Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
"Los Cabras" talde militarko partaideei elkarrizketa
Lehen Militarra
"Euskal Elkargo" argitaldariak zenbait liburu interesgarri kaleratu izan ditu. "Euskaldunak denok bat" izenpetzen den zatian gure azken historiaz mintzatzen da. Batez ere Lehen Militarraren historiez nahiko ezezaguna gure artean, eta honen ondorioz "Los Cabras" taldeak osatu zuten lehen Militar hori.
Horietako batekin hitzegin ahal izan dugu. Hona bere aurkezpena.
"Ez naiz politikoa. Nere Jaungoikoa, nere Aberria, nere ideologia Euskadi da. Ez naiz PNVkoa, baina ez eta aurkakoa ere. Ez ETAkoa eta ez anti-ETA. Ez komunista eta ez antikomunista. Ez iraultzailea eta ez burgesa. Militar irakastuna naiz, armadako tekniko bat."
-- "Los Cabras" zer dira?
-- "Euskal erresistentzia gara. Euskadi burrukan dago. Gure helburua euskal gobernu bat sortzea da. Hori lortzen dugunean gu, militar garenez, gobernu horren zerbitzuan jarriko gatzaizkio. Gobernu hori ez da orain izen hortaz baliatzen dena -oraingoa ez du herriak maite-. Egun sortuko litzateken gobernu bat izan beharko luke. Herriak sortuko lukeena. Eta, sortu behar dena, nahita nahiez.
-- Lehen, pentsakeraz mugatu zara. Praktika mailan zer?
-- "12 urtekin hasi nintzen lanean. Oso espainola nintzen. Falange barruan nengoen organizatuta. Baina, Jose Antoniok defendatzen zituen ideiren alde, barruko jendea ez zegoela konturatu nintzen. Orduan, batzar batetan (ni honelakoa naiz) labana bat atera eta naramazkin insigniak aurrean nituenei aurpegira botatzeko asmoz, moztu egin nituen. Hor bukatu zen nere falangista izakera."
-- Baina, sozialistatzat jotzen duzu zeure burua...
-- "Noski!. Langilea izanik sozialista naiz. 14 urtekin, ordurako JOCeko militantea izanik IZAR SAn (Amorebietan dagoen lantokia) sartu nintzen. Lantegi barruko burrukarekin bat eginez, legal mailan ahaleginak egin nituen gure ezjakintasuna baztertzeko. Arrazoi horregatik nagusi mailan ez nintzen oso ondo ikusia. Harnar erru ttiki egiteak erru haundi bat suposatzen zuela esanez, bota ninduten ("erruak" hauk ziren: firmak biltzea, komunera baimenik gabe joatea, 5 minutu lehenago lantegira iristea, eta antzekoak). Juizio bat izan nuen. Lekuko bezala, nagusiaren lekukoak, langile asko joan ziren. Galdu nuen. Urrengo egunean lantegiko ateetara hurbildu nintzen. Ba, begira, 500 langileak beste ate batetik irten ziren. Nere aurretik pasatzera ez ziren ausartu. Egun, orduko liderrek marxistatzat jotzen dute beren buruak (bai, ezagutzen ditut) baina orduan, nere amorrazio bizian galdetu nuenean "non dago PC?" inork ez zidan erantzun."
Eta I Vgarren Asanblada
-- Zenbat urte zenuen?
-- "19, bota nindutenean. Eskerrak soldaduska boluntario egin nuenik (17 urterekin). Hiru urte luze lanbila ibili eta, azkenean, Gipuzkoara jo beharrean ikusi nintzen, anaiak zuen lantoki ttiki batetara.
-- Orduarte poliziarekin zer ikusirik ez...
-- "Eh!. 16 urterekin detenitu ninduten lehenengo aldiz. Nazionalista izateagatik, pentsa!. Lehen esan dudan bezala, orduan espainola nintzen. IZARa joan ziren bila. "Hire aita abertzalea al duk?" "Ez, marmorista" erantzun nien. Kuitau bat besterik ez nintzela argi dago."
-- Noiz hasi zinen nazional arazoaz kezkatzen?
"Kolpeak hartu ondoren. "Zer izango da Euskadi?" galdetzen nion neure buruari. Geroztik, ETAn sartzen ahalegindu nintzen. Apaiz batzuren laguntzaz lortu nuen. 20 urterekin; 1965ean. Mundua jan nahiean, harmak eskatuz, ekintzak nahiz. Lasaitasun piska bat eskatu zidaten. (ez pentsa, nahiz eta odolez beroa izan, oso beldurtia naiz. Nahiago dut ekintza batetara neu joan, beste baten ordez)".
-- Kaso egin al zenien ETAkoei?
-- "Organizazioan sartu eta lau hilabetetara Asanblada egin behar genuen. Laugarrena. Sekulako desilusioa hartu nuen hara iritsi nintzenean. ETA, nere buruan, la hostia zen. Baina errealitatea ez zen berdina izan. Begien aurrean nituenak 40 gazte ziren, oso gazteak gehienak. Segurtasunaren fanatiko bat naizenik, behar ziren neurriak hartuta zeuden galdetu nien. "Noski. Ez kezkatu. Aurretik ikusia dugu dena". Asanblada hasi zen. Denak diskutitzen. Marx, hitz raroak, teologia... Ni ikaraturik. Ezin hitz bat ere esan. Tutik ere ez nuen ulertzen. Denbora gutti barru, tipo batzu iritsi ziren. Mahaian zegoen jendeari (buruzagiak izango ziren. Zaharrenak, guttienez) zertxobat esan eta... akabo!. Asanblada deuseztatu beharrean aurkitzen ginela (hara zetorren talde batek Bera de Bidasoan guardia zibil batzurekin topo egin eta tiroteoa sortu zuten) adierazi ziguten. Mundu guztia korrikan hasi zen. Nik anorak bat neraman, baina beste asko korbata eta guzti mendiz korrika ikusi beharrean aurkitu ziren. Hara gure seguritatea!"
-- Hortaz, asanbladan mintzatzea ez zinen ausartu
-- "Gauzak honela ikusita, zertxobait esatea ausartu nintzen. "Zergatik ez dugu komando bat osatzen, haik askatzeko?" Oso ondo iruditu zitzaien. Prenda bezala: "Hi izango haiz buruzagia. Beste zortzi gizon joango dira taldean". Ni harrituta. Ia ez ninduten ezagutzen... Zer nolako erakundea!. Nonbaitera erretiratzeko esan zidaten. Ezagutzen nuen leizazulo batetara; Etxartean dagoena, joan ginen. Harmak iritsi zitzaizkigun: herdoildutako bi metraileta, bi pistola (bala gabekoak), detonadore gabeko dinamita eta saboteatutako bi lehergailu. Pentsa nola gelditu ginen. Handik bi egunetara iritsi zitzaigun berria: komandoko inor ez zen erori. Ihes egitea ahal izan zuten."
Lehen Militarra
-- Organizazioak, ondorioz, zer esan zuen?
-- "Komando bat hezi zak" esan zidaten. Baina nik ia probatua nuen. Erdi hilean gelditu ziren denak. Gogoratzen naiz Zalbide gizarajoaz... Erretiratzen naiz. Neure aldetik lan eginez jarraitzen dut. Handik denboralditxo batetara asanbladara deitzen naute. Lana neukelako -edo, egia esan, desilusionatuta nengoelako- ez nintzen joan. Baino berdin izan zen. Militar buruzagia eta Ejekutibo Komiteko partaidea izendatu ninduten. ETAn sartzen lagundu ninduten apaizekin mintzatu nintzen, gaitz ttikiena bezala onhartzea erabakiz. ETAko jendea hezitzen hasi nintzen. 5 pertsona, bi metraileta eta bi pistolak osatzen genuen taldea, mistika eta imajinazioari esker, Militar taldea osatzen hasiz. Asanbladan nola ez nuen tutik ere ulertu, aktak eskatzen ditut. Ez zitzaizkidan sekula iritsi. Dirua, jendea, harmak... eskatzen ditut. Berdin. Egia esan, ezer ez zuten emateko. Hori kontuan hartuz, genituen medioen arauera Militarra sortzea erabaki genuen."
-- Praktikan ez zen hain erraza izango. Nola organizatu zineten?
-- "Militante sarea Gipuzkoa eta Bizkaian zabaldu genuen. Informaziokoa, beste aldetik, oso ona zen. Diruena, berriz, modu honetara osatzen zen: "zeukatenei" eskatuz, eta militanteak ordainduz.
Kuota eta organizazioaren gastu guztiak ordaintzen genituen. Denak langileak ("santon" bat kenduz gero). Material sarea: harrobiak asaltatuz "al por mayor" gainera, harmamentua fabrikatuz (teknika batzu aurrera atera genituen, ia dena geuk fabrikatzen genuen).Hortik aparte, ekintza sikologikoa bilakatzen genuen.
ETAko erakunde militarrak ahalmen haundi bat hartu zuen. Ekintzaz izaten zen forrnazio osoa. Ostiralero mendian bildu eta larunbata gauez ekintza egin(orduko ekintzak: txintxetak bota, pintadak, herriak asaltatu. Kontrajotzeetan guardizibilak harrapatzea lortu genuen. Durangon, 1.967ko Uztailaren 18an . Solta genituen, beraiekin zer eginik ez genekielako.
-- Herriak asaltatzea aipatu duzu. Noiz eta nola?
-- "Eubako "Granja de Falange" hartzea lortu genuen. Jendez beteta zegoen. Dena hautsi, pintatu ( txerriak ere), ikurriña jarri, harmak aurkeztu, "Eusko Gudariak gara" abestu... Hau dena heziketa mailan. Kontuan hartu behar da hainbeste urtetako errepresioaren ondorioa ginela. Horregatik ez ginen ausartzen, hasieran beste gauzak egiten. Gainera, hiru urtetan inor ez zen erori. Heriotza bat ere ez genuen izan".
Uniforme Eta Enblemaz Orniturik
-- Non mugitzen zineten?
-- "Arratiako eskualde guztian. Uniformez jantzita, gainera. Berde oliba zen, ETAren enblemarekin. Jendea ikaraz beterik. Behin metraileta bat erauzi zitzaigun. Gaurdia bat ere ez zen irten. Herriak beti gauez asaltatzen genituen. 1.967ko Maiatzaren lean Garai (Durangotik hiru kilometrotara dagoen herria) asaltatu genuen. Gauez iritsi, bertan lo egin, eta goizean ( jendea mezetara joan zenean) herria hartu. Zortzi tipo, uniformez,pistola bat eta bi ikurriña (zenbaitek guri estaliz) osatzen genuen taldea. Udaletxera pasa ginen eta ikurrina jarri ( alkatea ez zen azaldu ere). Aurpegiak beltzez tintaturik generamatzian,denok legalak baikinen. Herritik pasa ala, oiloak, abere guztiak, baserritarrak etxe barrura sartzen zituzten. Bakarrik txakurrak zaunkaka zetozen gure atzetik. Enparantza pintatu eta "planfetoak" zabaltzen saiatu ginen. Inork ez zituen nahi. Gero, dorrera igo eta ikurriña jarri genuen. Itxoiten jardun ginen, mezetatik jendea noiz irtengo. Baina, nahiz eta denbora pasa, inor ez zen kaleratu. Benetan, historian zeharrekiko mezarik luzeena hura! Ordurako, telefonoa moztuta genuen, eta txintxetak jarriak herri irteeran. Asperturik, jendea sekula ez zela irtengo ikusirik, mendira jo genuen, handik ikusi genuen guardiari Abertzale erakundeak, nagusi zirenak, desegiteko, espainolistak bultzatu zituen espainol gobernuak duen "Servicio de Infomación" delakoa Hauen estrategia toki guztietara hedatu zen: espetxeetara, Hegora, eta Iparraldera ere bai. "Santon" askok pasa zuten muga. Toki gehienak ikuitu zituzten. Errefujiatuen mentalitatea kontuan hartu behar dugu . Bakarrik sentitzea, nori edo zeri heldu jakin gabe, buruz oso ahula... ' Neskei gizon bat ( beraietakoa) bilatzen zieten. Eta alderantziz maitasun libreaz baliatuz. Komunak sortzen hasi ziren. Oso neska itsusiak zituzten. Dirua eskainiz, errefujiatuen lagun eta senideen bila autobusen geltokira joanez, jendeari botere gosea sartuz..."bere lana" aurrera eramaten zuen. Erdiak neutralizaturik zituzten konturatu ginenerako. Ehundik larogei Hegoaldean. Espetxeetan, berriz, denak. Abokatuek paper garrantzitsu bat jokatu zutela "Euskadi Gorri Bat" operazioan esan beharrean nago".
-- Nola da estrategi horretatik zuek libre gelditzea?
-- "Bostgarren asanbladan ahaleginak egin zituzten, baina ez zuten lortu. Seigarrenerako hainbat esperientzi saiatu zituzten. Haundiena "Anai Artea" kopatu nahia. Erakunde hau osatzen zuen taldea zazpikoa zen : ETA, APV, "Gogor", "Los Cabras", ENBATA, idazkaritza eta berak. ETA, "Gogor" (apaizen taldea) eta APV (oraingo Gestoren antzekoa) bere alde zituzten. Orduan, gu ere bere aldera jartzen bagintuzten, "Anai Artea "kontrolatuko zuten. Zerbait somatu genuen eta "Baja eman ezazue" esan genien. Gehienak gaztetxoak zirenez,kaso egin ziguten.Bere irteera zela eta, ETA eta APV beraiekin "Anai Artea" desegiteko ahal egin guztiak egin zituzten. "Gurea ez bada, inorena ez da" bere lema. Gure etxeetara jende asko etortzen zen. Gehienak denbora galtzera. Lan batzu eman genien froga moduan, eta bakarrik serioenak gelditu ziren. Bai, "Anai Artea"tik bota genituenean, jende hura dena desagertu zen. Sekula gehiago ez zen agertu gure etxeetara. Esan abisua emateko, alkatea motorrean irtetzen. Bidean txintxetak zeudela ez en konturatu eta, plon ! kriston muturrekoa hartu zuen. Herrira itzuli, bizikleta bat hartu eta, kontu gehiagorekin, abisatzea joan zen. Guardiazibilek ordubiak arte ez ziren iritsi. Gero, herri osoa militarizatu zuten..."
-Antzeko "entrenamenduak" zenbat aldiz egin zenituzten?
-- Hilabetean bi aldiz, Irun, Hendaiako "Aberri Eguna" ospatu zen arte.1.966.eko urtea zen. PNVek Iruiñeara dei egin zuen. ETAko Ejekutibo Komiteak Irun Hendaiara, berriz. Baina gauzak hobeto esan beharrean nago. Ordurako gauza asko gertatu baitziren, ETA dirurik gabe zeogen.Lehen atrakoa egiteko esan ziguten. Nik 15 egun eskatu nituen."Bihar bertan" adierazi zidan Ejekutiboak. Bergarako kajero bati harrapatu behar genion dirua. Gaizki atera zen. Gainera, istripu baten ondorioz, Zalbide erori zen. Senik gabe, izen batzu eman zituen. Ejekutibokoa zenez gero, hau aldatu beharrean ikusi ginen. Bakarrik gelditzen ginen "El Viejo" deitzen zitzaion bat, eta ni. Ejekutiboa honek osatu zuen berriro, Iturrioz ere barruan sarturik. Militar eta organizazio mailen artean egoniko lehen tiokea hura izan zen.
Ejekutibo Komite honek konbokatu zuen Irun-Hendaiara. PNV atakatzea nahi zuten. Irun harmaz hartzea ordena zitzaion Militar sekzioari. "Milik" ezetz erabaki zuten. Inguruetan ekintzak egiteko hitza ematen genuen. Ejekutiboak hori ez zuen onhartu . Eta hautsi egin genuen. ETAko autonomo taldea bezala gelditu ginen. "Los Cabras" izena hortik dator (Ejekutibokoak jarri ziguten mendian ibiltzen ginelako)".
-- Hiru urtetan ez zinetan erori.Baina erori zinetean...Nola gertatu zen?
-- "Taldea ugaritu egin zen. ETAk baja handiak izan zituen, eta jendea guri hurbildu zitzaigun. "Euskal Fronte Nazionala " potentziatzen genuen. Hiru sekzio genituen: Ekintza militarrena, sikolojiko ekintzarena eta Talde irekia. Azken honek ez zuen funtzionatu ."ETAk irentsi egin baitzuen. Beste biek bai, eta ondo, gainera. 1968ko Abendu ' arte;"Estado de excepción" osoan ez genuen bat ere galdu, nahiz eta askotan ,arriskuan ibili. Baina Arrasateko arduraduna hurbildu zitzaidan "Mahaiakoak saldu egingo naute" .Urrengo egunean premiazko bilera bat egitea erabaki genuen. Berandu.Gau hartan harrapatu zuten . "Redada" hor hasi zen."Los Cabras" eroriak izan ginen. Detenituak 20,15 atzerrira, materiala, artxiboak (inoren izenik ez zegoen, baina sekulako dokumentazioa eta informazioa bai) harrapatu ziguten.Oiñatiko eskualdea militarizatu zuten.Mendian ziren gordailu guztiak harrapatu. Hil ala biziko jazarkundea...Ihes egitea erabaki genuen. EGIko batzuren laguntzaz ( guk barruan bakarrik lan egiten baikenuen). Nafarroatik pasa ginen . Hemen bukatzen da lehen militarraren historia".
Ezezagunak
-- Falangista, sozialista, militarra... zure prozesoa nahiko harrigarria ez al da?
-- "Batzuentzat bai. Hasieran sozialista nintzen. Gero, sozialista baina nazionalista. Geroxeago nazionalista baina sozialista.Egun, nazionalista. (Inertziaz naiz sozialista.Beti langilea izanik...). Gaur jende guztia sozialista da, ni kezkatzen naun gauza. Euskadiren askatasuna da; bere independentzia. Ez, autonomiari ez diot amor emango. Autonimista jende guztia da. Umm... Susmo txarra. Zalbidek esaten zuen "independentzia osoaren alde nago;
-- Zergatik, zure eritziz dira hain ezezagunak "Los Cabras"?
-- "Gu oso klandestinoak izan gara. Militar hutsak. Egurra, alde guztietatik hartu dugu. Eginak ditugun hainbat ekintza ez ditugu erreibindikatu. Militar batentzat pertsonalismoak at uztea behar beharrezkoa iruditzen zait. Militarra anonimoa izan behar da. Pertsonalismoak, politikoentzat. Militarrak, kontuan hartu, ez du berak balio, fusilak, baizik".
-- Asko al zineten?
"Hasieran oso gutti. Eta gauzak oso ondo zihoazen. Gero, jende gehiago hurbildu zitzaigun. Egurra atzetik. Elementoari baino garrantzi gehiago numeroari emateagatik izan zen egurra. Geroztik, militanteen selekzioan oinharritzen gara".
-- Zure militar pentsakera ez al da estuegia izango gehienentzat?
-- "Euskalduna, nere eritziz, honelakoa da: harraultza haundia, bihotza haundiagoa, baina burua buruorratz baten neurrikoa. Egia esango dizut. Eskuak zaildutako gizon batek "marxista naiz" esaten didan egunean marxista bihurtuko natzizu. Farra egiten al duzu? Esango dizkizut egiak, bai. Lehen aipatu dudan bezala, 1.969.ean Iparraldera etorri ginen. Eta, gauzak garbi utzi nahi ditut, hemen lana badago lana egin nahi duenarentzat (platera garbitzen, obretan...).Gu 12 ginen . Bakoitza gure lana eta etxea aurkitzen saiatu ginen. 1.970-71ean hasi zien ETAko jende asko etortzen. Olde bat izan zen. Beharrean nago jende hura dena, zirudienez, ez zela ezagutzen. Boikota denak jarraitu zuten. Beti dago "burua" atzetik.
-- Hala eta guztiz, Seigarrenen gainetik abertzaleak irten ziren. Nola izan daiteke?
-- "Honela zeuden gauzak Seigarren Asanblada ospatu zenean. Asanblada horretan denaz jabetu ziren. Baina, euskal mistika ez zuten kontuan hartu. Lau tontolapiko elkartu ziren eta gure etxera abiatu. Etxabe buruzagi zutela, Eustakio Mendizabal, Korta, Txapela eta beste batzuek (nahiago dute beren izenak ez aipatu, badaezpadaere, bizirik baitaude -- )manifestu bat egin zuten gau hartan bertan. Ordu erdi bat lo egin eta Hego aldera jo zuten. Ia ezer gabe mistika horren poderioz, Behil konsula bahitu zuten. Etxabe "Anai Artean " sartu zen. ETA Militarrak berriro indarra hartu zuen. ETA harrapatzeko saiakerak okertu zitzaizkien. Euskadik irabazi zuen. Politika mailan Etxabek Biltzar Ttipiaren laguntza aurkitu zuen: Kruttwwig, Madariaga, Lopez Adan, eta Arregirena. Militarrak, gutti zirenez, jende gehiago hartu zuten. Seigarreneko espainolistak infiltratzen dira. Hirugarren espainolada prst dago...".
P. IPARRAGIRRE
20-22
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatLos Cabras
EgileezIPARRAGIRR1Politika