, lehengo mendearen azkenotan, hamabost mila amilduak izan ziren mehaka batetik, gaur egun Chile eta Argentinako hauzi eskualdean bizi ziren; Chilen laurogei eta ehun tribu artean izan dira exterminatuak.;
Z. A.–Brasilgo sarraskien aurrean, lehengo hamar urteotan izan direnak, zar egin du Ezkerrak?,,
O. F. Lehenago esan bezala Ezkerra Europari so dago, sobera eta hortaz ez da konturatzen edo. Nolazpait halako liluramendu prozesua pasatzen ari garenontzat eta ez da kontradiktorioa nazionalista izatea eta antlinperia izatea, orain planteiatzen zaigu pittin bat. agian: bainan:.. norabide horretan gaudenok. ezkerrak, orobat, PCak eta besteak, ,:beti eman die sorbalda Amerika Latinoaren problemei. Nahi nuke pentsatu botu eta rnobilizapenak amodioak direla, eta azken batez, ez dute deus pintatzen; zenbait kasutan, Arjentinako PCek kasu batez, jarrera erabat lotsagarriak hartu ditu, URSSeko delegazioa bihurtu da eta azken denboraldietan, Videlari «apoyo critico eman ondoren bere helburu bakarra Juntarekin negoziatzea izan da bere zenbait militante gartzelatuen askatasuna lortzeko.
Arrazoin Diferenteak Dira
Z. A.–Zergatik mugimendu harmatuen lurjotzea azken denboraldietan?
O. F.–Dakizunez ERP trotskista da, oso gutti barnatua herrian masa-ekintza gutti egin zutelako hori posible zen gaeraian, bere direkzio osoa erori zen eta militante eta sinpatizanteak Europara. Ez dago segidarik, kasik, barnean. Badago fetxa bat giltzarria, preso politiko guztiak irten zirenean, Carter-ek agintea hartzen duenean; lagun batek kondatzen zidan.,preso politiko guztiak irten zirenean, Carter:ek agintea hartzean, ostatu eman ziela ERP-eko preso-ohi batzuri, hurrengo goizean ez ziren bere etxean: horrek esan nahi zuen klandestinitatera pasatzen zirela, Peron ez zela inongo variablerik. Hori ez da, gaur,,Montoneroen ikusmira.
Tupamaroen kasua arront bestelakoa da, malla sineskaltza batetan ibili- ziren momentu batetan eduki zuten pisu politikoa lortu arte. Herri bera bezala bizi beroak, «38~ko bi iskiluekin ausartzen ziren ekintza baten: egitera; ekintza heroikoak, kasik, gerrilla mitikoena Cheren figura salbu, hauxe baitzen popularki <Peronismo Iraultzailea
Zertxobait laburtuz eta zirkulu bat eginaz, Buenos Airesen ardatza "duela, Peronen itzultzean, hal bildu: zen Latino Amerikako progresista eta ezkerra guztia; Allende han zen, Orticos Cubakoa ere bai. Handik iabur, Chilen erotzen zen Unidad Popular-ra, Uruguayko ondamendia eta Sereniren desagertzea, peronismo barruan burrukak. Izan ere, ez da lehen aldia hori suertatzen dela. Bi malla hartzen baitu peronismoak, diktaduraren kontrakoa batetik eta burokrariaren kontrakoa, bestetik, delako burokraziak harremanak nahi dituelako Juntakoekin. Eskuindar peronismoak, Junta Militarreko batekin Masserarekin harremanetan iharduteko saiatu da. Hasl dira, berriro Arjentinan ekintza inportanteak erresistentzian: Buenos Aires-ko Metro trenbide eta Zentrale elektrikoen paralizazioa, Sindikatoen huelgak...eta guzti hau errepresio gogorren: alditan: 77.ean. Borroka harmatuari buruz ekintza gutti, bainan nik uste dut nire herriaren rekonposizioa masa burrukatik hasten dela eta hori badago gaur egun.
Gogoan hartzekoa dugu ere, herri oldeen borrokarik gabe ez dagoela borroka harmatuaren segidarik, ERP eko esperientziak esaten duenez. horrek ez du gerorik eta ez etorkizunik; Arjentinako herria peronista da, eta ez trotekista.
Hauek ez zuten masa lanik egin. talde harmatu hutsa baitzen. Hauen artean badago adar bat konturatu zela hortaz eta nazionalismotik hurbilago da, peronismo ireultzailearen bidetik.
Montoneroak
–Arjentino eta profesional bezala hurbildik jarraitu diet. FAR eta Montoneroek sortu zuten «Montonero>>. taldea; noskl, horrek ez zuen zerikusirik Peronek pentsatzen zuenarekin. Hortaz jabetu beharra duzue europarrok zerbait ulertu behar baduzue gutaz. Konturatu ere erresistentzia hogei urte izan direla <>. sortu baino lehen eta hemen gertatzen denaren kontra, hemen daude Militarrak, Politiko-Militarrak, Autonomoak... Arjentinan unifikazio prozesua dugu Campora baino lehenago berrehun mila pertsona blitzen bazen bestaldiren batetan, mitin batetan, ehun mila ziren <>. nolabait esate.ko, montoneroek buikatutako masa- -erakundeek eramanak, eta besteak Sindikatoen direkzio eskuindar eta; burokratikoak:eta peronismoaren alderdi tradizionaleen nukleoak. Hau da:momentu batetan izugarrizko garrantzia zuten Montoneroek, Campora garaian, e. b., agintetik hurbil ibili ziren herri-olde lan bikain baten bidez eta aurpegia ematen peronismoaren sektore borokratikoari. Egoera ondu ordez gaizkituz .joan zen; Isabelen erorketak errepresioa gogortu egin zuen, erakunde zenbaiten direkzio osoek abandonatu behar izan zuten Arjentina erakunde osoa ez erortzeko. Funtsean, ez Montoneroek, adar harmatua besterik ezbaitira, nolabait, peronismoaren tendentzia iraultzailea erakunde askok osatua da, eta politika argiro antlinperialista batekin, programatikoki antlinperialista. Tendentzia hor dago... aldatzen.
Z. A.–Peronismoaz hitz egin duzu eta badakizu omena eztabaidatua duela ezkerraren artean. Nola ulertzen duzu Peronismoa?
O. F.–Peronista naizenez gero zera esango dizut, liberalizario prozesoa Arjentinan masa peronistak biltzen duala printzipalki. Horren barruan ere liskerra dago gaur egun, erdiko eta base mailako sektore antlinperialistak, batetik, eta lehengo burokraziaren arriskuak, beti, historiak demostratzen duenaz, burokrazia horrek paktatu duelako burgesiarekin. Arjentinan proresuak, Peron gabe ere, Peronismotik iragan behar du, herri olde mugimentua figura horri lotua, orain arte ez baita izan beste prozesurik.
Z. A.–Nola ikusi duzu Euskal Herria?
O. F.–Hona etortzean nere ahalegin haundienak egin ditut errealitate hau ulertzeko; soziologo batek esango luke berebiriko errealitatea dela dituen elemento antagoniko eta konplejoengatik, horregatik biltzen halako datu bereziak. Orain arte inoiz ez dut horrelakorik ezagutu. Heltzean, ezetz esan didate, problema «gu eta Madrilen artean» dela. Egiaz esanda, nik, nik ez nuen espero horren inposatzea printziplo axiomatiko bérala errealitate baten ulertzeko, Euskadiko problema nazionala ulertu ahal izateko.
Nahasia nabil, zenbaitetan, politikan dimentsionatu behar dudalako posibliitateen artean, puntoren batetan; ez naiz inmediatista eta ikusi nora garamatzan prozesuak, nora eramango zaituen, barkatu. Duela gutti hontaz hitz egiten dirijente batekin- zera esaten zidan: <Profesionalen Ignorantzia
–Gehien harritzen nauenak, bostetik, egun guztia hortaz dihardutela, zera da, profesionaleen, nere kideen ignorantzia Euskadiko errealitateez. Euskadi ez ulertzeko metodologia onik badago Madrilen gelditzea hoberena baita. Pittin bat politikoei ere suertatzen zaie. Korrespontsalek, batez ere oso gutti eza. gutzen dute hau, edo:deus ez.
Nolabait, bertako dinamikan, gauza berriak.aurkitu ditut. Zuen <>. arras liluragarria iduri zait, proiektu estrategiko bat epe luzerako, nik neureganatu dut kontzetu hori. Garbi da halere herri zapalduak estatu munstro batzurekin enfrentatuak daudela, eta elkarren laguntza ezina gertatzen dela; betibezala, errealitateak eta nahiak. Ez dakit, ez dut garbi ikusten, inperialismo eta kapitalismoaren kontra daudenik; EtAk sozialismoaz xehetasun pittin bat hartu du, bainan korsikar, bretolekin eta IRAkoekin ere ez da horren klar.'
Z. A.–Hego Amerika eta Europako borrokak eta gerrilla gertekariak nola erkatuko zenituzke?
O. F.–Nik egingo nukeen dibisioa hauxe izango litzateke: IRA, ETA batetik eta beste erakundeak, Brigatte Rosse, Baader-Meinhoff... bestetik, askoz guttiago integratu baitira herrian, azken hauk, nire ustetan. Europara etortzean, lehen irakurketa eginaz, batez ere Ulster-en denboralditxo bat pasaz gero, bi erakunde hauek bere proposamendu, historia eta metodolojiarekin klarki adierazten dute, dioten errepresen. tatzen duten herriaren antsiak eta grinak. Ez dago dudarik. Problema politiko arras konplejoa dago borroka luze horretan. Konparagaitza beste erakundeekin, polizia alemanaren efikaziak xehatuak, edo italianoak bezala, guttiago zigortuak bainan inefikaziara bulkatuak. Hok dira Europak sortu duen erantzun berri horretan, europar gizarte honen seme madarikatuak.
Ameri kak errealitate gorriagoa dauka; holako gauzak, laguntza eman ala ez, horrenbeste kaka eta injustiziaren artean, borroka harmatua erantzun posible bat izan dadin, posible eta beharrezkoa. ETAk bere programatikan, lau haizetara karakter konparatiboak sartzen dituenean nik galdetzen dut oker ez ote den analisis metodologia bezala.

Txema Larrea
18

GaiezKulturainemauzendariakFIORINO1
PertsonaiazFIORINO1

Azkenak
2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Umandi ikastolak 50 urte
Euskara, bizikidetza eta berrikuntza pedagogikoa ardatz

Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]


Eguneraketa berriak daude