Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Alfonso Etxeberria, ELA-ko Idazkari Nagusiari elkarrizketa
E.L.A. S.T.V- OITen
Azken egunotako berrien artean, Estatuko sindikatuak OITera egin duten bisita izan da. Sindikatu hoien tartean, euskal sindikatua ELA-STV izan da. Azken berrogei urte ondoren, lehendabizikoa izan da, sindikatuen hitza, langileen hitza entzuten zela, Ginebran. Euskaldunontzat berri garrantzitsua denez gero, ELAko Idazkari Nagusia den Alfonso Etxeberriarengana joan gara, egin dutenaren berri jakitearren.
Bilboko Idazkaritzara joan eta han topatu nuen Alfonso Etxeberria, bere despatxoan. Han zegoen baten batekin telefonoz hitzegiten. Telefonoa moztu ondoren sartu naiz bere bulegora; adorno gehiegirik gabeko despatxo apain bat du.Mahai gainean, OITko paperak eta informeak zituen. Ordenatzen ari zen han zituen paper guztiak. "Momentu batean egon hadi, berehala hasiko gara eta" esan zidan, Ginebran pasa dituzten egunen berri ematen ari zen bitartean.
Edozein momentuan jotzen du telefonoak Idazkariaren bulegoan. "Lanez beterik gaude egun guztian" zioen berak, telefonoz hitzegin ondoren. "Horrela ibiltzen gara eta, barkatuko didazu ; esaten zidan berak. Honela hasi ginen elkar hizketan; Ginebrako berriei buruz berriketan, ELAren goraberak, elekzioei buruzko betiko komentarioak e.a.
Ginebrako buelta izan zen geure efkar hizketako gaia.
Argia.-- Zertara joan zarete?
Alfonso.-- OIT zer egiten ari den esatetik hasi beharko dut. Urtean behin egiten da OITren Konferentzia. Konferentzia hau tripartita izaten da: langileak, nagusiak eta Estatuetako ordezkariak. Egiten den lana oso zabala izaten da: laboral arloa zabal hartuta; han hartzen diren erabakiez, mundu guztiko estatuak konprometitzen dira.
Z.A.-- Zein ordezkari joan zarete espainiar estatutik?
A.E.-- Euskal Herritik ELA joan da, Catalunyatik SOC eta estatu mailan direnen artetik, UGT, USO eta CCOO. Zuk galdetu baino lehenago erantzungo dizut hauxe, ELA han egotea, euskal ordezkaritza edukitzea da. Euskal Herria, euskal sindikalistak han egon gara presente, mundu guztiko sindikalistekin batera.
Z.A.-- Lehenengo aldia al da joaten zaretela?
A.E.-- Ofizialki bai. Klandestinitate garaian, CES eta CIOLSeko partaide bezala egoten ginen, baina oraingoan, publikoki egon gara, ordezkaritza ofizial bezala. Zer edo zer esatekotan, izan genuen harrera ona aipatu behar dizut. Sartu ginean, izugarrizko txaloak jo zizkiguten. Gainera, hitz egin zuten guztiak gure presentziaz mintzatu ziren. Noski, tanto moduan hartzen zuten, klandestinitateko gure aldeko borrokaren fruitu eta ondorena bezala.
Z.A.-- Redondo-k hitzegin zuen...
A.E.-- Bai, han tokatzen zaionak hitzegiten du. Rotatiboa izaten da hori. Datorren urtean beste batek hitz egingo du. Hitz egiten duena ordezkari bezala joaten da; besteak, tekiniku laguntzaile moduan egoten dira.
Z.A.-- Diskurtsoak bakarrik ez ziren izango.?
A.E.-- Noski... Laneko Komisioak sortu ziren, gaurko gaiak eztabaidatzeko. Lehen, langileak, enpresarioak eta gobernuatako ordezkariak, komisio desberdinetan biltzen ziren. Gero elkarrekin osatzen genituen gure lanak. Komisio interesgarrienak hauk izan ziren: "Comisión de Medio Ambiente de Trabajo","Comisión de Administración de Trabajo", "Comisión de personal de Enfermeria" eta, "Comisión de Servicios Públicos".
Z.A.-- Azkenengo hau, funtzionario publikoei buruzkoa ahal zen?
A.E.-- Hori da. Inportanteena zen. Denak hortara murgildurik egon ziren denbora guztian. Ni neu, estrukturako Komisioan egon nintzen. Baina, esan dizut, gai nagusia funtzionario publikoena zen dudarik gabe.
Z.A.-- Hemengo egunkarietan ere, gai hori azpimarratzen zuten...
A.E.-- Noski, Ministro berak, bere paperen artean eraman zuen puntuetako bat hori bera izan zen. Ikusten duzunez, gai hau, mundu osoan tratatzen ari dena da.
Z.A.-- Ezertara iritsi al zen puntu hontan?
A.E.-- Bai, bai. Han hartutako erabakiak, lehengo ostiralean irten ziren Boletin Ofizialean. Nahiko luzea da zer erabaki zen esatea.
Berriro ere, telefonoz deitzen diote. "Goiz guztian, jo eta ja ibiltzen da hau", esaten dit.
Z.A.-- Zenbat denborako lan aldia izaten da Ginebrakoa?
A.E.-- Bi astekoak izaten dira urtero egiten den Konferentzia honen saioak. Ikusten duzu etorri berria nagoela. Oraintxe ari naiz asuntoa konpontzen eta pixkabat ordenatzen.
Hitz gehiegirik gabe, baino argi mintzen da. Begirazun zorrotza eta konzepto garbiak erabiltzen ditu Alfontso Etxeberriak. Bazkaltzeko ordua da eta, hontan uzten dugu elkar hizketa ELAko Idazkariarekin.
J.L.
12-13
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaELA
PertsonaiazETXEBERRIA5