Gazte Erakundeak Eztabaidan


1978ko otsailaren 12an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
EGAM-eko Xabier Baztarrika; EGG-ko Joserra Osua eta Patxi Olasagasti; GEK-eko Jose Mari Igartuari elkarrizketa
Gazte Erakundeak Eztabaidan
Gazte erakundeak krisisean aurkitzen dira; beharbada sortu zirenetik agiriagoan edo izkutuagoan dakerten krisisa. Baina honen aurrean ezin eskua eskuaren gain geratu eta irtenbide bila debiltza. Oraingoan EGAMeko Xabier Baztarrika, EGGeko Joserra Osua eta Patxi Olasagasti eta GEKeko Jose Mari Igartuarekin mintzatu gara. EGAM, EGG eta GEKek ikuspegi sozialista dutela diote. Lehena autonomoa, bigarrena ere bai baina EMKren linea onhartzen duena eta hirugarrena OlC-EKEren gazte sekzio bezala definitren dira.

–Zuen hiru erakundeen artean hurbiltze prozeso bat nabari da. Ez al dago horretan inguruan dituzuen alderdien eragipena?
–Xabier Baztarrika: ez, hurbiltze hau ez da alderdiengatik. Gainera gu erakunde autonomoa gara. Funtsezko arazoa hauxe da: gazteen borrokarako alternatiba falta, batez ere garte erakundeen protagonismo nahiagatik -eta honetan ez gintezke inor baztertu–eta sektarismoagatik. Arazoa ez da zein organizazio izan, gazte mugimenduaren kontzientzi falta baizik. Eta gure hiru erakundeen artean gertatu dena zera izan da, nolabait batu egin garela ekintzan, batez ere gazteen plataformen bitartez.
Patxi Olsagasti: Prozeso natural bat izan da. Hiru erakundeok gure ekintzaren analisisa egin dugu. Gazte erakundeak nola sakabanaturik dauden ikusi dugu, gazteen problematika zer gutxi ezagutzen den...
Joserra Osua: Egoera politiko orokorraren analisisetatik hasita ezker iraultzaile guztian dagoen erakunde krisisa ikusirik, linea politikoak aldaketa bat behar duela ikusi dugu. Gure kasuan gazte mugimenduaren oinharriak sortu beharra ikusi dugu.
–Hiru erakundeok alde batetik Udaletxeetan gazte komixioak sortzea eta bestetik Euskal Gazteen Kontseilua nola osatu etabar zenbait proposamen egin duzue. Zehaztasun gehiago eman al dezakezue bigarren puntu honi buruz.
P.O.: Erakunde batzuek goitik eraiki nabi dute Euskal Gazteen Kontsseilua . Guk berriz, hori behetik gora egin behar dela diogu.
JMI.: Baina aurretik gauza bat azaldu behar da, gazteriaren parte hartzea politikan, hain zuzen. Hau da lebendabizi planteatu behar dena eta gero maila guztietan lan egitea gazteriak bere organoak presta ditzan.
P.O.:Bai eta hari jhnetan gure plantearnentua hauxe da: gazte erakunde demokratikoak eztabaidatzen has daitezela, mahai bat osa dezatela eta -has daitezela Euskal Garteen Kontseilua osatzeko negoziaketan.
Krisisa: Gazteria Ongi Ezagutzen Ez
–Gazte erakundeak krisisean aurkitzen dira –zarete–zuen iritziz, ze arrazoin dago hau gertatzeko?
J.M.I.: Gazte erakundeen krisisaz hitzegiterakoan uste dut funtsezko arazo bat aipatu behar dela: ez dakigula zeintzu diren gazteriari interesatzen zaizkion elementoak. Orain arte zapalkuntza obietiboa aztertu dugu, baina nahiko ahaztu ditugu faktore subjetiboak: zer egiten duen, zer pentsatzen duen gazteriak. Zein arazo dituen: lokalak, sesualitatea, droga...Nola lotu borroka es pezifiko sektoriala eta arazo globala...Gazteriarengana iristea interesatzen zaigu, nola ? Gazteentzako klubak, ea. bultzatu, horietan beren arazoen eta afizioen inguruan bil daitezen.
J.O. Oso garrantzizkoa da gazte erakundeentzat borroka erak bilatzea eta horietan sakontzea, arazo guztietara hedatzea, gazteriaren sektorerik hedatuenetara irekitzea...
X.B.:Gazte erakundeen krisisaz zara esan behar dut: hau ez dela erakunde horik alderdietatik dependiente edo autonomo izateagatik edo sortu, gazteria batzeko altematibak emateko kapaz izan ez garelako baizik. Gazte erakundeetan ematen ari diren deserzioak gazte horiek erakundeetan nahi dutena aurkitzen ez dutelako da. Beharrezkoa da alternatibak ematea ez kanporako bakarrik, barrurako baizik. Gu adibidez, sesologo, sikologo, etabarren ekipo batzu montatzekotan gara. Beharrezkoa ikusten dugu elkarbizitzeak eta ere egitea, hasteko militante beraiekin. Gazte erakundeek ez dugu Euskadiko gazteen errealitatea ezagutzen.
J.M.I.: Militantzia bera ere ez.
P.O.: Gazte erakundeak orain bi urte jaio direla esan behar da eta batere esperientziarik gabe.
JM.I.: Gauza bat esan beharda,gazte erakundeen inpotentzia . Horregatik mugimendu akrata eta alderdien aurkakoetara jo dute gazte askok beharrezkoena gazteria antolatzea denean hain zuzen.
X.B.: Mugimendu akratena matizatu egin behar da. Euskal Herriko gazteriaren egoera zehazten duen puntuetariko bat apolitizismoa–komila artean–desinteresa, frustrazioa... da. Batez ere hirietatik sortu dira mugimendu akrateide horik. Honek arrisku bat dakar, Mendebaleko antzeko gazteria sortzea Euskal Herrian. Burgesiaren maniobrak alde horretatik joko dute eta mugimendu horiek, beren nahia hori ez bada ere, jokua egiten diete.
–Gazte erakunde bezala, langileak eta ikasleak biltzen dituzue zuen barrenean. Bestalde, neskak ere badituzue. Beraz, hiru sektore bezala bereiz daitezke: langileena, ikasleena eta feministena. Nola lan egiten duzue horietako bakoitzean eta nola batzen dituzue hirurak?
J.O.: Sektore bakoitzean lan egiten dugu, batez ere langileetan eta -feministetan zentraturik. Ikasleen sektorea ahulago aurkitzen da, ikasle mugimenduaren krisisagatik.
P.O.: Taldeetan banaturik lan egiten dugu, emakumeak alde batetik, aprendizak bestetik. Kultura aldera ere zuzentzen da gure lana –berreuskalduntzea, kultur taldak....–talde guzti hauk herri edo bailara batzarretan biltzen dira.
J.M.I.: Sektore guztietan lan egiten dugu: langile, ikasle, emakume. Talde hauk astero eta hamabostero biltzen dira; gero plenarioak egiten dituzte hamabost egunetik behin. Baina lan garrantzitsuena hauzoetan egiten da, hor batzen baitira sektore guztiak. Eta gainera horrek beste indar batzuekiko eta independienteekiko lana erraztu egiten du. Dena dela, funtzionamendu hau berplanteatzen ari gara, erakundeko beste hainbat gauza bezala.
X.B.: Oraingoz ez dugu estruktura sektorialik, baina emakurneak alde batetik eta aprendizak bestetik biltzen hasteko posibilitatea ikusten ari gara. Hauzo edo herri mailan funtzionatu dugu orain arte, sektore guztietako jendea bilduz eta maila horretan eztabaidatzen dira politika eta eginkizun guztiak.
Soldaduska Bai, Baina Nolakoa
–Soldaduska da azkenaldian gehien aipatu den gaxteen arazoetako bat Zer planteiamandu egiten duzue honi buruz?
X.B.: Soldaduskaren arazoari ematen zaizkion alternatibak honela bereiz ditzakegu. Alde batetik kontzientzi eragozpentzaileen alternatiba antimilitarista . Bestetik alternatiba antimlitarista baina politikoki kapitalizatzeko ahaleginarekin, adibidez GAI. Hirugarren–eta hau da gure alternatiba- iraultzaileek soldaduskara joan beharra dutela esaten duena. Hasieran astakeria bat dirudi honek, baina guk honela planteatzen dugu.
Foko iraultzaileak suntsitzeko ejerzitoa burgesiaren azken errekurtsua da. Ikusten dugu Espainiako ejerzitoa buztinezko ankak dituen erraldoi bat dela, tropa herrikoa denez. Beraz, ejerzito horren barruan lan egin beharra dago, soldaduen artean, ejerzito hori deuseztatzeko. Iraultzaileek hor barruan ez badute lan egiten, burgesiak maneiatuko du hori. Beraz, ez dugu planteatzen soldaduskaren beharra biolentzia instituzionalizatu behar dela pentsatzen dugulako ea., goazian esandako arrazolengatik baizik. Soldaduen komiteen bitartez lan egitea planteiatzen dugu.
Baina soldaduska egun dagoen moduari buruz berriz eskapen batzu planteiatzen ditugu, hala nola soldata osoa jasotzea denbora horretan, lanpostua garantizatzea soldaduskaren aurretik eta atzetik, harmen erabiltzea ikasteko denborara mugatzea, eskubide politiko guztiak, Euskal Herrian egin ahal izatea soldaduska, eta noski. kontzientzi eragozpen eskubidea ezagutu dadila.
–Eta emakumeen soldaduskari buruz?
X.B.: Nahi duten emakumeek egin dezatela soldaduska.
J.M.I.: Baina ez erizain bezala bakarrik.
–Azkenaldian izan da Gipuzkoan gertakizun bat gazteriari zuzenki dagokiona, alegia, Bergarakoa, ikasle batek bere irakasleari erasotzea. Zer diozue ?
J.O.: Gure hiru erakundeok autokritika bat egin dugu arazo konkreto honi, beste askori bezala, erantzun ez diogulako.
X.B.: Ez gara sartuko mutil horren jokabidea ondo ala gaizki dagoen aztertzen. Gertatu behar zen zerbait zen eta aurrera ere gertatuko dena, irakaskuntza, batez ere instituto mailan, nola dagoen ikusirik. Ez da gertatu gazteok oso kontestatarioak garelako, irakaskuntza sistema dagoen bezala dagoelako baizik. Ez zaigu parte hartzen uzten eta gainera zapalkuntza eta paternalismo giroa ezartzen zaizkigu. Gerora begira delinkuentziari buruz azterketa sakonak egin beharra ikusten dugu.
P.O.: Bergarakoa ez da gertakizun bakar bat. Klase gizartearen irakaskuntza sisteman datza haren oinharria.
ELIXABETE GARMENDIA
26-27

GaiezGizarteaAdin sektorGazteriaMugimenduak
PertsonaiazBAZTARRIKA2
PertsonaiazOSUA1
PertsonaiazOLASAGASTI1
PertsonaiazIGARTUA1
EgileezGARMENDIA3Gizartea

Azkenak
DIPCko presidente Pedro Miguel Etxenike Landiribar
“Zientzialaria izatea pribilegio bat da, eta horrek ardura bat dakar”

DIPCko bere bulegoan izan da elkarrizketa. Argazkilaria lanean hasi denean, arroparengatik desenkusatu da [kirol-jertse bat dauka jantzita]: “Ez nintzen gogoratzen elkarrizketa genuenik”. Baina Elhuyar aldizkariarentzako dela eta, gustura egingo omen du. Euskaraz... [+]


2025-07-17 | Sustatu
WeTransfer: erabilpen baldintza berri ez oso fidatzekoak

Hautsak harrotu ditu azken orduetan Interneten WeTransfer zerbitzu oso praktiko eta erabiliak iragarri dituen erabilpen baldintza berriek, abuztuan jarriko direnak indarrean. WeTransfer da oso fitxategi (edo fitxategi multzo) handiak bidaltzeko modu bat. Ez dira kabitzen e-posta... [+]


2025-07-17 | Gedar
Faxisten protestak porrot egin du Torre Pachecon: Polizia eta prentsa gehiago, manifestariak baino

Lintxamenduen ostean immigrazioaren aurka izan den lehen mobilizazio-saiakerak ez du jarraitzaile gehiegi erakarri, baina izu arrazistak hartu du herria.


Israelekiko harremanak mantentzearen alde egin du Europar Batasunak

Israelek Gazan eta Zisjordanian egindako giza eskubideen urraketak argi uzten dituen Kanpo Ekintzarako Europako Zerbitzuaren txostena esku artean, EBko Atzerri ministroek erabaki dute Israel-EB elkartze-akordioarekin berdin-berdin segitzea. EBren "ekintza-eza" ikusita,... [+]


Algortan izandako taldeko sexu-eraso baten ustezko egileetako bat atxilotzeko agindua eman dute

Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]


Sudango paramilitarrek asteburuan 300 zibil hil dituztela salatu dute, eta krisi humanitarioa areagotzen ari da

Giza eskubideen aldeko Sudango abokatu talde baten arabera, Sudan mendebaldeko hainbat herrixkari eraso egin zieten larunbatean eta igandean, eta zibilak tiroz hil edota bizirik erre zituzten, etxeetan giltzapetuta. UNICEFek salatu du Ipar Darfurgo 40.000 haur artatu zituztela... [+]


Delinkuentzia eta segurtasun eza, migratzaileak jipoitzeko aitzakia faltsuak

Jazarpen arrazistak eztanda egin du Espainiako Torre Pacheco herrian, Euskal Herrian ere ezagun zaizkigun diskurtsoak hauspotuta: immigrazioa lotzea delinkuentziaren, sexu-erasoen eta segurtasun faltaren gorakadari. Baina datuek frogatzen dute gezurra direla gorroto diskurtso... [+]


Israelen okupazioaren aurkako neurriak adosteko goi bilera egiten ari dira Bogotan

Hagako Taldeak deituta, Kolonbiak eta Hego afrikak antolatu dute gailurra. Herrialdeetako ordezkariez gain, Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEren errelatorea ere Bogotan da, eta Israelekin harreman oro etetea exijitu die. EBk adierazi du Netanyahuri bere aire... [+]


1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu Mikel Torresek asteazken honetan aurkeztu du EAErako gutxieneko soldataren inguruan egindako azterketa, eta 1.385 eurorainoko kopurua jarri du erreferentzia moduan, "aurreikuspen baikorrenean". ELA eta LAB... [+]


Pentsiodunen Mugimendua omenduko dute Donostiako Piratek

Abuztuaren 9tik 17ra izango da Piraten Aste Nagusia, eta aurten "Auzolanari tiraka!" ariko direla adierazi dute. Abordatzea abuztuaren 11n izango da, eta Piraten Egun "berezia", hilaren 15ean.


2025-07-16 | Ahotsa.info
“Munduko festarik onenak” herriak erabakitzen duenean amaitzen dira

Bederatzi egun eta gau luzeren ostean, Iruñeak normaltasunera itzuli nahi du Sanferminak ixten dituen azken ekitaldiarekin: Villavesako entzierroa, non gaizki tratatzen den gauza bakarra parte hartzaileen gibela eta osasuna baita. Ekitaldi herrikoi honen ondoren hasten da... [+]


Laranja-paperetan marraztutako boikotak

Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]


2025-07-16 | Aingeru Epaltza
Garikoitzen itzala

Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.

Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]


Eguneraketa berriak daude