Beasain Bailarako Ikastola Berria


1977ko otsailaren 06an
Joxakin Lasa eta Joanito Lasari elkarrizketa
ALKARTASUNA KOOPERATIBAKO Lehendakari eta Lehendakari Ordea

Beasain Bailarako Ikastola Berria
Azken urteotan agerian zegoen, Ikastola honek Ikastetxe berri bat behar zuela, baina batzuetan batagatik eta bestetan besteagatik, ez zen ekintzara eramateko behar hainbat zertzen. Azkenik, 1976ko udazkenean erabaki da guztia; dela tokia hala finantzabideak eta gainontzeko beharrizanen osaketa. Baina erabakitzeak ez du esan nahi egin denik eta egin ahalko bada, urrats asko eman behar hemendik aurrera ere, nahiz eta haaerako zailenak eman direla dirudien.
Xehetasunak jakiteko, inor ez haurren gurasoek osatutako ALKARTASUNA KOOPERATIBAKO Lehendakari eta Lehendakari-ordea baino hoberik. Hona bada, Joxakin Lasa eta Joanito Lasarekin egindako elkarrizketa. Erantzunak batarenak zein bestearenak dira.
- Ikastetxe berria eraiki beharra ikusirik, zer urrats eman dituzue, non eta nola eginen den erabakitzeko?
- Bi eratako urratsak. Alde batetik, Gurasoen Kooperatiba ofizialki sortu, legepeko egituran sartzeko. Batzarreak horrela onartu zuen. KOOPERATIBA honen pean 1290 ikasle ari dira une honetan eta honela banatuak: 509 eskolaurrean, 737 O.H.O.-ean eta 44 B.UPen. Bestetik lekua erabaki. Ehuneko 51 haur Beasaingoak direla ikusirik eta garraio aldetik erdibidekoena (garraioak asko igotzen ditu geroko ikasle kostoak), Beasainen cgitea erabaki da. Halere, Beasainen bazen nahiko zailtasun lurren aldetik (geroko garraiotza ahalik ttikiena izan zedin) eta Lazkaoko proposamen bat ere aintzakotzat hartu genuen. Guraso Batzarrean, lur kostoa, eraikuntza kostoa eta geroko haur-garraioa hartu ziren kontutan, eta hiru kosto hauk azterturik, Beasaingo Andramendi eta Arizmendi tarteko SAKANA deritzan luFretan egitea erabaki zen.
- Beasainez kanpo, beste herri guztiek onartu al dute erabaki hau?
- Batzarrea joan zen abenduan ospatu zelarik, herri baten erantzuna falta zaigu une honetan. Erantzun hori, bertan egin behar duten Batzarre baten esku dago eta otsailean edo... itxaro dugu.
- Zein izan dituzue oztoporik handienak?
Bata, lege aldetik KOOPERATIBA ezin sortua. Bi urte pasak iragan ditugu horren atzetik. Bestea lur bilaketa. Onak garestiak ziren eta kaskarragoak berriz, craikuntza kosto handiagoa. Garraioa (ikasleena) ere aztertzen zen eta guztira eta luzarora merkeen litzatekeenari heldu zaio. Honetan, Dorrontsoro arkitektoaren laguntzaz baliatu gara.
- Zer neurri eta modutako Ikastetxea egin asmo duzue?
- Hcrri denen elkartzearekin, 24 gelatako lkastetxea jasoko dugu, gaur bertan O.H.O.can eta Beasaingo geletan 592 badabiltzanez. Lurrari begiratuz zaila ikusi a arren, proiektoan ageri denez, aldaparen arabera mailakatua izanen da (hiru mailatakoa), guztiz batua eta hegorat begira izanen denez, egutera-eguterakoa.
- Honenbestez gero, zeintzuk dituzue une honetako arazorik handienek?
- Ia bakarra: DIRUA. Lurrak erostea eta Ikastetxea eraikitzea 80-90 miloi kostako zaigu.
Zer bideri heldu diozue edo heldu asmo diozue, hori gainditzeko?
Lurrak erosteko, lehendik genituen 2.500.000 pta. Entrepresa batzuek emanak. Ondoren, Gurasoek Batzarrean hartutako erabakiarengatik, 20.000 ptako. gutxieneko bat jartzen ari da Bazkide bakoitza. Pozturik gaude benetan, urteberritan hasitako eskakizun baten ondorioa ikusiz. Gaurdaino (urtarrilak 26) 8 miloitik gora bildu dugu Bazkideengandik. Beraz ia 11 miloi baditugu.
Orain, Bazkide artean jarraituz, Entrepresa eta beste erakundetan hasi behar dugu, beste zabalkunde berri bat egiten, ahalik eta berehala 20 miloietara heldu arte. Hau, herriko Jai Nagusietarako lortu nahi genuke.
-'Eta beste 60-70 miloi, nondik?
- 45-50 bat miloi, 30 bat urtetan ordaintzekotan atereaz edo... pentsatzen dugu eta gainontzekoa ARANEALDE S.A.-ko (Gaurko Lizeoaren jabea) bazkideetatik itxaro dugun erantzunetik.
- Gabon arratsez ere, Ikastolako gurasook ibili zineten diru biltzen. Zer moduz baliatu zineten? -
Gurasook eta haurrak, gazteriarekin bac eginik ibili ginen, baina eraketa gazteriak zuzendu zuen. Halere, dirua banaczerakoan, zati bat jaso genuen eta berau, urteko presuposturako sartu dugu zuzenean. Ikastolako haurrak eta irakasleak, egunez ibili ziren ordea eta bildutakoa (31.500 pta. inguru) oso-osorik ekarri digute Ikastetxe berriarentzat. Batzordearen eskerrik beroenak merezi ditu ekintza txalogarri honek eta hemen agertu nahi dugu geure poza eta eskerra.
-Lehengo gelez, zer asmo duzue?
- Ikastetxe berria egin arte zutik irautea nahi genuke. Gero ordea, gaur Lizeo dena bota eginen da noski, kale berri batek zeharkatuko duenaz. Herriko beste gela guztiei buruz, oraingo modutsuan jarraitzea (apur bat lasaiago edo...) nahi genuke.
Ikaatetxe berri honek, ongi hornitzen al zaituzte epe luze hatetarako?
- Gaur 592 haur dabiltza O.H.O.ean. Gainera eta lekurik ez dugulako, Goiherriko Langintza Ikastetxean dabiltza B.U.P.eko beste 2 urtetakoak. Ikastetxe berria 2 urteren buruan eginen dela kontu. Ordurako 650 bat izanen dira O.H.O.ean eta hauek ez lituzkete 24 gelak beteko. Beraz, B.U.P.ekoak barruan hartzeko modua izanen dugu, hasera batetan behintzat.
- Eta B.U.P.ekin Ikastetxe honetan jarraitzeka asmorik ez al duzue?
- Ikastetxea berez, O.H.O. ari erantzuteko pentsatua dago. Beasainek eta Ordiziak B.U.P.eko Ikastetxe bana ukaitea ezinezkoa ikusten dugu (oraingoz behintzat) beraz hasera, esan bezala izan arren, nion, nola eta zer egin edo jarraitu, geroago ikusi beharko dugu.
- Beste zerbait esatekorik baduzue...
Beste behin Bazkideen oraindainoko crantzuna aipatu nahi genuke. Eman dutenak eskertuz eta oraindik erabaki ez dutenei eskua luzatuz. Halere, garbi jarri nahi genuke, gaurko bizitzak dituen estutasunak direlá eta, benetan ezinean dabiltzan gurasoak, ez daitezela kezka, beren haurrak ez dira kalean geldituko eta.
Beste alor batzuei buruz berriz, aurki azalduko gara Entrepresa, Denda, Diruetxe eta gainontzcko erakundeetara... Eskakizuna jakina da eta ohar honen bidcz, goazcncrako prest egotca cskatuko genieke
.MURUMENDI
23

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
PertsonaiazLASA2
PertsonaiazLASA3
EgileezMURUMENDI1Gizartea

Azkenak
Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri... [+]


Gazako osasun zentroen %80 zerbitzuz kanpo dago

Gazako osasun sistema kolapsatzeko zorian dagoela jakinarazi du Osasun Ministerioak, erregai faltaren eta erasoen ondorioz. Urriaren 7tik 500 mediku eta 138 erizain hil ditu Israelek, eta 33 ospitale suntsitu. Rafah-tik 300.000 pertsonak egin behar izan dute ihes azken egunetan,... [+]


Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Hil egin da Lizarrako langile bat, gidatzen zuen kamioian istripua izan ostean

51 urteko garraiolariaren kamioia irauli egin da Ejea de los Caballerosen (Aragoi). 2024an hiltzen den 23. langilea da.


Eguneraketa berriak daude