Laino Guztien Gainetik...


1977ko azaroaren 06an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
ETA-ri elkarrizketa
Laino Guztien Gainetik...
Hona hemen ETAk "Zeruko Argiari" eskainitako galdera-erantzunak.Bertan agertzen dute azken ekintzen arrazoia, egungo egoeraren azterketa, bere eginkizunaren azalpena.
-- Espainiako Estatuan "demokraziaren" ideia zabaltzen dihoan heinean, zuek marjinatu batzutzat akusatuek izango zarete gero eta gehiago; joku politiko "normalean"sartu beharrean, harmak utzl nahi ez dituzutela-ta. Zer diozute hontaz?
-- Gure marginatasunaz beti hitzegin izan da, baina ETA ez da sekulan erakunde marginatua izan. Duen berezitasunagatik, militante talde batek osatu baitu, -- nahiz hau oso haundia ez izan, baina bai beti ugaritzen joan dena -- Euskal Herriaren behar sakon bati era erantzuna eman izan dio, eta honek, euskal populuak, segitu eta lagundu du etengabe.
Guzti honen froga da, joan diren azken 20 urte hauetako, ETA-ren militante eta sinpatizante pilaren espebreratzea, torturatzea, atzerriratzea, heriotzea, ETA-ren ideologia defenditzen zutelako.
Norbaitek oraindik, sinesten ote du, gu baztertuak edo marginatuak bagina, Espainiako Diktaturak ezarritako eszepziozko estatuak eta batez ere gure gain etorri den errepresio salbai eta selektiboa eusteko posibilitaterik izango genuenik populuaren laguntza gartsurik gabe?
-- Hala ere, Euskadin dabiltzen alderdi politiko batzuek -- parlamentariek batez ere --, gaurko egoera ikusita, beste burruka era batzu hartzea proposatzen dute. Zure ustez, zer jarrera dute porposamendu hauek Euskal Herrian?
-- Orain, garbiki ikusten da populua erreakzioaren harteko dualismoa: nahiz azken honek erreformista edo itxurazko demokraziaren jantziekin egertu. Aspaldi ez dela, euskal parlamentarien alde montatu zen manifestapen haundi batetan gertatu ziren elkar-jo eta hitzei buruz hala zioen "Bascongadatako PC-ko" batek: Hau gertatu da, ezker abertzale batzun.n desesperazioagatik, zokoratuak aurkitzen baitira.
Baina jauntxo honen hitzak hendik egun batzuetara, "Askatasunaren Ibilaldian" eta Donostiakoan bildu zen munduak ukatu zituen, gezurtatu zituen; zeren eta hauetan entzuten ziren esloganak "Independentria" "Sozialismoa",ta "ETA herria zurekin "ziren eta asmo hauk bultza ditu azken masen mobilizaziopenak.
PC-ko CCOOko zuzendaria den Marcelino Camacho-ren deklarazioen erara, zergatik ez dute manifestazio herrikoi haundi bat montatzen, Gernika-ko hilekin. estatuko aprato zapaltzailearekin, eta Guardia Zibilarekin solidarizatzea eskatuz?
Uste dugu, lehengo ETAren eta Ezker Abertzalearenganako sinpatia, orain politika organizatuan eta konszientean bihurtzen ari dela. Ondoko bi arrazoiengatik. Franco bizi zelarik ETA-k ereindako haziak, orain bere fruituak ematen ari baita, kontzienteki egindako politika iraultzailean.
Jantzi berriko faxismoak ezarri digun gezurrezko demokrazia hontaz, euskal populua ohartzen ari dela.
Gure Herria ulertzen ari da, zorioneko botazioak, dagoen erregimena bedeinkatzeko besterik ez direle izan, nahiz bau lehen bezelako imperiozalea eta diktadona izan. Azkenaldian gertatzen ari diren herriko mobilizapenak agertzen dute, evskal populuak, parlamentaritzaren metodoarekin hartu duen dezepzioa.
"ETA herria zurekin" karraxi egitea, "Independentzia" eta "Sozialismoa"rekin batuta dihoa, eta íuskadiko Estatu Sozialista eta Independiente baten alde, eta hori lortzeko burruka harmatuaren beharra ikusten duela euskal pupuluak esan nahi du.
-- Hau dela eta, euskel parlamentariaen eta parlamentaritzeren zeregina nola ikusten duzue?
-- Gure ustez, parlamentarioak, Euskadirengan dagoen Espeiniako diktaduraren morroi ahul batzu besterik ez dira
Geinera, "Alianza Popular" eta UCDren Parlamenduan negozia daitekeela pentsatzea gizgaixo bat izatea da, Gainera, bi talde hauek, beraiekin diturt ejerzitoa eta ístatuko beste aparatoak. Euskal parlamentarioen Asanblada, populuaren mobilizatzaren eta burruka harmatuaren kontra dago. Zer laguntza du honek? Bat ere ez.
Honen barnean diren alderdiak, Espainiako Goberuak gure gain edo euskal populuaren beste zati baten aurka daraman errepresioa, hitzez edo ernalki laguntzen ez duten bitartean, politikazko kritikan geldituko gara.
-- Autonomiako Estatutoari buruz, zein da zuen eritzia?
-- Autonomi Estatutoa, KASen jo muga taktiko bat da. Euskadi Batua, Independientea, Sozialista eta Euskaldunerako pauso bat bezala. Era honetan nahi genuke. Baina ez edonolako Estatuko bat, azken estrategiazko helburura dihoana baizik.
Horretarako puntu hauk bete behar lituzke:
- Euskadiren Soberani Nazionala onartu.
-- Euskadi Iparra, eta Euskadi Hegoaren artean dauden lotura nazionalak onhartu.
- Euskera, lehen hizkuntza ofiziala.
- Orain dauden indar errepresiboak kendurik, populuaren defentsarako indarrak, Euskal Gobernuak egingo ditu, eta honengan egongo dira.
- Euskadin diren ejerzitoak, Euskadiko Gobernuaren eskuetan egongo dira.
- Euskal Populuak, bere erako ekonomiazko, soizalezkoe eta politikazko egiturak (komeni zaizkion erakoak egin ditzan) sortzeko ahala izango du.
Gure ustez, estatutoa beste ere batetan antolaruz, gure herriaren independentzia eta sorialismorako burruka geldi dezake; lotarazteko droga bat besterik ez bait litzeteke izango, eta ez ditugua problema handiak konpontzeko.
-- Egingo dituzuen ekintzei buruz, populuaren arrera nolakoa izango dela uste duzue? Zuen burruka nola sartzen da langile eta burruka herrikoian?
-- Ez dugu geroa asmatzeko ahalmenik, baina au ikusteko dato batzu baditugu. Ekaineko botazioen ondoren, populua ohartu da, ez dela deus lortu. Populuaren mobilizapenak geroz eta gehiago izan dira: miloi erdi bat Iruina ondoan, miloi laurden bat Bilbon, ehun eta berrogei eta hamar mila bat Donostian, e.a... Eta zer? Deus ez. Populuak ikusi du parlamentaritzak ez duela deus balio; eta manifestapen masiboak ez direla aski. Honen ondorena ere ulertuko ahal du: burruka harmatuaren beharra alegia. Gure burruka harmatua, masen burrukaren lagungarri izan behar du. Milaka eta milaka jende, karrikean, independentzia eta sozialismoa batzuk, eta autonomia eta amnistia eskatzen besteak ari diren bitartean, Madrilgo gobernuak ez du ezer egiten. Egoera honetan, ekintza harmatuak behar dira. Langile, hauzoko eta ekologiazko prolemak nonahi badira, eta GC, PA, CGPeta txibatoak ere Euskadin jarraitzen dute.
Estatuaren aparato ideologikoak -- irratia, kazetaritza, TV- jarraitzen dira beren lanean; euskaldunak espainolak garela, eta burges sozietatea izan daiteken onena dela guri sinetsarazi nahz. Leku hauetan ekintza harmatuak egin behar dira.
Euskadin dagoen administrazio guztia -zibila eta militarra -- atzerrikoa eta burgesa da. Hor ere ekintza harmatuak behar dira, euskalduna eta langileena izan arte.
-- Zerga Iraultzailea nala esplikatzen duzue orain?
-- Beti bezela. Espainiako oligarki inperiozalearen eta euskal langileen artean klasezko et naziozko txoke antagoniko bar dago; eta baten ala bestearen alde bihurtuko da, bakoitzaren indar eta burrukaren arauera.
Euskal langileak beraz, funtsezko hiru puntu hauen inguruan indartu behar dute: tasuna, organizazioa, harmatzea. Hemendik dator iraultzaren zerga.
Hornitzeko, eskualde libraturik ez dagoen herrian, Euskadin organizazio harmatu bat bizitzeko, burgesia espropiatu behar dugu.
Iraultzeren zerga beraz, beharrezkoa dugu eta ez orain bakarrik, Espainiako multimiloidunen eskuetan Estatuko aparatoa bere armada eta polizia dauden bitartean baizik. Liberatuak, azpiegiturak, harmamentuak, t.a.diru asko eskatzen dute. Langileek ezin dezake beraz ordaindu organizazio militar bat; burgesiak egin dezake ordea.
Burgesi osoak íspainiako indar harmatuak sostengatzeko zergak ordaintzen ditu; ordain dezala ere gureak mantentzeko.
Honen arauera, zera pentsatzen dugu: honen kontra dagoena, Espainiako harmada zapaltzailearen alde dagoela, eta beraz, etsaittat hartuko dugu, ahal badugu.
Ganster batzu garela esaten dute alderdi politiko batzuek, baina gansterrok bere pultsarako lan egiten du. Euskal populuak badaki ETAko militanteak gure lanetik edo gurasoen gan bizi garela, estudianteak edo beste edonor bezala.
ETAko milltante liberatuak, baseko lansariaren ehuneko 20 besterik ez dute jasotzen ezkonduak, eta honen erdia ezkogabeak, badira. Gainera ez dago seguridade sozialik, ez jubilaziorik, ez ezer.
Baina bada alderdi euskaldun bat, euskal hurgesiaren esploraziotik. lortutako miloiak donatibo bezala hartzen dituena baina honela izanda ere, ontzat hartzen dit. Bestaldezer esan dezake PSOEk munduko espansionista eta poliziaren erreinua den Mendabaldeko Alemaniako agintean den sozialdemokrata alderdiarekin politiko-ekonomiko loturak dituelarik?
-- Burruka harmatuarentzako, eta Euskal Herriarentzako zer da egin duzuten ETA bakarra?
-- Lehenik, praktikaren ondoren bat da: Euskadin, Organizazio harmatu bakarraren beharra. Hau klandestinoki egina, eta estruktura finkatu eta indartsuetan oinharritua,etsaiak aintzandari militar iraultzailei egingo dien gerlaren neurrikoa da.
Eta batez ere, euskal herrikoi mugimenduaren zerbitzuan hau indartzeko tresna bat izan nahi du. Euskal Estadu Sozialista, Batua Independientea eta Euskalduna lortzeko daraman bidean. Sentidu honetan, Herri Langilak asko eta askotan eskatu izan duenarik erantzuna ematen dieogula uste dugu; eta Euskadi askatu arte, organizatzen eta burrukatzen lagunduko dio. Baita ere uste dugu, ETAren batzea, ezker abertzaleak batzeko laguntza bat igango dela.
Era honetan, burruka harmatuak eta ETA-k alderdi harmatua bezala, Euskal Mugimendu Iraultzailea indartzen, leku berezi bat hartzen du.
-- Gernikako ekintza nahiko eztabaidagarria izan da. Zenbait sektoreetan, guttienez. Kritikak ezker eta eskubi aldetik dituzue. Nor zen, zuen ikuspegiz, Unzeta? Zer arrazoienatik egin zenuten ekintza?
-- Unzeta nor zen ? Entrepresa zenbaitetako akzionista garrantzitsu eta kapitalista propietario zen. Bere langileek zioten estimaren froga bezala hauxe esan dezakegu, : kasualitatez batzarrean zeudela jaso zuten ejekuzioaren berria eta txalo biziz hartu zutela.
Goitik behera Bizkaiko Diputazioko lehendakari ezarria. Beti euskal ikurriñaren aurka agertu zen eta haren ordez Bizkaiko pendoia jarri nahi izan zuen. Izan ere, berarentzat hiru probintzia euskal-espainol baziren ere, Euskadirik ez baitzen. Ikurriña legalizatu zenean, Martin Villari gutun bat idatzi zion. Espainiarentzat traidore zela esanez (ikurriñaren legalizazioagatik) dimisiona zezan eskatuz. Oela 40 urte Gernika erretzea agindu zuen Franco semeordeko izendatu eta gero herriko giltzak eman zizkion.
Bere itzalean, eta ez noski benefizioetan partaide izan zen, Lemonizen IBERDUERO egiten ari deo Nukleartegiari, Bizkaiko Diputazioaren baietza eman zitzaion. Bilboko Metroko Lanetareko Zuzendari autoizendatu zen, horren truke urteko sari miloi bat pezeta eskatuz.
Gizon honen eliminapena dela eta, ez bakarrik PNV, PSOE eta orokorki "oposizioa" ( errelaitatean Suarezen ahoan karamelo bat da hitz hau), deitzen den oro poztu behar litzateke, UCD bera ere bai, baldin eta "D" ho rrek zerbait esan nahi balu. Izan ere, faxista ezagun bat bidetik kendu baitugu eta honela demokraziaren sendotzaruntz urrats berri bat eman.
Zergatik egin genuen molde honetako ekintza bat? Ez ditugu ahantzi Txiki, Otaegi eta FRAPtko militanteen erailketak. Baina gure gogoa ez da izan haien heriotzak mendekatzea, aitzitik haiek bizitza eskainiz atxeman nahi zituzten helbumak lortzea.
Baina Unzeta hiltzera bultzatu gaituzten arrazoiak bere pertsonalitatea baino sakonagoak dira. Oinharrizko arrazoia zera da: "oposizio"zibilizatu guztiak Espainol Estatuan demokrazia dagoela dioen bitartean, ETAk -Euskadi kontutan harturirk -- egungo espainol erregimena Francoren bizitzan zegoen bera rlela funtsean; hots, militar diktatura.
Baieztapen hau egiaztatzeko gain begiratu bat Espainol Estatuko erakundee batzutara luzatzea aski da. Monarkia, espainol generalen eskerrez eta indarrez ezarria da. Gobernuko Presidentea Erregeak izendatua da eta hark izendatzen ditu berriz ministroak. Gorte berriak frankista Gorteen lege batez sortuak dira. Indar Harmatuak beti bezain zapaltzaile izaten jarraitzen dute.
Dena dela, guzti hau sakonkiago eta xehetasun haundiagoz jakin nahi duenak laster aterako dugun aldizkarira jo dezake
17-18

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatETABesteak

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude