ETAk zer dio?


1977ko urtarrilaren 23an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
ETA erakundeari elkarrizketa

ETAk zer dio?
Diktadura zorrotzaren garaian sortua dugu ETA. Hitzetik hortzera demokrazia hitza dabil. Giro berri honetan ETAk ba ote lekurik eta egitekorik?
Aginte guztiek badute indar harmaturik. Euskal Gobernuaren indar harmatua ETA izango ote?
Militarrak zein aldetara makurtzen diren ongi jakin behar dute politikoek. ETAren alde edo aurka izan gaitezke, baina nahi badugu eta nahi ez badugu Euskal Herriaren alde borrokatu izan den indar harmatu bakarra berau dugu. Euskal Herriari erasotzen dion indar harmatuaren ondoan indar gutxi, du, noski. Baina badu indarrik. Nahitaez kontutan hartu behar dugun indarra da.
Zer dio ETA militarrak? Galdera honen erantzuna jakin behar dugu. Madrilen eta Euskadin.
Zer diozue Suarez-en Gobernuaren erreforma politikoaz?
Suarez-en Gobernuak, delako erreforma hori dela medio, zer egin gogo duen, argi da; espainol oligarkiaren nagusitasunari, iraunbide tieso berri bat eman nahi dio.
Berria, ezen badakiten, Carrero eta Franco gabe bereziki, gauzak ez daitezkeela lehengo hartan jarrai. Berrogei urtez, nahi bezala zanpabide guztiak eskuetan zituztela, esplotatu dituzte langileak, eta, halaber, zapaldu Estatuko Herriak. Denbora berean, ordea, asko gauza aldatu da, bai Estatuaren barrenean, eta bai kanpoan. Ekonomia eta gizartean ganbiamendu izugarriak gertatu dira; langileak eta Herriak burua altxatzen hasi dira; Europan sartzea obligazio bihurtu da oligarkiarentzat; gerra denborako mito faxista guztiak erraustu dira;...Honelatan, gaur egun, diktaturaz beste domina-molde baten jartzera beharturik aukitzen da oligarkia, eta horretan saiatzen dira haren gizonak.
Egia esan, ez da lan erraza haiena. Lehen lehenik, beraien artean, orain arte diktaturaren politikazko euskarriak izan diren batzu, beren pribilejioak gal beldurrez aiher baitzaizkio politikazko edozein aldakuntzari. Bigarrenik, liberalenek ere, badakitelako, behin soka askatuz gero, herri-oldarrak denak uzkail litzakeela; hots, balegokeela arriskua, hainbeste urtez beldurpean atxeki populuak golpez jazartzea, eta oraingo dominatzaileen nagusigoa perilean jartzea.
Horregatik zuhurki jokatzera obligatuak dira, opozixioan berean beste sostengu batzu irabazirik, Alderdi burjesetan partikulazki, gaur batzuen eta besteen interesak batetara baitoaz ororen buruan.
Jokabide honen emaitzak izan dira, Arias-en "irekidura asoziazionista" eta Fraga-ren "komunistarik eta abertzalerik gabeko demokrazia" ere. Bi entseiuok sortu bezain laster hil badira, Suarez-en oraingo hirugarren hau bide beretik doa. Ahal bezain arrisku guti harturik, oinarri politiko eta sozial zabalagoa eman anhi diote Francok beren gomendiotan utzi Errejimenari. Trantsizio-epe honetan -zeinetan Alderdi burjes erdirakoiak baizik ez baitira haizu izanen- antolatuko eta apailatuko ere dira geroko parlament-jokoetara giderrak eskuetan agertzeko ; orduan ere. noski, boterearen jabe beraik izateko.
- Suarezen erreformak, Espainol Estatuan demokrazia bat sorteraz dezakeela uste ahal duzue?
Espainol Estatuan -bego aipatzeke oraingoz Euskal Herriaren kasu berezia diktaturatik irten eta, demokrazia baten jartzeko, hara, gure ustez, zer litzatekeen, teorikoki behintzat, biderik normalena;
- Alderdi politiko guztien onespena;
- Alderdi horietan oinarrituriko behineko gobernu baten muntatzea, ahalik zabal eta errepresentatiboena;
Denbora berean, konstituziogintzan hastea, Herriak, epe labur baten buruan, askatasun osoan, libroki hauta ahal lezan demokrazia antolatuko lukeen lege Nagusia.
Ikusten denaz Suarez-en erreformaren bidez demokrazia sorteraziko dutela badiote ere, urrun daude hortarik Espainol Estatuko oraingo Gobernariak.
Noiz galdegin izan zaio Herriari, Estatua, Erresuma ala Errepublika izan behar zenez? Nork moldatu du orain proposatzen den konstituzio berria? Nongo eta noizko "Cortes"ek onetsi dute erreforma demokratizatzaile" hau? Nor dira, nork izendatu ditu, nondik ateraiak dira, zain poliziak zaintzen ditu demokraziaz hitz egitera datozkigun gobernariok?
Galdera horien erantzunek berek aski garbi darakusate non duen muga Suarezen erreformak. Itxura guztien arauera, hadirudi, eskaini nahi diguten "demokrazia espainol moldera", oraintsu arte gozatu ahal ukan dugun "demokrazia organikoaren" umetxoa dela. Ez da dudarik, oligarkia berak ere badakiela, nahi eta ez urrunago joan beharko dela, hots, ez dituela horren tuttiz erosten ahalko Herriaren txaloak.
- Baina, erreferenduma dela eta erreforma politika ez ote da herriak onetsia izan?
Fede oneko inork ez liro holakorik esan. Joan den abenduko errefereduma jokutria, abilezia galanta izan dela, hori bai. Baina demokrazia erakusketa bat?
Goseak hiltzen dagoenari edozein bazka eskainiz gero, hartarik janen du; pozoindatua izanik ere. Are gehiago ahotik- bortxaz sarterazten badiozu. Utz, ordea, libro, berak hauta ahal dezan bere hazkurria; orduan, duzu egiazki jakinen zer Juen nahi, zer gutiziatzen.
Halaber, Herriak zer lukeen gogoko jakiteko, libroki mintzatzera, utzi behar du. Aitzinetik nabaki hautu faltsu baten aurrean ematen bada, haren aukerak deus guti balioko du. Bereziki, kontrakoak isil iraiak badira, eta praondegiak preso politikoz oraindik ongixko beterik.
- Eta Euskadiri zagozkiotenez, zer diozue problema horiei buruz?
Gobernuaren jokabidearen demokraziarik eza, are nabariago da Euskal Herrian. Badirudi demokratizatzeko haieii nahikundea epeldu bezala egiten dela Hego Euskadin.
Altabada, azken urte hauetan nork du Euskal Herriak bezainbat odol eta negar isuri demokraziarentzat ?
Ez da harritzeko honelatan, erreferenduma izan dela eta, Euskadin gertatu bada abstentzio portzentajarik handiena; kontutan hartu gabe erabili dituzten axpikeriak.
Euskal Herriak problema berezia ematen dio Espainol Gobernuari, ez dakielarik horrek nondik nola lot euskal "min biziari". Berrogei urtez, zanpaka ari izan zaizkio, deus ere ondore onik atera gabe azkenean; ezen, horra, orain hor dituztela preso eta exilatuak, mututurik baina akusatzaile eta salatari, Herri guztia bildurik beraien alde. Eta gobernariak, berriz, Herri horren oihuari ezin ihardetsiz; demokrazia hitza aho-mihitan, baina gartzelak hustekoak eta polizia basaki joka eta joka kalean.
- Zer lirateke, zuen irudiko, Euskal Herrian demokraziarik izan ledin bete litezkeen baldintzak?
- Egiazko demokraziarik ez da frankismotik sortuko. Are gutiago Euskadin. mingarriegiak baitira frankismoak hemen utzi zauriak. Demokrazia, frankismoaren ukapenetik iragaten da; esan nahi baitu hark utzi ondorio guztiak baztertu beharko direla, haren jartzeko. Demokraziak zera esan nahi du: preso eta exilatu guztientzat, askatasuna; langileria, eta beste gizarte-sailentzat, beren buruaren libroki organizatzeko zuzenbidea; herritar gu~tientzat, politika-gauzetan libroki biltzeko eta organizatzeko deretxoa, beren ordezkarien hautatzeko libertatea, bai eta gisa berean, Herriko lege Nagusia beraiek hautesteko ahalmena. Esan nahi du Euskaldunentzat, euskara nazio-hizkuntza gisa ezagutua, eta erabilia izatea; Euskadiren arras bere gain jartzeko dretxoaren onartzea, eta, anartean, euskal auto-gobenu baten izatea; esan nahi du ere; sobera min eta oinazeren kausak izan diren indar zanpatzaileen deuseztapena, ez bailitzateke krediblea izanen, bere defentsa holako eskuetan utziko lukeen demokrazia.
Horik dira, guretzat, demokrazia bat izan lekin Euskadin, zer lortu behar litzatekeen.
- Egungo egunean, zer da ETAren lana, zer zuen eginbidea?
- Demokrazia posibla ditzakeen auzak erdietsi arte; hots, demokraziarik ezean gaudeno, ETA, orain arte bezala, jarraituko da burrukan. Inoiz inork besterik uste ukan badu, ezeztapenik borobilena emanen dio ETAk.
Politikoki, KASek markatu bideari jarraituko gatzaizkio, baina gure burrukasail berezitik hastandu gabe; hau da: bu rruka harmatuaren eremutik atera gabe.
- Baina, delako demokraziarako programa lortuz gero, zer eginen duzue?
- ETAren helburua, haren xedeak zer diren badakite orok ; Euskadi librea, horrek esan nahi baitu gaur egun, independentea; Euskadi sozialista, esan nahi baitu, hartan, klase popularrak, eta langileria denez gainetik, nagusi izanen direla; Euskadi batua, esan nahi baitu, Ipar eta Hego aldeek bat egina; Euskadi euskalduna ere, ote dago esan beharrik'? Gure burruka ez da, beraz, demokraziaren erdiestera mugatzen ; urrunago doa, ordea.
Horik hola, galda dakiguke demokrazia behin finkatuz gero, ez ote litzatekeen Euskal Herria. harmaz beste medioz burrukatu beharko, eta honelatan ETAk ez ote lukeen bere estrategia aldatu beharko.
Hasteko, dugun esan, ETAk ez dituela inoiz ere, are gutiago gaurko egoerari so eginik, harmarik gabeko bestc burrukamoldeak gutietsi, Izan da garai bat, hartan burruka harmatuak Euskal Herriarcn itxaropenak eta atzarpena gorpuztu baititu.
Orduko egoerak ekarri zerbait izan da hori. (iaur, egoera hori aldatu da, eta bada uste egungo haizeak erneki bada emeki, demokrazia-burjes batetara gararnatzala.
Ganbianiendu horren aurrean, ETAren lana hau dela diogu: Lehenbizikorik, egin ahalen egitea, egiazko demokrazia baten lehen bai lehen lortzeko erakustera emanez partikulazki, hori gabe, ETA ofentsiboki jokatuko dela, orain arte bezala, Bigarrenekorik, egiazko demokrazia (burjes-demokraziaren mugen barrenean, noski) erdietsi ondoan, jokabide defentsibo batetara iragan behar luke ETAk.
- Zeri deritzazue defentsibo?
- Burjes-demokrazia bera aitzinamendu ederren ekarle izanik, Euskal Herriak aitzinapen horik, maila guztietan, ez balitu zainduko. luza gabe, haien jaten hasiko litzateke burjeseria dominatzailea.
Bada, demokrazia batetan, ETAren lehen eginbidea, irabazi deretxo horien zaintzan litzake. Bigarrena, funtsezkoena, herri-aintzinlaritza harmatu baten eratzea izanen litzateke.
Ezen badakigun, demokraziaren beraren ariaz, Euskal Herria, espainol oligarkiaren nagusitasunaren guztiz hondatzeko perilean jartzen hasiko balitz, berau, orduaii, bere ahal guztiez oldartuko litzaiokeela, indarra ere baliaturik ezin bestean, hots, demokrazia bera bortxatuz behar izanez gero.
ETAren zer-egina holako batetan, Euskal Herriari, ihardokitzeko eta indarrari indarrez buru egiteko medioen ematea izanen litzatekc.
Hori guztia, "balitz"ka azaltzen badugu ere, ez da arras ameskeria. Zorigaitzez, iraganeko irakaspenek mesfidantza edo, hobeki, zuhurtzia horretara bultzatzen gaituzte euskaldunok Hainbat hobe oker bageunde, baina, oraingoz, ez gaitezke orain arte gure xehatzera hain tematuki bermatu direnen borondate onean fida. Are gutiago, kontutan hartzen baidugu, munduan barrena, orain arte beliintzat, biziki Iraultza gutik garaitu ahal iil an duela, harmen beharrik gabe...
- Herria zaindu nahi duzuenok, Hertzain-Erakunde bat bilakatuz, parte hartuko zenuketea Euskal Gobernu polizia-lanetan?
Ez, ezin pentsatzukoa da. Harik eta Euskal Iraultzak Euskal Estatu sozialista batetan gorputz egin arte, ETA, egitura ofizialetarik at egonen da, eta isileko erakunde bat izaten jarraituko da.
Arrazoiak sinpleak dira; alde batetik, Euskal Gobernu bat izaten bada, guti baino gehiago burjeseriaren eskuetan izanen baita, eta, partez bederen, oligarkiaren kontrola pean ere; horrek ekarriko baitu ondorioa, behin baino gehiagotan, haren poliziak, herri-sail zenbaiten aurka ari izan beharko duela. Bada, ETA den bezala iianik, nola nahi duzu hola joka dadin?
Bestalde, jada esana dugun bezala, ETAren futsezko lana, aitzinlaritza harmatu baten eratzea izanki, ez litzaioke posible izanen inolako erakunde ofizialetan sartzea, deseginen bailitzatcke orduan.
Ez, Euskal Gobernu bat izaten bada ere, Euskal Iraultzak klandestinitatean gorde beharko ditu bere militar-egiturak.
- ETAk CNV delakoan eta Euskal Gobernuan parte hartuko ahal luke?
- Gaurko Euskal Gobernuaz zer pentsatzen dugun aski ezaguna da, hartan sartzeko asmorik' ez dugula badiogu, inor er harritzeko.
Giza guztiz, egiazko euskal gobernu bat cdo mota bereko zerbait izan litekeen erakunde bat sortzen balitz, ez genuke hartan ere parte hartuko. Horrek ez du esan nahi kontra izanen ginatekenik. Ordea interes desberdin arteko hautsi-mautsiaren ondorioa izanez gainera, lorrek pegeen barrena jokatu behar luke eta berehalako helburu zenbaiten arauera. Eta, berez, bere izateaz, ez liteke partaide izan holako batasun batetan,. Areago, orduan, lagungarri baino, oztopo litzatekeela uste dugu.
Ez dagokio ETAri gobernuzko kargurik hartzea, ez eta epe laburreko alternatiba politikorik eskaintzea. Gauza horiei buruzko ETAren jarrera ezaguna da; inolako batasunetan parterik ez hartzea. Ofizialki, halarik ere, baina kanpotik, KASen alternatiba sostengatzen du. Egin ahalak eginen ditugu, beraz, KAS indart dadin, eta haren proposapenak burutan atera daitezen.
- Badirudi azken urte honean, espinol oposizioa gero eta kontzesio gehiago egiten ari zaiola Gobernuari. Zer deritzazue?
- Kontzesoiki egiten baditu, ez da harritzeko: hain denbora luzez atentismo hutsean egon ondoan, indar guti dute orain Gobernuari gogor egiteko.
Baina bego puntu hori horretan, urrunegi baikaramatzeke gauza honen aitzingibel guztien aztertzeak.
Bereziki azpimarkatu nahi genukeena horri buruz zera da: badirudiela kontzesio horik, Estatuko Herri zapalduen bizkar egiten direla; hos, espainol oposizioak, hautsi-mautsietan hasteko orduan, Eusdadi, Katalunia eta Galizia negozio-balio bezala tratatzen dituela.
Egia esan, ez zaio biziki gosta. Funtsean, berak ere, dakigun bezala, ez baititu begi onez ikusten. Herri haietako "partikularismoak", eta Euskadikoa bereziki, aski bihurri eta hezgaitz zaiolarik hemengoa...
9-10

Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Talde armat\ETA\Besteak

Azkenak
Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude