"IV ORIXE SARIA" AÑORGAN


1977ko martxoaren 13an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Joxe Mari Aranalde Kontari elkarrizketa
Joxe Mari Aranalde kontari
"IV ORIXE SARIA" AÑORGAN
Añorgako txokoan hamaika kirol eta kultura ekintza eder izan ohi da eta oraingoan ere badugu bat. Martxoaren 13an, "IV ORIXE SARIA" dute ospatzekoa. Laugarrena denez oraingoa, lehenik ere badakigu zeitsu den; baina zehaztasun gehiagoren bila aurtengoari buruz, Joxe Mari Aranalderengana jo dugu.
HERRIALDEK. Joxe Mari, esango ahal diguzu zergatik, jarri zenioten ORIXE izena sariketa honi?
ARANALDEK. Badakizu Orixek bere bizitzako azken bi urteak Añorgako Zabalegin egin zituela. Hori dela-ta, gure sariketa honentzat izen baten bila hasi ginean, añorgar handi eta gizon paregabe genduen Agustin Urdangarinek izen hori jarri behar geniola esan zuen eta ontzat hartu genion.
H. Eta nor da hari? Xalbador zenaren semeren bat?
A. Hala da. Urepeldar haundiaren seme zaharrena.
H. Aurtengo au laugarrena duzue. Zer moduz erantzun du jendeair aurreko urtetan?
A. Ez daukagu kejarik; baina ez dezakegu esan ere aparteko harrerarik egin dionik.
Jendea ibili da. Hori egia da ;baina guk gehixeago espero genuen.
H. Hiru urte hoietako irabaztunak?
H. Urrenez-urren izendatzeko, honako hauek: Igarzabal, Zeberio eta Narbaiza.
H. Zuek hamar bertsolarikin jokatzen duzue zuen saria. Nola egiten duzue aukera?
A. Aukeratzen lan gutxi izaten dugu guk. Badakizu Idizabalen "Zepai Saria" jokatzen dela bertsolari gazteekin udazkenean. Han finala hamar bertsolarik jokatzen dute. Hortik gorakoak lehen egunean baztcrtzen dira. Guk azken egunean finala jokatzen duten hamar hoiekin egiten dugu gurea. Txapelduna ez dugu sartzen eta haren ordez beste norbait ekartzen dugu.
H. Nor sartu duzue aurten
A. Nahi genduena ez. Hangoa jokatu zenean,Itsasondoko Mendizabal gaztea espe-.
txean zen eta ez zuen parte hartzerik izan, Horregatik gure hontara deitu genduen eta baiezkoa eman zigun; baina ez dauka etortzerik. Orain saldaduska tokatu zaio.
H.Nor duzue beraz Mendizabalen ordezko?
A. Itsasondoarrak ezezkoa eman ziguncan, bestaldeko norbait ekartzea pentsatu genduen. Eta geurok aukerarik egiten ez ibiltzeagatik, lehendik Añorgakora etortzeko izena emanda zeuden Mendiburu eta Alkati eskatu genien izen bat. F.ta liaiek Mixel Xalbador aukeratu digutc.
H. Eta orain hasten ahal da,ela lvhendik ere bazebilen ?
A. Lehendik ibilia bada, baina azken urtc hauetan ez zcbilen. Duela bederatzi nrte hementxc izan genduen Añorgan bvre aita zenarekin eta Lopategi eta A.-pillagarekin. Garai hartan bazebilen zerbait; baina gero Ameriketan egin ditu zenbait urte eta ezken bolara liontan ez da ibili.
H. Kantu hoietan urteren batzuk ere baditu gure bertsolari berriak?
A. Urteak, hogei ta hamabiren bat izan behar ditu.
H. Eta nolatan animatu da hoinbeste urtetan ibili gabe egonda?
A. Badakizu, lehen ibilia eta hura gogoan batetik; eta bestetik aita haundiaren oroitzapena ere hor. Gainera lagunak ere hortan ari omen zitzaizkion eta prueba bat egin nahi du. Nik esan nion, prueba bat ez, asko egin beharko zituela, saio guziak pruebak izaten bait dira bertsotan.
H. Bejondaiola eta ia aitaren segira izaten dugun semearengan. Eta besteak, zeintzuk dituzue martxoaren 13an? '
A. Urrenez urren honako hamar hauek ageri dira propagandako karteletan; ENBEITA ION, INTXAURRGA, MURUA, ZELAIA, MAÑUKORTA, MENDIBURU, ALKAT, MIXEL XALBADOR, AGIRRE BITTOR, ATTOLA.
H. Gaijartzaile zerorri izango zerala pentsatzen dut eta hortaz ez dizut ezer galdetzen. Goiz ta arratsalde ahal duzue aurten ere?
A. Bai, gai jartzaile neroni naiz eta goiz eta arratsalde dugu. Goizekoa 11,30etan hasiko dugu eta gero arratsadeko 5etan izango dugu bigarren ekinaldia. Tartean bazkaria izaten dugu Añorgako Jolas-etxean. Egunpasa bat egin nahi duenarentzat egokiera ederra izaten da.
H. Adizu, ta zuek baduzue ohitura erakutsi bat egitekoa urtean omendua izan den bertsolariari.
Aurten Joxe Lizasori zerbait emateko asmorik?
A. Bai, hori ere badugu egun hortan, Gure artean izango dugu Joxe martxoaren 13an, eta halako huskeriatxoren bat ematekoa diogu. Oroigarritxo bat da, ez da besterik.
Lehen, egunean bertan egiten genion, eta gero, gure egun hontan egitea pentsatu genuen, eta azken urte hauetan hala egiten dugu.
H. Eta zerbait pagatzen ahal diezue egun hortan bertsolariei?
A. Gehiegi ez, baina pagatzen diegu. Aurten 5.000 peztako bana diegu ematekoa.
LAN KIDE AURREZKIA izaten dugu laguntzen gastu hoietarako, biltzen dena Ikastolarako nahi izaten bait dugu. LAN KIDE AURREZKIA tarteko ez bagendu, ez genduke sosik sobratuko Ikastolarako.
H. Nobedaderik?
A. Ohizko maixuekin osatzen da epai-mahia. Baina aurten bertso kontuan asko dakien emakumezko gazte batek edertuko du mahaia: Arantxa Arrutik. Bertso munduri emakumezko bat hurbiltzea nahiko harrigarri bada gure artean.
H. Ekintza biribila eta polita iruditzen zait zuen hau. Nolako erantzuna espero duzue aurtengo hontan?
A. Lehengo urtetakoaren modukoa espero dugu. Hobera, bada, hobe; baina zail da. Jendeari leku askotara dei egiten zaio eta ez dago alde guztietarako dirurik. Gu ilusio guziarekin ari gara prestatzen eta gusto haundiz hartuko dugu jendea Añorgan, eta ez dut uste inori etorria damutuko zaionik.
HERRIALDE
35

GaiezKulturaBertsolaritBesteak
PertsonaiazARANALDE1
EgileezHERRIALDE1Kultura

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude