Gernikako suaz sutan


1977ko maiatzaren 01ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Joseba Elosegi , Gernikako agintari nagusi, bonbardeo garaian
Gernikako suaz sutan
JOSEBA ELOSEGI
Apirilaren 26an bete dira 40 urte. Merkatu eguna zen. Baserritarrez betea zegoen. Arratsaldeko 4,30ak ziren. Jende guztia kalean. 7.000 bizilaguneko herriari beste 3.000 hurbildu zitzaizkion gerrari iheska. Hautsarteko eta harriarteko zaurituak eta hilak atera ezinik ari zen jendea, hogei minuturo beren bonbak botatzen zituzten hegazkinen danbarreko eta zaratapean.
Geroztik 40 urte bete dira. Gernika berriturik da. Baina Joseba Elosegik begien bistan dauka hango hautsa, hango kea, hango garrasia, hango sua, hango sarraskia.
" Bai gizona, esan digu Josebak, 40 urte iragan dira eta oraindik ez da ezer garbitu. Nork agindu zuen Gernika erretzeko? Egia izkutatzen ahaleginak egin dira".
Joseba Elosegik agindu hura eman zuenari su eman nahi izan zion.
-- Gernikako sua bere begietara eraman nahi nuen. Munduko pelotarien txapelketa ospatzen zen Anoetako pelotalekuan. Euskaldun asko bild'u zen egun hartan. Egunkari eta telebistetako berriemalerik ere bai. Munduari buelta emango zion zerbait egin nahi nuen. Franco zegoen lekura iritsi nahi nuen. Su eman nahi nion. 1970garren irailaren 17an zen. Dekoradore bezala aurreko egunetan lan egin nahi izan nuen Anoetan, baina ez nuen lortu. Txapelketa garaian ere bi aldiz hurbildu nahi izan nintzaion Francori ondora. Azkenik goitik bera bota nuen neure burua, gasolinaz busti eta su eman ondoan, Hemengo komunikabideek "eroa eta moskorra" nintzela esan zuten. Baina gertaera haren berri munduko komunikabide guztiek eman zuten. Gertaera harekin egindako pelikulak lehen saria irabazi zuen.
Joseba Elosegi 7 urtetarako espetxean sartua izan zen.
-- Batek hiltzea nahi duenean zaila da hiltzea. 17 egun pasa nituen korderik gabe. Ondoko egunetan ikaragarriak ikusi nituen. Erretako larruazala guraizez kentzen zidaten. 7 urtetarako sartu ninduten espetxean.
10 gartzela eta beste 10 kirofana ezagutu ditu Joseba Elosegik. "Ni gaztea banintz ETAkoa izango nintzateke", esan digu halere. Musolinirekin, Francorekin eta Hitlerren prisionero izan zen. Balkoi batetik jauzi eginik ihesegin zien alemanei Arbonan. 1946garren uztailaren 18an Buen Pastorko dorrean ikurrina jartzen ari zela harrapatu zuten. Ondarretako gartzelan giltzaperatu zuten eta 1950ean Martutenera pasa.
Joseba Elosegi zen Gernikako agintari nagusi, bonbardeo garaian. Hori aitortzeagatik herio sententzia eman zioten.
Baina 40 frankotarren trukean beste 40 euskaldun bizirik geratu ziren. Haien artean Joseba Elosegi.
Bonbardeatu eta hiru egunera hauxe esan zuen "Cuartel General del Generalisimo"ko informazioak :
Gernika, quemada y destruida por el fuego intencionado de los rojos en su casi totalidad...
La indignación de las trapas nacianales no puede ser mayor por las calumniosas maniobras de los dirigentes vasco-soviéticos, que después de destruir por el fuego sus mejores ciudades, intentan culpar a la aviación nacional de tales actos de barbarie.
Manuel Aznar-ek 1940garrenean idatzitako "Historia militar de la guerra de España" liburuak honela dio 406garren orrian :
"las "Flechas Negras" ocupan fácilmente Lequeitio y el dia 28 par la tarde, las.vanguardias han alcanzado las primeras casas de Guernica, que arde incendiada par unos Batallones de dinamiteros asturianos"'
Luis Maria Lojendiok, "Cuartel del Generalísimo"ko berri-emaleen buru izan zenak eta gaur "Valle de los Caidos"en nagusi denak, honela dio "Operaciones militares de la guerra de España" liburuan:
"... y el dia 29 las del Coronel Alonso Vega liberan Guernica, mejor dicho, los restos de Guernica, destrozados por el incendio y la dinamita de los marxistas desmoralizados en su fuga"'
1937garrenean beste hau aitortzen zion Francok "United Press"eko kazetariari :
"Los rojas destruyeron Guernica premeditadamente y con fines de propaganda. Un Ejércita como el nuestro, que conquista ciudades como Bilbao sin disparar sobre ellas un solo cañonazo, es lo bastante para poner coto a esa difamació n".
"No pueden evocar la Patria los incendiarios de Eibar, los destructores de Guernica, los anarquistas de Cangas de Onis y los de tantos otros modestos pueblos de nuestras tierras cántabras".
1948garrengo urriaren 14ean, berriz beste honako hau:
"...lo mismo ha sucedido en Guernica, tras haber sido incendiada y destruida por los propios rojos, en su furia destructiva, de lo que quisieron culpar a las escuadrillas nacionales. Tras de aquel fuego intencionado se levanta una nueva Guernica, que es la más hermosa villa de España".
1950garren ekainaren 19an gauza bera esateagatik "Primer Vizcaino de Adopción y Honor" izendatu zuen Bizkaiko Diputazioak.
Joseba Elosegirentzat "Franco da Gernikako triskantzaren errudun. 40 urte iragan dira: zergatik ez da egia aitortu nahi ? Horrenbeste urteren buruan ez da sekretorik. Norbaitek eman zuen Gernika txikitzeko agindua. Paper hura zergatik ez da argitaratzen ? " dio Joseba Elosegik.
Molaren hitz haietan dago Gernikaren sententzia ere.
"He deeidido terminar rápidamente la guerra en el Norte. Los que no sean culpables de asesinatos y rindan sus armas, verán sus vidas y sus propiedades respetadas. Pero, si la sumisián no es inmediata, ARRASARE TODA VIZCAYA".
"Gernikan ez zen gordetako hari»a altxorrik. Esku hutsik geunden. Etsitzen ez zuten euskaldunei eskarmentua eman nahi zitzaien. Euskaldunon askatasunaren aztarrenak gordetzen zituen Gernika suntsitu, kiskali eta txikitu nahi izan zuten. Baina errauts haietatik kimu berri indartsuak sortu dira" dio bozkarioz Josebak.
"Nazitarren buruak epaitu ziren eta urkatu Nuremberg-en. Sarraski beldurgarri haiek egiteko agindua eman zutenak, alegia. Bonbak bota zituztenei ez zaie konturik eskatu behar, bonbak botatzel'o agindu zutenei baizik".
"Frankok gerra galdu izan balu terrurista eta kriminal zatekeen . Traidore b zala afusilatua izango zen. Irabazi zuelako "heroe nacional eta Generalisimo de los Ejercitos" izendatu zuten. Baina irabazte ak ez du gizona on ala gaizto egiten. Okerrak oker dira irabazlearenak badira ere".
"Egia jakiteko ordua da. Gernikako herriak eskatzen du"
Joseba Elosegik Gernika erretzeko eta tx kitzeko agindu zuenari egun beldurgarri hur gogoratuz bere buruari su .eman zion. "Gor Euskadi askatuta. Gernika! Gernika! "oihu egi zuen Franco eta bere ingurukoak dardaraz ja rriaz.
Gernika, eta Euskal Herria eta beronen iz piritua, nortasuna, kultura, hizkuntza eta aba deuseztatzen ahaleginak egin dituztenei kontu ak estatzeka garaia da. Egindako kalteak orda intzen hasteko garaia da. J. Elosegi ez zuen Ger nikako suak erre. Ezta Anaetakoak ere. Bizi d Euskal Herria. "Gora Euskadi astatuta"'
HERRIALDE
13

GaiezGizarteaHistoriaGernikako B
PertsonaiazELOSEGI2

Azkenak
Euskal diaspora elkartuko da Boisen, eta jendetsua izatea espero dute

AEBetako Idaho estutako Boise hiriburuan ospatuko dute euskal kultura ezagutarazteko, eta euskal diaspora batzeko. Hainbat ekitaldi egingo dituzte uztailaren 29tik abuztuaren 3ra arte.


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Astebeteko liskarren ondoren, Thailandiak eta Kanbodiak su-eten akordio bat sinatu dute

Duela astebete, bien arteko mugan Thailandiako eta Kanbodiako tropak elkarri eraso egiten hasi ziren, Frantziaren kolonizazio aldian jatorria duen gatazka berpiztuta. Bi herrialdeek "berehalako eta baldintzarik gabeko" su-etena ezartzea adostu dute astelehenean, 35... [+]


Zuzenean eta zeharka 434.000 palestinar hil ditu Israelek 2023ko urritik, Gazako biztanleriaren %20, kalkulu baten arabera

The Lancet aldizkari ezagunak iazko uztailean eginiko "aurreikuspen zuhurraren" ondoren, zuzenean eta zeharka Gazan hilda egon daitezkeen palestinarren kopurua eguneratu du Steven Donziger abokatu entzutetsu estatubatuarrak, The Lancet-en formula... [+]


Europa makurrarazi du Trumpek
AEBek Europako produktuei %15eko muga-zergak ipiniko dizkie, eta alderantziz ezer ere ez

Horrez gain, Europa behartu egin du gasa AEBei erostera, 750.000 milioi euro xahutu beharko ditu horretan datozen hiru urteotan; beste 600.000 milioi euro gehiago inbertitu beharko ditu han, "inbertsio estrategikoetan"; eta, "ehunka milioi euro", zehaztapen... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Gosez hiltzen ari gara

Nire gorputza erortzen ari da. Ama kolapsatzen ari da nekeak jota. Nire lehengusuak egunero jokatzen du bizitza laguntza pixka baten truke. Gazako haurrak gure begien aurrean hiltzen ari dira eta ezin diegu lagundu.


Octavio Alberola zendu da, Donostian Franco hiltzen saiatu zen anarkista

1962ko udan, CNT Francisco Franco diktadorea hiltzen saiatu zen Donostian, ETAren laguntzarekin. Octavio Alberola anarkistak koordinatu zuen ekintza, baina huts egin zuten.


Paul Urkijoren ‘Gaua’ hurrengo filmaren soinu bandaren grabaketan parte hartu du Aiaraldeko Iaiaiai taldeak

Irrintzi eta performance taldeak aste honetan egin ditu grabaketak Paul Urkijoren eta Mursegoren eta Aran Callejaren gidaritzapean, eta beste artista batzuekin elkarlanean, Ibon RG-rekin besteak beste. Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko dute pelikula, urrian.


2025-07-28 | Gedar
Arrazakeriarekin lotu ziren iazko gorroto-delituen ia erdia Espainiako Estatuan

%37 genero- eta sexu-diskriminazio kasuekin loturik egon ziren, eta aporofobia %33 hazi zen. Gorroto-delituen intzidentzia tasarik altuena Nafarroan identifikatu zuten iaz.


Umezurtz geratu diren Palestinako haurrei eskolak ziurtatzeko 41.000 euro bideratuko ditu Salam Gaza erakundeak

Nafarroako Kutxa Fundazioari esker 41.000 euro bideratuko ditu Palestinara Salam Gaza Gobernuz Kanpoko Erakundeak, umezurtz geratu diren haurrei eskolak bermatzeko gutxienez beste urtebetez. Alor akademikoa eskaintzeaz gainera, babes psikologikoa eta laguntza emozionala... [+]


2025-07-28 | Hala Bedi
Gasteizko kanpaldian jasandako Poliziaren bortizkeria salatu dute GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak

GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak salatu dute Ertzaintzak eta Gasteizko Udaltzaingoak gogor kargatu zutela "giro lasaian" egiten ari ziren ekimenaren aurka. Lau atxilotu, 11 identifikatu eta hamarnaka zauritu utzi zituzten Poliziaren esku hartzeari buruzko bestelako... [+]


Espetxetik irten da Georges Abdallah, Europan espetxean denbora gehien zeraman preso politikoa

40 urte pasatxoko espetxealdiaren ostean, joan den ostiralean atera zuten espetxetik, eta segituan Libanora eraman, bere jaioterrira. Libanoko Frakzio Armatu Iraultzailearen sortzailea izan zen, eta diplomazialari israeldar eta amerikar bana hiltzeaz akusatu zuten. Inoiz ez... [+]


Eguneraketa berriak daude