Kataluinako berri


1977ko apirilaren 24an
Ernest Sabater katalan irakasleari elkarrizketa
Kataluinako berri
Ernest Sabater Berriz Gure Artean
Urtero bezala, aurten ere izan dugu geure artean Ernest Sabater, katalan irakaslea... eta euskaltzalea euskaraz poliki daki). Kataluinako egunkari-aldizkarietan ezaguna da haren izena, beti hizkuntza eta irakaskuntza gaiez.
Ikastolak eta euskal kulturgintza bertatik bertara ikusteaz gainera, zenbait jenderekin hitz egin du. Besteak beste, ikastolen kondaira bat egin nahi du eta horretaz liburu bat osatu. Asmo hau, dakigunez, atseginaren atseginez hartu dute Lankide Aurrezkian: Kataluinarako ez ezik, honerako ere oso komenigarri izango delakoan, laguntza osoa eskaini diote.
Hona Ernest Sabater-ekin elkarrizketa.

- Nola dago hizkuntza mintzatua Kataluinan eta gainerako Katalan Herrialdeetan?
- Alde batetik, esaten ahal dugu osasun ona duela hizkuntza mintzatuak.
hots, bertakoek (jendetza orotarik ehuneko 60tsuk) erabiltzen dutela, Barcelonako zenbait burgesiak ezik. Kataluinara 1930 aldean etorri zirenen seme-alabek ere familian erabiltzen dute.
Bi salbespen egin beharko dira: gaztelania nagusitu du Pais Valencia-ko zenbait hiri-eskualdetan (Valencia eta Alicant) eta Barcelona inguruko hauzo erraldoi horietan (Sta. Coloma, Cornella, L'Hospitalet e.a.) hango jendetzaren ehuneko 90 etorkin berriak dira. Moltsapen honek galerazten du biziki katalantzea integratzea), lehen -egunoroko harremanak zirela kausa berez gertatzen zen katalantzea hain zuzen ere.
Beste aldetik, hizkuntza tnintzatua oso kutsaturik dago: fonetikan, joskeran eta hiztegian, Barcelonako.hirian eta ondoko inguruan bereziki. Zorionez, eskualdeetako katalan mintzatua, Tibidabo pasa eta berehala (Tarrassa, Sabadell), askoz hobea da.
Orain telebista programa axola handikoak dira: astean bost egunetan ordubeteko programa bat izaten da, 2-2.30rarteko berriez gainera (azken hau ehuneko 40-50 elebidun). Programok berriro ematen dira bigarren kanaletik larunbat-igandeetan 3-5.30rarte. Apirilez gero, programok emango dira egun berean gaueko hamaiketan UHFn. Ez da guk nahi genukeena, jakina, baina asko aurreratu dugu duela bi urteko egoerarekin gonbaratzen badugu (hilean ordubete) eta duela urtebearekin ere (astean bi ordu, batere errepikatze gabe).
Hiru hilabatedanik, Radio Nacionaleko FM-Irrati bat bada: RAdio Quatre. Oraingoz Barcelonatik 50 kilometrotara entzun ahal da (laster da beste Irrati bat, hori baino potentzia bikoitza izango duena). Radio Quatre-k katalan hutsean ematen du. Gainera, Radio Nacional-can egunean hiru aldiz ematen dira berriak 20 minutuz eta ordubeteko beste programa. bat, 10.30-11.30rarte. Zenbait Irrati pribatuk badituzte katalanezko programa labur batzuek eta eskualdeko zenbait Irrati elebidun dira orain.
- Eta hizkuntza idatzia? Batasuna guziz lortu dea?
- Alor honetan makurragoa da gure egoera. 40 urtez ez dugu irakaskuntzarik izan eta lehen ere erdizka bakarrik, 1931-1939rarte. Honek zera dakar: herriak era batera hitz egjtea eta bestera idaztea. Hori bai, azken urteotan katalanezko izkribuak maila guzietan eta ikastaldiekiko interesa arras hazi dira. Literatur hizkuntza P. Fabra-k eta Instituk d'Estudis Catalans delakoak batu zuten 1913.ean eta ez da atzera egiterik. Baterapen hau, ordea, aski zabala da, dialektu guzien hitzak, morfologia-aldakiak (barianteak) eta adizkiak hartzeko. Diferentziak, hau esan behar da, ehuneko urri batetan gertatzen dira: aldi batzuetan eta zenbait letratan bakar-bakarrik. Guziekiko hiztegia (hiztegi komuna) gehiena da.
Haur-textuen argitalpena hiru dialektu-talde handiei egokitua (Kataluinako katalana, Valencia-koa eta Balear Uhartetakoa) beharrekotzat jotzen da lehen mailetarako, pedagogia ikuspuntu batetatik. Baita ere saiatzen ari da "neutro" edo xuxen-xuxen inongo ez den hizkuntza-mota batetan argitalpenak egiten, nahitaezko aldakiak (edo barianteak) aipatuaz. Hots, elkar ulertzeko arazoak konpontzea baino (arazo horiek oso guti dira), helburua dugu aberastasun bat eta askatasun eta erosotasun sentipen bat ematea.
"AVUI" egunkaria sortzea, duela urtebete, urrats garrantsitsu bat izan zen, jendeak gure hizkuntzaz irakurtzeko ohitura har zezan. 60.000 ale argitaratzen ditu. Kataluinako bigarren egunkaria da, hortaz, "La Vanguardia"ren ondotik. Aldizkarien sasoia da orain. Aspaldiko "Canigó" eta "Presencia"z gainera, "Arreu" agertu da (laster itzaliko bada ere, diotenez), eta beste batzuek iragartzen dira. Beste aldetik, badira eskualdeko aldizkariak eta hilabetekari literario, kultural eta historikoak: "Serra d'Or", "Lluo" Mallorcan), "Oriflama" (laster astekari), "Els Marges", "Randa", "L.Avenq", "L'Opinió" (espezializatuagoak).
Liburuen argitalpena betidanik izan dugu axola handikoa. Orain badirudi 3.000 ale-mugatik ateratzen ari garela. Sakel-liburu sail batek 5.000-6.000 eta 10.000 ale ere argitaratzen ditu. Halabaina, katalanezko irakurle ohizkoak ez dira ehuneko 20-30 baino gehiago, eta gehienak Kataluinan dira.
- Katalanak zer leku du eskoletan? Badirea katalan eskolak ( ikastolak)?
- "Ley de Educación" delakoak aipatu egiten zituen " bertako" hizkuntzak eta aipamen hori egia bilakatzeko lan egin zen. Azken ikasturteotan lortu da sartzea eskola askotan, Barcelonan eta Barcelona inguruan, astean bi ordutako irakaskunttzan eskola-orduetan barrenean, maila guzietarako edo horretarako bidean, katalanezko irakasleek emana. Hala ere, Barcelonako hirian 260.000 ikasle badira EGBn eta 36.000-k bakarrik hartzen dituzte eskolak sistima honetaz, eta beste 10.000-k beren maisu-maistrekin, eskola "aktiboetan" bereziki. Kataluina osoan 170.000 dira Omnium Cultural-en babespean, eta beste 30.000 maisu-maistren gain.
Hamabost urtedanik ditugu eskola "aktiboak" : haietan leku garrantsitsua ematen zaio katalanari, irakurtzen eta idazten ikastetik hasita, baina katalentzat bakarrik, hots, katalanez mintzatzen diren haurrentzat. Eskola hauetako batzuek, egun, irakaskuntza katalanez ematen dute, EGB bukatu arte, baita BUP ere. Dena dela, hemen ez da hizkuntza eragile izan, pedagogia baizik, eta eskola guziak ez dira berdin ibili. Aurten, lehendabiziko, sortu dira hiru eskola, eskolaurretik hasita, irakaskuntza katalan hutsean emateko helburuaz: Perpienya-n, Ciutat de Mallorca-n eta Castelló-n.
Hirurak, hortaz, Kataluinatik kanpo!Iduri luke ito-larrian baizik ez dela bide horretatik abiatzen, hau da, hizkuntza argiro galbidean den lekuetan bakarrik sortzen dela "jarrera gogorra".
Arrazoina duzu, zalantzarik gabe. Gauza berri hau dugu, bada, eta Kataluinan zenbait eskolak bide hori hartuko dute, kontzientzia indartuz bait doa. Honelaxe katalan eskolaren oldarra eratuko da.
- Katalan irakaskuntza zeren bidez egiten da? Zer oztopo ageri zaizkizue?
Eskoletan katalana ikasten duten haur gehienek Omnium Cultural-eko DEC-eko ("Delegació d'Ensenyament Catala") irakasleen bidez ikasten dute. Bada probak (examinak) egiten dituen eta Tituluak ematen dituen Batzorde bat. Batzorde hau Institut d'Estudis Catalans-en mende dago. Hamabost urteotan 1.200 titulu eman dira. Gainera, Unibertsitateak eman ditu beste 400-500 (EGB-rako agiria) ; azken titulu hau duela bi urte sortu zen, tituluak legeztatzeko eta ordurartekoak konbalidatzeko. Bestalde, duela ia hamar urte sortu ziren Hizkuntza eta Literatura Katedrak Barcelonako bi Unibertsitateetan ; haietan erdiets daiteke katalanean Lizenziatura, Filologia Hispanica delakoaren adar gisa.
DEC-ek, Diputazioak, Udako Eskolek eta Rosa Sensat Elkargoak antolatzen dituzten ahozko eta posta-ikastaldien bidez eskolatu dira maisu-maistra eta irakasleak. Egun, bi Unibertsidadeetako ICE-en bidez egiten dira "birziklapen"-ikastaldiak, hau da, katalanez dakitenentzat ikastaldiak, maisu-maistrek hizkuntza bera eta hizkuntzan irakasteko gai izan daitezen: 600 Gironan, 700 Lleidan, 500 Barcelonan (harrigarri bada ere Lleidan baino gutiago! )eta 100 Tarragonan. Pais Valencia-n milatsu dira, hamar hiritan banaturik, eta Mallorcan hasiak dira. IparKataluinan egoera iluna da: frantses Ministerioak ikastaldiak agindu ditu, baina oraindik ez dugu tutik ere. Hala ere, badira han aldez edo moldez lan egiten duten dozena batzuek maisu-maistra.
Dugun oztopo nagusia ezagutza ofizialik eza da, onharpen edo tolerantzia ofizializatua besterik ez bait dugu. Barcelona Probintziako "Inspekzioak" idazki bat bidali du ikastetxe guzietara. Bertan ageri da DEC-ek egin programazio bat (Inspekzioak nonbait begi onez ikusia), katalana eskola-orduetan barrenean irakasteko baimena ematen du eta katalan irakasleak ikastetxeetan eta irakasle-biltzarreetan aurrean egon diatezen ere baimena ematen du. Baina hori besterik ez dugu oraingoz. Ez da Ministerioren dirurik, zenbait hiri eta Diputaziorena bakarrik; ez da eskolatze osoa (leku askotan eskolak bizpahiru mailetara heltzen dira soilik) ; katalana ez da nota ofzialetan agertzen; ez da maisu-maistra guzien berziklapena... Kataluinako Magisterio Normaletan katalana sartua da egin beharreko gai, baina urtebete bakarrik ikasten da batean eta bi urte bestean guzientzat, eta gero jarraitzen dute Filologia adarrekoek bakarrik, eta hauek guti dira. Sant Cugateko Normalean, Unibertsitate Bergainekoan (Autonomoan), eskola guziak katalanez dira, hori bai, katalan gaiak lantzen eta gainera garrantzia ematen zaie irakurketa eta idazketa-didaktikari.
- Zein da etorkinen jarrera?
- Etorkinen gopuru handia bereganatzen oso zaila gertatu da, Erakunde edo Instituziorik ez geneulako: eskolak, katalanaren erabiltze ageriko eta ofiziala, e.a. Gainera, hauzo erraldoi horietan oso katalan guti bizi ziren. Hala ere, katalan "izatearen" interesa eta onhartzea nonahi ditugu. "Nire seme-alabak katalanak dira" delako esaldian laburtua duzu hori. Katalan eskolak batere koskarik gabe sartu dira etorkinak gehiengoa diren hauzoetan eta maiz askotan ikasleen gurasoek berek eskatu dituzte.
- Zein da hango Alderdien jarrera hizkuntzari buruz?
- Berez, oposizioko deritzaten Alderdi guziak ageri dira, zein gehiago zein gutiago, katalanaren normalpenaren alde ta erabiltzen dute beren programa eta egitadetan, batzutan sinbolo gisa bada ere. Hizkuntza onhartu behar den egia bat da. Praktikan, Pais Valencia-n eta Mallorca-n askoz motelagoak dira bertakoak ez diren Alderdiak, nahiz teorian elebitasunaren alde izan.
Eztabaida gaitza izan da "ofizialtasuna" eta "ofizialkidetasuna" direla eta. Batean, lehentasuna emango litzaioke katalanari, eta behar izanez gero gaztelania onhartuko litzateke gaztelania-eledunentzat. Bigarrenean, hizkuntza paretasuna osoa izango litzateke; kasu honetan, gaztelaniaren pisua eta ohikeria (edo rutina) oztopo handiak izango lirateke katalanaren nomalpenari buruz.
- Zer interesatzen zaizu gehien Euskal Herrian? Zer ezagutzen duzu?
Euskal Herrian gehien interesatu zaidana Ikastolen oldarra izan da, eta bide batez Ikastolei loturik dagokien azken urteotako zuzperraldia: euskaldun berriak, euskara batua, liburu-argitalpenak gai guziez e.a. Ezpairik gabe, hau lortu da euskaldunok duzuen nazio-kontzientzia sendoari esker, eta dena bideratu den borrokari esker ere bai, noski.
Ikastolak duela bost urte ezagutu nituen eta orduan hasi nintzen euskaraz ikasten, hurbiletik aztertzeko izate hauek guziok. Horretara, ikastola asko ezagutu ditut, baita euskal nazio-zuzperraldian, alor batean zein bestean, lanean ari diren pertsona asko. Haien artean oso adiskide onak ditut. Nirekiko beti guziz maitakor agertu dira. Uste dut Katalan Herrialdeetan badugula zer ikas horiek bultzatzen dituen, gogotik eta lan praktikoaren abiadatik, alor askotan hutsetik hasita ere. Gure egoera ez bait zen hain etsigarria, atzean gelditu gara irakaskuntza bezalako hil-ala-biziko alorretan.
Azkenik, ezagutu eta ezagutzen al dituzu euskaldunak Barcelonan?
- Ehundaka dira Barcelonan euskaldun ikasleak, bai Unibertsitateetan eta Eskola Teknikoetan. Haiek antolatzen dituzten euskal ikastaldien bidez hasi nintzen ikasten. Gainera, joan egiten naiz sarritan hitzaldi eta kantaldietara. Uste dut gure herrion arteko harremanak azkartu behar liratekeela maila guzietan. Kataluinan, oro har, Euskal Herria miretsi egiten dugu, baina ez dugu ezagutzen. Eta Euskal Herrian begirunea ematen zaio katalan kulturari, baina agian "superbaloratzen" dituzue haren finkatzea eta normalpena, argitalpen-alderdia eta mintzairaren erabiltzea... Merkatal bidaztiak bakarrik dira ezagunak: nire aberkideak gutitan etortzen dira hona, Bazko oporretan ikasle talde batzuek izan ezik... Euskaldun ikasleen artean Kataluina ezagunagoa gertatzen da, hantxé hala beharrez bizi direlako. Askok ere katalanez hitz egiten dute eta aditu ia guziek egiten dute. Inoiz edo behin Unibertsitatean eztabaidatu da zer hizkuntzatan irakatsi behar zen eta euskaldunek (kontzientziadunek behintzat) beti katalana defendatu dute, katalan askok baino areago ere.
- Mila esker.
DANIEL IBARGOITIK BILDUAK
29-30

GaiezHizkuntzaKatalana
PertsonaiazSABATER1
EgileezIBARGOITI1Hizkuntza


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude