Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Juanito Altuna, Pello Amunarraiz eta Bittor Amunarriz patroiei elkarrizketa
Venezuela: Ate Berri-Bat
Arrantzaleak ere emigratzen hasi dira. Irakurleak harriturik geratuko zarete noski, guk berria jakin genuenean berdin geratu baikinen.
Lekeitio, Hondarrabi, Orio, Getari bajurako itsasuntziak Venezuela bidean jarri dira. Gerra ondorenean, artzantzara joan ziren euskaldon bat baino gehiago; ordukoa normalagoa zen, bainan gaur arrantzaleak aldegiten hasi badira, egoera latzean aurkitzen direlako da noski. Lizentzi falta, konserberaten stockak, antxoaren prezioa inoiz baino merkeago; argi berrien bila abiatzen dira. Joan bai, bainan aurrera begira euskal koloniekin jarrai behar al dugu Ameriketan?
Gauza ilun asko sumatu ditugu, eta ez arrantzaleen aldetik, baizik behar bada hauen rnartxa antolatu dutenen aldetik. Bidea zuzenki ireki diena nor izan den jakitea ez gara iritsi; bainan gobernuak gertakizun hauen berri izan behar du, ez ote da izan bera erraztasunak jarri dituena? Egoerari hemen irtenbiderik aurkitzeko gai izan ez denez, joango balira, lan bat gutxiago izango lukete, bainan barneko arazoa ez da honekin konponduko.
Arrantzaleak kanpora joateak, ez du arazo ekonomiko baten beldurra bakarrik adierazten, baizik herri arazo, gizarte arazo baten beldurra. Zer suposatzen du Euskal Herriarentzat, arrantzale horien herritarrentzat hanen joateak? Epe motzera garbi dago, itxuraz bizi izaten jerrai nahi badira, eta hamen ezin direnez, beste leku, larralde batzuetara doaz, itzuliko balira gaitzerdi izango litzateke. Bainan arrantzaleen bizia, lan kondizioak dioten bezala, urtetik urtera latzagoak dira, egoera hau aurrera jarraituz gero, aberastasunetako bat galtzeko arriskuan jarriko ginateke.
Lekeitiarrak duela hilabete irten ziren hemendik. Maiatzaren 22an Hondarrabitarrak, Oriotarrak 24ean eta jakin ahal dugunez,Ondarru eta Getariarrak kontratoen zain daude.
Hondarrabikoen irteraz jakin dugunean, beraiengana. joan gara eta - hiru itsasuntzietako patroiekin mintzatu gara. Juanito Altuna, Pello Amunarraiz eta Bittor Amunarrizekin. Arrantzaleen jitea ezaguturik badakigu hitz gutxitan espresatzen direla eta honengatik askotan erantzunak guztiz zailak izaten dira ulertzen, batez ere horrelako egoera batetan, burua Venezuelan eta hankak Hondarrabiko portuan. Oriotarrekin oraingoan egotea ahal izan ez dugunez, joan baino lehenago egoten ahaleginduko gara.
Ate Berrien Bila
-Nolaz ausartu zarete hemendik Venezuelara joaten?
-Lehenago txikiagoak ere joan ziren eta
–Zer urtetako jendea zoazte?
–Denetik, zahar eta gazte. 40 urte, 28 eta gaztetxoagoak ere bai.
-Eta zer diote gazteek ?
–Denok ilusio berdinarekin goaz, hemen baino gehiago egiteko esperantzarekin.
-Eta zuena ikusirik, nola ikusten duzue Euskal Herriko arrantzaleen etorkizuna?
–Aurten, momentuz antxoaren prezioa txarra, iazko urtean baino ehuneko 25 merkeago egin digute. Arraina harrapatu da eta kalitatekoa, iazko urtekoaren enbidirik gabekoa ehuneko 25 merkeago eta hori esatearekin nahikoa da.
-Zuen barkuen izenak mesedez?
–Matutina Berria, Izar Zuri eta Beato San Balentin.
- Zuek bazoazte, hori hortxe dago bainan gehiago joan ez daitezen, zer neurri hartu beharko lirateke?
–Ez dago neurririk . Dena dela, familiak hemen lagata ez dira asko joango. Atera kontuak: udan 5 hilabete pasatzen ditugu etxetik kanpora. Lehenago Urrian bukatzen genuen, eta orain Abendurarte goaz; berez nahiko latza da. Jendeak ez du joan nahi izaten, bainan beste erremediorik ez dago. Urtetik urtera latzago bizi gara. Lebenago legatzetan egiten genuen, eta orain horretan ere galerazia dugu . Ia ate berririk irikitzen den. Gero ikusi behar txarra ala ona den.
-Sei hilabeteak pasa ondoren, itzuliko zarete ala...
–Hori emazteei galdetu behar . Dena dela hezurrak lagatzera beraik ere etorri beharko garela espero dugu.
-Eta portutik zenbait ordura izango duzue arraina.
-Bueno, lehenengo bost bat ordura izango dugu, bainan gero badakizu, arrainak alde egiten du eta 10, 20 ordu.
-Zer arrain klase da?
–Atuna isats motza, zimarroia.
-Zenbat kilo harrapatzeko esperantza duzue?
–Hori ez dakigu, bi harrapatu baino lau harrapatzea nahiago.
-Zergatik aukeratu duzue Venezuela eta ez beste leku bat?
-Ez dugu beste eskaintzarik izan.
-Haruntzaino joateko, nolabaiteko segurantzia izan behar duzue ez?
–Koño, han dabiltzenak nolabaiteko segurantzia ematen dute. Han dabiltzenak zerbait harrapatzen badute, guretzat ere izango al da . Sei hilabete pasako ditugu, hemen galdu edo han galdu, proba egingo dugu behintzat eta...
Eta gero, Pellok esaten duena, un poco aventureros.
-Hondarrabiko herriak eta beste arrantzaleek jakingo dute zuek zoaztela, zer eritzi dute hontaz?
- Ez dakigu, etxetik barkura, barkutik etxera da gure bizia. Arrantzaleek zer dioten? Berek berena eta geuk geurea.
-Barkua han dagoen bitartean, jendea etorriko da, ala ez...
-Gure pentsamendua aldatuz etortzea da, bainan gero ikusi behar hori . Segun zer ematen duen arrantzak. Han gauzak hondo badijoaz, klima eta ongi soportatzen baditugu ba...
–Zer portutan egongo zarete?
–Cumana portuan. Bermeotar batzu ere han dabiltza. Lekeitiarrak ere han daude.
Hango jendea hartzeko obligaziorik edo ba al duzue? Eta seguritate soziala eta gauza horiek?
–Momentuan ez, gu bakarrik ibiliko gara. Eta seguro sozialei dagokioenez, prueba bezala nola goazen, hemengoarekin konponduko gara. Hemengo kondizioak ez ditugu galtzen.
-Txarrena zer duzue?
–Ruta, 20 bat egun pasako ditugula uste dugu. Bainan gauza onak ere baditugu, adibidez hikuntzaren arazorik ez dugu izango . Haraino joanez gero nahi luke zerbait.
Gu batzuok, lehenago ere Dakaren egonak gara, eta oso kondizio txarretan. Hizkuntza aldetik ezer ez genekien, oso gutxi ordaintzen ziguten. 57an joan eta 58an etorri ginen. Tripa eta zakatzak kenduta, 7,25 ordaintzen ziguten. 18.000 pezeta irabazita etorri ginen.
-Zenbait lagun zoazte barku bakoitzean? Eta patroi tituluak eta?
-15 lagun goaz eta titulu aldetik, hemengoak baditugu eta balio digute.
–Eta hartzen duzuen arraina, zenbatetan orainduko zaizue?
-14 durotan esan digute.
-Bueno, eta emaztea hemen dagoenez, zuk zer diozu?
-Ez da esan ere, ama ama, zer bihotzeko mina. Ez dut pentsatu ere egin nahi. Gaur kontratoak etorri direla jakin dudanean, barruak mugitu zaizkit, ixo, ixo!
Datu Zehatzen Bila
Patroiekin egon ondoren, herriko tabernetan murgildu ginen beste arrantzale eta herritarrengandik zerbait gehiago jakiteko itxaropenez. Maila handi batetan eta gauza zehatzei dagokionez, nahi berdinarekin jarraitzen badugu ere, argi pixkabat ikusi genuen.
Antxoaren kanpaina, inoiz baino aberatsagoa –kalitate eta kopurua aldetik–gertatzen ari da aurten, bainan beste mailara igaroz –diruarena –inoiz baino gutxiago irabaziz dabiltza arrantzaleak. Kanpainaren lehen egunetan, 100 pezetatik gora saltzen zen kiloa, azken egun hauetan 25etik behera dabil. Konkretuki, Getariko kalean, Maiatzaren 18an, 19,50 pezetatan saltzera iritsi ziren. Harrapatzen duten kopuruari buruz ere, beherakadarik izan dute. Kanpainaren momenturik onenetan , 8.000 kilo baino gehiago hartzen zituen itsasuntzi bakoitzak, ondoren 8 toneladatik ez pasatzea erabaki zuten eta gaur 5 hartuz dabiltza. Hau zergatik? Konserberatan ez dute nahi, lehenagotik izugarrizko tonelada pila baitute stockean; beraz merkatuan ezin dira saldu tonelada horik denak.
Hemen betikoa planteiatzen dugu; arrantzaleek beren esku izango balituzte bitarteko horiek, beste irtenbide bat emango liokete . Eraberean hau horrela gertatuko balitz, Ameriketara joan beharrik ez lukete izango. Gauza honetan denak bat datoz.
Esan dugun bezala, zenbait arrantzale eta herritarrek mintzatu ondoren zalantza ugariekin geratu ginen. Doazen patroiak esan ziguten bezalaxe "berek berena eta geuk geurea", adierazi ziguten; zihoaztenen arazo bezala agertzen ziguten problematika.
Eta herritarrei dagokioenez, bat baino gehiago topatu genuen, tutik ere ez zekiena; edo baldin bazekiten ere grarrantzirik ez zien ematen. Beste batek agertu zigunez berriz, sei hilabete horik urte pare batera luzatzeko asmoz zihoaztenen susmoak zeuzkaten. Bakarren batek familia Venezuelara eramateko pentsamenduak eta guzti dituela ere bai. "Aventureros" deitzeak ere, zerbait egiazkoa eduki dezakeela pentsatzen dutenak ere badeude. Ez baita kasualitatea lehenago munduan zehar ibilitako berberak –Dakaren alegia– izatea gaur Venezuelara doazenak.
Dena dela, arazoa hor dago eta uka ezinezkoa da. Gure ekonomiaren zati bat–txikia izan arren– badoa eta emigrazio honek jarrai ez dezan neurriak hartu beharra ere hor geratzen da. Zimarroi asko harrapatzea opa diegu eta lehenbailehen bakoitza bere Herrira ,Euskal Herrira itzul daitezela espero dugu.
Beato San Valentin eta Izar Zuri.
Matutina Berria.
12-13
GaiezEkonomiaLehen sektoArrantza
PertsonaiazALTUNA4
PertsonaiazAMUNARRAIZ1
PertsonaiazAMUNARRIZ1