Espeleologoen Astesantua


1977ko apirilaren 24an
"Arantzadi" elkartearen espeleologoari elkarrizketa
Espeleologoen Astesantua
Jakina denez, apirilaren 7tik 10era bitartean "XII Euskal Herriko Espeleologi taldeen lan-egunak" ospatu dira. Oinati eta Arantzazu artean dagoen Gesaltza harzuloan aritu dira. Bertan egin dutenaz "Arantzadi"ko batekin mintzatu gara.
- Noiztik egiten dira lan-egun hauek?
- Lehendabizikoa "I Congreso VascoNavarro" de Espeleología de Aranzazu" deitua izan zen; zorionez gaur egun "Vasco Navarro"deitze hori bazterturik dago iadanik. Kongreso hau 1956.urtcan egin zen, gurc elkarteak, "Arantzadi"k alegia, antolatu zuelarik. Géroztik XII. urtcra iritsi arte iraun dute.
- Nork hartu dute parte?
- Berrogeita hamalau espeleologok, talde hauek osatuz: Oinatiko "AloñaMcndi" -aurtengp antolatzailea izan dena-, líonostiako "Arantzadi", Lizarrako "Bianako Printzea", Bilboko "Bizkaiko Espeleologi taldea", Gasteizko "Arabako Espeologi taldea", Eibarko "Kirol Klub" cta Barakaldoko "Esparta" cspeleologi taldea.
- Zein izan da lan-egun hauen helburua?
- Badira lan batzu talde bakar batel ezin egin ditzakecnak. Holakoetan Hego Euskadiko espeleologo guztien lankidetza eskatzen da. Hemendik aurrera ahaleginak eginen ditugu Baionakoak ere parte har dezaten; orduan, guztion lanaren bitartez, posible izanen dugu lan zail horik egitea.Bestalde, lan-egun hauetan sistema eta ideia berriak elkar aldatzen ditugu; bai kaustologiaz, bai topografiaz, klimatikaz, bioespeologiaz, geomorfologiaz, estudio teknikoez, antolaketaz, e.a.
- Nolako materiala erabiltzen duzue?
- Alde batetik, gela eta laboratorio lanetan, material zientifiko egokia behar da lan onak egiteko eta bestaldetik esploratzeko materiala. Egunetikegunera teknika hobeak sortzen dira azkartasun haundiago lortzeko. Esaterako, lehen bertikaletan, egurrezko eta sokazko eskalak erabiltzen zituzten. Guk berriz altzairuzkoak efa aluminiozkoak erabili ditugu orain arte. Baina urte hauetan gero eta gehiago erabiltzen dira "Jümau" eta holakoak, arintasun gehiago lortzen dugula. Topografia materialak ere, aldaketa haundiak izan dicu, arinagoak eta zehatzagoak dira alegia.
- Material hauek garestiak izango dira noski; nola lortzen duzue dirua?
Beste taldeek subentzio inportantcak eskuratzen dituzte haien Diputazioengandik, baina gure egoera ez da hori. Gu nolabait partikular elkarteen laguntzarekin mugitzen gara, baina ez da aski. Beraz, gure ekintza-eremua mugatu egiten zaigu laguntza horien faltagatik.
- Orain zuek lan konkreturik egiten ari ahal zarete?
- Kontura beharra dugu espeleologi estudioak globalak izan behar direla, alegia, gehienetan ez direla leizezulo bakarrak, leizezulo sitema baizik. Beste kasu batzutan, sistema ez izan arren, leku-propietate berdinak izatea gerta daiteke. Gu orain mendi-multzo kaustiko batean ari gara, Aralarren. Eta aldi berean, alderdi desberdinetan banatzen ditugu, segun nola dauden lur azpiko urbideak, e.a. Egun hauetan honelako batetan ari gara, S.W. aldera, Ataun inguruan.
- Beste ezer esan nahi ahal duzue?
- Bai. "Aloña-Mendi"koek egin duten antolaketa oso ona izan dela, ez gcnuke aipatu gabe utzi nahi.
ENDIKA
31

GaiezGizarteaientziaElkarteak
EgileezENDIKA1Gizartea

Azkenak
2025-06-07 | ARGIA
Euskara hutsezko plaza bete dute Ziburuko Azokan

1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]


EAEko euskaltegietan A2 mailan matrikulatzea oraingoaren laurdena kostako da

Datorren ikasturtetik aurrera, euskaltegietan A2 mailan matrikulatzen direnek orain arte bezala 310 euro ordaindu beharrean, 70 euro ordainduko dituzte. Maila gaindituz gero, ordaindutakoa itzuliko zaie ikasleei. 


Guardia Zibilak “hemendik fan egiteko” eskatuko dute ekainaren 14an Oñatin

Kuartela herrixantzat lelopean indar okupatzaileek Euskal Herritik irten behar dutela aldarrikatzen du Fan Hemendik taldeak.
 


Gure haurrak ere badira ekimenak mobilizazioa egingo du ekainaren 12an, Gasteizen

Rafah-ra doan nazioarteko martxarekin bat eginez, Gasteizen mobilizatzera deitu du plataformak, baita ikasgeletan ere. Palestinar haurrekiko elkartasun argazkiak ateratzeko eskatu du.


Bake Bideak eta Bakegileak bide amaierara iritsi dira

Aieteko Nazioarteko Bake Konferentzia 2011n egin zen Donostian eta ondoren sortu zen Bake Bideak, Ipar Euskal Herritik bake prozesua sustatzeko. Bakegileen zeregina ETA armagabetzeko ekinbide zibila antolatzea izan zen. Orain, desegingo direla iragarri dute bi ekimenek.


2025-06-06 | Gedar
EAEko kartzelariak greba egitera deitu ditu ELAk

Espetxeetako funtzionarioek lanuzte partzial bat egingo dute ekainaren 9tik 15era bitartean.


Idoia Asurmendi
Bihotzetik berriz pasatzea

IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.

----------------------------------------------------
 
Termometroak 30 gradutik gora markatzen ditu, uda giroa nagusi da eta Bilboko kaleak herritar aztoratuz beteta daude. Horrelako egun... [+]

Torturaren 21 biktima berri aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

21 pertsona “giza eskubideen urraketen biktima” gisa aitortu dituzte ofizialki. Espainiako Estatuko funtzionarioek eta eskuin muturreko taldeek torturatutako pertsonak dira eta biolentzia horren lagin txikia baino ez direla dio Egiaren Garaia Da ekimenak.


111 Akademiak banatuko duen azken saria jaso du Miren Amurizak

Ostegunean banatu dute saria, Amasa-Villabonako Hika txakolindegian. Bertan jakinarazi dute 2024koa izan dela 111 Akademiak banatuko duen azken saria.


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


“Zaurgarritasun Indizea”, Jaurlaritzak nahi duena egiteko koartada

Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?

Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]


GALen biktimei barkamena eskatu die Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak

Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.


Eguneraketa berriak daude