Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
COPEL-ekoei elkarrizketa
Lapurretara Beharturik
Maria Isabel Gutierrez-en suizidioko berririk planteiatzen digu berriro preso sozialen arazoa. 23 urtekoa zen. Emakume honek bere burua hil zuen; bere burua ikaztu arte erre zuen ohe baten gainean etzanda.
Goilaretxoak, aihotzak, bigunak, e.a. irentsi behar izan dituzte egunero preso sozialek.
Honek, galdera bat dakarkigu burura: Honelako ekintza gogorrak egin dezaten, zein da preso sozialek momentu honetan duten egoera?
Galdera hau eta beste batzu erantzuteko, COPELeko expreso batzurekin elkarrizketa bat izan dugu.
Hauk duela gutxi kaleratuak izan dira.
Z.A.-- Lehenbizi M. Isabelen suizidioaz mintzatuko gara. Zer esan dezakezue hortaz?
-- Bere desesperantza erraz uler daiteke. Duela egun batzu salatua zegoen lapurretagatik errugabe agertu zen. Kaleratzeko gogo biziz zegoen; kalean alaba . txiki bat zai zuen eta halako batetan ezin zitekeela irten esan zi ten. "Ley de Peligrosidad Social" delakoa prostitutaz salatu zuten.. Bestetik, burutik gaixo dagoen bat nolaz eduki dezakete espetxean?
Heriotz honetan hainbat gauza ilun badago: Horrelako oinaze artean hil arte, emakume batek nolaz iraun dezake?... eskuak loturik? Eman zituen oihuak eman eta, nolaz ez zitzaion zaindaririk joan? Hauek haren karraxiak ez zituztela entzun ezin esan.
(Beste expreso bat mintzatzen jarraitu zen).
Bere burua hil baino lehentxeago "sikiatrikora" eraman behar zutela adierazi zioten. Ez zen aurreneko aldia etxe horretatik pasatzen zela, eta berriro joateak beldurra ematea ez da harritzekoa. Ni Madrilgo "sikiatrikoan" zortzi hilabetez egon nintzen eta zigorrik ez zitzaidan inoiz faltatu. Medikamendu txarrak ziren eta erizainek ez zuten ideiari. Burutik dagoen bat han sendatzea ezinezkoa da. Hori zalantzarik gabe.
Z.A.-- Lapurren...bizimodua aldatzeko kartzelak zenbateraino balio du?
-- Begira, umekeri batengatik 16 urtekin sartu ninduten. Orduan ez nekien ezertxo. Hogeita lau egun barru irten nintzenean lapur jakintsua nintzen.
(Bere adiskideak jarraitzen du).
Espetxea izan da niretzat lapurretan ikasteko eskolarík hoberena. Batek bere lapurreta esperientziak agertzen diteu, beteek autoak nola iriki...Ni kaleratu nindutenean edozer eratako lapurreta egiteko gai nintzen ; baita ere zer harma erabil nezakeen...
Z.A.-- Zer eritzi duzue jarri zizkizueten kondenei buruz?
-- Gure delitoek ez zuten horrelako kondena luzerik merezi. Mila pezeta lapurtzeagatik ezin diezagukete sei urteko zigorra ipini. Honek bizirik lurperatzea eta gure biziko sei urte kentzea dakartza.
Z.A.-- Zure kasuan, zer kondena zenuen?
-- Ni 23 hilabetez egon naiz espetxean. Hau epaitu izan aurrez. Eta epaitu nindutenean sei hilabeteko kondena eman zidaten. Neure biziko denbora alferrik galdu hori nork itzuliko dit?
Z.A.-- Maximo eta zurea nola izan zen?
-- Auto bat lapurtzeagatik, ni hiru hilabetez egon nintzen kartzelan. Irten nintzenean juezarengana jo nuen ia zer egin behar nuen jakin nahirik. Komisarian ez nuela presentatu behar eta libro nengoela esan zidan. baina, hilabete batzu barru ezer esan gabe komisariara eraman ninduten eta ez zidaten epaiketarik egin. Sei hilabete "Nanclares de la Oca"n igaro ondoren berriro kaleratu ninduente . Inongo arrazoirik ez zidaten eman, eta egia esan, orandik ez dakit zergatik espetxeratu eta zergatik kaleratu ninduten.
Z.A.-- Preso sozialei zerk bultzatzen die goilaratxoak irenstea, e.a. eta honelako ekintza mingarri eta gogorrak egitea?
-- Lehenbizi garbi utzi behar dugu gauza hauxe da: ez direla prentsak dioen goilaratxoak, zopa goilareak baizik.
Nik orain dela hamabi egun giltza bat irentsi nuen,eta eztarrian gelditu zitzaidan kirofanora eraman ninduten. Ekintza hauen arrazoiak denok dakizkigu zeintzuk diren. Potroetaraino gaude. Inoiz ez digute jaramonik egiten. Gu zuzendariarekin ere mintzatu gara. Hauek zer nahi duten? Guk geure burua hil dezagula nahi dute. Ba, geure burua hilko dugula, espetxetik irtetzerakoan berriro gizartera moldatzeko posibilitateak, indulto, bat.e.a...Azken batez, amnistia orokor bat eskatzen dugu.
"Código Penal"aren errefonna egin dezatela eskatzen dugu. Une honetan Frankista legeen erruz jende mordo bat dago espetxeraturik. Erreforrna horrek indulto batez, hainbat jende aterako luke.
Z.A.-- Eta Bandresek egindako indultoaren proiektoaz zer diozue?
-- Ba, ona dela amnistia orokorra lortzen dugun bitartean. Irtengo direnei "seguro de desempleo" emango zaie eta hau oso interesgarria da. Hori betirako jarriko balute presoek irtetzerakoan ez lukete lapurretarik egin beharrrik izango.
Z.A.-- Zein da COPELen egoera Basauri bertan?
-- COPEL, Basaurin, uztailan hasi zen gutxi gora behera, eta une honetan presoetatik ehuneko 90 COPELen alde daude. Jakina, gure erakundearen aurka zapalketa gogorra dago, Begira, funtzionarioen tratoengatik juzgaduan bi salaketa daude eta biak gordeta daude.
Z.A.-- COPELek kalean Laguntza Komiteen bidez lan egiten du. Orain dela, gutxi Bilbokoa eratu da. Zelan dabil?
-- Orain beste leku batzuetara zabaltzen ari da: Portugalete, Basauri, Errekaldeberri, e.a...Herri askotan martxan hasi dela esan dezakegu. Behar ugari ditugu sendagile zerbitzuak... Lana aurkitu arte expreso bezala iraun beharrean aurkitzen gara eta guk geuk lortzen dugun dirua besterik ez dugu.
Z.A.-- Zuenganako alderdien jarrera zein da?
-- Gorteetan daudenetaz ez du mintzatzerik merezi. Besteek edozer ekintzetan laguntzen gaituzte. Dena dela ez dute arazoa den bezala onhartu.
Z.A.-- Zeintzuk dira presoen lan arazoak?
-- Begira, presoak espetxean oporretan daudela uste du jende askok. Bainan zortzi ordu lan egiten dira egunero. Soldata bi edo hiru mila pezetakoa da; diru hori berriz, espetxeko ekonomatoan gastatu behar duzu janaria eros ahal izateko. Ematen digutena oso txarra izaten da.
Hemen Bilbon, "Cortisa" lantegirako lan egiten da. Lantegi honek soldata normalak ordaintzen ditu eta hemen dator nere galdera: Nork gordetzen du guri ematen ez digutcn dirua?
Z.A.-- Kalera irtetzerakoan, zer arazo aurikitu dituzue?
-- Pertsona batek espetxean hamar urtez lanean ihardun ondoren, eta han ematen zioten soldata jaten gastatzen zuelako, kaleratzean zentimorik gabe aurkitzen da. Ni orain dela sein egun kalera irten nintzen eta hitz egiten ari natzaizun une honetan ez dut pezeta bakar bat ere.
Basauritik irten nintzenetik lan bila nabil, bainan egun lan arazoa nola dagoen ongi dakizu . Atzo bertan lan bila toki batetan egon nintzaizun eta hiru lekurentzat hirurogei pertsona zeuden. Gainera, lana topatzen duzuenean zer? Lehenbiziko soldata jaso arte nondik jan? eta dirua aurrratzea eskatzen baduzu experso bat zarela gogora erazten dizue eta lanik eman ez. Horixe da egiten dizuena. Lana duzunean zuzendaritza fintxatua zarela konturatuko balitz, berriro lanik gabe gelditzuko zinateke eta horrelako gauzak sarritan gertatzen dira.
Begira, gaur ez dakit oraindik zer afalduko dudan, non lo egingo dudan ez eta ere zer egingo dudan.
Z.A.-- Diru apur bat ematen saiatu nintzen, bainan haserreturik hauxe erantzun zidan: "Beste langile baten dirua hartu baino lehen kapitalista bati lapurtzea nahiago dut".
Elkarrizketa egiten ari ginen bitartean hauxe entzun nioen: 'Goazen presaka, ni bezala dagoen batekin lapurretara joateko hamarretan elkar ikustekotan gara eta". Nik, txantxetan ari zirela usten nuen, bainan elkarrizketa hau amaitzerakoan egia zela ulertu nuen.
KARLOS DONOSO
M. Isabel Gutierrez
23-24
GaiezGizarteaSektore bazPresoak
EgileezDONOSO1Gizartea