Bultza Nahiean

Anjel, Gotzon, Josean eta Karlos, IT-GKL-ko partaideei elkarrizketa
Bultza Nahiean

"Ez dago gazte mugimendurik,ez dago organizatua, gazteriaren protesta oso desloturik ematen da". Hone!a hasi da IT-GKLkoekin izan dugun elkarrizketa. Gazteen mugimendu hori eratzeko diharduten taldeetako bat dugu hau, IRAULTZA TALDEAK eta GAZTERI KOMUNISTAREN LIGA batzetik sortua (estatu mailan FEDERACION DE JUVENTUDES COMUNISTAS REVOLUCIONARIAS eta LIGA DE LA JUVENTUD COMUNISTA).

Duela zenbait hilabete batu ziren bi erakundeok probisionalki gisa; erabateko batzea urtearen bukaera aldera,egingo den batzarrean emango da, baina bitartean praktikan elkartuta dihardute. Aurretik erakunde bakoitzak urte pare eskaseko bizia zuen.
Anjel, Gotzon, Josean eta Karlos izan dira IT–GKL ko gure solaskideak.
–Zuen elkertze hau LIGA KOMUNISTA IRAULTZAILEA eta KOMUNISTEN LIGA –estatu mailan LCR eta LC- batzearen ondoren gertatu zen. Garbia da ba bi alderdi horiekin–gaur hemen LKI denarekin- baduzuela loturarik. Zer mailatan gertatzen da hori?
-LKI eta KLren - hau da, LCR eta Cren–batzeak izan du bere influentzia gure elkartzean, baina hortik aparte, orain dela urte t'erdi inguru izan genuen batzarrean IT-ren sorrerakoan bide horretatik jo behar genuela esaten zuen erabaki bat genuen.
Gu erakunde politiko independientea gara organizazio aldetik. LKI-LCRrekiko erlazioak politika aldetik ematen dira, estrategi aldetik gauza butzutan bat egiten baitugu: bestalde, sorreran lehengo gure bi erakundeok LCR eta LCrekin zerikusirik izan dute. Egun gure erlazioak erakundetik erakunderakoak dira, eta ez gu "correa de transmisión" izatearenak; harreman horik irekiak dira, eta zenbait sailetan -lan sindikalean, emakumearenean, e.a. elkarrekin aritzen gara. Ospatzeko dagoen batzarrean orain eztabaidan dauden zenbait puntu erabakiko dugu nohi buruz.
-Eta nolakoa da zuen erakundearen funtzionamendua?
-Estatu mailan federalki jokatzen du gure erakundeak; alde batetik nazionalitate bakoitzeko politika eramaten da eta bestetik estatu mailakoa, federala. Batzarrean, eztabaidatuko da ea horrela segi ala ez.
Bestalde, gure erakundea taldeetan oinharritzen da, hauzo eta herrietako taldeetan. Horretaz gain laneko komisioak daude eta gai sindikalgintzaz, emakumeaz...konkretoei buruzko eztabaida taldeak ere bai. Gero probintzi, nazionalitate eta estatu mailako komiteak daude. eta komite ejekutiboa. eta horien barnean eguneroko lana egiteko sekretaritza txikixeagoak.
Erakundearen barruan tendentziak osa daitezke; eskubide guztiak dituzte beren posturen berri emateko eta baita organo guztietan ordezkatuak egoteko ere, nahiz eta beren posturak erakundearenen aurka egon.
Funtzionamendua oso irekia da; taldeak nahi dutenean edo komeni, zaienean biltzen dira, komite probintzialak hamabostero gutxi gora behera hemen behintzat eta nazionala hilabete t'erditik behin edo horrela. Taldeak irekiak daude joan nahi duenarentzat, ez baitago sinpatizante edo antzekoren estrukturarik. Organo guztiak kolektiboak dira, ez dago liberaturik eta ezta pertsonalidade berezirik ere.
Sindikatoetan Bokaliak
-Hauzoetan, herrietan, insitutoetan, lantokietan, emakumearen mugimenduetan... lan egiten duzue batipat. Fabriketako lana, esate baterako, zertan oinharritzen duzue?
-CCOO eta UGTren barnean lan egiten dugu batez ere, nahiz eta alde batera ez utzi beste sindikatoak eta, horietan ere egon gure militanteak. Gure oinharrizko bidea sindikato orietan afiliatuak daudenentzat, baina inoiz ere kanpoan utzi gabe afiliatu gabe daudenak, gazteen bokaliak sortzea da, hauen erreibindikapenak aurrera joan daitezen
Honela ari gara, esate baterako. Nafarroako CCOOen eta UGTen. Bestalde, emakumearen arazoak sindikatoetan ere sarrera izan dezan hoirri buruzko bokaliak sortzea ere proposatzen dugu.
-Emakumearena aipatu duzuenez, zer lan egiten du gainerantzean zuen erakundeak arazo honi buruz?
-IT-GKLren barruan neskek lan autonomoa egiten dute. Emakumearen arazoaz batzorde bereziak daude, mugimendu autonomoetan lan egiten da eta, dena dela, emakumearen arazoari baruzko lana erakunde guztian eztabaidatzen eta erabakitzen da, ez bakarrik nesken artean.
-Ikasle mailan berriz eta puntu konkreo bat jartzearren, duela hilabete batzu Gipuzkoan izan den institutoetako borroka nola baloratzen duzue?
-instituoetako borroka esplosio espontaneoa izan zen. Gazte erakundeok "en pelotas" harrapatu gintuen; horrek gazteen erakundeon perspektiba falta adierazten du nolabait. Batzarreak eta institutoen arteko koordinaketan zuten hor garrantzia. eta ikasle gehienak erakundeetatik kanpora zeuden.
–Beste maila batetan, egungo gazteriari buruz hitzegiten denean, droga da asko aipatzen den gauza, eta gazteriarentzako kalte haunditzat jotzen dena, batzuen ustez. Zer derizkiozue horri?
-Bai, drogen aurkako kanpaina oso bereziak ari dira egiten. adibidez, azkenaldian Zumarragan eta Bergaran. Zumarragan gurasoen elkartea, PNV eta antzeko indarren laguntzaz, droga aurkako ''kontzientziazio'' kanpaina bat ari da montatzen; hori bakarrik balitz ezer ez, egin dezatela eta gu pakean utzi, baina kontua beste bat da: erretzen duen jendearen zerrendak ari direla egiten publikatu egingo dituztela eta poliziari emango dizkiotela amenazatuz. Dagoeneko Bergaran salatu dute zenbait jende poliziaren aurrean eta ez diete herrian bizitzen uzten. badakigu bi lagunek behinltzat alde egin behar izan dutela herritik. Ez dago esan beharrik gu horren kontra gaudela. Droga bigunen despenalizazioaren alde gaude noski; uste dugu horren salmenta estatuak kontrolatu behar duela eta butez ere, inportanteena droga desmitifikatzea da.
Gu, beste erakunde batzurekin batera hitzaldiak . kartelak, e.a. egitera goaz, azalduz nola arriskutsuagoa den ducados bat erretzea porru bat baino, eta hortik aparte. bakoitzak duela eskubidea bere gorputzaren jabe izateko eta plazerra nahi duen bezala lortzeko. Droga fuerteena beste arazo bat da; morfina, opio, heroina, eta horrelakoak ez ditugu guk onhartzen, pertsona suntsitu egiten baitute.
Organizatu Beharra
-Kontu horiez ari garenez, zer derizkiozue gazte erakunde bezala "gazteen delikuentziaz" eta preso sozialez.
-COPELen laguntzako batzordeekin lan egin dugu, baina kontutan hartu behar dena zera da, nolako garrantzia duen preso sozialen arazoak amnistia osoaren barruan eta uste dugu hemen gestorak ez diotela behar bezalako garrantzirik ematen; iskanbilaren bat dagoenean bakarrik azaltzen dira horren alde.
Homosesualitatea, elbarrituak, BAI EUSKARARIren kanpaina... beste mila gauzataz hitzegin dugu, bainan ezin dena kontatu.
–Bukatzeko, eta hasiera oso optimista izan ez denez gero, nola ikusten duzue gazte mugimenduaren etorkizuna eta horren barruan zuen erakundearena?
-Uste dugu egun inoiz baino behar haundiagoa dagoela gazte erakundeak eta gazteen mugirmendua bultzatzeko. Gazteenen artean mugimendu antiautoritario bat dago eta hori oso inportantea da, ez baitugu ulertzen gazte mugimendu bat antiautoritarioa ez dena; beste gauza bat da antiautoritarismoa antiorganizazioarekin nahastea. Guk uste dugu antiautoritarismoa eta antiorganizazioa bi gauza desberdin direla, eta organizatzea ez dagoela antiautoritarismoaren aurka, hori da behintzat gure esperientzia erakundearen barruan. Ikusten dugu mugimendu antiautoritarioa gauza konkretoak ari dela egiten, preso sozialei buruz, ekologian, e.a. Gainera argitzen ari da. Orain dela urtebeteko moda akrata hura- baina ez akrata anarkista, akrata pasote baizik- pixka bat joaten ari da eta jendea bere arazoak serioago ari da hartzen, institutoetakoek beren borrokan erakutsi zuten bezala.
ELIXABETE GARMENDIA

MaIatzaren lehenean, gazteen erreibindikapenak azalduz.
IRAULI, IT-GKLren Euskadiko agerkaria.
26-27

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakIT-GKL
EgileezGARMENDIA3Politika

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude