Euskadiko Sozialestak Elkartze Indarrari elkarrizketa


1977ko martxoaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskadiko Sozialestak Elkartze Indarrari elkarrizketa
Otsailaren 18an plazaratu zen Iruinean ESEI (Euskadiko Sozialistak Elkartze Indarra). Euskadiko langilego eta herriari egin agerpena besterik ez genuen argitara eman otsailaren 27ko Zeruko Argian.
ESEI zeintzuk osatzen duten eta ESB eta KASi buruz zer iritzi duen jakin asmoz hurbildu gatzaio sozialista talde honi.
-- Zer da ESEI.
-- Manifestuan azaltzen dugunez, Hego Euskal herrian ari den erakunde abertzale eta sozialista bat da.
-- Zer jendek osatzen du ESEI.
-- Politiko arloari lotzen bagatzaizkio, Euskadiren azkatasunerako burruka talde konkreto batzuen barnean eraman duten jendeak osatzen du, baita independiente mailan jokatu
Sozio-ekonomiko arloari lotzen bagatzaizkio, denak dira interes sozialistak dituzten sektoreetatik etorritakoak.ESEI osatzen dutenen artean ehuneko 60 langileak dira, ehuneko 15 ikasleak eta ehuneko 25 abokatuak, irakasleak, ekonomistak etab.
-- Batzuen eritziz, ESEI talde kulturalista bat da.
-- Lehen eman ditugun portzentaia horiei berriz begirada bat ematen badiegu, garbi esan dezakegu ezetz. Gertatu izan dena zera da, publikoki, mahai inguruetan etab. kultura mailan lan egiten duen jendea azaldu izan dela eta horregatik batzuek fundamenturik ez duen txartel bat ezarri diote ESEI-ri. Dena den, hontaz zerbait gehiago esan dezakegu. Ezin ahantzi dezakeguna da, gaurregun produkzio mailan zientziak hartu duen garrrantzia. Bestalde azpimarkatzekoa da, batzuek hain erraz kritikatzen dituzten sektore horik, Espainia barnean ari diren ezkertiar talde indartsuenak interes handirekin kultibatzen dituztela. Ez al dute sektore horiek euskal ezkerraren barnean bere lekurik edukiko ?
-- Zenbatek osatzen dute ESEI.
-- Honetan hasi baino lehen, hauxe da kontuan eduki behar duguna, jendeak ez duela gaur numerotan .sinesten edo numeroak azaltzen direnean jendeak dudaz begiratzen dituela. horregatik ez gara numerotan sartuko eta Euskal Ezkerreko edozein talde abertzalek beste badituela esan dezakegu.
-- Zer diozu ESB-az.
-- ESB-az hitz egiteko ez dugu aski datorik.. Bere agerpenak gutti izan Jira eta ez haingarbiak. Talde politiko bezala sozialdemokraten laguntzarekin ikusi izan dira. GALEUSCA hori ere talde sozialdemokratek osatua da.
Uste dugu, hontaz, heuren partetik argitasun gehiago behar genukeela. Hau hola balitz baliteke gaur egun sozialdemokratak PNV barnean lekua izatea. Horrela euskal ezkerrak mesede.
Bestalde, legalizatzekoan Alderdi Sozialista bezala egiteari marrajokeria deritzogu, euskal ezker osoarena den izen bat leporatu dutelako.
-- Baina zuek ez ala zarete ESBtik irtendako talde bat.
-- Ez. Gaur ESB den konbergentzia hori argitara irten baino lehen, talde batzuen elkarhizketak izan ziren konbergentzia hori aurrera ateratzeko. Eztabaida batzuen ostean ESB bere bideari jarraitu zitzaion eta besteok beste bide bati. Guk ez dugu hortik irten, hortik alde egin dugu baizik.
-- Nola ikusten duzue KAS.
-- Guk ondo ikusten dugu KAS. KAS-i ezartzen diogun akatsa hontan datza: bere alternatiba ruptura ikuspegi,batetik egina dagoela eta rreforma aurrera atera deneari oraindik alternatiba hori ez dela aldatu. Estatu barneko hiru alternatiba ezberdin erre ditu, eta gure ustetan euskal ezkerrak ere alternatibak erabili egin behar ditu eta ez alternatibagatik harrapatua lotuta gelditu. Bestalde, aipatu beharra dugu, KASen politikazko benefizioak ez direla gaur egun barnean diren taldeagatik propozionalki aprobetxatuak. Dena den KASek hauxe erakutsi du: euskal ezkerra elkar ulertzera hel daitekeela eta hortarako pauso jator eta balio handiko esperientzia da.
-- Frente autonomiko ala frente abertzale?
-- Gure ustetan autonomi prozesu batetan, Hego Euskadi lurrez eta soziologikoki elkartze eta batzea izango da problemarik gogorrean. Frente abertzale edo frente autonomiko, bata hartzea bestearen aurka badoa, gu frente autonomiko baten alde gaude, Hego Euskadi politikoki elkartu eta batzeko frente abertzale bat aski ez delako.
Nafarroa, barnean sartu nahi bada, indar abertzaleei estatalista talde batzuk batu beharko zaizkie. Frente abertzale batek ez du hortarako behar litzatekeen adina indar.
Frent' abertzale bat bakarrik, Hego Euskadirako zerbait beldurgarri litzateke talde gogor bi sortzera joko bait luke. Nork daki zer gertatuko litzatekeen hemen alde batetik frente abertzale eta bestetik frente estatal bat sortuko balira ? Interesatzen al zaigu gaur politika mailan gerrarik ? Zer bide ireki behar dugu, PC, PSOE eta bestek autonomiari buruz egindako deklarazioak gure onetara ekartzeko?
Honek ez du esan nahi abertzaleen batasuna beharrezkoa ez denik, baina gaur egungo egoerari lotzen bagatzaizkio abertzaleen batasun hori, frente autonomiko baten barnean errazago eman liteke. Abertzaleek abertzaleen puntuak gogor defendatzean, orduan bertan eman liteke nolabait frente abertzale hori
14

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Alderdiak\ESEI

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Eguneraketa berriak daude