Jose Luis Elkororekin elkarrizketa


1977ko apirilaren 03an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jose Luis Elkororekin elkarrizketa
Galdezka Politikoak Zirikatzen
JOSE LUIS ELKORO: 41 urte. Bergarako udaletxean sartu baino lehen, sekula politikari izan ez dena. Sozial aldetik herriko gauzak konpontzen saiatu den gizona - haurtzaindegia, zaharren biltokia, e.a...- Orain dela urte pare bat kontzejal hautatua, eta kontzejal zela aukeratu zuten alkate 1976. otsailean. "Alkate Mogimenduaren" aintzindaria.
1) Eman diguten amnistia zer iruditzen zaizu.
1.- Preso guztiak kaleratuak ikusten ditudanean hasiko naiz Amnistia sinesten.
2) Amnistia honekin, Espainiako estatua demokrata bilakatzen al da
2- Ez. Erabaki honek ez du espainol estadua demokrata bihurtzen, bainan espainol estadua demokrata izateko behar beharrezkoa da.
3) Lege elektorala demokrata al da.
3.- Demokrata ez diren erakunde batzuetatik atera denez gera, sekula demokrata ez daiteke izan, nahiz eta demokrazia hildora joatea izan bere asmoa.
4) Gobernuak bentaja duen hauteskunderik onar al daiteke.
4.- Inolaz ere ezin ditzakegu onar lege honekin Gobernuak bere buruari ematen dizkion bentajak. Gainera hauk Gobernuak esaten duenaren kontra doaz.
5) Hauteskundeek nola izan beharko lukete.
5.- Ez naiz ausartzen esatea zein izango litzatekeen egungo kondizioetan Gobernu batek egindako hauteskundetarako legerik hoberena. Bainan, esan daiteke, lege bentajista bat dela eta, bera egiterakoan alderdi politikoen batipat oposiziokoen- parte hartze haundiago bat izan behar zela o
19

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Presoak\Amnistia
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Erakundeak\Udalak
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Alderdiak\HB
Pertsonaiaz\ELKORO1

Azkenak
Eguneraketa berriak daude