Kateak eta kate markak


1977ko urriaren 30ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Xabier Amurizari elkarrizketa
Kateak eta kate markak
Xabier Amuriza
-- Emango al diguzu laburki zure biziaren berri?
-- Nire biziak ez dauka kondatu handirik. 41.eko maiatzak 3an, Santa Gurutze egunean, Bizkargiko erromerian ijitoei ehostu eta hausposoinu baten barruan ekarri ninduten Etxanoko Torreburura. Bost urte betetzean eta Bizkargira lehengoz joan nintzenean ez nion ijito zulo hari guti begiratu. Hamaika urterarte nire bizia eskolara joan, han formal formal egon, eta behiak zaindu mendian zen. Gure etxe inguruan ez zen mutiko lagunik, baina banuen lagun handi bat, nire rnutikotako lagunik handiena, txakurra. Biok joaten ginen behizain basorik baso. Udako egun beroetan gauez ibiltzen ginen. Oinez ikasi nuenetik, gaua sukaldea bezain etxekoa zitzaidan. Horrek ez du esan nahi balientea naizenik. Piztirik kobardeenak gauez ibiltzen dira.
Hamaika urtekin apaiz joan nintzen edo eraman ninduten. Hortik hogeita lau urterartekoa, batez ere hamazortziren bat urterarte, kondatzeko baino ahazteko gogo gehiago dut. Hogeita lau urtekin apaiz egin nintzen eta GIZABURU izeneko herritxora destinatu.
Hurrengo urtean AMOROTO ere -- herri handiagoa hau -- nere ardurapean nuen.
Herri hauekiko geratu zaidan sentimendua nire bizitzako zerik handienetarikoa da. Baita ingurua ere, batez ere Allusti, Munitibar, Mendexa, Lekeitio, Markina aldea eta Ondarru. Hiru urte t 'erdian ez ginen geldi egon. Gizon batek esan zuen: "Gaurko apaizak oilo kolokak balira, ez litzateke txita askorik jaioko".
Gizaburuko mutiko batek behin esan zidan: "Zu beti norabait joaten ari zara".
Aurreko hamairu urteak tristeak izan bazitzaizkit ere nik ez dut apaiz izanaren damurik. Apaiz denbora hura baino bizitzaldi beteagorik harrapatzea kostatuko zait. Hiru urtera hilabeteko gartzela. Abisua zen hura. Handik hil batzuetara Zamoran geunden bizkarrak ederki kargaturik. Kontuak kontu, hogei urte egin ditut barruan, amaren sabelekoak kontatu gabe. 75eko abuztuan sei urte t'erdiren ondoren libre utzi ninduten, eta hemen nabil oraindik kate markak horratu ezinik. Baina hamar kate rnarka hobeak dira katea bera baino.
-- Hirurogeiko hamarkadan, ETA mugimendua ari zenean, zu herri ttiki batetako apaiz zinen. Zer suposatzen zuen horrek?
-- ETArekin Euskal Herria defentsatik eta agoantatzetik atakaera pasatu zen.
Ez zen komando batzuren kontua bakarrik. Euskal Herri osoa ari zen mugitzen.
Mugimendu hura herriratzen eta herritartzen lan dezentea egin genuela uste dut.
-- Apaiz gazteen mugimendu bat bildu zineten .Nola heldu zineten konpromiso sozio-politiko horretara?
-- Batzu Apaiztegitik, Seminariotik ere nahikoa entrenaturik irten ginen. Han ere, inguruko gizarte zapaldutako estruktura bertikal guztiak zeuden eta batzu okerragoak. Gero kanpoan begiak irekitzen nahikoa zen gauzak ikusteko.
Eta zintzotasun apur bat, jakina. Eta Ebangelioa bera . Ebangelioa interpretatzeko ez da karrerarik behar. Ehuneko laurogeita hamarrek ez du exegesisik behar. Hiltzeko jaioa egin behar dela esaten badizute, horrek ez du bueltarik behar. Ebangelioko gauzarik gehienak eta inportanteenak horrelakoxeak dira. Hainbeste liburu eta zientzia argi daudenak iluntzeko.
-- Zergatik eta nola espetxeratu zintuzten?
-- Bost apaizek gose greba bat hasi genuen Bilboko Obispaduan, 69ko maiatzean, orduko biolentzi giroa, Euskal Herriaren hilketa, langileen larruketa eta Elizaren konplizitatea salatuz. Detenitu gintuztenean katakumeak baino mantsoago genden. Hala ere"Rebelión Militar" sartu ziguten. Orduan ez zegoen lapikoa muturra hurreratzeko.
-- Zamorako espetxea nahiko berezia zen konkordatuzkoa gartzela.
-- Nahikoa ez, oso baizik. Konkordatuzkoa zenez, gure pribilegioak hauk ziren: gartzelaldi guztia zulo berean egin behar; beste presorik ikusi ere ez, ez politikorik ez sozialik. Lau urtetan dozena erdi lagun bakarrik ez inor sartu ez inor atera gabe. Kondena laburrekoentzat eta ez hain laburrekoentzat Madrilen egin zuten beste konkordatuzko gartzela bat gu inkomunikatzeko haik ez kontaminatzeko eta denok izorratzeko. Hain gartzela berezia izanik, urte erdian -- beharren zenean -- eguzkirik ikusi ere ez genuen ikusten.
-- Espetxean literatur kreazioan saiatu zinen. Baina lehenagotik ere saiatua zinen, batez ere bertsolaritzan.
-- Lehenago ere saiatu nintzen, baina gauza handirik egin gabe. Seminarioan euskaraz dezente ikastea nahikoa izan nuen eta ez guti pertsegiturik urte batzutan. Apaiz denbora alde batetik laburra izan zen; jai eta igandeak nituen ofizioz lotuenak eta bertsotarako ere .Muniategi nuen batez ere laguntzat orduan.
-- Espetxetik hain popularrak egin ziren Zamorako bertso berriak ateratzen zenituen. Nola?
-- Nola? Espetxetik ateratzeko modu bakar bat dago. Ahal den moduan eta susto galantak pasaturik.
-- "HIL ALA BIZI" nobela ere espetxean egin zenuen. Bertsolaritzatik nobelagintzara pasatzeko Huxley-ren BAI MUNDU BERRIAren itzulpenak edo zerk motibatu zintuen, genero aski desberdinak baitira?
-- Literaturan generotik generora alde agiria balego ere, sakonean kidetasunak ez lirateke tikiagoak. Itzulpenak euskara aldetik atera eta gero beste hiru itzulpen luze -- bi zailak batez ere -- egin ditut. Laster argitaratuko dira. Euskaraz ikasi nahi duenak lan originalak nahitaezkoak ditu. Baina gure hizkuntzaren egoeran itzulpenak, dezente sarnarrak balira, euskararen termometro apartak izango lirateke. Han agertzen dira eusk'araren hutsak eta besteak,eta itzultzaileak nola gainditzen dituen eragozpenak ikusten, uste baino gehiago direnak noski. Euskara gaurkotua eta edozertarakoa euskal senik galdu gabe lortzea, horra eginkizun nagusia eta latza. Horretan nire itzulpenak zerbait aportatzen dutela uste dut.
-- Beste lanik egin al zenuen?
-- Euskal Atzizkien estudio luze bat egin nuen, baina Euskal Aurrizkiena ere. Hau argitaratu zen. Atzizkiena oraindik argitaratzeko dago. Laster argitaratuko dudala uste dut oso arlo garrantzizkoa, euskararen funtsezkoa baita.
-- Zer diozu HIL ALA BIZIri buruz?
-- Zer esango dut,bada. Nobela hau oso guti zaba!du da, oso isilpean jaio eta banatu izan baitzen. Norbaitek nobela hau politika dela idatzi du. Egilearen eritzia jakiteak interesik balu, nobela hori ez litzateke politikoa. Gertatzen dena zera da: baduela panfletari gisakoa zati bat, pegote bezala ezarria. Aitortzen dut eta lotsa naiz. Idaztean ere dudak izan nituen eta azkenan sartu egin nuen. Astakeria biribila. Literatura egitean literatura egin behar da eta literaruran iraultza egiteko modurik onena literatura egitea da, ez literatura atxakiz odolkiak sartzea.
HIL ALA BIZI-ren bigarren ediziorik inoiz egingo balitz zati batzu artasipera joango lirateke. Horrez gainera inprenta hutsak ere asko eta handiak daude, eta normalak bestalde; HIL ALA BIZI ahal zen moduan eta oso modu larrian eta arriskutsuan atera baitzen, Euskal tzaindiari Juzgadutik erdaratzeko agintzeraino.
-- Ez al da zaila nobela bat gartzelan idaztea, adierazi nahi den errealitatetik aparte eta irakurlego posibletik urruti egonik?
-- Begira, Nik ez dakit besteek nola idazten duten. Sarri entzuten da idazteno kondiziokak behar direla, denbora, ingura, kontzentrazioa, trantzean sartzea, errealitatearekin harreman hurbila, etab.
Nire gorabehera guztia humorea da, hortxe hasten eta bukatzen naiz.
-- Zer esan nahi duzu horrekin?
-- Ulertzen dutenentzat argi dago hori eta ez dutenentzat ez dut esplikatzen hasteko gogorik.
-- MENDITIK MUDURA liburu berria ere hor dabil. Nola definituko zenuke? -- Zati bat espetxean egina da. Gehiena kanpoan. Bi parte ditu. Bigarrenak bertsoz jarriak dira. Generoaren barruan zerbait badirela uste dut. Lehenengo zatia ez dakit nola definitu eta axola ere ez zait. Definitzaile ofioziorik ez zait batere gustatzen eta gutiago neure burua tartean dela.
-- Plazarik plaza diharduzun bertsolaria ere bazarenez,.ez al duzu somatzen bertsolaritza galtzen ari dela edo, behintzat bere herri sustraia galtzen ari dela? Ia ez dela komunikabiderik ez sorpen estetikorik, bertso inprobisatuz egiten?
-- Galdera luzeegia eta konplikatuegia egin didazu . Berorrek bakarrik beharkko luke elkarrizketa osoa. Hiru gauza esango dizkizut. Lehenengoz, "inprobisazio" kontu hortaz mintzatu eta idatzi duten gehienak ez dutela idea handirik horretan . Bigarrengoz gaur bertsolaritzaren gako nagusietaraiko bat gai jartzaileak direla . Edonork jartzen zaigu gai jartzaile. Batzuek saio planfletariak eragitzen dizkigute, besteek egundoko esarninak, txapelketan ari bagina bezala, beste batzuek...beno, edozer. Sarritan badakitela uste dutenak okerrenak. Hirugarrengoz bertsolaritza hain genero herritarra izanik, zer jende guttik, oso guttik, dakien bertsolaritzaren eta bertsolarien berri ikusirik gero eta harrituago nago. Entzuten eta irakurtzen denik!
Kasu zahar bat aipatzeko., zenbat tinta alferrik galdu ote da Bilintxen "Domingo Kanpaña" famatua inprobisatua, bat baterakoa zela frogatzeko. Ideiarik ere ez. Bertsolaritza zer den pixka bat badakit, zer ez den nahikoa dakit, zer izango den apenas dakit, baina ezer izango bada neurriak hartu beharko dira.
-- Azken hamar urteotan aldakuntza handiak izan dira literaturan nahiz politikan. Zuk ere apaizgoa utzi egin duzu.
Zamorako apaizek sotana sermoia eta gurutzea baztertu eta mitina eta igitaia eta mailua hartu dituzuela diote.
-- Soka ederrari tiratu diozu orain. Zamorako apaizengatik gauza asko esan da, bai. Nik neurea erantzungo dizut. Apaizgoa utzi dut, sotana utzi dut, baina ni ez nago apaiz izateaz damuturik. Besteak beste,. Gizaburun eta Amoroton egoteagatik bakarrik rnerezi zuen apaiz izatea. Apaiz artean orain ere lagun handiak ditut, oso handiak, bat eta bi baino gehiago eta batzu oraindik ere sotanadunak. Nik ez dut apaizgoa gonengatik utzi, zalea banazi ere. Apaiz egiterakoan zaleago nintzen eta apaiz egin nintzen. Baina eliz gurdi hori, osoan harturik, ebangelioaren traizioa deritzat, gurdia eta gurdikoak. Nik badakit gauzak bereizten, pertsonak distingitzen.
Baina zerbat bakarrik aipatzeko lan egiteko sasoi eta osasun normalez hilero hainbeste mila pezeta zintz eginda etxeratzea, horrek izen bakarra du, lapurreta, "atraco a mano desarmada" bestea baino okerragoa.Nik ez diot diru horik beste gabe bertan utzi behar direnik. Zer enplegu eman, hori beste kukurruku bat da. Nik diodana lapurreta lapurreta dela eta hori ulertzeko ez da karrerarik behar.
-- Politikaz ere gazua asko esaten zen Zamorako apaizengatik. Zuk zer diozu?
-- Nik lehenengo diodana hauxe da: barrukok kanpoan zeuden gauzetaz enteratu ezin ginenean, nola enteratzen ziren kanpokoak, barruan ez zeuden gauzetaz? Talde batzu guretzat dirua emateari ere utzi egin zioten. Eskerrak barruan ez ginela ezertaz enteratzen. Libre irtetean gauza tristea gertatu zitzaidan: gartzelaldi luzea eta sosoa euskaraz idazten eta euskal estudioak egiten igaro ondoren, abertzalea ote nintzen kontuak eman hehar. Beharbada honen erru zati bat "LA OTRA EUSKADI" liburuak eduki lezake. Presoena bakarrik irakurri nuen.
Goragalea eman zidan eta utzi egin behar izan nuen. Ez dut gauza higuigarriagorik eta iraingarriagorik irakurri. Goizeko oilarrari eta arratseko hego haizeari izan ezik. Buruz banekien ez niola inori kasurik egin behar . Buruz banekien baina gizona ez da buru hutsez bizi eta niri min eman nahi didanak erraz emango dit. Askatasuna ez zitzaidan hain gozoa gertatu, baina horrek ez dauka bueltarik. Ezertan huts egitekotan, nahiago dut irekitasunean huts egin hertsikerian baino. Gertatzen dena hauxe da: askok lana. langileak eta horrelakoak entzutea, errezeloz jartzen zaizkizula eta horiekin ez dago perretxikotar-a ere joaterik.
Azkenez esango dizut gurutzea eta higitaia ez direla nire golkoak hain kontrarioak, rnitikotatik ikasi'bainuen Erramu egunerako gurutzeak igitaiz ebakitzen eta mailuz josten.
-- Euskal kultura "Hil ala bizi" "Menditik mundura" jaisten den arauera egingo da, ez dea:
--Oraindik zoritxarrez "Hil ala bizi" kenkatik irten ezinik ari gara. Biettik bat egin behar dugu, hil ala bizi, eta hori plazu laburrera erabakiko da. Biziko bagara, menditik mundura jaitsi beharra da. Mendia mundua da baina mundurik gehiena ez da mendia. Nik neurez gehienak ez dia menditarrak eta kultura gehieak dabiltzan errotan eho behar da.
-- Literaturaz gainera zer arte gustatzen zaizu?
-- Musika gehien, pintura ia beste hainbete, eskultura asko, arkitektura ia batere ez eta, egia esateko, literatura ere ez askorik. Nik ez dakit zergatik idazten dudan ez baitzait irakurtzerik gustatzen, Garai batetan musika hutsez biziko nintzateke orain gutiago, eta kasik hobe ahaztuko balitzait; hori eta beste gauza batzu ere, ase ezinezko grinak senda ezineko minak baitira.
-- Zer diozu Euskara Baturia buruz?
-- Sokatira hori irabazkita dago, Ez du merezi bueltarik ematerik

12 urtekin, apezgai, zela, Butroi-ko gazteluaren hormatik gorantz.
20-22

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakEspetxeak
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaAMURIZA1
PertsonaiazAMURIZA1

Azkenak
Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


Udaltzaingoan arreta euskaraz bermatzeko gomendatu dio Arartekoak Erandioko Udalari

2024ko irailean, herritar batek salatu zuen Erandioko udaltzain batek arreta euskaraz ukatu eta jokabide hori behin baino gehiagotan errepikatu zela, baita telefonoz kexatu zenean ere. Salaketak erakusten duenez, hasiera batean, arreta eta dokumentazioa gaztelaniaz bakarrik eman... [+]


2025-06-24 | Gedar
“Gazteon erantzunari esker Durangoko Gaztetxeari eustea lortu dugu”

Gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsu bat egin zuten larunbatean Durangon, espazioaren irekieraren berri eman eta lau egunera. "Lehenengo gaua ere ez genuela bertan pasatuko esan ziguten, eta oraindik gaztetxean tinko jarraitzen dugu", aldarrikatu... [+]


2025-06-24 | Euskal Irratiak
Laida Mugika
“Espero dugu datorren urtean halakorik egin beharrik ez izatea, eta errektoretzak neurriak hartzea”

Errektoretzaren erantzun ezan, ehun bat irakaslek berriz eskainiko diete ikasleei ahozko froga euskaraz pasatzeko aukera. Guraso elkarteek ere bat egin dute ekimenarekin, errektoretzaren inplikazioa eskatuz.


Eskuin muturreko talde batek Donostiako ‘Jesusen Bihotza’-ren aldeko ekimena egin du

Donostiarra, defenda ezazu zurea leloarekin pankarta bat jarri dute, Jesusen Bihotza duen Espainiako bandera batekin batera.


Hazparneko etxebizitza agentzia bat okupatzeagatik epaituko dituzte zazpi lagun irailean

2024ko urtarrilean Arberoako Lurra eta Etxebizitza kolektiboak Hazparneko Puyo agentzia okupatu zuen. Ekainaren 20an elkarretaratzea egin zuten ekintzaileei babesa emateko.


2025-06-23 | Axier Lopez
asteko argazkia
Isolamendua

Israelek aldebakarrez eraso egin dio Irani eta 950 pertsona baino gehiago hil ditu, horietatik %90 zibilak. Nazioartean atxilotzeko agindua duen Benjamin Netanyahu gerra-kriminalak dio "eraso prebentiboa" izan dela, bere inguruan inork ez dezan eduki berak aspaldian... [+]


NATOrekiko kompromisoak gastu militarra %5era igo gabe betetzea adostu duela iragarri du Sánchezek

Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.


Israelek beste 33 palestinar hil ditu Gazan, eta Mahmud Khali ikaslea aske utzi dute AEBetan

Israelek 33 palestinar hil ditu Gazan igandetik astelehenera bitartean, horietatik sei janari bila zihoazela. Israelgo armadak jakinarazi du Gazan bahituta zituzten hiru israeldarren gorpuak berreskuratu dituela. Bestetik, Mahmud Khali AEBetako Columbia Unibertsitateko ikaslea... [+]


2025-06-23 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnek 2025eko programazio osoa argitaratu dute

Gasteizko Txosnek gaur aurkeztu dituzte ofizialki 2025eko Andre Mari Zuriaren jaietarako kartela eta musika zein kultur programazioa. Hirugarren urtez jarraian, Entxosnatu, etorri gugana! lelopean, gune autogestionatuak abuztuaren 4tik 9ra egongo da irekita, 40 kontzertu eta... [+]


“Ongi etorrien” auziko inputatuei bi urteko espetxe zigorra ezarri diete eta ez dira kartzelara joango

Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicenteri 120 ongi etorri baino gehiago antolatzea eta terrorismoa goratzea leporatzen zien Espainiako Auzitegi Nazionalak. Auzipetuek, akusazio partikularrak eta... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


AEBak gerran zuzenean sartu ostean, Iranen “erregimen aldaketa” behar dela esan du Trumpek

Irango hiru gune nuklear nagusiei eraso egin ostean, Donald Trump AEBetako presidenteak "Iran berriz handi egiteko" erregimen aldaketa bat behar dela adierazi du sare sozialetan. NBEren Segurtasun Kontseiluak larrialdizko bilera egin du, eta Errusiak, Txinak eta... [+]


Eguneraketa berriak daude