Mariano Zufia Nafarroako Kontseilari Foralari Elkarrizketa


1977ko apirilaren 03an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Mariano Zufia Nafarroako Kontseilari Foralari Elkarrizketa
Galdezka Politikoak Zirikatzen
MARIANO ZUFIA: 56 urte. 7 seme-Alaba. nafarroako kontseilari forala. Iruineko konzejal eta alkateordeko izandakoa. Carrero Blancoren hiletan ez joateagatik zigortua-. Gaztetatik Karlista Alderdiko militantea. "Alferez Provisionala". Gaur egunen EKAko idazkari orokorra eta komite federalaren partaide. Orain dela urte bete banku bateko zuzendaritza uztera behartua izan zen.
1) Eman diguten amnistia zer iruditzen zaizu.
1.- Erregearen gobernuak ematen dituen indulto hauetan beste urrats bat gehiago izan da amnistia deitu hori. Beraz ez da amnistia, amnistia ez bait da agintariak ematen duen grazia. Kontu zaharrak ahaztea eta adiskidetzeko gogoa eskatzen ditu amnistiak. Nor noiz gartzelatik atera behar den Gobernuak erabakitzen duen bitartean ez dago amnistiarik.
2) Amnistia honekin, Espainiako estatua demokrata bilakatzen al da
2.- Herriak agintzeko bidea egin beharko du Estatu demokratiko batek. Diktaduraren aldia amaitu eta aldi berri bat hasteko pausoa da amnistia . Nahitaezko baldintza da, beraz. Baina demokrazia egiazko izango baldin bada herriak agindu behar du. Herriak agindu dezan ez da biderik jarri oraindik.
3) Lege elektorala demokrata al da.
3.- Hauteskundeetako legea ez dugu oraindik ezagutzen, ez bait da argitara eman. Koinunikabideek esandakoez aparte eta Justiziaren Ministroak telebistan agertutakoaz kanpora ezer ez dakigu. Onar daitekeen legea dela dirudi. Akatsik ere badu.
Eskualdeak eta nazioak ahaztea nabarmenetako bat. Euskal Herrial arazo berdinak ditu. Euskal probintzi batzuetako eta besteetako kandidatoek lokarririk beharko lukete elkarrean artean, noski. Hau hutsune haundia da neretzat.
Probintzi bakoitzari gutxienez hiru diputatu ematea ere akats naharmena da. Bizilagun gehiago dituztenen kaltetan bait da. Ez da bizilagunen kopuruaren arabera zuzenki egiten.
Hauteskundeetarako ematen den tarte txikia ere oker haundia da. 40 urte herria lozorroan eduki eta partidu politikoei eta hauteskundeetarako tratuentzat hiru aste besterik ez ematea oker haundia da.
Okerrik nabarmenetak hoiek ditu.
4) Gobernuak bentaja duen hauteskunderik onar al daiteke.
4.- Hauteskundeak egiteko askatasun apur bat baldin bada, hoiek kontrolatzeko bide txukunik baldin bada eta parte hartu behar duten taldeek aukera berdina baldin badute parte hartzeko aldekoak gara. Programak ezagutzera emateko eta herriaren ordezkari izan daitezkeen gizonak agertzeko baliagarri gerta daiteke hauteskundeen kanpaina, bere akets guztiekin ere. Euskal herriaren arazoak eta eskubideak plazaratzeko eta zuzentzen hasteko bidea emango digu.
Espainiako Estatuari asko erasan diote bertako nazioek.. Gobernuak erantzun beste erremediorik ez du izango. Autonomiaren, estatutoaren eta Euskal Herriaren askatasunaren aldeko gizon suharrek hemengo egoera aipa eta gida dezakete aldi batean, garrantzitsua gerta daitekeen aldi batean.
Noiz egiten diren ere ikusi beharko da. Lehengoa deuseztatuko duen askatasuna beharko genuke aldi honetan. Demokraziazko askatasun osoa eta egiazkoa beharko genuke: hauteskundeen jokoa jokatzeko prest diren partidu guztiak legeztatuz gutxienez eta partidu hoiek bi hilabetez, beren programak eta iritziak ezeren eragozpenik gabe agertzeko, kanpaina egiteko aukera izanaz.
19


Gaiez\Politika\Euskal Herr\Erakundeak\Nafar Gober
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Alderdiak\EKA
Pertsonaiaz\ZUFIA2

Azkenak
Eguneraketa berriak daude