Ernesto Montero Kutsatzaile


1978ko irailaren 03an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Amaia eta Enrike, URANZU talde ekologikoko bi kideei elkarrizketa

Ernesto Montero Kutsatzaile
"Herodes"en parkea deitzen diogu, erdarz esanda "porque si te caes te jodes". Herriaren erdian zuhaitz batzu, haurrentzat jolastokiak, dena homigoiez egina eta sarreran Txindokiko aldaparen inbiri gabeko aldapa bat. Hemen mintzatu gara URANZU talde ekologikoko bi kidekin, Amaia eta Enrike. Lehen momentutik gauza bat garbi esan digute, irungo kutsadurak izen eta abizenak dauzkala: ERNESTO MONTERO; errekek, aideko usainak, inguruko mendien espekulazioak, leku berdinera erameten gaituzte errurik gabe. Bainan gau ex da guztia, San Marcial mendiarekin egin nagi izan dutena, uharteen egoera, Irungo herriak zertaz kezkaturik badu.
Z.A..- Noiz osatu zieneten talde bezala?
Hasiera, Lemoizko zentrale nuklearren aurka. Euskadi altxatu zenean eman genion. Herri gehienetan bezala, hemen ere batzorde bat osatu zen mobilizapen haik aurrera eramateko. Hartu zen indarra nahiko txikia izan zen eta gehienetan gertatu den bezala, oso gutxi iraun zuen. Ezkutatzearen ondore, geratu ginen pixken artean eta herriko problematika guztia ikusirik, talde bat osatzea erabaki genuen.
Herriaren auttean eta konkretuki Udaletxearen aurrean lehenengo aldiz Apirilaren hasieran irten ginen. Momentu hartan arazo kondrettu batekin: tenis kanpo bat egin nahian zebiltzan jauntxo batzu. Txingudi izeneko lekua. San Marcial mendiak irundarrentzat esanahi handia du eta inolaz ere ezin genuen utzi hau egiten. Informazio bila hazi ginen eta lortutakoaekin prentsaren bidez jakinerazi geneuen. Bainan udaletxeak baiezkoa eman zion plan honi.
Z.A.- Nolako harrera izan duzue herrian?
Beno, taldean oraindik oso gutxi, kontuan izan hazkunde garaia uda gertatu zaigula eta jende guztia oporretan dabilea: dena dela, harrera ona izan dugu, sinpatizante asko daude- bainan gertatzen dena, pegatina duen sinpatizanteak direla. Ingurugiroaren eguna ospatu genuenean berdin gertatu zen, jende askok parte hartu zuen bainan aurrerabiderik ez du izan.
Z.A. Zer eratako lanak egitea pentsatzen duzue talde handitzen joateko?
Gaur arte eduki ditugun bitarteko bakarrak irratia eta prentsa izan dira. Aurrera begira kanpaina bazu antolatzen asmotan gabiltza eta momentuz, "Fiestas Euskaras" direlakoetan parte hartuko dugu talde bat gehiago bezala. Presupueto bat eskatuko dugu eta heoen bidez ia ateratzen garren jendeari komprni arazi nahi baitiogu, irungo ingurugiroaren arazia ez del taldetxo batena bakarrik, baizik eta herritar guztiena.
Z.A.-Epe laburrera, zeintzuk dira zuen gelburuak?
Globalki harturik, lur eta ur espekulazioaren aurkako burruka. Adibidez, desaguen aruka burrukatzeak, espekulazioaren aurka burrukatea suposatzen du. Jauntxoek, beren lurrak eta lantokiak handitzen eta zabaltzen dituzte, bainan seguritateko neurriak ez dituzte jartzen eta ondorioak ezagunak dira, uraren pozoinketak, kutsadura, etab.. Irun, duela 15 urte, berdegunez, parkez, betea zegoen eta garu lege batzuren laguntzaz, lezentzia batzu ematearekin, ordena gabeko herri bat izatera iritsi gara. Gauden parke hau ikus dezakezue, lehenago dena basatia zen, donostiako Duque de Mansasen tankerakoa; Udaletxeak erabaki bat hartu zuen, hau ikuskizun arkitektoniko batetan biurtzea, eta ikusten duzue, txapuza bat besterik ez zuten egin.
Ez dago zalantzarik egi handi bat dela lan honen hasieran agertzen nuen bezala
Beste maila batetan, udaletxea ere kezkatzen hasi dela zenbait arazotaz uste dugu. Maila honentan "IMPOLUSA" deituriko agiri bat agertu da. Bilboko jakintsu batzuek egina.
Z.A.- Zehaztu al zendukete zer den agiri hori?
Lehenago agertu dizuegun bezala, Irungo kutsadurarik handiena errekatan dago, eta hauen artean, ugaldekoan_ Porcelanas del Bidasoa eta Bentaseko kuartelaren artean pasatzen da. Agiri honek dioenez, erreka honetan ematen den kutsadura Irungo herri ososak sortzen duenaren berdintsua da. Ura analizatzerakoan, 11 puntuan hartu zuten. Erreka honetako zikinkeriarik handiena Monteroren txerritokietatik irtetzen dena da; neurri honetan, lehenengo ur hartzea Monteroren txrritokietan sartu baino lehenago egin zuten irtetzen denean gero. Bentasko kuartelaren ondoren eta Solbes ardo lantoki ondoan urrena. Eta kontuan izan hau Bidasoa hibaira doan errekatxo bat baesterik ez dela. Bestetik, proba haukk egunez egin dituzte, behin bakarrik egin zuten gauez eta kutsadura doblekoa zen. Honek gauza bat agertzen digu, gaueko ilinpearekin, doble zikinkeria botatzen duela Montero jaunak.
Irun eta ingurutan gauez amoniako usain izugarria egoten da; hau botatzen diren azido eta beste gainontzeko guztien ondorioa da, zaborrak legamiatzen direnean irtetzen da usain hori.
Z.A.- Beti persona bat agertzen da kutsaduraren eragile bezala. Konkretuki zer dago Ernesto Montero?
Momentu honetan, Gestora Munizipala neurriak hartzen hasi da. Duela gutxi ospatu zuten Batzarre batetan bere egoera guztia legezta dezan, epeak jaritzak informe bat egin du gizon henen inguruan dagoen guztiaz.
Txosten honetan Idzkaritzak dioena jakin nagirik Udaletxera jo dugu eta eskuetan daukagunez, zatirik garrantzitsuena osorik agertzea pentsatu dugu, ez baitauka ezer aipatu gabe uzteko.
Nocivas y Peligrosas" delakoko Araudiak dioenez berezitasun horietako industria baten 2 kmetako inguruan ezin da etxebizitzarik egin eta bertan hiru daude.
Osasunerako Batzordeak eskatzen duen garbigailurik ez du. Azkenik hiru bizileku klandestinoak daude: gaurko "Actividades Molestas, Insalubres, Nocivas y Peligrosas" delakoko Araudiak dioenez berezitasun horietako industria baten 2 kmetako inguruan ezin da etxebizitzarik egin eta bertan hiru daude.
3-EPELEn dagoen granjan Udaletxearen baimenik gabe eta obra egiteko espedientea martxan jarri aurretik pabelloi batzu haundituta zeudela ikusi zen; hondar eta zabor guztia bistan dagoen erregistro batetara doa, eta hemendik tuboz URUNEko garbigailura; kasu honetan Osasunerako Batzorde Probintzialak agindutakoa bete ez ezik, edoxein herritan egon behar duten higiene-osasun kondizio minimoak ez dira errespetatzen.
4-URUNE granja ere Udaletxearen baimenik gabe eta obra egiteko espedientea martxan jarri aurretik pabelloi batzu haundituta zeudela ikusi zen: garbigailu bat egon arren granjan zikinkeriaren solido eta likidoak bereizteko dauden hiru bibragailutatik bat bakarrik dago martxan. Likidoa eta solidoa tuboz eta bonba bitartz dqator granjetatik. Hemen, bibragailuan, solidoa likidotik bereizten da. Solidoa gordeleku batetara doa ondoren kamioez garreiatzeko. Gordelekuan oraindik likido gehiago kentzen zaio. Lidido hau lurrazpiko tuboz berriro garbigailura doa. Gordegailua ireki eta solidoa kamionetara doa. Guzti honetan, argi dago. Osasunerako Ordezkaritzako Aginduak ez direla betetzen eta gainera, zer kalte egiten duen ikusirik ere Monterok ez du konpontzeko ezer egiten. Garbiketa oso txarra da eta hondarrak datozen bezala doaz. Garbiketa, dekantadore eta garbigailu batek osatzen dute. Garbigailu barnean beste dekantadore bat ere badago. Lehenengo dekantadoreak ez du funtzionatzen. Garbigailuak, DEPURAGUA- Bilbao markakoa, aidez dabil bainan erdian duen garbigailuak ez du funtzionatzen. Garbigailutik irtetzen den ura errekara zuzenki doala esan beharra dago.
5-"Zamora" deituriko granja "Urune"koaren tankeran dago eta ur hondarrak Zamora errekatxora zuzenki doaz.
6-Pabelloi guzti hauk zerre eta ardi gezenketarako eginak dira. Ganadu honek bete behar dituen baldintzak, Osasunerako Ministeritzak Estatu ororako ezarriak ditu; hala ere eskualde bakoitzeko berezitasunak kontutan hartzen dira.
Eta Uranzu taldekoak mintzatzen jarraitzen dira.
Egoera oso grabea da eta Irungo herri osoak Monteroren egoera argi eta garbi jakiteko eskubidea du, bainan berehala. Bestetik, gaur Itsas arazoetako Komandantzia bakarrik ezin daiteke ardura arazo hauetaz; sortu berria den Sanitari eta Seguro Sozialeko Ministeritza ere lanean hasi dadila.
Z.A.-Beste kutsadura motarik jasan behar izaten al duzue?
Bai noski. Gauzkagun erreka guztiak hartuz, Bera de Bidasoatik hasiko gara. Laminaciones de Lesacarena den ALGON entrepesatik adibidez; urtero egoten da eskaperen bat eta errekan dauden amorrain eta galduta dabilen izokiren bat, hilda agertzen dira. Txapa lantzen dute hemen eta erabiltzen dituzten azidoak, genioen bezala, tarteka errekara joaten dira. Gero, CAT, La Palmera, daude ta hauek ere gutxi ala gehiago beren zaborrak uretara botatzen dituzte. Bestetik, pintura eta plastiko lantoki dexente daude.
Entrepresetatik kanpo, beste mota batetako kutsadura ere badaukagu erreka batetan, Ibarla deitutakoan. Urte askotatik honuntz, eta Udaletxeak debekatua egon arren Irungo berebilak erreka honetan garbitzen dira. Lehenago amorrai asko egoten zen ur horietan, bainan jaboiei esker, gaur ez dago batik ere. Eta Gestorak aginpideriknola ez daukan, ba...
Nahi gabe, Monterotaz gauza gehiago bururatzen ziazkie denbora guztian. Amets beltz bat da entrepresa hau irundarrentzat.
Monterok ezartzen duen kutsadura, ez da Irundarrok bakarrik jasan behar dugun gauza bat, baizik eta Endarlaztik hasi, Biriatu, Hendaia eta Urruña Ipar Euskadin eta hemen HOndarrabi ere bai. Hau honela denez gero, bi aldeen artean batzorde bat eratu da Bidasoa hibaia zaintzeko. Uda honetan ere izan da turistarik mediku beharrean topatu denik, Hondarrabiko ondartzan ibiliz gero; asko dira azalean granoak ateratzen zaizkienak, mantxa gorriak, askotan tela antzeko zikinkeriak gorputzean erantsita agertzen zaizkizu eta dena borobiltzeko Monteroren txerrien txisak ateratzen duen aparra. Gogorra da bainan errealitatea. Zaborrak itsasertzetik 2 milatara bota behar dituzte, bainan zalantzan gaude hau ere betetzen ote duten.
Z.A.-Eta uharteekin zer gertatzen zaizue?
Lau uharte dauzkagu eta bat kenduz gero, besteak denbora gutxitan ikusiko ditugu. Los Faisanes izenekoa, daukan kondairarengatik, hemen izenpetu zen Pirineotako Pakea 1659 urtean, konpondua dago eta gainera urte erdia gurea denez eta beste erdia "frantsesena" oso ongi zaintzen dute. Beste hiruak. Santiago Aurrera, Galera eta Herriko Kanalea, dragatuekin aurrera jarraitzen badira, lur azpian geratuko dira. Uharte hauk, erreken sedimentapenarekin osotuak dira eta harri gutxi daukate ia dena hondarra da. Errekako hondarra ateratzen joan dira gaur debekatu dute neurri honetan uharteen baseak lasatzen doaz eta jeisten.Plauaundi deitutako lekuan lehenago beste uharte bat ere bagenuen bainan lehen aipatu dugun arrazoiarengatik, ur azpian geratu zen, gaur bere gainean, Renferen bagoiak eta "Transportes Internacionales"en kamioiak daude.
Uharte hauen desagertzeak, egaztientzat konpon ezinezko kalteak ekarriko lituzte. Pasoan, uharte hauetan gelditzen dira jateko eta gaua igarotzeko, desagertzen badira. Doñanako kotoan hemendik pasatzen direnen erdiak behar bada ez dituzte ikusi ahal izango.
Hendariarrak ere, guztiz kezkatuak dabiltza arrisku honekin eta Aranzadi Naturaren Defentsarako taldearekin, eta barrekin, geltoki biologiko bat, naturaren ekilibrioa lortzeko egaztien erreserba bat sortzea eta bailara honetako propioa den zerbait mantentzen jarraitzeko ahaleginetan dabiltza.
Z.A.-Estamentu ofizialei dagokienez, zer dago lan maila honetan?
Estatu Espainolean, bulegoetako kajoietan gelditzen dira horrelako gauzak. Adibidez ICONA hor daukagu, bainan zertarako? Administralgoaren eskubiko eskua denez gero, bere lana ongi ezaguna da denontzat: "Prohibido pasar", "Cotos", etab... kartelak ezarri eta "insignis" pinuak aldatzea da guztia.
Ixilik gorde ezinixko gaia irten zaigu paperrera eta Euskal Herrian gaur ekologiko ikuspegitik gogorki kritidatua izaten denez, jarraitu nahi dugu puntu honekin.
Z.A.- Zer derizkiosue "insignis" pinuaz eta zer gertatu da Jaizkibelgo pinudiekin?
Lehenengo esan nahi genukeena, pinu hau ez dela hemengoa. Gure lurra oso aberatsa da, guztiz emankorra, Euskal Herriko kondaira haritzak eta pagoak izan ditugu betidanik eta gaur, jauntxo batzuren patrikak betetzearren, pinuz josiak gaude hobekien ateratzen dena sasia izaten delarik.
Eta Jaizkibelgo pinudiekin zer gertatu zen? Ez dakigu, erre zirela! Nola? Diotenez, ez zen izan kasualitatz, nahita baizik. Dena dela, gaur mendi guztia biluzirik dago eta hori oihaneztatu beharra dago. Zerekin? Hor koxka. Hondarrabiko Gestora Jaizkibel mendia bere babesean baitago ICINA rekin aserretua dagoela jakin dugu gai hau dela medio. Denok berdin pentsatuko bagenu, gaur ICONAren beharrik ez zegoen, herritar erakundean izango lirateke zer zuhaitz aldatu, non, noiz eta zer momentuan moztu erabakiko luketeenak.
"Insignis"aren aurka gogor daude bainan Irrintzi domandoaren berririk ez dutela digute.
Z.A.- Zuek hasi baino lehenago, norbait izan al duzue herrian gai hauetaz kezkatu denik?
Bai, bat edo beste egon da. Nicolás Agirre da adibidez hauetako bat. Betidanik dabil San Marcial eta Ibarla aldeak zaindu nahiean eta José Antonio Loidi, Udaletxeko analista. Honek, Ugalde errekari buruz estudio mordo bat egin du eta ikusten denez ez Monteroren gustokoal. Gizon langilea, estudio hauk Madrila bidali zituenean erantzen garbi bat jaso zuen: esistitzen ez zuen pertsona baten berriak ez bidaltzeko. Beraz ez dute gehiegirik egin ahal izan.
Z.A.- San Marcial aipatu duzue.
Lehenago esan dizuegu, nola bere barrenean, tenisko kanpo bat egiten ari diren. Ba, orain ehiztariek etorri dira errefugio bat eta tiroko kanpo bat egin nahi dutela esanez. Mendi honekin gertatzen hasi denak, beste gertakizun bat ekartzen digu gogora eta Jaizkibelgo golj klubarena da. Hasieran terrenoen aldatzea bakarrik izan zen eta gaur oligarken koto pribatu bat bihurtu zaigu. San Marcialekin berdin gerta daiteke. Mendi honek Irungo herri osoarentzat esanahi handia du, leku zoragarria da, ba gaur tenis kanpoa, bihar ehiztarientzat errefugio bat, etzi inork ez daki zer eskatuko luketen. Ekologikoki leku interesgarri bat da eta gelditzen zaigun azken mendi garbietako bat. Gestorak gaur (Abuztuak 25) ospatu duen batzarrean erabaki bat hartu du ehistarien eskakizunaren aurrean, baimenik ez ematea eta espero dugu ondoren datozten eskakizunak erantzen berdina jasoko dutela.
Z.A.- Udaletxe, Itsas Arazoetako Komandantzia, etabarrekin harremanik izan al duzue?
Udaletxearekin bai eta agertu dizuegu zer arazo konkreturen aurrean. Lehen momentuan, Txingudiko tenis kanpoaren eskakuzuanren aurrean ez ziguten inongo kasurik egin hau baieztatzeko gestore batek ezetz, beste guztiak baiezkoa eman zuten, bakar hau abstenitu egin zen. Bainan gaur elkarrekin gabiltza lanean, batez ere erreken dutsadurari dagokonean, gu kanpotik eta berak barrutik, espero dugu hartu duten bidean jarraituko direla.
Itsas Arqazoetako Komandantziari dagokoenez, duela gutxi joan ginen zer lan egiten ari ziren jakin nahiean eta esan zigutenez, Ipar Euskadiko jendeak eskatuta urte honetako Ekainaren 25ean Ipar eta Hegoaldekoen arteko bilera bat ospatu zutela. Batzarre honetatik estudio bat egin da datorren Urrian egingo den beste batzarre batetako aurrerapen bezala.
Beren eritiz, pauso handi bat izan daiteke honoko hau bainan betiko beldurra agertzen ziguten, estukioa egin ondoren neurririk ez ote duten hartuko.
Maila honetan, eta lehen neurri bezal, beren ertiz Irungo zaborra guztiak (industrialak eta simaurrak) denak leku batetan elkartu behar lirateke. Honek gauza on asko suposatuko omen luke. Lehenengo garbigailu egokiak ezartzea, hau kontrolatuko dituen jendea, beraz kutsadura gutxiago egongo litzateke. Gaur gertatzen dena ezagutzen dugu, entrepresa bakoitzak bere seguritateko eta garbiketako tresnak jartzen ditu (Batzuek hori ere ez); entrepresak kontrolatzen dituenez, inork ez daki zer egiten den zaborrarekin menditan edo hibietan ikusi arte. Neurri hau harutz gero, kontrola ziurra izango litzateke.
Diotenez, leku egokia Hondarrabiko Aideportuarn alboan izango litzateke; oso trafiko txikia dagoenez, etorkizun motza ikusten baitiote.
Z.A.-Euskal-Herrian, nola ikusten duzue ekologiaren etorkizuna?
Lemoizko Zentrale Nuklearraren aurka eraman zen burruka termometro ona izan zela uste dut, dio Enrikek; manifestaldi haietan garbi geratu zen jendea oso sensibilizatua dagoela ekologi arlo hontaz. Jendea gaur konturatzen da kale tartean ezin dela bizi.
Hemen eztabaida bat sortzen da denon artean, errizpide batetara iritsiaz; hau da, jendea kontziente dela Lemoizko zentrale muklearraren arriskuaz, bainan gaur egun milaka arazo daudel inguruneari dagozkonak eta jendeak ez dituela hain argi ulertzen.
Dena dela, arazo alrlo hau oso baztertua dago gaur gure Herrian eta hau ezin daiteke, penagarria izan zen zentrale nuklearraren aurka sortu zirentaldeak pikutara joatea, zentralea aurrera doa eta guk zer egiten dugu?
Z.A.- Dauden taldeetariko batzuekin, harremanik ba al duzue?
Ipar Euskadin Hendaia eta Miarritzeko talde batzurekin dauzkagu eta Hego Euskadin, lehanago genion bezala oso baztertua dago lan hau bainan dauden talde batzurekin mintzatu gara, Donostia, Hondarrabi, etab.
Z.A.- Gaur zer lanetan hari zarete?
Txingudiko itsasadarrean gaiaren zabalero guztian, noski Montero jaunarekin ahaztugabe. Neurri honetan Gestoraren lanarekin bat gaude. Montero hemendik joaten da ala geratu nahi badu, txerritegiak, mataderoa, etab. Behar bezalako baldintzetan jar ditzala.
Z.A.- Aurrera begira, baikor?
Bai noski, gaur daukagun ilusioarekin jarraitzen garen bitartean, batek baino gehiagok gerrarik izango du. Irungo eta Euskadiko ingurunea zaindu behar dugu. Lan handia da eta traba asko aurkitzen dira bainan bizitzen jarraitu nahi bagara, gutxienez pertsonen itxuran, lan hau behar beharrezkoa da.
Eta diruarekin bakar batzuren eskuetan dena jarri nhi duten horiei, era berean jarraitu nahi badira, Miamira joan daitezela.
Donostiara itzultzean, esan diguten zenbait gauza egiaztatu ahal izan ditugu. Eguerdiko hamaikak dira eta bero egiten du, Bentastik aurrera gatozela, usain berezi bat usaitzen dugu, dudarik gabe Monteroren txerrien usaina da.
P. IPARRAGIRRE. L. AUZMENDI
18-22

GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaMugimenduakUranzu
PertsonaiazSOLER1
PertsonaiazABALA4
EgileezIPARRAGIRR1Gizartea
EgileezAUZMENDI1Gizartea

Azkenak
Eguneraketa berriak daude