Txiki Benegas, Barne Arazoetako Kontseilaria eta PSOEko diputatuari elkarrizketa
Benegas:"Que Se Vayan"En Aurka
Komisaldegi berriei buruzko lan hau osatzeko garrantzizko eritzia iruditzen zitzaigun EKNren Barne Arazoetako Kontseilaritzarena. Txiki Beneges alde batera eta bestera zebilela erantzun ziguten hemen. Eta beste inork ez zezalekela gure galderari erantzun. Egun hauetan Euskal Herrian zehar ibilia dugu Txiki Benegas baina ez dugu lortu ahal izan berarekin egoetea. Ez zirudien gaia asko interesatzen zitzaionik...Bestalde eta lagunen artean gure kezka azaldu genuenez gero "Euskadi Press"eko kideek adierazi ziguten berak gordeta zutela Txiki Benegasi gai honi buruz eginiko elkarrizketa. Hona hemen bada "Euskadi Press"eko kideei Barne Arazoetako Kontseilari eta PSOEko diputadua den Txiki Bénegasek emaniko erantunak
EUSKADI PRESS: Zer nolako eritzia duzu hartu berria den Polizi Komisaldegiei baruzko neurriez?
TXIKI BENEGAS: Hasteko ni ez nago ez alde ez aurka. Hilabete guzti hauetan Barne Arazoetako Kontseilaritzatik adierazi dudan bezala. polizi autonomo baten alde nago. Euskadiko herriak poliziekiko dituen arazoak honek konpon bait litzake. Eta nere asmo eta planteiamentuak hauk direnez egungo irtenbide hau egokia den ala ez kontsideratzea ez naiz sartzen. Alderantziz polizia autonomoen gaia negoziatzen hasi behar garela pentsatzen dut behin behingoz. Euskadik dituen ordena publiko eta barne arazoei soluzio, espezifiko batzu eskainiz. Zentzu horretan esan dezakedana zera litzaleke:Barne Ministeritzak urri an negoziatuko duelaren promesa egina duela EKN eta Diputazioekin batera. Gaia Diputazio eta EKN ek beraien polizi indar bat sortzeko ahalmena emango dien dekreto hat izango da. Hori negoziatzeko dago eta nere eritziz liori da ordena publikoaren arazo batzuri soluzioa emango dien bide bakarra.
E P: Komisaldegi hauek ekarri abal diezaieke soluziorik Euskadiko arazoei ?
T.B: Ezer gutxi lagun dezaketelakoan nago.Neurri hau Espainia guztirako Espainiako herri guztietarako hartua dago. Gobernutik ez da ikusten Euskadik duen espezifizitatea. Horregatik pentsatzen dut ordena publikoaren gaian neurri orokorrek ez dutela balio arazoak planteiamentuan ere oso desberdinak baitira. Berriro esango dut hemengo polizi bateruntz joan behar da polizi autonomo bateruntz herrian presentzi bat izango duena eta estatuko indarrak beharrezkoak ez izatea ekarriko duena. Ikusi egin behar polizi bat eta bestea nola elkar moldatzen diren.
E.P: Poliziak guardiazibilak baino kondizio hobeagoak planteia al litzake komisaldegietan?
T.B: Ez da soluzioa.Ez dakit hobea hala txarragoa den. Dakidana zera da :hori ez dela nik plantealtzen dudan saluzioa.
E.P: Euskal Herriko sektore handi batek "Que se vayan" konsigna oihukatzen duenean horrelako berrestrukturaketa batek frustazio handiagua ez al du sortuko?
T.B: Gerta daiteke. Baina hasieratik esan behar dut konsigna horren alde ez nagoela zentzu txarreko eta mespretxugarria iruditzen zaidala: gainera estatuko klase zapalduenetatik datozen pertsonekiko izanik eta neretzat soluzioa "Que se vayan"ék ez duela ematen polizi autonomo bat sortzeak baizik. Euskal polizi autonomoa ordena publikoarén betebeharraz arduratuko balitz beste poliziak betebehar horik utzi egin beharko lituzke. Efektibo gutxiago izan beharko lituzketela Euskadin esan nahiko luke. Planteiatzen didazun alternatibari nik nerearekin erantzuten diot. Euskal poliziaren gaia sakonki tratatu behar dela pentsatzen dut herri eta polizien artean dauden enfrentamentuak gaindituko dituen ordena publiko bat sortuz. Polizi batek ez badu herriaren babesa zaila da bere gain autoritatea izatea. Arazo hau ez da estatuko beste tokietan ematen. Berriro esango dut hemengo soluzioak espezifikoak izan behar direla. hau da gobernuari ikuserazi nahi dioguna.Urrian negoziatzeko promesa bat dago. Hau ez da epe motzean betetzeko planteiamentua nahiz eta erraztasunak lortu Euskadin polizi autonomoa sortzeko dekretoaren bidez. Euskal ordena publikoaren oinarriak martxan jortzeko denbora bekarko da.
E.P: Euskal polizi autonomo batetaz mintzatzen zara. Nolako atribuzioak izango lituzke?
T.B: Hori negoziaketa arazoa da. Baina garbi geratu dadila gauza but: guk ez ditugula polizi autonomo bat sortzeko eginahalak egingo gero honen eginkizun bakarra etxe publikorako konpetentzia duen polizi autonomo bat nabi dugu. Bestela ez dugu egingo ordena publiko bat Diputazio eta EKNten dependentzian egongo den indarra sortzeko behar den esfortzu ekonomikoa. Baina noski hori ere negoziaketa arazo bat da. Orain eta gero autononli estatutean negoziatuko beharko dena. Konstituzioa hortaz oso anbiguna baita. Ez du aterik hersten, bainan oso anbiguoa da. Komunitate autonomoek beren polizi propina Autonomi Estatuto edo Lege Organiko baten arabera izango dutela adierazten baitu. Lege Organikoa ezagutzen ez dugunez gero, konpetentziak eztabaidatzen ari dira. Noski, konpetentzi horik ez badira benetakoak, bere eritziz euskal polizi autonomo bat sortzeko behar den esfortzua ez genuke egin behar etxe publikoak zaindu eta inongo funtzio espezifikerik ez izateko sortuko bagenu, ez liguke inongo arazarik konponduko.
Txiki Benegas: ez dago komisaria berrien aurka.
22-23