Santutxuko Gazteriaren 4. Astea


1977ko otsailaren 06an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Santutuxuko Gasteriari elkarrizketa

Santutxuko Gazteriaren 4. Astea
Urtarrilaren 2tik oraino ospatu da gazteen aste hau.
Astearen barruan, kalejirak, antzerkia, berbena, jaialdia, mahai ingurua gazte problemak aztertzeko, eta mendi irteera.
Z. A.-- Gazteriak, zein funtzio du gizartean, bereziki Euskal Herrian?
Gazteak.-- Herri osoa zapaldurik eduki ducn gerraren ondorioak, bete betean altxatzea, helburu nagusia izanaz; Euskadiren askatasuna eta sistemaren aldakuntza lortzea. Gure ustez, sistemaren barnean sartu gabe dagoelako, gazteria, alderdi pribilegiatua da eta,bai herriaren alde, bai, estruktura zanpatzaileen laguntzaile gisa jodezake. Baina, hezkuntza sistemak dakarkigun akritikotasunak norberaren izaera hautsiz eta burges mentalitateari irainaraziz, gazteriaren alde onuragarria eta pribilegiatu hori txiki txikitandanik kastratzen da.
Z.A.-- Jende nagusiak gaztea ezin hobeto bizi dela dio, eta gaurko gizarteak ez du gazteriaren indarra bere interesetarako baizik hartzen.
Ezin uka hala ere, gazteria, indar soziala bezala, bazterturik dagoela, marginatua era guztietan. Zer diozue?
G.-- Ez hazterturik bakarrik. Sistema kapitalarentzat konsumo, gizarte honetarako, gazteria behar beharrezko erreserba da, baldin eta estruktunk iraun eta aurrera jo nahi ba du. Marginaltasuna toki denetatik datorkio:
Lanean, heldugabe eta nagusiek hainbat esperientziarik ez duelako lanpostu eskascnak hartzera behartua dago. Arrazoi hauk ez dira zuzenak. Izatekotan, ere, ez da gure kulpaz.
Hezkuntzan,osoki hartuta, gaztea, zanpatzaileen ideologiaren "hartzaile" hutsa bihurtzen da. Horregatik, kritika kapazidadea loak hartua, estalia du. Maila honetan ematen da gazteak erabakiak hartzeko eta kreatibitate indarraren kastrazio handiena, arras alienatua dagoelako, noski.
Familian ere, estruktura gogor eta autoritarioak ukatzen dio erabakiak hartzeko eskubidea, edozein problemaz ezin da arduratu. Bideak aukeratzerakoan, goiko menpetasunatik ( mutil edo neska koxkorrak) ez du behar bezalako askatasunez jokatzen. Gaztea ez baita "erresponsablea", hain momentu inportateetan bere kabuz postura "egokirik" hartzeko. Gainera, desarroilatzen ari den eran, gizartc berak mozten dio bizitasun eta kapazitate hori. Sexualki agertzen zaigu garbi.
Badira, gazteriaren alderatasuna gehiagotzen duten instituzio edo erakundeak. Esateko, Eliza, Irakaskuntza pribatua e.a.
Z.A.-- Zer helburu duzue gogoan Santutxuko 4. aste hau egiterakoan?
G.-- 1.Hauzategiko gazte guztiak bat egitea.
2. Geure problemaz arduratu eta konturatu, inork ez dizkigula erabakiko geuk egiten ez badugu.Zer espero dezakegu, kalean makilka hartzen gaituztenengandik ? Txoriburutzat, erotzat, eta fanatikotzat hartzen eta lanean zapaltzen eta eskoletan tontotzen eta alienatzen gaituztenengandik ?
3. Arazoak aztertu ondoren lanari lotu, ekintzara bihurtu. Aste hau ez da 7 egunetakoa, urte guztirako bultzada baizik.
4. Lehenik klubetan, kuadriletan, taldctan biltzen hasi behar dugu, geure arteko lotura eginaz joateko, organizatzeko burruka aurrera eraman dezagun, zeren eta eskola profesionalak ; polikiroldegiak ; lanbide onak eta kreatiboak; irakastuntza cuskaldun, librea eta razionala, neska eta mutilen eskubideberdinak lortzeko;euskaldunak izan eta euskaldun bezala bizitzeko geure herrian eta herriarentzat... Honetarako eskubiderik ez duguno,borroka bizian jarraituko gara, eta ez gara jezarriko, gaztea gizon ikusten ez den bitartean, gizon pertsona!.
Z.A.-- Euskadiko gazteen erakundeekin harremanik ba al duzue? Politika konkreturik markatzen al duzue?
G.-- Inongo partiduren menpean ez gaude eta, ez dugu inoren bozgorailu izan nahi. Gehienok inon sartu gabe.gaude, eta, ez dago gaur egun, partiduetatik at dagoen gazte mugimcndurik. Euskadi osoko gazteri problematikaz borrokatzen gara.
Z.A.-- Zuen ustez,zein izan dira astearen gauzrik positiboenak? Hemendik aurrera zer asmo dituzue?
G.-- Lehengoari erantzunez, euskal gazteon problemak zein diren erakutsi eta mahai gainean ipini ditugu. Bestalde, organizatzeko kapazitatea dugula aditzera eman dugu, honek dakarren indar guztiaz.
Aste hau bukatu ondoren, hauzategiko gazteria clkartu eta cguneroko borroka egiteko prcst egon. Lchenik, lokalak hartu behar ditugu, elkarrekin egin behar ditugun lanak elkarrekin diskutitzeko: Kultura Etxea, Euskal klaseak, Polikiroldegia... Zerbait lortuko dugu pixkanaka, batzen bagara.
Jendeak esan beza gero, oraingo gazteek ez dutela problemarik, ez dutela ezer egiten, ongi bizi direla...
J.L.
24

Gaiez\Gizartea\Adin sektor\Gazteria\Besteak

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude